Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030

Zerbitzu Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Zerbitzu Zuzendaritzari, dekretu honen 6. artikuluan oro har ematen zaizkion egitekoez gain, zeharkako kudeaketako organo gisa, egiteko hauek dagozkio:
    1. Aurrekontuaren aurreproiektua egitea, aurrekontuaren jarraipena egitea eta Lehendakaritzaren kudeaketa ekonomiko-administratiboa gauzatzea.
    2. Lehendakaritzako bulegoen barne-araubideari eustea, bulegoak administratzea eta bertako ondarea eta ekipamendua zaintzeaz arduratzea.
    3. Sortzen diren ondare-erantzukizuneko espedienteak hastea, izapidetzea, eta Lehendakaritzaren idazkari nagusiari helaraztea, berak ebatzi ditzan.
    4. Euskadiren kanpoko ordezkariekin koordinatzea eta lankidetzan aritzea, egoitzek behar bezala funtziona dezaten, Zuzendaritzaren berezko gaietan.
    5. Euskadiren kanpoko ordezkaritzek behar bezala funtzionatzeko behar diren jarduerak gauzatzen lagundu eta ziurtatzea, batez ere ondare, obra eta altzari, baliabide informatiko eta telekomunikazio, ibilgailu eta langileei dagokienez.
    6. Laneko Segurtasun eta Osasun Unitatearen jarduerak zuzendu eta antolatzea.
    7. Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa aurreratuko, modernizazioko, administrazio elektronikoko, gobernantzako eta berrikuntzako proiektu orokorretan parte hartzea, eta Lehendakaritzan sustatzea.
    8. Lehendakaritzako herritarrentzako informazio- eta arreta-zerbitzuen funtzionamendu egokia ziurtatzea (arretarako 2. eta 3. mailak), Zuzenean–Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako Arreta Zerbitzuarekiko harremanak behar bezala antolatzea eta, horretarako, eskumen-eremuko gaietan solaskide operatiboak daudela ziurtatzea.
    9. Lehendakaritzari dagozkion informazio publikoa eskuratzeko eskabideak izapidetu eta ebaztea, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legean xedatutakoaren arabera.
    10. Gardentasun-politikarekin bat etorriz, hauek koordinazioa eta jarraipena egitea: informazioaren argitalpen aktiboa, informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen eskabideei emandako erantzunak eta Lehendakaritzaren datu publikoen irekiera.
    11. Lehendakaritzako Erregistro Orokorra eta Artxiboa kudeatzea.
  2. Langileen arloan, egiteko hauek dagozkio Zerbitzu Zuzendaritzari:
    1. Jaurlaritzaren Lehendakaritzari atxikitako langileak administratu eta kudeatzea, eta diziplina-espedienteak izapidetzeko eskumena duen administrazio-organoa izatea.
    2. Langileen beharrizanak ebaluatzea eta Lehendakaritzako lanpostuen zerrendaren proposamena egitea.
    3. Langileen gizarte-ekintzako, prestakuntzako eta hobekuntzako planak eta programak prestatzea, hargatik eragotzi gabe Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak arlo horretan dituen eskumenak.
    4. Lehendakaritzako zerbitzuen eta lan-sistema eta -metodoen barne-antolaketari, arrazionalizazioari, aplikazio informatikoei, administrazio digitalari eta informatizazioari buruzko proposamenak egitea, Lehendakaritzaren gainerako organoekin eta Autonomia Erkidegoko Administrazioko organo eskudunekin koordinatuta.
    5. Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren zerbitzuko langileen euskalduntze-prozesua eta hizkuntza-normalizazioa koordinatzea, eta euskararen erabilera sustatzea, Euskara Unitatearen bidez, hizkuntza-normalizazioaren arloko eskumena duten organo zentralekiko lankidetzan.
  3. Kontratazioaren esparruan, egiteko hauek dagozkio Zerbitzu Zuzendaritzari:
    1. Sektore publikoko kontratuen legeen mendeko prozedurak izapidetzea, hargatik eragotzi gabe Kontratazio Batzorde Nagusiaren eskumenak eta Lehendakaritzako beste organo batzuei arauz esleitutako eskumenak (Euskadiren kanpoko ordezkariak).
    2. Idazkaritza nagusietako baten eremua gainditzen duten gaietan kontratazio-organo gisa jardutea, baldin eta indarreko legeen arabera kontratu txikitzat jotzen badira.

6. artikulua.- Zuzendaritzak.

Lehendakaritzaren egitura osatzen duten zuzendaritzetako bakoitzari dagokio, dekretu honen hurrengo kapituluetan zehaztutako arlo espezifikoei kalterik egin gabe, egiteko orokor hauek betetzea: 

  1. Kontratazio-organo gisa jardutea esleituta dituzten jardun-arloei dagozkien gaietan, indarreko legeen arabera kontratuak txikitzat jotzen badira.
  2. Indarrean dauden legeetan txikitzat tipifikatutako kontratuen gastu-baimenak ematea zuzendaritzen jardun-arloei dagozkien espedienteetan.
  3. Zuzendaritzen eskumen-arloan, Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planean ezarritako helburuak zehaztea eta helburuok ezartzeko eta ebaluatzeko behar diren ekimenak garatzea.
  4. Zuzendaritzen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak definitzea, bai eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak sustatu, gauzatu eta ebaluatzea ere; eta, horretarako, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko politiken kudeaketa integratua egin, Araubide Juridikoaren Zuzendaritzako Berdintasunerako Unitatearen koordinaziopean eta Emakunde–Emakumearen Euskal Erakundearekiko lankidetzan.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Navarra, 2
01007 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

María del Yermo Urquijo Elorza
(2020/09/10 - 2024/06/26) Zerbitzu zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK