Ogasun eta Finantza Saila

Arautegia

Inprimatu

LEY 5/2014, abenduaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2015. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 248
  • Hurrenkera-zk.: 5513
  • Xedapen-zk.: 5
  • Xedapen-data: 2014/12/23
  • Argitaratze-data: 2014/12/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Eusko Legebiltzarrak abenduaren 23ko 5/2014 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko 2015. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituena onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

  1. Onartu egiten dira Euskal Autonomia Erkidegoko 2015. urteko Aurrekontu Orokorrak, betiere lege honek ezartzen duen eran eta moduan.

  2. Eusko Legebiltzarraren aurrekontua ere lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zenean), 25.2.a artikuluan.

  3. Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren aurrekontua ere lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita otsailaren 5eko 1/1988 Legearen 24. artikuluan.

  4. Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrekontua ere onartzen da eta lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 13. artikuluan.

  5. Lege hau aplikatzekoa izango zaie lege honen beronen onarpenaz geroztik sortzen diren erakundeei eta dagozkien aurrekontuei.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuan jasotako gastuen kopurua 10.638.959.000 eurokoa da ordainketa-kredituetarako. Konpromiso-kredituei dagokienez, berriz, 1.445.101.213 eurokoa; azken kreditu horiek 2015az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa I. eranskinean zehazten da.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuan jasotako diru-sarreren kopurua 10.638.959.000 eurokoa da.

  3. Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 90.etik 93.era bitarteko artikuluek xedatutakoari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoak Euskal Herriko Unibertsitaterako bereizten duen aurrekontu-zuzkidura 299.245.311 eurokoa da, honela banatuta:

    Ekarpen arrunta: 251.874.354 euro gastu arruntetarako eta 4.000.000 euro kapital-eragiketetarako.

    Programa-kontratuak finantzatzeko ekarpen gehigarria: 27.656.992 euro.

    Banakako ordainsari-osagarriak finantzatzeko kredituak: 15.713.965 euro.

  1. Erakunde autonomoen aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan ordainketa-kredituak eta konpromisoko kredituak onartzen dira; azken kreditu horiek 2015az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da:

    (Ikus .PDF)

  2. Aipatutako erakunde autonomoen diru-sarrerei dagokienez, berriz, erakunde horietako bakoitzerako izendatutako ordainketa-kredituen guztizko zenbateko bera jasotzen da diru-sarreren egoera-orrietan ere. Bereziki, ondoren zehazten diren kopuruak sartu dira erakunde horietako bakoitzaren diru-sarreren egoera-orrian, eta kopuru horiek, hain zuzen ere, diruzaintzako gerakin berekiei dagozkie:

    (Ikus .PDF)

Zuzenbide pribatuko erakunde publikoen ustiapen-aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, ondorengo taulan zehazten diren zenbatekoak dituzten zuzkidurak onartzen dira, eta diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira. Gerorako konpromisoen egoera, berriz, ondoren zehazten diren zenbatekoetara iristen da; azken kreditu horiek 2015az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

(Ikus .PDF)

  1. Sozietate publikoen ustiapen-aurrekontuan eta kapital-aurrekontuan, guztira, 577.890.032 euroko eta 164.951.716 euroko zuzkidurak onartzen dira, eta gerorako konpromisoen egoerari dagokionez, berriz, 119.697.690 euro; azken kreditu horiek 2015az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen l. eranskinean zehazten da.

  2. Sozietate publiko horientzat aurreikusitako diru-baliabideek sozietate bakoitzerako onartutako zuzkiduren guztizko zenbateko bera izango dute.

  3. Sozietate bakoitzaren ustiapen-aurrekontuan eta kapital-aurrekontuan aurreikusitako zuzkiduren eta diru-baliabideen zenbatekoak II. eranskinean zehazten dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen ustiapen-aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, ondorengo taulan zehazten diren zenbatekoko zuzkidurak onartzen dira, eta diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira.

(Ikus .PDF)

  1. Haurreskolak partzuergoaren aurrekontuaren gastuen egoera-orrian honako ordainketa-kreditu hauek ematen dira: 54.387.000 euro.

  2. Aipatutako partzuergoaren aurrekontuaren diru-sarreren egoera-orria partzuergo horretarako izendatutako ordainketa-kredituen guztizko zenbateko bera da.

Euskal Irrati-Telebista Erakunde Publikoa sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 44. artikuluaren arabera, onartu egiten da Euskal Irrati-Telebista erakunde publikoaren eta irratiko eta telebistako zerbitzu publikoak kudeatzeko sozietate publikoen aurrekontu bateratua. Zuzkiduretan, 124.624.360 euro dagozkio ustiapen-aurrekontuari eta 5.700.000 euro, berriz, kapital-aurrekontuari, eta, aurreikusitakoaren arabera, diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira.

  1. 2015eko ekonomia-ekitaldian zehar, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo, hala dagokionean, Finantzen Euskal Institutuak, 400.000.000 euro erabili ahal izango dituzte, gehienez, edozein motatako eragiketetarako bermeak emateko.

  2. 2015eko ekonomia-ekitaldian zehar, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo, hala dagokionean, Finantzen Euskal Institutuak birfinkatu ahal izango dituzte elkarren bermerako sozietateek euskal enpresei emandako abalak, eta bermatu Luzaro KFE sozietateak euskal enpresei emandako maileguak, abal eta maileguok laguntza-tresna baitira enpresek berezko funtsak edo finantzaketa lortzeko, betiere erakunde horiekin izenpetutako bidezko hitzarmenen esparruan.

    Birfinkatze-eragiketa horiek, era berean, finantza-estaldura eman ahal izango diete banakako enpresari eta profesional autonomo eta enpresa txiki eta ertainentzako urte anitzeko zernahi finantza-lerrori, zirkulatzailearen beharrari erantzuteko, epe laburreko zorra berritzeko, epe laburreko zorra epe ertain eta luzerako zor gisa egokitzeko eta, hala dagokionean, inbertsio-planak azeleratzea eragiten duten finantza-arloko jarduketak gauzatzeko, baldin eta plan horiek 2015. urtean zehar gertatzen badira euskal enpresei finantzaketa eskuratzen laguntza emateko programen bidez.

    Zenbaki honetan aipatzen den birfinkatzearen gehienezko zuzkidura 600.000.000 eurokoa da.

  3. Orobat, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo, hala dagokionean, Finantzen Euskal Institutuak bermatu ahal izango dute Europako Inbertsio Bankuak edo Europako Inbertsio Funtsak edo beste finantza-erakunde batzuek Luzaro KFEri edo erakunde laguntzaileei emandako finantzaketa, baldin eta azken hartzaileak euskal enpresak badira, betiere erakunde horiekin izenpetutako hitzarmenen esparruan.

  1. Autonomia Erkidegoko Administrazioak formalizatutako zorpetzea, edozein agiri motatan gauzatzen dela ere, gehitu ahal izango da, muga honekin: ekitaldiaren amaierako saldoak ezingo du gainditu ekitaldiaren hasieran dagokion saldoa, ez behintzat 579.673.996 eurotik gora.

  2. Zuzenbide pribatuko erakundeen kanpo-zorpetzea ere, edozein agiri-motatan gauzatzen dela ere, gehitu ahal izango da, muga honekin: ekitaldiaren amaierako saldoak ezingo du gainditu ekitaldiaren hasieran dagokion saldoa, ez behintzat 125.000.000 eurotik gora.

  3. Zenbateko horiei ez zaizkie egotziko diru-zaintzako aldi baterako premiei aurre egiteko kreditu-eragiketak, urtebeterako edo gutxiagorako badira.

  1. Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginaren 24, 25 eta 26. artikuluetan ezarritakoaren aurka jo gabe, 2015eko ekitaldian handigarriak izango dira, nahitaez aitortu behar diren obligazioen zenbatekoraino, lege honen III. eranskinean azaltzen diren kredituak, zein sartuta baitaude Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren, haren erakunde autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoen aurrekontuetan.

  2. Handigarritzat jotzen diren kredituen eta aipatzen diren gainerako kredituen gehikuntzek honako finantzabideak izango dituzte:

    1. Xede batera atxikitako eskubideen benetako bilketaren araberako gehikuntzak finantzatzeko, hasieran aurreikusitako diru-sarrerez gain jasotako diru-sarreren soberakinak izango dira oinarri.

    2. Lurralde historikoek Estatuari ordaindu behar dioten kupoa neurri berean gutxiagotzea ekartzen duten gehikuntzak finantzatzeko, lurralde historikoek berek finantzatuko dituzte, gutxitu den zenbateko berean, betiere 2015erako ezarritako ekarpen-koefizienteen arabera.

    3. Finantza-modu zehatzik ez dutenak finantzatzeko, Gobernu Kontseiluak erabakiko du nola egin, betiere Ogasun eta Finantza Sailak proposatu ondoren.

  3. Horrez gain, Gobernu Kontseiluak diruzaintzako gerakinen kontura handitu ahal izango ditu «Zenbait sailen gastuak» sekzioko gastuen egoera-orrian azaltzen diren kreditu handigarriak, baita, hala badagokio, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak onartutako finantza-laguntza emateko plan eta programetatik sortutako finantza-premiak ere.

2015eko ekitaldian, Ogasun eta Finantza Sailak, beharrezko diren aldaketak eginez, aurreko urteetan sortutako konpromiso-kredituen zenbatekoa egokitu ahal izango du, baldin eta kredituok finantza-eragiketak edo arriskuen estaldura-eragiketak gauzatzearekin zerikusia duten lankidetza-hitzarmen eta kontratuei badagozkie eta eragiketon urteko zenbatekoa interes-tasaren edo antzeko beste adierazleen bilakaeraren araberakoa bada.

  1. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 20. eta 21. artikuluetan xedaturikoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko eta erakunde autonomo administratiboetako behin-behineko langile, funtzionario eta lan-kontratuko langileen plantillak onartzen dira, taldeka, kidegoka, eskalaka eta kategoriaka sailkatuta, eta hasiera batean aurrekontu hauen «Langileriari buruzko eranskinean» xedaturikoaren araberako aurrekontu-programa eta -sekzioei atxikita.

  2. Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginaren 22. artikuluan xedaturikoaren ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta erakunde autonomo administratiboen aurrekontu-plantillak izaera mugatzailea izango du, eta gehienezko muga erakunde horietako guztietako funtzionarioen, lan-kontratuko langile finkoen eta behin-behineko langileen kopuru osoa izango da.

  3. Orokorrean, aurrekontu-plantillak langile-zuzkidura berriak sortuz aldatzen badira, behar beste zuzkidura amortizatu egin beharko dira horren ondorioz, urteko kostu gordina handiagoa izan ez dadin.

  4. Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, Gobernu Kontseiluak, Ogasun eta Finantza Sailaren proposamenez, langile-zuzkidura berriak sortzeko baimena eman ahal izango du lanpostuen zerrendak honako arrazoi hauengatik aldatzen badira: eskumenen transferentziak benetan gauzatzen direlako, organo eta zerbitzu berriak sortzen direlako, kanporatutako edo azpikontrataturiko zerbitzuen kudeaketa zuzena egiten delako, egiturazko lanpostuak lanpostu edo plazak finkatzen direlako, lege-mailako arauak aldarrikatzen direlako, edo Gobernuak koiunturakoak ez diren planak, programak eta jarduera garrantzitsuak onartzen dituelako. Horretarako, finantzazio egokia eta funtzio publikoaren arloan eskumena duen organoaren aldez aurreko aldeko txostena beharko da beti. Txostenean adierazi beharko da ezinezkoa dela premia berriei aurre egitea lanpostuak berratxikita, langileak berrizendatuta edo giza baliabideak arrazionalizatzeko eta antolatzeko bestelako baliabideak erabilita.

  5. Halaber, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko administrazio-kontseiluak lanpostu funtzional berriak onartu ahal izango ditu erakunde publikoko langileen plantilletan, zerbitzuak irekitzearen edo berrantolatzearen ondorioz. Horretarako, finantzazio egokia beharko da beti. Gobernu Kontseiluak erabakiko du, Osasun Sailaren proposamenez, plantilla horien gehienezko langile-kopurua, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 26. artikuluaren arabera.

  6. Ogasun eta Finantza Sailari baimena ematen zaio langileen gastuen kredituetan beharrezkoak diren aurrekontu-aldaketak egiteko artikulu honetan xedaturikoaren arabera onartzen diren plantilla-aldaketetara egokitze aldera.

  7. Zuzenbide pribatuko erakunde publiko, sozietate publiko, eta Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko partzuergo eta fundazioen langile-zuzkiduretan 2014ko abenduaren 31n indarrean dauden zuzkiduren gainetik egiten den edozein aldaketa, baldin eta erakunde horien aurrekontua lege honen aplikazio-eremuan sartuta badago, artikulu honek aipatzen dituen arauekin bat etorriz baimendu beharko da.

2015eko ekitaldian, maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginak arautuko du Euskal Autonomia Erkidegoko, haren erakunde autonomoetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako Aurrekontu Orokorretako kreditu-transferentzien erregimena, ondorengo artikuluetan adierazten diren berezitasunen aurka jo gabe.

Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginaren 66.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eta 2015. urterako bakarrik, sekzio bakoitzerako, izaera loteslea izango dute kontzeptuaren mailan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko, haren erakunde autonomo administratiboetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako aurrekontuen I. kapituluko 122, 123, 131, 132, 161 eta 162. kontzeptuen barruan dauden gastuek, eta, azpikontzeptuaren mailan, 16111 azpikontzeptuaren barruan dauden gastuek.

  1. Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginaren 66.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eta 2015. urterako bakarrik, Autonomia Erkidegoko Administrazioko, haren erakunde autonomoetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan sartutako ordainketa-kredituek izaera mugatzailea eta loteslea edukiko dute kapituluaren mailan, sekzio eta programa bakoitzerako, ekonomiako sailkapenari dagokionez; ordainketa-kreditu horiek funtzionamendu-gastuak jasotzen dituen II. kapituluari dagozkio, aurrekontuaren gastu-xehetasunean ezkutuko gastu gisa sailkatutakoak izan ezin. Ez dira beharreko izango, beraz, kapituluaren mailaren azpitik dauden kreditu-transferentziak.

  2. Aurreko paragrafoan ezarritakoa hori izanik ere, «Osasun Finantzaketa eta Kontratazioa» 4112 programako 241 kontzeptuan bildutako gastuek izaera loteslea izango dute kontzeptu mailan.

  1. Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginaren 66.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eta 2015. urterako bakarrik, Autonomia Erkidegoko Administrazioko, haren erakunde autonomo administratiboetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan sartutako ordainketa-kredituek izaera mugatzailea eta loteslea edukiko dute artikuluaren mailan, sekzio eta programa bakoitzerako, ekonomiako sailkapenari dagokionez; ordainketa-kreditu horiek IV. eta VII. kapituluei dagozkie, hain zuzen ere gastu arruntetarako transferentziak eta diru-laguntzak, eta kapital-eragiketetarako transferentziak eta diru-laguntzak biltzen dituzten kapituluei.

  2. Aurreko paragrafoan ezarritakoa hori izanik ere, «Nekazaritza eta Landaren eta Itsasertzaren Garapena» 7111 programako ordainketa-kredituek izaera loteslea izango dute kapitulu, sekzio, zerbitzu eta programa mailan.

  3. Era berean, «Enplegua» 3211, «Prestakuntza» 3231 eta «Gizarteratzea» 3121 programetako ordainketa-kredituek izaera loteslea izango dute kapitulu, sekzio eta programa mailan.

  1. Zuzenbide pribatuko erakunde publikoen, sozietate publikoen eta Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko fundazioen aurrekontuetan aldaketak sortzen badira eta Jaurlaritzak onartutako garrantzizko edozein plan, programa eta jarduerak sortutakoak badira, Ogasun eta Finantza Sailak emango du aldaketa horiek egiteko baimena.

  2. Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginaren 98. artikuluan xedatutarikoaren ondorioetarako, Gobernu Kontseiluari egokituko zaio Finantzen Euskal Institutuaren aurrekontuetan aldaketak baimentzea; betiere, aldaketa horiek Europako Inbertsio Bankuak emandako finantzaziotik eratorritakoak badira Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekonomikoa sustatzeko finantzazio-lerroak ezartzeko asmoz.

  1. 2015. urtean, lan-arloko araubidera atxikita ez dauden Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, erakunde autonomoetako, zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako eta Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko partzuergoetako langileen urteko guztizko lansariek ezin izango dute gehikuntza orokorrik izan, 2014ko ekitaldian ezarritakoen aldean. Lansari horiek, betiere, homogeneotasunaren arabera kalkulatuko dira, erkaketaren bi aldietarako, bai langileen kopuruari eta antzinatasunari dagokienez, bai lanaldi-araubideari dagokionez.

  2. Lan-kontratukoak ez diren langileak honako hauek dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, erakunde autonomoetako, zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako eta Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako karrerako eta bitarteko funtzionarioak, bai eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko estatutupeko langileak ere.

  3. 2015eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, aurreko ataletan aipatzen diren lansarietako osagarrien zenbatekoek ere ez dute inolako gehikuntzarik izango, 2014ko abenduaren 31n indarrean dauden zenbatekoen aldean.

  4. Langile horien oinarrizko ordainsariek eta haien lanpostuei esleituriko osagarri finko eta aldizkakoek ez dute inolako gehikuntzarik izango; dena dela, lanpostuaren edukian izandako eraldaketengatik, programa bakoitzari atxikitako langile kopuruan izandako aldaketengatik edo programa horiei ezarritako helburuen betetze-mailarengatik, lansari osagarrietan berariaz eta salbuespenez ezinbestean egin beharreko egokitzapenak gauzatu ahal izango dira. Era berean, zehaztutakoa gorabehera, lanpostuak antolatzeko eta sailkatzeko sistemak aplikatu ahal izango dira, eta sistema horiek aplikatzekoak izango zaizkie transferentzien bitartez euskal administrazio publikoetan sartzen diren edo sartuak diren langileei ere; era berean, sektoreetako berezitasun batzuk egokitu ahal izango dira, ordainsari-kontzeptuak ordainsarien egitura berriaren arabera periodifikatzeagatik, berregituratzeagatik edo egokitzeagatik.

  5. Aparteko ordainsariak (urtean bi izango dira, bata ekainean eta bestea abenduan) jasoko dira artikulu honen 7. paragrafoko b) letran zehazten diren soldataren eta hirurtekoaren kopuruen arabera, eta hileko bati dagokion destinoko osagarriaren eta berariazko osagarriaren edo baliokidea den kontzeptuaren arabera, betiere, paragrafo hau aplikatu ahal zaien kolektiboen ordainsari-araubideak dioena kontuan hartuta.

  6. Gainerako lansari osagarriek, halaber, ez dute inolako hazkunderik izango; hala ere, aldaketa batzuk egin ahal izango dira programa bakoitzari atxikitako langile kopuruaren aldaketaren ondorioz, programari ezarritako helburuen betetze-mailaren ondorioz eta programa aplikatzearen banakako emaitzen ondorioz. Era berean, lege hau indarrean sartu aurretik hasitako ebaluazio-prozesuak amaitu ahal izango dira, baldin eta finantziazio egokia badute eta Jaurlaritzaren Kontseiluak baimentzen baditu, dagozkien sektoreetan aldez aurretik adostuta. Ondorio ekonomikoak ezin izango dira, inola ere ez, 2015eko urriaren 1a baino lehenagokoak.

  7. Aurreko paragrafoetan ezarritakoarekin bat etorriz, lan-kontratukoak ez diren langileek jaso beharreko oinarrizko lansariak ondoren adierazten direnak izango dira, ordainsari-kontzeptu bakoitzaren arabera:

    1. Langile bakoitzaren kidegoa edo eskala sailkatuta dagoen taldearentzako soldata eta hirurtekoak, hamabi hilekori dagozkien ondorengo zenbatekoen arabera:

      (Ikus .PDF)

    2. 2015. urtean, soldatari eta hirurtekoei dagokien hileko bat jasoko dute ekaineko eta abenduko aparteko pagetako bakoitzean, honako idatz-zati honetan zehazten diren kopuruetan:

      (Ikus .PDF)

  8. Aurreko atalean xedatutakoaren ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko 2007. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 28ko 9/2006 Legea arte Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 43. artikuluan aurreikusitako titulazioko taldeei eta azpitaldeei erreferentzia egiten zieten funtzionario publikoek jaso beharreko ordainsariek, aurrerantzean, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 2ko 7/2007 Legearen 76. artikuluan eta hirugarren xedapen iragankorrean ezarritako lanbide-sailkapeneko taldeei egingo diete erreferentzia, eta lege honetan aurreikusten diren gehikuntzez beste ez dute inolako aldakuntzarik izango. Hona hemen sailkapeneko bi sistema horien artean dauden baliokidetzak:

    (Ikus .PDF)

  9. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 79.1.a artikuluarekin bat etorriz, hamabi hilekoei buruzko destino-osagarriaren urteko zenbatekoa, lanpostu bakoitzaren mailari dagokiona, honako hau izango da:

    (Ikus .PDF)

  10. 2015eko urtarrilaren 1ean lan-erregimenaren pean dauden Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, erakunde autonomoetako, zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako, sozietate publikoetako, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko fundazio eta partzuergoetako langileen urteko guztizko lansariek ezin izango dute gehikuntza orokorrik izan, 2014ko abenduaren 31n indarrean daudenen aldean, hala ere, bestelako gehikuntza bat erator liteke lanpostuko edukiaren aldaketaren ondorioz, programa bakoitzari atxikitako langile kopuruaren aldaketaren ondorioz, programari ezarritako helburuen betetze-mailaren ondorioz, edo lana antolatzeko edo lanbide-sailkapena egiteko sistemen aldaketen ondorioz.

    Horregatik guztiagatik, aurreko atalean aipatzen diren lan-kontratuko langileen soldata-masak ez du gehikuntzarik eduki ahal izango, aurreko urtekoaren aldean. Lan-kontratuko langileen soldata-masa esaten denean, hau adierazi nahi da, alegia, kasuan kasuko langileek 2014an zehar sortutako lansari guztiak (soldatazkoak nahiz soldataz bestekoak) eta gizarte-ekintzako gastu guztiak. Hala ere, badira zenbait salbuespen:

    1. Gizarte Segurantzako prestazioak eta kalte-ordainak.

    2. Enplegu-emaileak Gizarte Segurantzako sistemari ordaindu beharreko kotizazioak.

    3. Leku-aldatzeei edo kaleratzeei dagozkien kalte-ordainak.

    4. Langileak egindako gastuengatiko kalte-ordainak.

  11. Autonomia Erkidegoko Administrazioko, erakunde autonomoetako, sektore publikoko partzuergoetako eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako enplegatu publikoei eta orobat haien mendeko sozietate publiko eta fundazio publikoetakoei dagozkien akordio, hitzarmen edo itunak etenda geratuko dira beren aplikazioan artikulu honetako aurreikuspenak betetze aldera, baldin eta haien aplikaziotik lansari-gehikuntzak eratortzen badira 2015eko ekitaldirako, eta hortaz, artikulu honen aurka doazen klausulak aplikaezin bihurtuko dira.

    Etenda geratuko dira beren aplikazioan, orobat, borondatezko erretiroagatiko sariak, kalte-ordainak eta izen guztietako edozein diru-prestazio konpentsagarria arautzen dituzten artikuluak eta klausulak.

    Etete horrek eragina izango du ondorio-data 2015eko urtarrilaren 1aren eta 2015eko abenduaren 31ren artean daukaten enplegatu publikoen borondatezko erretiroetan.

    Etenda geratuko dira, berebat, ordainsari-gutxitzerik gabe lanaldia aldatzeko eskubidea ematen duten adinagatiko ordutegi-baimenak, betiere ez baldin badagozkie Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 12/2007 Legearen 48 eta 49. artikuluetan jasotako kasuei.

  12. Lehendakariaren, sailburuen, goi-kargudunen eta berdinetsitakoen 2015eko ekitaldirako lansariek ez dute inolako gehikuntzarik izango, 2014ko abenduaren 31n indarrean dauden lansarien aldean.

    (Ikus .PDF)

    Goi Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, lansari horien urteko zenbateko gordinak honako hauek izango dira, 2015eko ekitaldirako:

  13. Behin-behineko langileen lansariek ez dute inolako gehikuntzarik izango, 2014ko abenduaren 31n indarrean dauden lansarien aldean, antzinatasuna dela-eta egokitu dakiekeenari kalterik egin gabe, eta, beti ere, beren lansariak erreferentziatuta dauden kategoriari dagokion diru kopuru osoa errespetatuta.

  14. Osagarri pertsonalek, aldi baterako osagarriek eta zerbitzuagatiko kalte-ordainek arau berariazkoak izango dituzte. Kalte-ordain horiek ez dute inolako gehikuntzarik eduki ahal izango beren banakako zenbatekoetan, 2014ko abenduaren 31n indarrean daudenen aldean.

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeek 2015eko urtarrileko eta uztaileko lehen egunetan ordainduko dizkiete ekitaldi horretako aparteko ordainsariak beren langileei, izendapen politikoko langileak barne. Aparteko ordainsari horiek ez dute gehikuntzarik eragingo ekitaldi horretarako ezarritako lansarietan.

  1. Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeko 74.1.a artikuluarekin bat etorriz, kategoria-maila bakoitzari dagokion destino-osagarria honako hau izango da:

    (Ikus .PDF)

  2. Gobernu Kontseiluak erabakiko du zein den Ertzaintzako langileek guztira jasoko duten lansari osoa. Nolanahi ere, 19. eta 20. artikuluetan ezarritako edukia eta irizpideak aplikatuko zaizkie.

  1. Gobernu Kontseiluak onartuko ditu, Ogasun eta Finantza, eta Herri Administrazio eta Justizia sailek txostena egin ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, erakunde autonomoetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako funtzionarioei eta estatutupekoei, bai eta lan-kontratuko langileei ere, erasaten dieten lan-baldintzei buruzko akordioak, hitzarmen kolektiboak, soldaten berrikuspenak edo lehendik izenpetuta zeuden hitzarmenei oso-osoan edo zati batean atxikitzeko akordioak edo horietara zabaltzeko akordioak. Zuzenbide pribatuko erakunde publikoen, sozietate publikoen edo Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen mende dauden lan-kontratuko langileei eragiten dietenean, berriz, erakunde bakoitzaren gobernu- eta administrazio-organo eskudunak izenpetu aurretik, aipatutako sailen aldeko txostena beharko dute.

  2. Aurreko paragrafoan zehaztutako ondorioetarako, dagokion akordio-proiektua bidaliko zaie Ogasun eta Finantza Sailari, eta Herri Administrazio eta Justizia Sailari, eta proiektuarekin batera, 2014. urteko guztizko soldata-masaren eta ordainsarien zenbatekotzea, eta 2015. urterako aurreikusitako guztizko soldata-masarena eta lansariena, bai eta proiektu horretan jasotako alderdi ekonomiko guztien balorazioa ere, hori guztia 2015eko ekitaldirako lansariak ez gehitzeko baldintza betetzen dela egiaztatze aldera. Aipatutako sail horiek, aipatutako dokumentazioa jaso eta gehienez 15 eguneko epearen barruan, dagokien txostena egingo dute. Txosten horretan, alderdi ekonomikoei dagokienez, gastu publikoaren arloan ondorioak dakartzaten gaiak jasoko dira; hori guztia, hala ere, ez da eragozpen izango Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legean ezarritako kontrol ekonomikoa gauzatzeko.

  3. Erabat deusezak izango dira txostenaren izapidea egin gabe edo aurkako txosten baten kontra hartzen diren akordioak, bai eta hurrengo ekitaldietarako soldata-gehikuntzak dakartzaten akordio, hitzarmen edo itunak ere, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren etorkizuneko legeek finkatzen dutenaren kontrakoak badira.

  1. Zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako, sozietate publikoetako, eta Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoetako zuzendaritzako langileen 2015eko ekitaldirako lansariek ere ez dute inolako gehikuntzarik izango, 2014ko abenduaren 31n indarrean dauden lansarien aldean, antzinatasuna dela-eta egokitu dakiekeenari kalterik egin gabe, bai eta beren lansariak erreferentziatuta dauden kategoriaren gehikuntzari kalterik egin gabe ere.

  2. Artikulu honetan aipatzen diren langileek edozer dela-eta urtean jasoko dituzten gehieneko soldataren zenbatekoak, bermatu gabeko kopuruko pizgarriak barne direla, ezin izango dira Eusko Jaurlaritzako sailburu batek urtean jasotzen dituen lansari osoak baino handiagoak izan.

  3. Goi Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 4. artikuluko 2. paragrafoan agintzen dena betetzeko, pizgarriak ebaluatzeko eta emateko irizpideak zehazterakoan honako hauek hartuko dira kontuan: sozietate edo erakunde publiko bakoitzaren urteko aurrekontuen eta ekonomia-urte bakoitzean aurrekontuekin batera doan urteko txostenean jasotako helburu kualitatiboen betetze-maila, bai eta erakundearen urteko kudeaketa-planaren eraginkortasuna ere, betiere zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako eta sozietate publikoetako zuzendaritza-taldekideen estatutu pertsonala arautzeko den otsailaren 23ko 130/1999 Dekretuak zehaztutakoaren arabera. Irizpide horiek Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko fundazio eta partzuergoetara ere zabalduko dira.

  4. Zuzenbide pribatuko erakunde publiko, sozietate publiko, eta Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio edo partzuergo bakoitzeko gobernu- eta administrazio-organo eskudunek erabakiko dute zein modu eta alditan ordainduko diren pizgarri horiek.

  1. Indarrean dauden arau berezietan xedatutakoarekin bat etorriz bidezkoak diren kasuetan eta kopuruen arabera ordainduko dira pentsioak eta bestelako eskubide pasiboak.

  2. Maiatzaren 13ko 1/1986 Legegintza Dekretuaren aplikazioz hartzeko pasiboengatik sortutako pentsioei dagokienez, eskatutako gabealdiak bete dituzten langileen pentsioek ez dute inolako gehikuntzarik izango, 2014ko abenduaren 31n indarrean daudenen aldean.

2015eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, aldi batez etengo dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak, haren erakunde autonomoek, zuzenbide pribatuko erakunde publikoek, sozietate publikoek eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoek sindikatuekin sinatutako akordio, hitzarmen edo itun guztiak, lege honetan lansariei buruz ezarritako neurriak behar bezala aplikatzeko behar den eran.

  1. Lege honen IV. eranskinean finkatzen dira hezkuntza-maila bakoitzaren moduluko osagaiak eta dagozkien zenbatekoak.

    IV. eranskinean zehaztutako modulu ekonomikoak gehieneko mugak dira modulua osatzen duten kontzeptu guztietarako.

  1. Hala ere, ordainketa eskuordetua daukaten mailetan, irakasle bakoitzaren benetako antzinatasuna kontuan hartuta ordainduko da inoren kontura diharduten langileen eta kooperatibisten antzinatasuna.

    Ordainketa eskuordetuaren sisteman sartutako talde osoarentzako Gizarte Segurantzarako kotizazioa, era berean, Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean urtero zehazten diren kotizazio-tasen arabera egingo da.

  2. Baldin eta, 2015. urteko ekitaldi ekonomikorako, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako langileen ordainsariak murrizten badira, IV. eranskinean finkatzen diren modulu ekonomikoak ere automatikoki murriztutzat hartuko dira, honako zenbateko honetan: hezkuntza-itunen langileria-gastuen osagaiei, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako langileentzat ezartzen den ordainsari-murrizketaren portzentajea aplikatzearen ondoriozko zenbatekoan, hain zuzen ere.

    Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren agindu baten bidez finkatuko dira IV. eranskinean jasotzen diren modulu ekonomikoen zenbatekoak, ikastetxeen eta eragindako langileen ordezkari diren antolakundeei aurrez entzuera eman ondoren. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

  3. Ezein kasutan ez da onartuko itunpeko ikastetxeetako langileen ordainsarietan aldaketarik egitea baldin eta ordainsari-aldaketa horien ondorioz gainditzen badira artikulu honetan aipatzen diren modulu ekonomikoetako langileria-gastuen osagaietarako finkatzen diren zenbatekoak.

2015eko ekitaldian zehar, foru-aldundiek Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuan izendatutako kredituei eusteko egin beharreko ekarpenak 8.737.931.123 eurokoak izango dira, martxoaren 23ko 2/2007 Legearen bidez onartutako metodologiarekin bat etorriz.

Aurreko artikuluan zehaztatutako zenbatekoari ondoko ehunekoak ezarriz ateratzen da lurralde historiko bakoitzak egin beharreko ekarpena. Hona ehunekook:

Araba: % 16,43

Bizkaia: % 50,54

Gipuzkoa:% 33,03

Euskadiko Ogasun Nagusiaren tasak ez dira igoko, 2014. ekitaldian indarrean dagoen zenbatekoaren aldean.

Aurreko paragrafoan aurreikusitakotik salbuesten dira lege honetan berariaz eguneratzen diren tasak.

  1. Egitekoa den gastuari dagokion kredituaren izaera edozein izanik ere, 5.000.000 eurotik gorako gastuek Gobernu Kontseiluaren baimena beharko dute. Bada salbuespen bat, alegia, Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoan sartutako erakundeetarako transferentziak egiten direnean, Euskal Autonomia Erkidegoaren baliabide propiotzat eta zerbitzu teknikotzat hartzen diren erakundeekiko kudeaketa-gomendioak direnean edo Aurrekontuetan jasotako diru-laguntza izendunak direnean; hiru kasu horietan ez da baimenik behar izango.

  2. Erakunde autonomoek eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoek 1.000.000 eurotik gorako hasierako aurrekontua duten gastuak egiteko, dagokien sailburuaren aldez aurreko baimena beharko dute, edo, aurreko paragrafoaren kasuan, Gobernu Kontseiluarena.

Kontratazioaren arloan, Gobernu Kontseiluari egokituko zaio aurreko artikuluko 1. paragrafoan aurreikusitako zenbatekoaren gainetik dagoen aurrekontua duten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren, erakunde autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoen kontratuak eta esparru-akordioak baimentzea. Kasu horretan, kontratua baimentzearekin batera, gastua ere baimenduko da, baita pleguetan aurreikusitako aldaketei eta luzapenei dagokiena ere.

Esparru-akordioak baimentzearekin batera, horiei dagozkien kontratuak ere baimenduko dira; beti ere, aurreko artikuluko 1. paragrafoan aurreikusitako zenbatekoaren gainetik dagoenak.

  1. Jaurlaritzak, Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginak eskatutako informazioaz gainera, eragiketa hauen berri emango dio Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari hiru hilean behin:

    1. Zuzenbide pribatuko erakunde publikoen, sozietate publikoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen ustiapen-aurrekontuak eta kapital-aurrekontuak zenbateraino bete diren, bai eta erakunde haien egoera-balantzea, galeren eta irabazien kontua, eta esku-diru fluxuen egoera.

    2. Aldi horretan emandako bermeen zerrenda, eta bermeen onuradunek bete beharrekoa bete izan ez dutelako aurre egin behar izan dien bermeei buruzko informazioa.

  2. Aurreko zenbakian aipatzen den informazioa hiruhileko bakoitzaren muga-egunean itxiko da eta aipatutako muga-egunaren hurrengo bigarren hileko 15a baino lehen igorriko da Legebiltzarrera.

Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari hainbat eragiketaren berri emango dio, eragiketa horiek gertatzen diren hilaren hurrengoan. Hona hemen eragiketok:

  1. Egindako zorpetze-eragiketak.

  2. Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoa osatzen duten erakundeei emandako urtebeterako edo gutxiagorako kreditu eta aurrerakinak.

  3. Itundutako zergetan foru-aldundi bakoitzak izandako diru-sarrerak, zergaka sailkatuak eta zehaztuak.

    LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA. Etxebizitza eta lurzoru arloko finantza-neurriak.

    1. Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko araudian agindutakoa betetze aldera, deskontuen bidez 2015. urtean zehar egingo dituen finantza-eragiketen zenbatekoak ezin izango du 57.200.000 eurotik gora egin.

    2. Ogasun eta Finantza Sailari baimena ematen zaio etxebizitza eta lurzoru gaietako finantza-itunetatik eratorritako ordainketa-obligazioak segurtatzeko edo birmoldatzeko finantza-eragiketak ituntzeko eta kitatzeko, betiere Gobernu Kontseiluak erabakitzen duen eran eta moduan.

      BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA..Sustapenerako neurriak.

    1. Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren sailek hainbat egitasmo finantzatzeko laguntzak eman ahal izango dituzte, mailegu eta aurrerakin itzulgarri modura, ekonomia bultzatzeko, ikus-entzunezko produkzio-sektoreak sustatzeko, bai eta ikerketa, garapen eta berrikuntza sustatzeko ere.

      Kontuan hartu beharreko arauetan jartzen duen moduan eman beharko dira laguntza horiek. Eta maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginean ezarritakoa gorabehera, hartarako eskumena duen erakundeak gastu-konpromisoak hartu ahal izango ditu halako laguntzak eman ahal izateko, baldin eta konpromiso horiek berekin dakarten finantzaketa-kostua eta aurreikusitakoaren arabera Administrazioak aurre egin beharreko arriskua dagozkien aurrekontu-kredituek babestuta badaude.

    2. Laguntzen finantzaketa-kudeaketa Finantzen Euskal Institutuaren bidez egingo da edo, dagokionean, aplikatu beharreko arauetan zehaztutako kaudimen- eta eraginkortasun-baldintzak betetzen dituzten pertsona juridikoen bidez, eta arau horietan eta erakunde horiekiko lankidetza-akordioetan xedatzen den moduan. Erakunde horiek, halaber, erakunde laguntzaile gisa jardungo dute, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onetsi zuen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 52. artikuluan eta lege hura garatzen duten arauetan ezarritakoaren ondorioetarako.

    3. Xedapen gehigarri honen eraginez aurrekontuetako gastuen eta sarreren egoera-orrietan egin beharreko egokitzapen teknikoak egiteko baimena ematen zaio Ogasun eta Finantza Sailari.

      HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Zenbait ondare-sarreraren erregimena.

    1. Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoak eta haren sozietate publikoek merkataritza-sozietate batzuetako partaidetzak besterendu ondoren horiek eskuratzea eragin zuen xede estrategikoa jada betea dutela irizten delako lortzen dituzten aurreikusi gabeko diru-sarrera eta finantza-baliabideak beste finantza-eragiketa batzuk egiteko aplikatu ahal izango dira, eta eragiketok Finantzen Euskal Institutuaren bidez egin ahal izango dira.

