Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Legegunea - Euskal araudiaren ataria

Legegunea atariaren helburua da Euskadiko erakundeek sortutako eta bertan aplikatzen diren estatu mailako legeen eta, bereziki, Eusko Jaurlaritzako araudi eta dokumentazio juridikoaren berri ematea.

Besteak beste, honako hauek biltzen ditu:

  • Aholku Batzorde Juridikoaren txostenak eta irizpenak
  • Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabakiak
  • EHAAtik esportatutako arau- eta lege-edukiak
  • Estatutu-transferentziak
  • Euskadi.net-en sakabanatuta dagoen indarreko araudia (zerga- eta foru-arauak)
  • Zuzenean kargatutako eduki berriak (beste xedapen orokor, ebazpen eta administrazio-egintza batzuk)

Argitaratutako informazioa dela eta, honako hauek bermatzen dira:

  • Eskuragarria, erabilgarria eta erraz aurkitzeko modukoa izango da.
  • Etengabe eguneratuko da eta hierarkia- nahiz eskumen-ordenaren arabera zerrendatuko da, hala nola osagarrizko bibliografiaren arabera.
  • Gardentasun-, parte hartze- eta informazio-printzipioak beteko dira.

 

LINEAKO BALIABIDE ELEKTRONIKOEN GIDA (PDF, 3 MB)

 

Azken aldaketako data: