Lehendakaritza

María Ubarretxena Cid

Maria Ubarretxenaren erretratua

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Bozeramailea

Biografia

Urretxu,1980

Deustuko Unibertsitatean Humanitateetan eta Enpresan lizentziaduna, IVAPen bidez Lidergoan eta Zuzendaritza Gaitasunetan eta Globernance Gobernantza Demokratikoaren Institutuaren Gobernantza Ireki eta Kolaboratiboan prestakuntza du.

Arrasateko alkate (2015 – 2023), Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendari eta orain arteko Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako diputatu izan da.

Bere lan-ibilbidea enpresa pribatuan hasten da, Marketin eta Esportazio sailetan. Kooperatiben munduarekiko kezkak bultzatuta, Goizper Groupen lan egin zuen profesionalki, bere lana esportaziora eta nazioarteko jarduerara bideratuta.