      Ondorio horietarako, baimena ematen zaio Jaurlaritzari, 2015eko ekitaldian eta aurrekontu- eta ondare-araubideari buruzko indarreko lege-xedapenetako baldintzetan, bidezko ondare-eragiketak egin ditzan eta eragiketa horietatik lortutako funtsak aurreko paragrafoan azaldutako jardueretara aplikatu ditzan.

    2. Xedapen honetan aurreikusitakoa betetzeko garatzen diren jarduerak, dena dela, Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoaren finantza-politikaren zerbitzuan ezar daitezkeen gastu arloko baliabide, tresna eta beste tresna batzuk arrazionalizatzeko eta optimizatzeko Ogasun eta Finantza Sailak ezartzen dituen jarraibideei atxiki beharko zaizkie.

      LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. a. Azpiegituretako proiektuak herri-onurako aitortzea.

    1. Euskal Autonomia Erkidegoak irratiaren, telebistaren eta, oro har, gizarte-komunikabideen arloan dituen eskumenez baliatzeko beharrezko diren azpiegitura-proiektuak onartzeak, bai eta babes zibileko eta segurtasun publikoko zerbitzuen arloan dituenez baliatzeko beharrezko direnak onartzeak ere, inbertsioetarako kredituen kontura finantzatutako proiektuak baldin badira, berekin ekarriko du kasuan kasuko ondasunen onura publikoko deklarazioa eta urgentziazko okupazioaren beharra nahiz ondasun horiei dagozkien eskubideak eskuratu beharra, nahitaezko desjabetzeari, aldi baterako okupazioari edo zortasunak ezarri edo aldatzeari ekin ahal izateko.

    2. Onura publikoko deklarazioak era berean, erreferentzia egingo die proiektuaren zuinketan eta ondoren onartu daitezkeen aldaketetan bilduta dauden ondasun eta eskubideei.

    3. Ondorio horietarako, azpiegituretako proiektuek eta proiektu horien aldaketek proiektuon definizioa eta proiektuok gauzatzeko okupatzea eta eskuratzea beharrezko irizten diren lur-sailak, eraikuntzak edo beste ondasun edo eskubide batzuk bildu beharko dituzte.

      BOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Sektore publikoko kontratuak aldatzea.

    1. Sektore publikoko kontratuen legeriak xedatutakoaren ondorioetarako, 2015eko aurrekontu-ekitaldi honetan zehar kontratu administratiboetan egindako edozein aldaketa interes publikoko arrazoiengatik egiten dela ulertuko da, baldin eta haren xedea bada aurrekontu egonkortasunaren helburua lortzea.

    2. Aurrekontu-egonkortasuneko neurriak aplikatu behar direnean, kontratu-aldaketarik egin beharra badago, administrazio-klausula orokorren agirietan edo kontratazio berrien iragarpenean jaso beharko dira sektore publikoko kontratuen legerian era horretako aldaketei buruz aurreikusitakoak.

      SEIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Laguntza, diru-laguntza eta prestazio ekonomikoen zenbatekoa murriztea.

    1. Sektore publikoko erakundeek, izaera orokorreko xedapenetan jasotako erregulazioaren babesean, 2015eko ekitaldian ematen, errekonozitzen edo ordaintzen dituzten laguntza, diru-laguntza eta prestazio ekonomikoek, aldez aurreko deialdi publikorik eta, gastu-muga ezartze aldera, gastuaren finantzaketari lotutako aurrekontu-baliabideen aurretiazko publizitaterik egin behar ez dutenek, % 7ko murrizketa izango dute haien zenbatekoan, lege honetan ezarritako laguntzak, diru-laguntzak eta prestazio ekonomikoak salbu.

    2. Nolanahi ere, aurreko paragrafoan sartutakotzat hartuko dira Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legean eta familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuan eta hori garatzeko araudian ezarritako prestazioak.

      ZAZPIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Etxebizitzako prestazio osagarria.

      2015eko ekitaldian zehar, etxebizitza-alokairurako edo ohiko bizitokirako gastuak estaltzea xede duen etxebizitzako prestazio osagarriaren gehieneko zenbatekoa, hilean, 250 euro izango da, errentamendua, azpierrentamendua, baterako errentamendua, ostatu-ematea edo logela-alokairuaren modalitateetan, eta ez da gehikuntzarako aukerarik izango, inolako gorabehera dela eta.

      ZORTZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Funtzionarioen nahitaezko erretiroa.

    1. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 38. artikuluko 1. paragrafoaren lehenengo lerrokadan ezartzen den lege-adina edozein dela ere, Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartutako funtzionarioen nahitaezko erretirorako adina, betiere, araubide hori arautzen duten arauek erretiro-pentsiorako irispidea izateko aurreikusten dutena izango da, adinagatiko koefiziente murriztailerik ez duen kotizaziopeko modalitatean.

    2. Etena mantendu egiten da, 2015eko ekitaldian zehar, Euskal Funtzio Publikoari buruzko ekainaren 6ko 6/1989 Legearen 38. artikuluko 1. paragrafoko bigarren lerrokadan jasotzen den aurreikuspenaren arabera, zerbitzu aktiboan luzapena eskatzeari buruzko aplikazioarena.

      Hala ere, eragindako langileak, 65 urte betetzen dituenean, gizarte-aurreikuspeneko araubide bakoitza arautzen duten arauekin bat etorrita, ez baditu egiaztatzen egoera bakoitzari dagokion erretiro-pentsioa osoa sortzeko beharrezko den zerbitzu- edo kotizazio-urteak, zerbitzu aktiboan irautea eskatu ahal izango dio bere erretiroa erabakitzeko eskumena duen organoari. Dena den, ezingo da inolaz ere zerbitzu aktiboa luzatu 70 urtetik aurrera, baldin eta, interesduna zerbitzurako gai dela onartua izan bada.

      Nolanahi ere, zerbitzu aktiboan egoteko luzapenak Funtzio Publikoko Zuzendaritzaren nahitaezko txostena beharko du, baimena berezia eman baino lehen.

      BEDERATZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Euskal administrazio publikoetako enplegatuen prestakuntzarako kredituen kudeaketa.

      Euskal administrazio publikoetako enplegatuen enplegurako prestakuntzarako IVAP erakunde autonomoaren aurrekontuetan agertzen diren kredituak erakunde horrek kudeatuko ditu, kasuan kasuko deialdien bidez.

      HAMARGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Aldi baterako ezintasunari buruzko ordainsari-osagarriak arautzea.

