Hezkuntza Saila

Enplegurako Prestakuntza

Enplegurako Lanbide Heziketaren bitartez, lanean edo langabezian zaudela, prestakuntzari eutsi nahi badiozu, Lanbide Heziketak hartarako aukera ematen dizu. Enplegurako Lanbide Heziketak enplegurik gabeko langileentzako prestakuntza eta langile landunentzako prestakuntza hartzen ditu barnean.

Modulu Katalogoan oinarritutako prestakuntzak Profesionaltasun-Ziurtagiriak egiteko aukera emango dizu (iraupen txikiagoko Prestakuntza-Unitatetan). Atal edo zati horien ziurtagiria* lortu ahal izango duzu. Ziurtagiria osatzen duten zati guztiak (Prestakuntza-Unitate guztiak, alegia) gainditzen dituzunean, egin dituzun Prestakuntza-Moduluen ziurtapena lortuko duzu eta, horrela bada, Profesionaltasun-Ziurtagiria.

Prestakuntza hori kapitalizatu egin daiteke eta etorkizunean dagokion titulua lortu ahal izango duzu.


* Ziurtapen hori Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan izango da baliozkoa.

Lanean ari diren langileei edo haien antolakundeei zuzendutako prestakuntzako planak edo ekintzak dira.


Ezaugarriak:

 • Bertaratze bidezko modalitatea.

 • Lanean ari diren langileei zuzendua.

 • Doakoa. — Nahitaez bertaratu beharra.

 • Ordutegia: hitzartzeko.

 • Kredituen araberako matrikula (lanbidemoduluen zatien araberakoa).

HOBETUZ, Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa EAEn Etengabeko Lanbide Prestakuntza sustatzen eta kudeatzen duen Hiruko Erakundea da.

Langileei lan-bizitzan zehar behar duten kualifikazioa eskaintzea da Hobetuzeko helburu nagusia.

 

Argibide gehiago:HOBETUZ

Berariazko Lanbide Prestakuntzarik ez duten edo lana eskuratzeko behar besteko kualifikaziorik ez duten langile langabeei zuzendutako prestakuntza ekintzak dira.

Ikastaro hauei esker, produkzio sistemak eskatzen duen kualifikazioa lortu ahal izango dute, baita enpresetako praktiken bidez zuzeneko lan esperientzia ere.


Ezaugarriak:

 • Bertaratze bidezko modalitatea da.

 • Doakoa da, 16 eta 65 urte artekoentzat.

 • Nahitaez bertaratu behar da.

 • Ordutegia: hitzartu egin behar da.

 • Ikastaroen iraupena aldakorra da eta Administrazio autonomikoaren dirulaguntza dute, Europako Gizarte Funtsaren baterako finantziazioarekin.

 • Lanerako Prestakuntza Zentroetan eta zentro laguntzaileetan ematen da.

 • Nahitaez egon beharko duzu inskribatuta Enplegu Bulegoan (Lanbide).

LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuaren langile langabeei zuzendutako prestakuntzaren kudeaketaren arduraduna da.

Lanbidek, bereziki, langabezian dauden pertsonei zuzendutako prestakuntza-ekintzak antolatzen ditu, baita ikastaro mistoak ere, langabe eta lana dutenentzat (Hobetuz).