Lurralde eta hirigintza jasangarritasunaren adierazleen metodologia-fitxa
IDENTIFIKAZIOA
Eragiketaren izandapena: |
Lurralde eta hirigintza jasangarritasunaren adierazleak - LA |
---|---|
Eragiketa-kodea: |
090300 (Euskal Estatistika-Plana) |
Erakunde arduraduna: |
Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila |
Beste erakunde partaide batzuk: |
EUSTAT (Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística) Foru aldundiak eta udalak |
Maiztasuna: |
Urtekoa |
Eragiketa-mota: |
Sintesia |
Metodologia datuen jatorriaren arabera: |
Lurralde-adierazleen gaineko informazio sintesia. |
HELBURUAK
Lurraldearen funtzionamendua aztertzea, baita lurzorua okupatzeko moduetan gertatzen diren aldaketak eta horien ondorioak ere.
AZTERTZEKO ALDAGAI NAGUSIAK
Egungo hiri-egituraren eta lurralde-egituraren egoeraren adierazleak. Lurzoruaren kalifikazioak eta lurralde-dentsitateak ongi adierazten dute egungo lurralde-eta hirigintza-eredua.
1. Lurralde-eredua. Lurzoruaren kalifikazioa
2. Lurralde-dentsitatea: Guztizko eta hiri-dentsitatea.
Gaur egungo garapenaren eta aurreikusitako garapenaren inpaktu-adierazleak. Plangintza orokorrean adierazitako etxebizitza-aurreikuspenek hiri- eta lurralde- errealitatean duten inpaktua adierazten dute: hiri-eredua, bizitegi-garapena eta etxebizitza-dentsitatea.
3. Hiri-eredua: Lurzoru urbanizagarriaren ehunekoa lurzoru-motaren arabera.
4. Bizitegi-garapena: Aurreikusitako etxebizitza areagotzea.
5. Etxebizitza-dentsitatea: Etxebizitza dentsitatea lurzoru-motaren arabera.
Artifizialtze-adierazleak. Hiri-orbanak azken urteetan izandako bilakaera adierazten dute eta, zehazki, lurzoruaren hirigintza-kalifikazioaren bilakaera.
6. Hirigintza-kalifikazioaren bilakaera.
EREMUA
Populazio-eremua: Aipatu berri den biztanle kopurua da Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriek batuta osatzen dutena.
Udalerri, Eremu Funtzional, Eskualde edo Lurralde Historikoen eta Autonomia Erkidegoaren arabera informazioa biltzen da.
Geografia-eremua: Aintzat hartzen den geografia-esparrua Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriak dira. Laburpen-taulak taldekatuta daude Udalerri, Eremu Funtzional, Eskualde eta Lurralde Historikoen datu totalen arabera.
Denbora-eremua: t urteari dagozkion datuak, t urteko urtarrila 1eko informazioa jasotzen dute. Datuak urtean behin argitaratzen dira.
KONTZEPTUAK ETA DEFINIZIOAK
ZABALKUNDEA
Argitalpena:
- Lurralde eta hirigintza jasangarritasunaren adierazleak. Estatistika Taulak
- Lurralde Adierazleak
- Etxebizitza eta Hiri Agenda
Datu-babesa:
Etxebizitzari eta Hiri Agendari buruzko eragiketa estatistikoak (id: 385)
Maiztasuna:
Urtekoa
Azken aldaketako data: