Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

EAEko sektore publikoko datuen eta adimen artifizialeko sistemen gobernantzarako manifestu etikoa

Xedapen orokorrak

Xedea

Manifestu honek biltzen ditu EAEko sektore publikoko datuen bizi-ziklo osoa gidatuko duten printzipioak eta jardunbide egokiak, EAEko sektore publikoko Datuen Gobernantzaren Estrategiaren eremu subjektiboko erakunde guztientzat erreferente iraunkorra izango direnak. Helburua da datuen heldutasuna lortzea, erabakiak hartzerakoan datuak aztertzeko kultura bat lortzea, eta datuetatik eratorritako produktuen sorkuntzan oinarritutako eta herritarrei zuzendutako eraldaketa digital bat lortzea, erabaki publikoen erdigunean pertsonak kokatzen dituena.

Datuetatik lortutako produktuen artean, arreta berezia merezi dute adimen artifizialeko sistemek. Horregatik, manifestu honek atal berezi bat eskaintzen die sistemaren bizi-zikloan zehar gidari izan behar ditugun printzipio etikoei. Adimen artifizialeko sistemak pertsonengan zentratu behar dira eta guztion onerako erabili, ahalik eta onura gehien atera haiengandik eta arriskuei modu egoki eta proportzionatuan aurre egin. Ikuspegiak integrala eta sistemikoa izan behar du, AAren sistemaren eragile eta prozesu guztiak barne hartuta.

Sektoreko araudia

Manifestu honetan xedatutakoak ez die kalterik egingo honako hauei: