Ogasun eta Finantza Saila

Arautegia

Inprimatu

9/2015 LEGEA, abenduaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2016. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Finantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 248
  • Hurrenkera-zk.: 5500
  • Xedapen-zk.: 9
  • Xedapen-data: 2015/12/23
  • Argitaratze-data: 2015/12/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ogasun; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Eusko Legebiltzarrak abenduaren 23ko 9/2015 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko 2016. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituena onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

  1. Onartu egiten dira Euskal Autonomia Erkidegoko 2016. urteko Aurrekontu Orokorrak, betiere lege honek ezartzen duen eran eta moduan.

  2. Eusko Legebiltzarraren Aurrekontua ere lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zenean), 25.2.a artikuluan.

  3. Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren aurrekontua ere lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita otsailaren 5eko 1/1988 Legearen 24. artikuluan.

  4. Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrekontua ere onartzen da eta lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 13. artikuluan.

  5. Lege hau aplikatzekoa izango zaie lege honen beronen onarpenaz geroztik sortzen diren erakundeei eta dagozkien aurrekontuei.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuan jasotako gastuen kopurua 10.933.299.000 eurokoa da ordainketa-kredituetarako. Konpromiso-kredituei dagokienez, berriz, 1.424.565.958 eurokoa; azken kreditu horiek 2016az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa I. eranskinean zehazten da.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuan jasotako diru-sarreren kopurua 10.933.299.000 eurokoa da. Bereziki, diruzaintzako gerakin berekiei dagozkien 27.000.000 euro sartu dira.

  3. Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 90.etik 93.era bitarteko artikuluek xedatutakoari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoak Euskal Herriko Unibertsitaterako bereizten duen aurrekontu-zuzkidura 297.519.703 eurokoa da, honela banatuta:

    Ekarpen arrunta: 254.807.172 euro gastu arruntetarako eta 4.500.000 euro kapital-eragiketetarako.

    Programa-kontratuak finantzatzeko ekarpen gehigarria: 25.465.734 euro.

    Inbertsio eta azpiegituretako urte anitzeko programa hornitzeko kredituak: 500.000 euro.

    Banakako ordainsari-osagarriak finantzatzeko kredituak: 12.246.797 euro.

  1. Erakunde autonomoen aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan ordainketa-kredituak eta konpromiso-kredituak onartzen dira; azken kreditu horiek 2016az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da:

    (Ikus .PDF)

  2. Aipatutako erakunde autonomoen diru-sarrerei dagokienez, berriz, erakunde horietako bakoitzerako izendatutako ordainketa-kredituen guztizko zenbateko bera jasotzen da diru-sarreren egoera-orrietan ere. Bereziki, ondoren zehazten diren kopuruak sartu dira erakunde horietako bakoitzaren diru-sarreren egoera-orrian, eta kopuru horiek, hain zuzen ere, diruzaintzako gerakin berekiei dagozkie:

    (Ikus .PDF)

Zuzenbide pribatuko erakunde publikoen ustiapen-aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, ondorengo taulan zehazten diren zenbatekoak dituzten zuzkidurak onartzen dira, eta diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira. Gerorako konpromisoen egoera, berriz, ondoren zehazten diren zenbatekoetara iristen da; azken kreditu horiek 2016az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

(Ikus .PDF)

  1. Sozietate publikoen ustiapen-aurrekontuan eta kapital-aurrekontuan, guztira, 622.485.406 euroko eta 171.219.277 euroko zuzkidurak onartzen dira, eta gerorako konpromisoen egoerari dagokionez, berriz, 229.171.188 euro; azken kreditu horiek 2016az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen l. eranskinean zehazten da.

  2. Sozietate publiko horientzat aurreikusitako diru-baliabideek sozietate bakoitzerako onartutako zuzkiduren guztizko zenbateko bera izango dute.

  3. Sozietate bakoitzaren ustiapen-aurrekontuan eta kapital-aurrekontuan aurreikusitako zuzkiduren eta diru-baliabideen zenbatekoak II. eranskinean zehazten dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen ustiapen-aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, ondorengo taulan zehazten diren zenbatekoko zuzkidurak onartzen dira, eta diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira.

(Ikus .PDF)

  1. Haurreskolak partzuergoaren aurrekontuaren gastuen egoera-orrian honako ordainketa-kreditu hauek ematen dira: 53.052.000 euro.

  2. Aipatutako partzuergoaren aurrekontuaren diru-sarreren egoera-orria partzuergo horretarako izendatutako ordainketa-kredituen guztizko zenbateko bera da.

Euskal Irrati-Telebista Erakunde Publikoa sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 44. artikuluaren arabera, onartu egiten da Euskal Irrati-Telebista erakunde publikoaren eta irratiko eta telebistako zerbitzu publikoak kudeatzeko sozietate publikoen aurrekontu bateratua. Zuzkiduretan, 129.803.415 euro dagozkio ustiapen-aurrekontuari eta 5.700.000 euro, berriz, kapital-aurrekontuari, eta, aurreikusitakoaren arabera, diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira.

  1. 2016ko ekonomia-ekitaldian zehar, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo, hala dagokionean, Finantzen Euskal Institutuak 400.000.000 euro erabili ahal izango dituzte, gehienez, edozein motatako eragiketetarako bermeak emateko.

  2. 2016ko ekonomia-ekitaldian zehar, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo, hala dagokionean, Finantzen Euskal Institutuak birfindantzatu ahal izango dituzte elkarren bermerako sozietateek euskal enpresei emandako abalak, eta bermatu Luzaro KFE sozietateak euskal enpresei emandako maileguak, abal eta maileguok laguntza-tresna baitira enpresek berezko funtsak edo finantzaketa lortzeko, betiere erakunde horiekin izenpetutako bidezko hitzarmenen esparruan.

    Birfindantzamendu-eragiketa horiek, era berean, finantza-estaldura eman ahal izango diete banakako enpresari eta profesional autonomo eta enpresa txiki eta ertainentzako urte anitzeko zernahi finantza-lerrori, zirkulatzailearen beharrari erantzuteko, epe laburreko zorra berritzeko, epe laburreko zorra epe ertain eta luzerako zor gisa egokitzeko eta, hala dagokionean, inbertsio-planak azeleratzea eragiten duten finantza-arloko jarduketak gauzatzeko, baldin eta plan horiek 2016. urtean zehar gertatzen badira euskal enpresei finantzaketa eskuratzen laguntza emateko programen bidez.

    Zenbaki honetan aipatzen den birfindantzamenduaren gehienezko zuzkidura 600.000.000 eurokoa da.

  3. Orobat, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo, hala dagokionean, Finantzen Euskal Institutuak bermatu ahal izango dute Europako Inbertsio Bankuak edo Europako Inbertsio Funtsak edo beste finantza-erakunde batzuek Luzaro KFEri edo erakunde laguntzaileei emandako finantzaketa, baldin eta azken hartzaileak euskal enpresak badira, betiere erakunde horiekin izenpetutako hitzarmenen esparruan.

  1. Autonomia Erkidegoko Administrazioak formalizatutako zorpetzea, edozein agiri motatan gauzatzen dela ere, gehitu ahal izango da, muga honekin: ekitaldiaren amaierako saldoak ezingo du gainditu ekitaldiaren hasieran dagokion saldoa, ez behintzat 338.468.386 eurotik gora.

  2. Zuzenbide pribatuko erakundeen kanpo-zorpetzea ere, edozein agiri-motatan gauzatzen dela ere, gehitu ahal izango da, muga honekin: ekitaldiaren amaierako saldoak ezingo du gainditu ekitaldiaren hasieran dagokion saldoa, ez behintzat 125.000.000 eurotik gora.

  3. Zenbateko horiei ez zaizkie egotziko diru-zaintzako aldi baterako premiei aurre egiteko kreditu-eragiketak, urtebeterako edo gutxiagorako badira.

  1. Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginaren 24, 25 eta 26. artikuluetan ezarritakoaren aurka jo gabe, 2016ko ekitaldian zabalgarriak izango dira, nahitaez aitortu behar diren obligazioen zenbatekoraino, lege honen III. eranskinean azaltzen diren kredituak, zein sartuta baitaude Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren, haren erakunde autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoen aurrekontuetan.

  2. Zabalgarritzat jotzen diren kredituen eta aipatzen diren gainerako kredituen gehikuntzek honako finantzabideak izango dituzte:

    1. Xede batera atxikitako eskubideen benetako bilketaren araberako gehikuntzak finantzatzeko, hasieran aurreikusitako diru-sarrerez gain jasotako diru-sarreren soberakinak izango dira oinarri.

    2. Lurralde historikoek Estatuari ordaindu behar dioten kupoa neurri berean gutxiagotzea ekartzen duten gehikuntzak finantzatzeko, lurralde historikoek berek finantzatuko dituzte, gutxitu den zenbateko berean, betiere 2016rako ezarritako ekarpen-koefizienteen arabera.

    3. Finantza-modu zehatzik ez dutenak finantzatzeko, Gobernu Kontseiluak erabakiko du nola egin, betiere Ogasun eta Finantza Sailak proposatu ondoren.

  3. Horrez gain, Gobernu Kontseiluak diruzaintzako gerakinen kontura zabaldu ahal izango ditu «Zenbait sailen gastuak» sekzioko gastuen egoera-orrian azaltzen diren kreditu zabalgarriak, baita, hala badagokio, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak onartutako finantza-laguntza emateko plan eta programetatik sortutako finantza-premiak ere.

2016ko ekitaldian, Ogasun eta Finantza Sailak, beharrezko diren aldaketak eginez, aurreko urteetan sortutako konpromiso-kredituen zenbatekoa egokitu ahal izango du, baldin eta kredituok finantza-eragiketak edo arriskuen estaldura-eragiketak gauzatzearekin zerikusia duten lankidetza-hitzarmen eta kontratuei badagozkie eta eragiketon urteko zenbatekoa interes-tasaren edo antzeko beste adierazleen bilakaeraren araberakoa bada.

  1. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 20. eta 21. artikuluetan xedaturikoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko eta erakunde autonomo administratiboetako behin-behineko langile, funtzionario eta lan-kontratuko langileen plantillak onartzen dira, taldeka, kidegoka, eskalaka eta kategoriaka sailkatuta, eta hasiera batean aurrekontu hauen «Langileriari buruzko eranskinean» xedaturikoaren araberako aurrekontu-programa eta -sekzioei atxikita.

  2. Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginaren 22. artikuluan xedaturikoaren ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta erakunde autonomo administratiboen aurrekontu-plantillak izaera mugatzailea izango du, eta gehienezko muga erakunde horietako guztietako funtzionarioen, lan-kontratuko langile finkoen eta behin-behineko langileen kopuru osoa izango da.

  3. Orokorrean, aurrekontu-plantillak langile-zuzkidura berriak sortuz aldatzen badira, behar beste zuzkidura amortizatu egin beharko dira horren ondorioz, urteko kostu gordina handiagoa izan ez dadin.

  4. Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, Gobernu Kontseiluak, Ogasun eta Finantza Sailaren proposamenez, langile-zuzkidura berriak sortzeko baimena eman ahal izango du lanpostuen zerrendak honako arrazoi hauengatik aldatzen badira: eskumenen transferentziak benetan gauzatzen direlako, organo eta zerbitzu berriak sortzen direlako, kanporatutako edo azpikontrataturiko zerbitzuen kudeaketa zuzena egiten delako, egiturazko lanpostu edo plazak finkatzen direlako, lege-mailako arauak aldarrikatzen direlako, edo Gobernuak koiunturakoak ez diren planak, programak eta jarduera garrantzitsuak onartzen dituelako. Horretarako, finantzazio egokia eta funtzio publikoaren arloan eskumena duen organoaren aldez aurreko aldeko txostena beharko da beti. Txostenean adierazi beharko da ezinezkoa dela premia berriei aurre egitea lanpostuak berratxikita, langileak berrizendatuta edo giza baliabideak arrazionalizatzeko eta antolatzeko bestelako baliabideak erabilita.

  5. Halaber, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakunde publikoko administrazio-kontseiluak lanpostu funtzional berriak onartu ahal izango ditu langileen plantilletan, zerbitzuak irekitzearen edo berrantolatzearen ondorioz. Horretarako, finantzazio egokia beharko da beti. Gobernu Kontseiluak erabakiko du, Osasun Sailaren proposamenez, plantilla horien gehienezko langile kopurua, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 26. artikuluaren arabera.

  6. Ogasun eta Finantza Sailari baimena ematen zaio langileen gastuen kredituetan beharrezkoak diren aurrekontu-aldaketak egiteko artikulu honetan xedaturikoaren arabera onartzen diren plantilla-aldaketetara egokitze aldera.

  7. Zuzenbide pribatuko erakunde publiko, sozietate publiko, eta Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergo eta fundazioen langile-zuzkiduretan 2015eko abenduaren 31n indarrean dauden zuzkiduren gainetik egiten den edozein aldaketa, baldin eta erakunde horien aurrekontua lege honen aplikazio-eremuan sartuta badago, artikulu honek aipatzen dituen arauekin bat etorriz baimendu beharko da.

2016ko ekitaldian, maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginak arautuko du Euskal Autonomia Erkidegoko, haren erakunde autonomoetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako Aurrekontu Orokorretako kreditu-transferentzien erregimena, ondorengo artikuluetan adierazten diren berezitasunen aurka jo gabe.

Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginaren 66.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eta 2016. urterako bakarrik, sekzio bakoitzerako, izaera loteslea izango dute kontzeptuaren mailan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko, haren erakunde autonomo administratiboetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako aurrekontuen I. kapituluko 122, 123, 131, 132, 161 eta 162. kontzeptuen barruan dauden gastuek, eta, azpikontzeptuaren mailan, 16111 azpikontzeptuaren barruan dauden gastuek.

  1. Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginean 66.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eta 2016. urterako bakarrik, Autonomia Erkidegoko Administrazioko, haren erakunde autonomoetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan sartutako ordainketa-kredituek izaera mugatzailea eta loteslea edukiko dute kapituluaren mailan, sekzio eta programa bakoitzerako, ekonomiako sailkapenari dagokionez; ordainketa-kreditu horiek funtzionamendu-gastuak jasotzen dituen II. kapituluari dagozkio, aurrekontuaren gastu-xehetasunean ezkutuko gastu gisa sailkatutakoak izan ezik. Ez dira beharrezko izango, beraz, kapituluaren mailaren azpitik dauden kreditu-transferentziak.

  2. Aurreko paragrafoan ezarritakoa hori izanik ere, «Osasun Finantzaketa eta Kontratazioa» 4112 programako 241 kontzeptuan bildutako gastuek izaera loteslea izango dute kontzeptu mailan.

  1. Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginaren 66.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eta 2016. urterako bakarrik, Autonomia Erkidegoko Administrazioko, haren erakunde autonomo administratiboetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan sartutako ordainketa-kredituek izaera mugatzailea eta loteslea edukiko dute artikuluaren mailan, sekzio eta programa bakoitzerako, ekonomiako sailkapenari dagokionez; ordainketa-kreditu horiek IV. eta VII. kapituluei dagozkie, hain zuzen ere gastu arruntetarako transferentziak eta diru-laguntzak, eta kapital-eragiketetarako transferentziak eta diru-laguntzak biltzen dituzten kapituluei.

  2. Aurreko paragrafoan ezarritakoa hori izanik ere, «Nekazaritza eta Landaren eta Itsasertzaren Garapena» 7111 programako ordainketa-kredituek izaera loteslea izango dute kapitulu, sekzio, zerbitzu eta programa mailan.

  3. Era berean, «Enplegua» 3211, «Prestakuntza» 3231 eta «Gizarteratzea» 3121 programetako ordainketa-kredituek izaera loteslea izango dute kapitulu, sekzio eta programa mailan.

  1. Zuzenbide pribatuko erakunde publikoen, sozietate publikoen eta Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen aurrekontuetan aldaketak sortzen badira eta Jaurlaritzak onartutako garrantzizko edozein plan, programa eta jarduerek sortutakoak badira, Ogasun eta Finantza Sailak emango du aldaketa horiek egiteko baimena.

  2. Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginaren 98. artikuluan xedaturikoaren ondorioetarako, Gobernu Kontseiluari egokituko zaio Finantzen Euskal Institutuaren aurrekontuetan aldaketak baimentzea; betiere, aldaketa horiek Europako Inbertsio Bankuak emandako finantzaziotik eratorritakoak badira Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekonomikoa sustatzeko finantzazio-lerroak ezartzeko asmoz.

  1. 2016. urtean, lan-arloko araubidera atxikita ez dauden Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, erakunde autonomoetako, zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako eta Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako langileen urteko guztizko lansariek % 1eko igoera izango dute, 2015eko ekitaldian ezarritakoen aldean. Lansari horiek, betiere, homogeneotasunaren arabera kalkulatuko dira, erkaketaren bi aldietarako, bai langileen kopuruari eta antzinatasunari dagokienez, bai lanaldi-araubideari dagokionez.

  2. Lan-kontratukoak ez diren langileak honako hauek dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, erakunde autonomoetako, zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako eta Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako karrerako eta bitarteko funtzionarioak, bai eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langileak ere.

  3. Justizia Administrazioko langileen lansariez bezainbatean, langile horiei dagokien berariazko araudia aplikatuko da.

    1. paragrafoan zehaztutakoa gorabehera, lanpostuaren edukian izandako eraldaketengatik, programa bakoitzari atxikitako langile kopuruan izandako aldaketengatik edo programa horiei ezarritako helburuen betetze-mailarengatik, lansari osagarrietan berariaz eta salbuespenez ezinbestean egin beharreko egokitzapenak gauzatu ahal izango dira. Era berean, zehaztutakoa gorabehera, lanpostuak antolatzeko eta sailkatzeko sistemak aplikatu ahal izango dira, eta sistema horiek aplikatzekoak izango zaizkie transferentzien bitartez euskal administrazio publikoetan sartzen diren edo sartuak diren langileei ere; era berean, sektoreetako berezitasun batzuk egokitu ahal izango dira, ordainsari-kontzeptuak ordainsarien egitura berriaren arabera periodifikatzeagatik, berregituratzeagatik edo egokitzeagatik.

  1. Aurreko paragrafoetan ezarritakoarekin bat etorriz, lan-kontratukoak ez diren langileek jaso beharreko oinarrizko lansariak ondoren adierazten direnak izango dira, ordainsari-kontzeptu bakoitzaren arabera:

    1. Langile bakoitzaren kidegoa edo eskala sailkatuta dagoen taldearentzako soldata eta hirurtekoak, hamabi hilekori dagozkien ondorengo zenbatekoen arabera:

      (Ikus .PDF)

    2. 2016. urtean, soldatari eta hirurtekoei dagokien hileko bat jasoko dute ekaineko eta abenduko aparteko pagetako bakoitzean, honako letra honetan zehazten diren kopuruetan:

      (Ikus .PDF)

  2. Aurreko atalean xedatutakoaren ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko 2007. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 28ko 9/2006 Legea arte Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 43. artikuluan aurreikusitako titulazioko taldeei eta azpitaldeei erreferentzia egiten zieten funtzionario publikoek jaso beharreko ordainsariek, aurrerantzean, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartzen duen Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bateginaren 76. artikuluan eta hirugarren xedapen iragankorrean ezarritako lanbide-sailkapeneko taldeei egingo diete erreferentzia, eta lege honetan aurreikusten diren gehikuntzez beste ez dute inolako aldakuntzarik izango. Hona hemen sailkapeneko bi sistema horien artean dauden baliokidetzak:

    (Ikus .PDF)

  3. Aparteko ordainsariak (urtean bi izango dira, bata ekainean eta bestea abenduan) jasoko dira artikulu honen 5. paragrafoko b) letran zehazten diren soldataren eta hirurtekoaren kopuruen arabera, eta hileko bati dagokion destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren edo baliokidea den kontzeptuaren arabera, betiere, paragrafo hau aplikatu ahal zaien kolektiboen ordainsari-araubideak dioena kontutan hartuta.

  4. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 79.1.a artikuluarekin bat etorriz, hamabi hilekoei buruzko destino-osagarriaren urteko zenbatekoa, lanpostu bakoitzaren mailari dagokiona, honako hau izango da:

    (Ikus .PDF)

  5. Gainerako lansari osagarriek, halaber, % 1eko igoera izango dute; hala ere, aldaketa batzuk egin ahal izango dira programa bakoitzari atxikitako langile kopuruaren aldaketaren ondorioz, programari ezarritako helburuen betetze-mailaren ondorioz eta programa aplikatzearen banakako emaitzen ondorioz. Era berean, lege hau indarrean sartu aurretik hasitako ebaluazio-prozesuak amaitu ahal izango dira, baldin eta finantziazio egokia badute eta Gobernu Kontseiluak baimentzen baditu, dagozkien sektoreetan aldez aurretik adostuta.

  6. 2016ko urtarrilaren 1ean lan-erregimenaren pean dauden Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, erakunde autonomoetako, zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako, sozietate publikoetako, eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoetako langileen soldata-masak ezin izango du, guztira, % 1etik gorako igoera izan, 2015eko ekitaldian ezarritakoaren aldean; hala ere, bestelako gehikuntza bat erator liteke lanpostuko edukiaren aldaketaren ondorioz, programa bakoitzari atxikitako langile kopuruaren aldaketaren ondorioz, programari ezarritako helburuen betetze-mailaren ondorioz, edo lana antolatzeko edo lanbide-sailkapena egiteko sistemen aldaketen ondorioz.

    Lan-kontratuko langileen soldata-masa esaten denean, hau adierazi nahi da, alegia, kasuan kasuko langileek 2015ean zehar sortutako lansari guztiak (soldatazkoak nahiz soldataz bestekoak) eta gizarte-ekintzako gastu guztiak. Hala ere, badira zenbait salbuespen:

    1. Gizarte Segurantzako prestazioak eta kalte-ordainak.

    2. Enplegu-emaileak Gizarte Segurantzako sistemari ordaindu beharreko kotizazioak.

    3. Leku-aldatzeei edo kaleratzeei dagozkien kalte-ordainak.

    4. Langileak egindako gastuengatiko kalte-ordainak.

  7. Aurreko paragrafoan jasotakoa, hortaz, 2016ko guztizko lansariei dagokien goi-muga da; hori, gero, negoziazio kolektiboaren bidez ezarri eta emango zaie banakokei.

  8. Guztizko lansarien aldaketak homogeneotasunaren arabera kalkulatuko dira erkaketaren bi aldietarako, bai langileen kopuruari eta antzinatasunari dagokienez, bai lanaldi-motari, lanari eta gainerako lan-baldintzei dagokienez.

  9. Autonomia Erkidegoko Administrazioko, erakunde autonomoetako, sektore publikoko partzuergoetako eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako enplegatu publikoei eta orobat haien mendeko sozietate publiko eta fundazio publikoetakoei dagozkien akordio, hitzarmen edo itunak etenda geratuko dira beren aplikazioan artikulu honetako aurreikuspenak betetze aldera, baldin eta haien aplikaziotik % 1etik gorako lansari-gehikuntzak eratortzen badira 2016ko ekitaldirako, eta, hortaz, artikulu honen aurka doazen klausulak aplikaezin bihurtuko dira.

    Etenda geratuko dira beren aplikazioan, orobat, borondatezko erretiroagatiko sariak, kalte-ordainak eta izen guztietako edozein diru-prestazio konpentsagarria arautzen dituzten artikuluak eta klausulak.

    Etete horrek eragina izango du ondorio-data 2016ko urtarrilaren 1aren eta 2016ko abenduaren 31ren artean daukaten enplegatu publikoen borondatezko erretiroetan.

    Etenda geratuko dira, berebat, ordainsari-gutxitzerik gabe lanaldia aldatzeko eskubidea ematen duten adinagatiko ordutegi-baimenak, betiere ez baldin badagozkie urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartzen duen Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bateginaren 48 eta 49. artikuluetan jasotako kasuei.

  10. Lehendakariaren, sailburuen, goi-kargudunen eta berdinetsitakoen 2016ko ekitaldirako lansariek % 1eko igoera izango dute, 2015eko abenduaren 31n indarrean dauden lansarien aldean, antzinatasuna dela-eta egokitu dakiekeen gehikuntzari kalterik egin gabe.

    Goi Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, lansari horien urteko zenbateko gordinak honako hauek izango dira, 2016ko ekitaldirako:

    (Ikus .PDF)

  11. Behin-behineko langileen lansariek % 1eko igoera izango dute, 2015eko abenduaren 31n indarrean dauden lansarien aldean, antzinatasuna dela-eta egokitu dakiekeenari kalterik egin gabe, eta, betiere, beren lansariak erreferentziatuta dauden kategoriari dagokion diru kopuru osoa errespetatuta.

  12. Osagarri pertsonalek, aldi baterako osagarriek eta zerbitzuagatiko kalte-ordainek arau berariazkoak izango dituzte. Kalte-ordain horiek ez dute % 1etik gorako gehikuntzarik eduki ahal izango beren banakako zenbatekoetan, 2015eko abenduaren 31n indarrean daudenen aldean.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeek 2016ko urtarrileko eta uztaileko lehen egunetan ordainduko dizkiete ekitaldi horretako aparteko ordainsariak beren langileei, izendapen politikoko langileak barne. Aparteko ordainsari horiek ez dute gehikuntzarik eragingo ekitaldi horretarako ezarritako lansarietan.

  2. Aurreikusitako lan-harremana urtebete baino gutxiagokoa bada, proportzioan dagokien zatia aurreratuko zaie.

  3. Aparteko ordainsaria aurreratu bada eta, edozein arrazoirengatik, aurreikusitakoa baino lehen amaitzen bada zerbitzu-harremana, langileari likidazioa egingo zaio eta, hala badagokio, gehiegi kobratu duten zenbatekoa itzuli beharko du.

  1. Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeko 74.1.a artikuluarekin bat etorriz, kategoria-maila bakoitzari dagokion destino-osagarria honako hau izango da:

    (Ikus .PDF)

  2. Gobernu Kontseiluak erabakiko du zein den Ertzaintzako langileek guztira jasoko duten lansari osoa. Nolanahi ere, 19. eta 20. artikuluetan ezarritako edukia eta irizpideak aplikatuko zaizkie.

  1. Gobernu Kontseiluak onartuko ditu, Ogasun eta Finantza, eta Herri Administrazio eta Justizia sailek txostena egin ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, erakunde autonomoetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako funtzionarioei eta estatutupekoei, bai eta lan-kontratuko langileei ere, eragiten dieten lan-baldintzei buruzko akordioak, soldaten berrikuspenak edo lehendik izenpetuta zeuden hitzarmenei oso-osoan edo zati batean atxikitzeko akordioak edo horietara zabaltzeko akordioak. Zuzenbide pribatuko erakunde publikoen, sozietate publikoen edo Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen mende dauden lan-kontratuko langileei eragiten dietenean, berriz, aipatutako sailen aldeko txostena beharko dute erakunde bakoitzaren gobernu- eta administrazio-organo eskudunak izenpetu aurretik.

  2. Aurreko paragrafoan zehaztutako ondorioetarako, dagokion akordio-proiektua bidaliko zaie Ogasun eta Finantza Sailari, eta Herri Administrazio eta Justizia Sailari, eta proiektuarekin batera, 2015. urteko guztizko soldata-masaren eta ordainsarien zenbatekotzea, eta 2016. urterako aurreikusitako guztizko soldata-masarena eta lansariena, bai eta proiektu horretan jasotako alderdi ekonomiko guztien balorazioa ere, hori guztia 2016ko ekitaldirako lansariak gehitzeko baldintzak betetzen direla egiaztatze aldera. Aipatutako sail horiek, aipatutako dokumentazioa jaso eta gehienez 15 eguneko epearen barruan, dagokien txostena egingo dute. Txosten horretan, alderdi ekonomikoei dagokienez, gastu publikoaren arloan ondorioak dakartzaten gaiak jasoko dira; hori guztia, hala ere, ez da eragozpen izango Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legean ezarritako kontrol ekonomikoa gauzatzeko.

  3. Erabat deusezak izango dira txostenaren izapidea egin gabe edo aurkako txosten baten kontra hartzen diren akordioak, bai eta hurrengo ekitaldietarako soldata-gehikuntzak dakartzaten akordio, hitzarmen edo itunak ere, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren etorkizuneko legeek finkatzen dutenaren kontrakoak badira.

  1. Zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako, sozietate publikoetako, eta Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoetako zuzendaritzako langileen 2016ko ekitaldirako lansariek % 1eko igoera izango dute, 2015eko abenduaren 31n indarrean dauden lansarien aldean, antzinatasuna dela-eta egokitu dakiekeenari kalterik egin gabe, bai eta beren lansariak erreferentziatuta dauden kategoriaren gehikuntzari kalterik egin gabe ere.

  2. Artikulu honetan aipatzen diren langileek edozer dela-eta urtean jasoko dituzten gehieneko soldataren zenbatekoak, bermatu gabeko kopuruko pizgarriak barne direla, ezin izango dira Eusko Jaurlaritzako sailburu batek urtean jasotzen dituen lansari osoak baino handiagoak izan.

  3. Goi Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 4. artikuluko 2. paragrafoan agintzen dena betetzeko, pizgarriak ebaluatzeko eta emateko irizpideak zehazterakoan honako hauek hartuko dira kontuan: sozietate edo erakunde publiko bakoitzaren urteko aurrekontuen eta ekonomia-urte bakoitzean aurrekontuekin batera doan urteko txostenean jasotako helburu kualitatiboen betetze-maila, bai eta erakundearen urteko kudeaketa-planaren eraginkortasuna ere, betiere zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako eta sozietate publikoetako zuzendaritza-taldekideen estatutu pertsonala arautzeko den otsailaren 23ko 130/1999 Dekretuak zehaztutakoaren arabera. Irizpide horiek Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoetara ere zabalduko dira.

  4. Zuzenbide pribatuko erakunde publiko, sozietate publiko, eta Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio edo partzuergo bakoitzeko gobernu- eta administrazio-organo eskudunek erabakiko dute zein modu eta alditan ordainduko diren pizgarri horiek.

  1. Indarrean dauden arau berezietan xedatutakoarekin bat etorriz bidezkoak diren kasuetan eta kopuruen arabera ordainduko dira pentsioak eta bestelako eskubide pasiboak.

  2. Maiatzaren 13ko 1/1986 Legegintza Dekretuaren aplikazioz hartzeko pasiboengatik sortutako pentsioei dagokienez, eskatutako gabealdiak bete dituzten langileen pentsioek % 1eko igoera izango dute, 2015eko abenduaren 31n indarrean daudenen aldean.

2016ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, zati batean etengo dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak, haren erakunde autonomoek, zuzenbide pribatuko erakunde publikoek, sozietate publikoek, eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoek sindikatuekin sinatutako akordio, hitzarmen edo itun guztiak, lege honetan lansariei buruz ezarritako neurriak behar bezala aplikatzeko behar den eran.

  1. Lege honen IV. eranskinean finkatzen dira hezkuntza-maila bakoitzaren moduluko osagaiak eta dagozkien zenbatekoak.

    IV. eranskinean zehaztutako modulu ekonomikoak gehieneko mugak dira modulua osatzen duten kontzeptu guztietarako.

  1. Hala ere, ordainketa eskuordetua daukaten mailetan, irakasle bakoitzaren benetako antzinatasuna kontuan hartuta ordainduko da inoren kontura diharduten langileen eta kooperatibisten antzinatasuna.

    Ordainketa eskuordetuaren sisteman sartutako talde osoarentzako Gizarte Segurantzarako kotizazioa, era berean, Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean urtero zehazten diren kotizazio-tasen arabera egingo da.

  2. Baldin eta, 2016. urteko ekitaldi ekonomikorako, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako langileen ordainsariak aldatzen badira, IV. eranskinean finkatzen diren modulu ekonomikoak ere automatikoki aldatutzat hartuko dira, honako zenbateko honetan: hezkuntza-itunen langileria-gastuen osagaiei, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako langileentzat ezartzen den ordainsari-aldaketaren portzentajea aplikatzearen ondoriozko zenbatekoan, hain zuzen ere.

  3. Ezein kasutan ez da onartuko itunpeko ikastetxeetako langileen ordainsarietan aldaketarik egitea, baldin eta ordainsari-aldaketa horien ondorioz gainditzen badira artikulu honetan aipatzen diren modulu ekonomikoetako langileria-gastuen osagaietarako finkatzen diren zenbatekoak.

2016ko ekitaldian zehar, foru-aldundiek Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuan izendatutako kredituei eusteko egin beharreko ekarpenak 9.102.874.090 eurokoak izango dira, martxoaren 23ko 2/2007 Legearen bidez onartutako metodologiarekin bat etorriz.

Aurreko artikuluan zehaztatutako zenbatekoari ondoko ehunekoak ezarriz ateratzen da lurralde historiko bakoitzak egin beharreko ekarpena. Hona ehunekook:

ARABA: % 16,38

BIZKAIA: % 50,64

GIPUZKOA: % 32,98

Oinarriaren ehuneko jakin bat finkatuta ez izateagatik edo oinarria moneta-unitateetan emana ez egoteagatik finkoak diren Euskadiko Ogasun Nagusiaren tasak igo egingo dira: 2015. urtean eskatzen ziren zenbatekoei, hain zuzen ere, bat koma zero bat (1,01) koefizientea aplikatzetik ondorioztatzen den kopururaino.

Lehen aipatutako koefizientea aplikatu ondoren, bi hamartarreko tasak txikiagora biribilduko dira hirugarren hamartarra bostetik beherakoa bada, eta handiagora osterantzean.

Lau edo sei hamartarreko tasen kasuan, txikiagora biribilduko dira bosgarren edo zazpigarren hamartarra, hurrenez hurren, bost baino txikiagoa bada; bestela, handiagora biribilduko dira.

Aurreko paragrafoetan aurreikusitakotik salbuesten dira lege honetan berariaz eguneratzen diren tasak, bai eta 2015ean onetsitako arauen bidez sortu diren tasak edo berariaz eguneratu direnak ere.

  1. Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginaren 113.1 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, egitekoa den gastuari dagokion kredituaren izaera edozein izanik ere, 5.000.000 eurotik gorako gastuek Gobernu Kontseiluaren baimena beharko dute. Bada salbuespen bat, alegia, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan sartutako erakundeetarako transferentziak egiten direnean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren baliabide propiotzat eta zerbitzu teknikotzat hartzen diren erakundeekiko kudeaketa-gomendioak direnean edo aurrekontuetan jasotako diru-laguntza izendunak direnean; hiru kasu horietan ez da baimenik behar izango.

  2. Erakunde autonomoetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko aurrekontuen kontura egiten diren gastuek dagokien sailburuaren aldez aurreko baimena beharko dute 1.000.000 euro baino gehiago direnean, edo, aurreko paragrafoaren kasuan, Gobernu Kontseiluarena.

Kontratazioaren arloan, Gobernu Kontseiluari egokituko zaio aurreko artikuluko 1. paragrafoan aurreikusitako zenbatekoaren gainetik dagoen aurrekontua duten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren, erakunde autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoen kontratuak eta esparru-akordioak baimentzea. Kasu horretan, baimentzearekin batera, gastua ere baimenduko da, baita pleguetan aurreikusitako aldaketei eta luzapenei dagokiena ere.

Esparru-akordioak baimentzearekin batera, horiei dagozkien kontratuak ere baimenduko dira, baldin eta kontratu horien zenbatekoa aurreko artikuluko 1. paragrafoan aurreikusitako kopuruaren gainetik badago.

  1. Jaurlaritzak, maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginak eskatutako informazioaz gainera, eragiketa hauen berri emango dio Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari hiru hilean behin:

    1. Zuzenbide pribatuko erakunde publikoen, sozietate publikoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen ustiapen-aurrekontuak eta kapital-aurrekontuak zenbateraino bete diren, bai eta erakunde haien egoera-balantzea, galeren eta irabazien kontua, eta esku-diru fluxuen egoera.

    2. Aldi horretan emandako bermeen zerrenda, eta bermeen onuradunek bete beharrekoa bete izan ez dutelako aurre egin behar izan dien bermeei buruzko informazioa.

  2. Aurreko zenbakian aipatzen den informazioa hiruhileko bakoitzaren muga-egunean itxiko da eta aipatutako muga-egunaren hurrengo bigarren hileko 15a baino lehen igorriko da Legebiltzarrera.

Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari hainbat eragiketaren berri emango dio, eragiketa horiek gertatzen diren hilaren hurrengoan. Hona hemen eragiketok:

  1. Egindako zorpetze-eragiketak.

  2. Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeei emandako urtebeterako edo gutxiagorako kreditu eta aurrerakinak.

  3. Itundutako zergetan foru-aldundi bakoitzak izandako diru-sarrerak, zergaka sailkatuak eta zehaztuak.

Lehenengoa. Etxebizitza eta lurzoru arloko finantza-neurriak.

  1. Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko araudian agindutakoa betetze aldera, deskontuen bidez 2016. urtean zehar egingo dituen finantza-eragiketen zenbatekoak ezin izango du 57.200.000 eurotik gora egin.

  2. Ogasun eta Finantza Sailari baimena ematen zaio etxebizitza eta lurzoru gaietako finantza-itunetatik eratorritako ordainketa-obligazioak segurtatzeko edo birmoldatzeko finantza-eragiketak ituntzeko eta kitatzeko, betiere Gobernu Kontseiluak erabakitzen duen eran eta moduan.

    Bigarrena. Sustapenerako neurriak.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailek hainbat egitasmo finantzatzeko laguntzak eman ahal izango dituzte, mailegu eta aurrerakin itzulgarri modura, ekonomia bultzatzeko, ikus-entzunezko produkzio-sektoreak sustatzeko, bai eta ikerketa, garapen eta berrikuntza sustatzeko ere.

    Kontuan hartu beharreko arauetan jartzen duen moduan eman beharko dira laguntza horiek. Eta maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginean ezarritakoa gorabehera, hartarako eskumena duen erakundeak gastu-konpromisoak hartu ahal izango ditu halako laguntzak eman ahal izateko, baldin eta konpromiso horiek berekin dakarten finantzaketa-kostua eta aurreikusitakoaren arabera Administrazioak aurre egin beharreko arriskua dagozkien aurrekontu-kredituek babestuta badaude.

  2. Laguntzen finantzaketa-kudeaketa Finantzen Euskal Institutuaren bidez egingo da edo, dagokionean, aplikatu beharreko arauetan zehaztutako kaudimen- eta eraginkortasun-baldintzak betetzen dituzten pertsona juridikoen bidez, eta arau horietan eta erakunde horiekiko lankidetza-akordioetan xedatzen den moduan. Erakunde horiek, halaber, erakunde laguntzaile gisa jardungo dute, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onetsi zuen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko 52. artikuluan eta hura garatzen duten arauetan ezarritakoaren ondorioetarako.

  3. Xedapen gehigarri honen eraginez aurrekontuetako gastuen eta sarreren egoera-orrietan egin beharreko egokitzapen teknikoak egiteko baimena ematen zaio Ogasun eta Finantza Sailari.

    Hirugarrena. Zenbait ondare-sarreraren erregimena.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoak eta haren sozietate publikoek merkataritza-sozietate batzuetako partaidetzak besterendu ondoren horiek eskuratzea eragin zuen xede estrategikoa jada betea dutela irizten delako lortzen dituzten aurreikusi gabeko diru-sarrera eta finantza-baliabideak beste finantza-eragiketa batzuk egiteko aplikatu ahal izango dira, eta eragiketok Finantzen Euskal Institutuaren bidez egin ahal izango dira.

    Ondorio horietarako, baimena ematen zaio Jaurlaritzari, 2016ko ekitaldian eta aurrekontu- eta ondare-araubideari buruzko indarreko lege-xedapenetako baldintzetan, bidezko ondare-eragiketak egin ditzan eta eragiketa horietatik lortutako funtsak aurreko paragrafoan azaldutako jardueretara aplikatu ditzan.

  2. Xedapen honetan aurreikusitakoa betetzeko garatzen diren jarduerak, dena dela, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren finantza-politikaren zerbitzuan ezar daitezkeen gastu arloko baliabide, tresna eta beste ekimen batzuk arrazionalizatzeko eta optimizatzeko Ogasun eta Finantza Sailak ezartzen dituen jarraibideei atxiki beharko zaizkie.

    Laugarrena. Azpiegituretako proiektuak onura publikoko deklaratzea.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoak irratiaren, telebistaren eta, oro har, gizarte-komunikabideen arloan dituen eskumenez baliatzeko beharrezko diren azpiegitura-proiektuak onartzeak, bai eta babes zibileko eta segurtasun publikoko zerbitzuen arloan dituenez baliatzeko beharrezko direnak onartzeak ere, inbertsioetarako kredituen kontura finantzatutako proiektuak baldin badira, berekin ekarriko du kasuan kasuko ondasunen onura publikoko deklarazioa eta urgentziazko okupazioaren beharra nahiz ondasun horiei dagozkien eskubideak eskuratu beharra, nahitaezko desjabetzeari, aldi baterako okupazioari edo zortasunak ezarri edo aldatzeari ekin ahal izateko.

  2. Onura publikoko deklarazioak, era berean, erreferentzia egingo die proiektuaren zuinketan eta ondoren onartu daitezkeen aldaketetan bilduta dauden ondasun eta eskubideei.

  3. Ondorio horietarako, azpiegituretako proiektuek eta proiektu horien aldaketek proiektuon definizioa eta proiektuok gauzatzeko okupatzea eta eskuratzea beharrezko irizten diren lur-sailak, eraikuntzak edo beste ondasun edo eskubide batzuk bildu beharko dituzte.

    Bosgarrena. Sektore publikoko kontratuak aldatzea.

  1. Sektore publikoko kontratuen legeriak xedatutakoaren ondorioetarako, 2016ko aurrekontu-ekitaldi honetan zehar kontratu administratiboetan egindako edozein aldaketa interes publikoko arrazoiengatik egiten dela ulertuko da, baldin eta haren xedea bada aurrekontu egonkortasunaren helburua lortzea.

  2. Aurrekontu-egonkortasuneko neurriak aplikatu behar direnean, kontratu-aldaketarik egin beharra badago, administrazio-klausula orokorren agirietan edo kontratazio berrien iragarpenean jaso beharko dira sektore publikoko kontratuen legerian era horretako aldaketei buruz aurreikusitakoak.

    Seigarrena. Laguntza, diru-laguntza eta prestazio ekonomikoen zenbatekoa murriztea.

  1. Sektore publikoko erakundeek, izaera orokorreko xedapenetan jasotako erregulazioaren babesean, 2016ko ekitaldian ematen, errekonozitzen edo ordaintzen dituzten laguntza, diru-laguntza eta prestazio ekonomikoek, aldez aurreko deialdi publikorik eta, gastu-muga ezartze aldera, gastuaren finantzaketari lotutako aurrekontu-baliabideen aurretiazko publizitaterik egin behar ez dutenek, % 7ko murrizketa izango dute haien zenbatekoan, lege honetan ezarritako laguntzak, diru-laguntzak eta prestazio ekonomikoak salbu.

  2. Nolanahi ere, aurreko paragrafoan sartutakotzat hartuko dira Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legean eta familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuan eta hori garatzeko araudian ezarritako prestazioak.

    Zazpigarrena. Etxebizitzako prestazio osagarria.

  1. 2016ko ekitaldian zehar, etxebizitza-alokairurako edo ohiko bizitokirako gastuak estaltzea xede duen etxebizitzako prestazio osagarriaren gehieneko zenbatekoa, hilean, 250 eurokoa izango da, errentamendu, azpierrentamendu, baterako errentamendu, ostatu-emate edo logela-alokairuaren modalitateetan, eta ez da gehikuntzarako aukerarik izango inolako gorabehera dela eta.

  2. Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legean etxebizitzarako prestazio osagarrirako aurreikusitako erregimena indarrean egongo da Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 9. artikuluan aurreikusitako arautegi-xedapenak, modu subsidiarioan prestazio ekonomikoen sistema bat ezartzeari buruzkoak, indarrean sartu arte. Erregimen eta prozedura hori ezarriko zaie, aldi baterako, prestazio ekonomiko baten onuradun izan daitezkeen pertsonei, Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen laugarren xedapen iragankorrean aurreikusitakoarekin bat etorriz.

  3. Aurreko lerroaldean aipatutako arautegi-xedapenak indarrean daudenean, ez da etxebizitzarako prestazio osagarri gehiagorik aitortuko, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legean aurreikusitakoarekin bat etorriz.

  4. Edozein modutan, 2016ko ekitaldian, etxebizitzarako prestazio horren zenbatekoa 250 eurokoa izango da hilean.

    Zortzigarrena. Funtzionarioen nahitaezko erretiroa.

  1. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 38. artikuluko 1. paragrafoaren lehenengo lerrokadan ezartzen den lege-adina edozein dela ere, Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartutako funtzionarioen nahitaezko erretirorako adina, betiere, araubide hori arautzen duten arauek erretiro-pentsiorako irispidea izateko aurreikusten dutena izango da adinagatiko koefiziente murriztailerik ez duen kotizaziopeko modalitatean.

  2. Etena mantendu egiten da, 2016ko ekitaldian zehar, Euskal Funtzio Publikoari buruzko ekainaren 6ko 6/1989 Legearen 38. artikuluko 1. paragrafoko bigarren lerrokadan jasotzen den aurreikuspenaren arabera, zerbitzu aktiboan luzapena eskatzeari buruzko aplikazioarena.

    Hala ere, eragindako langileak, 65 urte betetzen dituenean, gizarte-aurreikuspeneko araubide bakoitza arautzen duten arauekin bat etorrita, ez baditu egiaztatzen egoera bakoitzari dagokion erretiro-pentsioa osoa sortzeko beharrezko den zerbitzu- edo kotizazio-urteak, zerbitzu aktiboan irautea eskatu ahal izango dio bere erretiroa erabakitzeko eskumena duen organoari. Dena den, ezingo da inolaz ere zerbitzu aktiboa luzatu 70 urtetik aurrera, edota interesatuak urtero dagokion erretiro-pentsio maximoa jasotzeko beharrezko baldintzak betetzen dituenean, baldin eta interesduna zerbitzurako gai dela onartu badute.

    Nolanahi ere, zerbitzu aktiboan egoteko luzapenak Funtzio Publikoko Zuzendaritzaren nahitaezko txostena beharko du, baimen berezia eman baino lehen.

    Bederatzigarrena. Euskal administrazio publikoetako enplegatuen prestakuntzarako kredituen kudeaketa.

    Euskal administrazio publikoetako enplegatuen enplegurako prestakuntzarako IVAP erakunde autonomoaren aurrekontuetan agertzen diren kredituak erakunde horrek kudeatuko ditu, kasuan kasuko deialdien bidez.

    Hamargarrena. Aldi baterako ezintasunari buruzko ordainsari-osagarriak arautzea.

    Aurreikusitako etena mantendu egiten da, Euskal Autonomia Erkidegoko 2012. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 6/2011 Legearen 19.11 artikuluko azken lerrokadan jasotzen den moduan. Era berean, aldi baterako ezintasunari buruzko ordainsari-osagarrien erregulazioa mantentzen da urtarrilaren 28ko 3/2014 Dekretuan aurreikusi zen moduan, zeinean onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko arlo publikoko langile publikoek aldi baterako ezintasun-egoeran daudenean eta jakineko baimen batzuk dituzten aldietan jasoko dituzten lansariak eta borondatezko hobekuntzak. Nolanahi ere, Gobernuak gaiaren gaineko arau berria ezarri ahal izango du, Ogasun eta Finantza, eta Herri Administrazioa eta Justizia sailek proposatuta.

    Hamaikagarrena. 2012ko abenduari dagokion aparteko ordainsaria berreskuratzea.

  1. Eusko Jaurlaritzak, Euskal Autonomia Erkidegoko 2016ko Aurrekontu Orokorren kontura, eta aplikagarria den araudiarekin bat, ohiz kanpoko ordainsari bat ordainduko die Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeetako langileei, Aurrekontu Egonkortasuna eta Lehiakortasuna Bultzatzeko Neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuak ezarritakoari jarraikiz, 2012ko abenduan aparteko ordainsaria, berariazko osagarriaren ordainsari gehigarria edo ordainsari gehigarriak kendu zirenean jaso ez zituzten zenbatekoen truke. Ohiz kanpoko ordainsari horren zenbatekoa 2012ko abenduan aparteko ordainsariaren, berariazko osagarriaren ordainsari gehigarriaren edo ordainsari gehigarrien sortzapen aldiko 48 eguni dagokien parte proportzionala izango da, eragindako kolektibo bakoitzaren aplikazio-arauen arabera.

  2. Horretarako, Gobernu Kontseiluak zehaztuko du, Herri Administrazio eta Justizia, eta Ogasun eta Finantza sailek proposatuta, zein zehaztapen, baldintza eta epetan ordainduko zaien ordainsari hori, aplikatu beharreko araudian ezarritakoaren arabera, haiek jasotzeko eskubidea zuten langileei; ordainketa horrek, baina, ez du eragingo 2016ko ekitaldirako ezarritako ordainsariak handitzea.

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasei eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina aldatzea; testu hori irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen.

  1. Aldatu egiten da testu bategin horren 196. artikuluko tarifaren 8. paragrafoa, Euskal Autonomia Erkidegoaren titulartasuneko portuetako zerbitzu orokor eta bereziengatiko tasen kuotari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:

    «8. T-8 tarifaren zenbatekoa kalkulatzeko, hornitutako unitateak biderkatu egin behar dira honako kantitate hauekin: Ura: 1,70 euro metro kubikoko. Energia elektrikoa: 0,20 euro kilowatta/orduko. Baldin eta uretik eta energia elektrikotik hornitutako unitate kopurua zehazteko kontagailurik ez badago, kasu horretan honela zehaztuko da kuota: metro koadroko egunean 0,01 euroren zenbatekoa itsasontziaren guztizko luzera gehieneko zabaleragatik biderkatzearen ondoriozko gainazalari aplikatuz».

  2. Aldatu egiten da testu bategin horren IV. tituluko VIII. kapituluaren izenburua, eta honela idatzita geldituko da:

    «VIII. KAPITULUA. UNIBASQ-EUSKAL UNIBERTSITATE SISTEMAREN KALITATE AGENTZIAK EBALUAZIO ESKABIDEAK IZAPIDETZEAGATIKO TASA».

  3. Aldatu egiten da testu bategin horren 95 bis artikulua, Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak ebaluazio-eskabideak izapidetzeagatiko tasaren zergapeko egitateari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:

    «95 bis artikulua. Zergapeko egitatea. Tasa honen zergapeko egitatea da Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak irakasleek eta ikertzaileek egindako ebaluazio-eskabide normalizatuak izapidetzeko beharrezko zerbitzuak ematea».

  4. Aldatu egiten da testu bategin horren 95 quinquies artikulua, Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak ebaluazio-eskabideak izapidetzeagatiko tasaren kuotari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:

    «95 quinquies artikulua. Kuota. 1. Irakasleen egiaztapena egiteko zerbitzuak emateagatik ordaindu beharreko tasaren zenbatekoa 45,46 eurokoa izango da. 2. Ordainsari osagarriak esleitzeko irakasleen eta ikertzaileen ikerketako meritu indibidualak ebaluatzeko zerbitzuak emateagatik ordaindu beharreko tasaren zenbatekoa 45,46 eurokoa izango da».

  5. Testu bategin horretako 99. artikuluan jasotako tarifari buruzko 2.7 eta 2.8 atalak aldatzen dira, trafikoari dagozkion zerbitzu eta jardueren tasen kuotari buruzkoa. Ondoren idatzita dauden bezala geratuko dira:

    «2.7. Zirkulaziorako baimen berezia, Ibilgailuen Arau Orokorreko 14. artikuluaren babesean: 125,00. 2.8. Ibilgailuen Arau Orokorreko 14. artikuluaren babesean egindako zirkulaziorako baimen berezia aldatzea: 15,00».

    Bigarrena. Garapena eta gauzatzea.

  1. Baimena ematen zaio Jaurlaritzari lege hau garatzeko behar diren xedapenak, Ogasun eta Finantzetako sailburuak proposatuta, emateko.

  2. Erakunde autonomoen, zuzenbide pribatuko erakunde publikoen, sozietate publikoen eremuan, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergo publikoen eremuan ere, bakoitzaren gobernu-organoaren eginkizuna izango da lege honen 19. artikuluan eta hurrengoetan eta lege hau garatzeko egiten den araudian jasotzen diren neurriak aplikatzea.

    Hirugarrena. Indarrean jartzea.

    Lege hau 2016ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta erakunde autonomoen aurrekontuko gastuen egoera-orriaren konpromiso kredituak, eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoen, sozietate publikoen eta Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen gerorako konpromisoak, 2016. urteari dagozkionak.

(Ikus .PDF)

1. I. kapituluko kredituetatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan, bere erakunde autonomoetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetan diharduten langileei ordaintzeko direnak, horrela bete egingo baitira Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean ezarritako lansarien arauak.

  1. Benetan egindako zerbitzalditik eta Administrazio Publikoan egindako zerbitzuak aitortzeari buruzko abenduaren 26ko 70/1978 Legean xedatutakotik eratorritako hirurtekoak ordaintzeko kredituak.

  2. Dauden lanpostu hutsak direla-eta urritu diren langile-zuzkiduren kredituak, baldin eta ezargarria den legediaren arabera betetzen badira lanpostu huts horiek.

  3. Klase pasiboetako kredituak, betiere kredituok sortu ziren urtean zeuden betebehar espezifikoen aitortze-mailaren arabera eta indarrean dagoen araubideak ezarritakoari jarraiki.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak jaulkitako mota guztietako zor publikoaren beharkizunak betetzeko kredituak. Hona hemen beharkizunen jatorria: batetik, kapitalaren interesak eta amortizazioa, eta, bestetik, zor publikoa jaulki, bihurtu, trukatu edo amortizatzeko eragiketek dakartzaten gastuak, langileria-gastuak izan ezik.

  5. Hezkuntza arloan itundutako konpromisoak bermatzeko kredituak, bai eta konpromisoak finantzatzeko kredituak ere.

  6. Lanbide Heziketako Euskal Plana garatzeko kredituak.

  7. Indarrean dagoen legediaren arabera, beste toki batean bizitzeagatik langileari dagozkion kalte-ordainak ordaintzeko kredituak, baldin eta kalte-ordain horiek jasotzeko eskubidea aitortu bada lanpostu horretarako.

  8. Osasun Saileko aurrekontuan ospitalez kanpoko farmazia-laguntza, protesiak eta elbarrientzako ibilgailuak ordaintzeko izendatuta dauden kredituak.

  9. Indarrean dagoen legediaren arabera terrorismoaren biktimei diru-laguntzak eta laguntzak ordaintzeko kredituak.

  10. Mehatxatutako pertsonak eta ondasunak zaintzeko eta horien segurtasuna bermatzeko zerbitzu osagarriak garatzeko kredituak.

  11. Indarrean dagoen legediaren arabera genero-indarkeriaren biktimentzako diru-laguntzak eta laguntzak ordaintzeko kredituak.

  12. Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeak ezarritako diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria ordaintzeko kredituak.

  13. Ardurapean seme-alabak dituzten familiei laguntzeko diru-laguntzak eta familia eta lana bateratzen laguntzeko diru-laguntzak, Familiei Laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legeak ezartzen dituenak, ordaintzeko bideratzen diren kredituak.

  14. Enpresek enplegua pizgarritzeko eta sortzeko neurriengatik Gizarte Segurantzaren kuotetan aplikatzen dituzten hobarietarako kredituak.

  15. Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa ezartzeko kredituak.

  16. Abokatu eta prokuradoreek atxilotuari legelari-laguntza emateko ofiziozko txandari dagozkion kredituak, eta etxeko indarkeriako txandari dagozkionak.

  17. Zenbait biztanle-talde agindutako mediku-tratamenduetara atxikitzeko bideratutako laguntzak ordaintzeko kredituak.

  18. Etxebizitza izateko eskubide subjektiboa betetzeko prestazio ekonomikoak, Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legeak ezarritakoak, ordaintzeko kredituak.

  19. Gastuen egoera-orriaren azalpen xehekatuan zabalgarri-izaerarekin zehazten diren kredituak eta jarraian zehazten direnak.

    (Ikus .PDF)

  1. Lege honen 26. artikuluak ezartzen duenaren arabera, itunpeko ikastetxeen ikasgela bakoitzeko ekonomia-moduluen osagaien urteko zenbatekoak honela geratuko dira hezkuntza-maila guztietarako, modulu betea daukaten gela itunduei dagokienez:

    (Ikus .PDF)

  2. Zati-moduluak honako irizpide honen arabera eguneratuko dira: erreferentziako modulu betearen gainean ikasgela bakoitzarengatik, eta moduluari jarraiki, aplikatu beharreko finantzaketa-ehunekoari eutsi egingo zaio lege honen bidez onartzen diren modulu beteak ezarri ondoren.

  3. HLO heziketa zikloren bat ezartzen baldin bada eta ziklo horren modulua lege honetan onartuta ez balego, Hezkuntza Administrazioak lege honen IV. eranskinean agertzen den pareko ziklo baten modulua aplikatuko dio, betiere honekin lotuta eta Administrazioaren ustez bidezkoa dena.

  4. Derrigorrezko irakaskuntzetako irakasle gastuen osagaia eguneratu ahal izango da 2016ko irailaren 1etik aurrera, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren agindu baten bidez, ordezkapenei dagokien kontzeptua % 3tik % 4raino areagotuz. Agindu horrek ekonomia-moduluen zenbateko berriak finkatuko ditu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

    Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

    Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 23a.

    Lehendakaria,

    IÑIGO URKULLU RENTERIA.

    (Ikus .PDF)