“Manufactura de Accesorios de Automovilismo y Aviación (MADAYA)” enpresa Labeaga kalearekin lerroz lerro zegoen, ibaiaren eta Urretxuko bide nagusiaren artean, beste fabrika batzuen ondoan (Genaro Berriochoa hauspo eta altzari fabrika, esaterako). “Madariaga y Unceta” izan zen sortzailea, eta altzairugintzaren barruan piezen mekanizazioa eta eraldaketa zituen helburu. Enpresa desagertu zenean, 1980ko hamarkadan, etxebizitzak egin ziren, hain zuen enpresaren izena atxiki duten etxebizitzak.