Lurreko garraioei buruzko araudia
Autonomia Estatutuaren 10.32 artikuluak ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoak trenbideen eta lurreko garraioen gaineko eskumen esklusiboa du; horrek Konstituzioaren 149.1.20 artikuluan xedaturikoa ezertan galarazi gabe.
Gai horretako ondasun eta eskubide guztiak benetan eskuz aldatzeko beste bi arau onartu ziren: abuztuaren 25eko 2488/78 Errege Dekretua, Estatuko Administrazioak eskumenak Euskal Kontseilu Nagusiari transferitzekoa (BOE, 256 zk., 1978ko urriaren 26koa), eta ekainaren 19ko 1446/81 Errege Dekretua, Estatuak lurreko garraioen arloan zituen zerbitzuak traspasatzekoa (BOE, 171 zk., 1981eko uztailaren 18koa)
Eskumenen banaketa horren arabera, Estatuko araudia zuzenean ezarri behar da autonomia erkidego bat baino gehiago zeharkatzen dituzten lurreko garraioetan, baina Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen esklusibokoak diren horietan osagarri gisa, artean arautu gabe dauden kontuetan bakarrik aplikatu behar da. Hala esaten du Autonomia Estatutuak 21 artikuluan: “Bakarreko eskumenen gaietan Euskal Herriak emandako zuzenbidea lehentasunez da erabilgarri beste edozeinen aurretik eta horren ezean besterik ez da erabiliko, osagarri, Estatuaren zuzenbidea.”
Euskal Autonomia Erkidegoan oraindoz errepideko bidaiarien garraioa arautu da, bai autoz, bai autobusez, bai kable bidez egiten den garraioa; eta Euskadiko Garraio Agintaritza, Euskadiko Garraio Behatokia eta Red Ferroviaria Vasca- Euskal Trenbide Sarea ente publikoa sortu dira:
- 11/2023 Legea, azaroaren 9ko, Euskadiko mugikortasun jasangarriarena (EHAA 224. zk., 2023ko azaroaren 23koa)
- Erabakia, 2022ko azaroaren 23koa, Euskadiko Garraio Agintaritzaren Antolaketa eta Jarduteko Moduaren Erregelamenduaren aldaketa onartzen duena (EHAA 78. zk., 2023ko apirilaren 25koa)
- 12/2022 Legea, abenduaren 15eko, kable bidezko garraioarena (EHAA 247. zk., 2022ko abenduaren 28koa)
- Agindua, 2019ko ekainaren 28koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baita gidari eta guzti alokatzeko ibilgailuetarako nahitaezko identifikazio-bereizgarrien erabilera Euskal Autonomia Erkidegoan (EHAA 127 zk., 2019ko uztailaren 5ekoa)
- 51/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, Errepideko Bidaiari Garraioaren Erregelamendua onartzen duena.
- 12/2007 Dekretua, urtarrilaren 30ekoa, bidaiariak herri barruan eta herriz kanpo autoz garraiatzeko zerbitzu publikoa arautzen duen Legearen Erregelamendua aldatzeko dena.
- Agindua, 2005eko otsailaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoan automobiletan egiten den bidaiarien herriz kanpoko garraio publikorako gehienezko baimen-kopurua ezartzeko dena (EHAA 44 zk., 2005eko martxoaren 4koa)
- Erabakia, 2004ko ekainaren 1ekoa, Euskadiko Garraio Agintaritzaren Antolaketa eta Jarduteko Moduaren Erregelamendua onartzeko dena (EHAA 131 zk., 2004ko uztailaren 12koa)
- 11/2004 Dekretua, urtarrilaren 20koa, Euskadiko Garraio Behatokia sortzen duena (EHAA 28 zk., 2004ko otsailaren 11koa)
- 6/2004 Legea, maiatzaren 21ekoa, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari buruzkoa (EHAA 103 zk., 2004ko ekainaren 2koa)
- 4/2004 Legea, martxoaren 18koa, Errepideko Bidaiari Garraioarena (EHAA 60 zk., 2004ko martxoaren 29koa)
- 5/2003 Legea, abenduaren 15koa, Euskadiko Garraio Agintaritzarena (EHAA 251 zk., 2003ko abenduaren 24koa)
- 243/2002 Dekretua, urriaren 15ekoa, bidaiariak herri barruan eta herriz kanpo kotxez garraiatzeko zerbitzu publikoa arautzen duen Legearen Erregelamendua onartzen duena (EHAA 233 zk., 2002ko abenduaren 5ekoa)
- 2/2000 Legea, ekainaren 29koa, Bidaiariak Herri Barruan eta Herriz Kanpo kotxez garraiatzeko Zerbitzu Publikoa Arautzen duena (EHAA 146 zk., 2000ko abuztuaren 1ekoa)
Azken aldaketako data: