Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Orkatzategia megalito-gunea


UDALERRIAK: Oñati
MONUMENTUEN KOPURUA: 5.

Elgeako menditik iparralderuntz irtetzen den espoloi bat da. Geologikoki Kurtzeberriko estazioa hartzen duen espoloi bera bada ere, Urkulu ibaiaren sakanak bien arteko paisaia mailak bereizten ditu. Estazio honek 4 tumulu eta trikuharri bat ditu.

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak daude:

  • Urtapotolueta I-eko trikuharria
  • Aitzgain, Linatza, Urtao eta Urtapotolueta II-ko tumuluak.

Urtapotolueta I trikuharria
Neolito-Brontzea

Urtapotolueta I trikuharria

8,50 metroko diametroa eta  0,80 metroko altuera duen tumulodun trikuharria. 0,50 metroko sakonera duen kraterra du erdialdean. Ganbararen hainbat lauza ageri da inguruetan. Bide batek mozten du. 1980an aurkitu zuten baina ez dute indusi.

 

Azken eguneratzea: 2005/03/02