      Aurreikusitako etena mantendu egiten da, Euskal Autonomia Erkidegoko 2012. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 6/2011 Legearen 19.11 artikuluko azken lerrokadan jasotzen den moduan. Era berean, aldi baterako ezintasunari buruzko ordainsari-osagarrien erregulazioa mantentzen da urtarrilaren 28ko 3/2014 Dekretuan aurreikusi zen moduan, zeinean onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko arlo publikoko langile publikoek aldi baterako ezintasun-egoeran daudenean eta jakineko baimen batzuk dituzten aldietan jasoko dituzten lansariak eta borondatezko hobekuntzak. Nolanahi ere, Gobernuak gaiaren gaineko arau berria ezarri ahal izango du, Ogasun eta Finantza, eta Herri Administrazioa eta Justizia sailek proposatuta.

      HAMAIKAGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Euskal Herriko Unibertsitateko langileei buruzko xedapenak

      2017ko abuztuaren 31ra arte luzatu egiten da gehieneko epea, Euskal Autonomia Erkidegoko 2011. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2010 Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa.

      HAMABIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. 2012ko abenduari dagokion aparteko ordainsaria berreskuratzea.

    1. Gobernuak, aplikatu beharreko araudiari jarraiki, onartu ahal izango du ordaintzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2015eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorren kargura, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeetako langileei, 2012ko abenduko aparteko ordainsaria, berariazko osagarriaren ordainsari gehigarria edo ordainsari gehigarriak kendu zirenean jaso ez zituzten zenbatekoak, kendu zirenak aurrekontu-egonkortasuna eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuak ezarrita.

    2. Horretarako, Gobernu Kontseiluak zehaztuko du, Herri Administrazio eta Justizia, eta Ogasun eta Finantza sailek proposatuta, zein zehaztapen, baldintza eta epetan ordainduko zaizkien zenbatekook, aplikatu beharreko araudian ezarritakoaren arabera, haiek jasotzeko eskubidea zuten langileei; ordainketa horrek, baina, ez du eragingo 2015eko ekitaldirako ezarritako ordainsariak handitzea.

      AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasei eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina aldatzea; testu hori irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen.

    1. Aldatu egiten da testu bategin horren 69. artikulua, titulu eta egiaztagiri akademiko eta profesionalak emateagatiko tasaren kuotari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:

Tarifa honen arabera eskatuko da tasa (eurotan):

(Ikus .PDF)

  1. Kendu egiten da testu bategin horren 78. artikuluaren 1. paragrafoko e) idatz-zatia, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzetako atzerriko titulu eta ikasketak homologatu eta baliozkotzeagatiko tasaren kuotari dagokiona.

  2. Aldatu egiten da testu bategin horren 108. artikulua, segurtasun pribatuaren arloko jarduerak eta zerbitzuak emateagatik ordaindu beharreko tasaren zergapeko egitateari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:

    108. artikulua. Zergapeko egitatea.

    Tasa honen zergapeko egitatea Segurtasun Sailburuordetzak segurtasun-arloan hainbat zerbitzu eta jarduera egitea da. Hona hemen zerbitzu eta jarduerok:

    1. Segurtasun-enpresak baimentzea edo haien erantzukizunpeko aitorpena jasotzea eta Euskadiko Segurtasun Pribatuaren Erregistroan inskribatzea.

    2. Inskripzioan aldaketak egitea.

    3. Segurtasun-enpresen ordezkaritzak irekitzeko baimena ematea.

    4. Detektibe pribatuen erantzukizunpeko aitorpena jasotzea, bulegoak inskribatzea eta sukurtsalak baimentzea.

    5. Segurtasun pribatuko langileak prestatzeko eta gaurkotzeko zentroen erantzukizunpeko aitorpena jasotzea eta zentroak inskribatzea.

    6. Eskolta pribatuen zerbitzuak eta segurtasun-zaintzaileek eta landazainek armekin egin beharreko babes-lanak egiteko baimena ematea.

    7. Segurtasun-zerbitzuak egiteko baimena ematea ondorengo kasuetan: industrialde edo urbanizazioak, merkataritza- eta aisia-guneak edo -parkeak, kirol eta kultura arloko ekitaldiak edo bide zein espazio publikoetan edo erkideetan egiten den beste edozein ekitaldi, baita mugatuta dauden esparru eta espazio irekietan ere.

    8. Segurtasun-zaintzaileak ordezkatzeko zerbitzua ezartzeko baimena ematea.

    9. Ibilgailuen giltzak zaintzeko zerbitzuak egiteko baimena ematea.

    10. Segurtasun-neurriak eduki behar dituzten establezimenduak eta instalazioak irekitzeko baimena ematea edo egiaztatu behar diren erreformak jakinaraztea, segurtasun-neurriak ematea eta, oro har, Administrazioko langileak joatea edo haiek egindako txostena eskatzen duen edozein baimentze edo egiaztatze.

    11. Ziurtagiriak ematea.

    12. Dokumentuak konpultsatzea eta liburuak eramatea.

  3. Aldatu egiten da testu bategin horren 111. artikulua, segurtasun pribatuaren arloko jarduerak eta zerbitzuak emateagatik ordaindu beharreko tasaren kuotari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:

    «111. artikulua. Kuota.

    Tarifa honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa:

    (Ikus .PDF)

    AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA. Garapena eta gauzatzea.

  1. Baimena ematen zaio Jaurlaritzari lege hau garatzeko behar diren xedapenak, Ogasun eta Finantzetako sailburuak proposatuta, emateko.

  2. Erakunde autonomoen, zuzenbide pribatuko erakunde publikoen, sozietate publikoen eremuan, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergo publikoen eremuan ere, bakoitzaren gobernu-organoaren eginkizuna izango da lege honen 19. artikuluan eta hurrengoetan eta lege hau garatzeko egiten den araudian jasotzen diren neurriak aplikatzea.

  3. Baimena ematen zaio Jaurlaritzari testu bakar batean batzeko, sei hilabete baino gutxiagoko epean lege hau indarrean sartzen denetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legea eta geroko beste lege batzuek lege horretan sartu dituzten aldaketak. Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 52.4 atalarekin bat, baimen horrek bere baitan hartzen du bategin behar diren legezko testuak arautu, argitu eta bateratzeko baimena, bai eta beharrezko diren terminologia egokitzapenak egitekoa ere.

    AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA. Indarrean jartzea.

    Lege hau 2015eko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.

    (Ikus .PDF)

    Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

    Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 23a.

    Lehendakaria,

    IÑIGO URKULLU RENTERIA.

    (Ikus .PDF)