LGTBI pertsonak eta hurbilekoak
Zure sexu-orientazioari eta/edo zure sexu- edo genero-identitateari buruzko informazioa edo laguntza behar duzu? Beste edozein zalantza duzu horiei lotuta? Arrazoi horrengatik diskriminazio- edo jazarpen-kasuren bat jasan duzu, edo ezagutzen duzu?... Ez izan zalantzarik, Berdindun eskaintzen dizugu:
- Arreta, informazioa eta orientazioa sexu-orientazioaren eta genero-identitatearen gaietan.
- Laguntza emozionala eta soziala horietaz jabetzean.
- Sozializazio-sareetarako sarbidearen orientazioa.
- Zure eskubideen defentsan eta egikaritzan laguntzea eta orientatzea.
- LGTBIfobiaren eta sexu- eta genero-orientazioagatiko diskriminazioaren biktimei arreta eta laguntza ematea.
- Eusko Jaurlaritzak eskura dituen zerbitzu publikoetarako sarbideari buruzko informazioa, bereziki Gurutzetako Genero Unitateari buruzkoa.
- Senideentzako eta hurbilekoentzako aholkularitza
- Familientzako laguntza-taldeak
Trans pertsonen eta haien familien kasuan, nahi izanez gero eta aldez aurretik hitzordua hartuta, sexu bereko persona trans batek artatuko ditu.