Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Zuzendaritzak sailburuordetzaren jardun-arloetan betetzen ditu bere egitekoak.
  2. Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Zuzendaritzari, dekretu honen 8. artikuluan oro har esleitutako egitekoez gain, honako hauek dagozkio:
    1. Euskadiko Hiri Agenda – Bultzatu 2050 ezarri, monitorizatu eta ebaluatzeko eta haren jarraipena egiteko behar diren tresnak sustatu, landu eta izapidetzea.
    2. Zuzendaritzaren eskumenekin zerikusia duten autonomia-, estatu- edo nazioarte-mailako foro, sare, organismo eta lantaldeetan parte hartzea.
    3. Lurralde-antolamenduko tresnak sustatu, landu eta izapidetzea, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen (LAG) esparruan, ezertan eragotzi gabe Administrazioko beste organo batzuei esleitutako eskumenak.
    4. Paisaiaren antolamendua eta babesa bultzatzea, lurralde-antolamenduko tresnen arloan.
    5. Hirigintza-antolamenduko tresnak izapidetzea, baldin eta horiek onartzeko eskumena Autonomia Erkidegoko Administrazioarena bada, bai eta lurralde-plangintzako zehaztapenak garatzen dituzten tresnak izapidetzea ere.
    6. urralde-antolamenduko eta hirigintza-antolamenduko tresnei buruzko txosten teknikoak lantzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikarako Aholku Batzordearen funtzionamenduaren eremuan, baita organo horiei lurralde-antolamenduaren eta lurzoru eta hirigintzaren arloko legeriak esleitutako gainerako egitekoak betetzea ere.
    7. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeari eta Lurralde Politikarako Aholku Batzordeari idazkaritza eta laguntza teknikoa ematea.
    8. Gobernu Kontseiluak onartu behar dituen erabaki-proposamenak lantzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legean eta Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legean Eusko Jaurlaritzari esleitutako egitekoei dagokienez.
    9. UDALPLAN geografia-informazioko sistema, lurralde- eta hirigintza-jasangarritasuneko adierazleak eta Plangintza Orokorraren Inbentarioa sustatu, egin eta zabaltzea.
    10. Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetako zeharkako gaiak eta, bereziki, genero-ikuspegiaren gaia sartzea lurralde-antolamenduko, paisaiako eta hirigintzako tresnetan.
    11. Plangintzaren Euskal Erregistroa kudeatzea.
    12. Lurralde-antolamenduaren arloko hirigintza-ikuskapena egitea eta hirigintza-diziplinaren arloan dituen ahalmenak baliatzea.
    13. Hiria berroneratzeko plan espezifikoak sustatzea, arreta berezia jarriz industria-aurrien problematikak eragindako eremuetan eta 1980. urtea baino lehenagoko hiri-eremuetan.
    14. Birgaitze integratuko areen eta area degradatuen adierazpena formulatu eta izapidetzea, ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko.
    15. Estrategiak lantzea, hiria berroneratzeko eta ondare eraikian esku hartzeko eskakizunak –Europar Batasuneko, Estatuko eta autonomia-erkidegoko xedapen eta zuzentarauetan jasota daudenak– lurralde-mailan aplika daitezen, epe labur, ertain eta luzera.
    16. Sailak bultzatzen edo garatzen dituen hiri-berroneratzeko planak planifikatu eta garatzea eta horiei jarraipena egitea, lankidetza publiko-publikoko edo publiko-pribatuko ekimenei dagokienez, programa propioen edo europarren esparruan.
    17. I+G+B proiektuak bultzatzea eta sailburuordetzaren eskudantzietara egokitutako Europako programetan parte hartzea.
    18. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren (ZTBP) Hiri Habitata pilotaje-taldea (Hiri Jasangarriak) zuzendu eta koordinatzea.
    19. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren oinarrizko kartografia ofiziala lantzea eta Euskadiko Datu Espazialen Azpiegiturari bidaltzea, Euskadiko azpiegitura kartografiko eta geodesikoaren mantentze-lanak kontrolatuz.
    20. Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren eta www.geo.euskadi.eus geoatariaren zuzendaritza teknikoa eta koordinazioa egitea, Euskadiko lurraldeari buruzko informazio geografikoaren eta kalitate oneko geozerbitzuen irispidea, eskuragarritasuna eta ustiapena erraztu eta bultzatzeko.
    21. Arau kartografikoak eta Plan Kartografikoa lantzea, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikorako kartografia eta informazio geografikoa planifikatzeko eta antolatzeko tresna diren aldetik.
    22. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren Erregistro Kartografikoa kudeatzea.
    23. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren Informazio Geografikoa Koordinatzeko Batzordeari idazkaritza eta laguntza teknikoa ematea.
