Osasun Saila

Lipidoak - Kontzeptu orokorrak

Galderak Erantzun laburtua Erantzun osoa
Zein AKB-taula da egokiena gure inguruan erabiltzeko, herritarrak oro har hartuta? Zein izan behar da eten-puntua sendatzeko tratamendua gomendatzeko?

* Berrikuspen data: 2013ko abendua.

Pazienteei osasun-arreta hobea ematea, eta esku-hartzeko dauden aukerarik onenak eskaintzea, lipidoei buruzko –arrisku kardiobaskularrrerako faktore direnez– literatura zientifikoan eskura dauden probarik eta ebidentziarik onenetan oinarritutako hausnarketa aintzat hartuta.

* Berrikuspen data: 2013ko abendua

Lipidoak arrisku kardiobaskularra izateko faktore badira ere, ezin da pertsona batek hiperkolesterolemia noiz duen adieraziko duen zifrarik ezarri. Erabaki terapeutikoetarako, kolesterolaren zifra isolatua baino garrantzitsuagoa da arrisku kardiobaskularra kalkulatzea (AK).

* Berrikuspen data: 2013ko abendua

Arrisku kardiobaskularreko edo koronarioko taulak ez datoz bat aintzat hartzen diren gertaeren arabera.

REGICOR arrisku-taulak arrisku koronarioa kalkulatzen du (miokardio-infartu akutu –MIA– ez-hilgarria, angina eta MIA hilgarria). Arrisku kardiobaskularra kolesterol zifrekin nahiz beste faktore batzuekin erlazionatutako continuum bat denez, praktikoagoa eta egokiagoa da gehiegizkotzat jo daitekeen arrisku-maila ezartzea, hiperkolesterolemia gainerako arrisku-faktoreetatik isolatuta definitzea baino, hiperkolesterolemia familiarraren kasuan eta guztizko kolesterol-zifrak > 320 mg/dl edo LDL-kolesterolarenak >240 mg/dl direnetan izan ezik.

* Berrikuspen data: 2013ko abendua

Erabaki klinikoak hartzeko, gure eremuan baliozkotutako taulak erabiltzen baditugu, esaterako REGICOR proiektua, pertsona batek dituen arrisku-faktore guztien ikuspegia zein den jakin daiteke.

REGICOR proiektuko taulak (edo Framingham kalibratuak) erabiltzea erabaki da, zeinak Framingham taulak gure errealitate epidemiologikora egokituta eta baliozkotuta egin baitira. Arrisku jakin baten gaineko balorazio subjektibo bat da 10 urtera arrisku handia, ertaina, txikia edo oso txikia zer den adieraztea. Gida honetan aukera honen alde egin da:

Arrisku kardiobaskularra
Arrisku %
Arrisku handia > 15%
Arrisku ertaina 10-14,9%
Arrisku txikia 5-9%
Arrisku oso txikia < 5%

* Berrikuspen data: 2013ko abendua

Hipertriglizeridemia (HTG) dislipemia mota bat da, eta ezaugarri hau du: odolean triglizeridoek gora egitea, askotan beste trastorno lipidikoekin lotua.

Gaur egun eskura dauden probekin, ezin da jakin triglizeridoak (TG) berak bakarrik arrisku kardiobaskularreko faktore diren edo beste alterazio lipidiko batzuekin batera izateagatik lotzen diren gaixotasun kardiobaskularrarekin.

Hipertriglizeridemia definitzeko Endocrine Society 2010en irizpideak hartu dira, gehiago datozelako bat eskura dagoen ebidentzia zientifikoarekin.

Hipertriglizeridemia definitzeko Endocrine Society 2010
Triglizeriodoak normal <150 mg/dl
HTG arina 150 - 199 mg/dl
HTG neurrizkoa 200 - 999 mg/dl
HTG larria 1000 - 1999 mg/dl
HTG oso larria > 2000 mg/dl

* Berrikuspen data: 2013ko abendua