    24. Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren informazio geografikoa eta zerbitzuak erabil eta ustia daitezela bultzatzeko eskuragarri dauden informazio, teknologia, zehaztapen eta zerbitzu geografikoak zabaldu eta sustatzea.

8. artikulua.- Saileko zuzendaritza guztiei dagozkien egitekoak.

  1. Saileko zuzendaritza bakoitzarentzat berariaz ezarritako egitekoez gain, zuzendaritza guztiek honako egiteko hauek beteko dituzte, nork bere eskumen-eremuaren barruan eta kasuan kasuko sailburuordearen mende zuzenean eta hierarkian:
    1. Beren-jardun arloei esleitutako kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta zuzendaritzaren arlo funtzionaletan politika-tresnak garatu eta aplikatzea.
    2. Beren eskumeneko gaietan, xedapen orokorren proiektuak, planak, programak eta jarduera esanguratsuak lantzea eta izapidetzea.
    3. Zuzendaritzari dagozkion gaietan, beste administrazioekiko eta gainerako pertsona publiko zein pribatuekiko hitzarmenak, protokolo orokorrak eta lankidetzako bestelako tresnak negoziatu, landu eta izapidetzea, bai eta horiek betearaztea eta horien jarraipena eta ebaluazioa egiteaz arduratzea ere.
    4. Dirulaguntzak emateko bideak proposatzea, dirulaguntzak arautzeko dokumentu eta tresna juridiko-ekonomikoak lantzea, eta horien izapideez, kudeaketaz, jarraipenaz eta ebaluazioaz arduratzea.
    5. Zuzendaritzaren tasen eta prezio publikoen zenbatekoa proposatzea eta, hala badagokio, likidazioa egitea.
    6. Kontratazioaren arloan, kontratazio-espedienteen memoriak eta oinarri teknikoen pleguak idaztea, kontratuei jarraipena egitea eta horiek zuzen egiten direla kontrolatzea eta obra-ziurtagiriak onartzea.
    7. Gardentasunaren eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen arloan, publizitate aktiboa bultzatzea eta informazio publikoa eskuratzeko eskaerak ebaztea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta.
    8. Zehatzeko ahala egikaritzeari dagokionez, zehapen-espedienteak instruitzea, salbu Etxebizitzako lurralde-ordezkaritzei dagozkienak. Arlo horretan, zuzendarien egitekoa da zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea, baldin eta astuntzat edo arintzat tipifikatutako zehapenak ezartzeko badira, eta hertsapen-isunak ezartzea, zenbatekoa edozein dela ere.
    9. Oro har, zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterketak egitea.
  2. Zuzendaritzetako titularrei dagokie:
    1. Zuzendaritzaren barneko zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, jarduerak eta ardurak esleituz, lorpenak kontrolatuz eta kudeaketan beharrezkoak diren zuzenketak ezarriz, organo eskudunek ezarritako arauekin bat etorrita.
    2. Zuzendaritzaren jarduerak programatu, zuzendu, bultzatu, koordinatu eta ikuskatzea, goragoko organoak emandako jarraibideen arabera.
    3. Datu pertsonalak babesteari dagokionez, zuzendaritzaren tratamenduen arduradun gisa dituzten betebeharrak betetzen direla bermatzea.
    4. Indarrean dagoen Hizkuntza Normalizazioko Planaren helburuak definitzea beren eremuan, eta helburu horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, euskararen kudeaketa integratua gauzatuz bere zuzendaritzako zerbitzuburuekin elkarlanean; hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak inplementatzea eta zuzendaritzaren jardun-arloetan irizpide horien jarraipena egitea; hori guztia, Zerbitzu Zuzendaritzak koordinatuta eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean.
    5. Beren jardun-eremuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak definitzea, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko politiken kudeaketa integratua eginez; hori guztia, Zerbitzu Zuzendaritzak koordinatuta eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean.
    6. Beren eskumen-eremuetan ebazpenak ematea, bai eta, hala behar denean, goragoko organoetara ebazpen-proposamenak bidaltzea ere.
    7. Goragoko organoei proposamenak egitea, beren eskumeneko arloetan.
    8. Indarrean dagoen araubide juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, oro har, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko zuzendariei esleitzen zaizkien egiteko komunak.
  3. Zuzendaritzen aholkularitza juridikoek, bakoitzak bere eskumen-eremuaren barnean, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. artikuluan jasotako egitekoak izango dituzte, salbu d), e) eta f) letretan jasotakoak, horiek Zerbitzu Zuzendaritzaren Zerbitzu Juridikoari baitagozkio.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Ignacio de la Puerta Rueda
(2021/01/30 - 2024/06/26) Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK