Segurtasun Saila

Arautegia

Inprimatu

2/2015 LEGEA, ekainaren 11koa, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako 17/2008 Legea aldatzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 112
  • Hurrenkera-zk.: 2672
  • Xedapen-zk.: 2
  • Xedapen-data: 2015/06/12
  • Argitaratze-data: 2015/06/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Eusko Legebiltzarrak ekainaren 11ko 2/2105 Legea, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako 17/2008 Legea aldatzekoa onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko Herritar guztiei

Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako 17/2008 Legea aldatzen duen lege honen bidez aldatzen dira «Nekazaritza eta Elikagaigintzaren inguruko ikerketa, garapen teknologikoa, berrikuntza eta prestakuntza» V. tituluaren II. kapituluan jasotako artikuluak, zeinek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritza-gaietan eskumena duen sailari esleitzen baitiote nekazaritzako eta elikagaigintzako unibertsitatez kanpoko lanbide-heziketako esparruko eskumena, oso-osorik; eta eskumen hori ematen dio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean hezkuntza-gaietan eskumena duen sailari prestakuntza arautuarekin lotutako alderdietan; aldiz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritza-gaietan eskumena duen sailak eskumena du prestakuntza ez-arautuarekin lotuta dauden alderdietan.

Aldaketa honen helburua da harmonizatzea lanbide-heziketaren arloan Estatuko eta Erkidegoko legeetan xedatutakoa Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako 17/2008 Legearekin, dena bat etorrita Autonomia Erkidegoak hezkuntza-arloan (Euskal Herriko Autonomia Estatutuko 16 artikulua) eta enplegurako lanbide-prestakuntzaren arloan (1441/2010 Errege Dekretua, azaroaren 5ekoa, lanaren, enpleguaren eta enplegurako lanbide-heziketaren esparruan lan-arloko legeria betearazteko eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzekoa) dituen eskumenekin.

Gainera, aldatzen dira lege bereko 89. eta 90. artikuluak eta Itsas Arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legeko 1. artikulua, gaiari buruzko ordenamendu juridiko autonomikoa koherenteago egiteko.

  1. Nekazaritza eta elikagaigintzako prestakuntza arautua Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean hezkuntza-arloan eskumena duen sailari dagokio, eta nekazaritza eta elikagaigintzako prestakuntza ez-arautua, berriz, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritza-arloan eskumena duen sailari.

  2. Nekazaritzako prestakuntzarako ikastetxeen mendeko langile guztiak hezkuntza-arloan eskumena duen sailean atxikiko dira. Nekazaritza eta elikagaigintzako prestakuntzara zuzendutako ikastetxeen erregimena eta zaintza hezkuntza-arloan eskumena duen sailari dagozkio. Betiere, prestakuntza ez-arautuan duen eskumena gauzatze aldera, nekazaritza-arloan eskumena duen sailaren sarbidea bermatuko du.

  1. Batzorde misto bat sortzen da, non parte hartuko duten nekazaritza-, hezkuntza- eta enplegu-arloetan eskumena duten sailen ordezkariek. Helburua da aldizka prestakuntza-programak ebaluatzea, nekazaritza eta elikagaigintzarekin zerikusia duten unibertsitate-titulu berriak martxan jartzea bultzatzea, eta aztertu eta estrukturatzea bai nekazaritza eta elikagaigintzako zenbait jardueratarako behar diren titulazioak bai nekazaritza eta elikagaigintzako jarduera arautzen duten karnet eta tituluak lortzeko behar direnak eta bai operadoreek zenbait laguntza lortzeko behar direnak. Batzorde misto horrek zehaztuko du, ikasturte bakoitzerako, nekazaritza-arloan eskumena duen sailak erabiliko dituen instalazioen erregimena ere. Batzordearen osaera eta funtzioak erregelamenduz garatuko dira.

Aurreko artikuluan zehaztutako oinarri orokorrak aintzat hartuta, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritza-gaietan eskumena daukan sailak, hezkuntza-arloan eskumena duen sailarekin eta nekazaritzako prestakuntzan ardura duten erakundeekin elkarlanean, jarraian zehaztutako jardun-lerroak izango ditu. Halaber, jarraipen-batzorde bat sortzen da, zein osatuko duten aipatutako sailetako ordezkariek, sektoreak eta inplikatutako gainontzeko administrazioek. Bere osaera eta funtzionamendu-erregimena erregelamenduz ezarriko dira. Jardun-lerroak honako hauek dira:

  1. Bultzatzea, sustatzea eta laguntzea nekazaritza-gaietako prestakuntza- eta eguneratze-programak prestatzea, betiere, egokitze-premia ezberdinak kontuan hartuta; batez ere, honako hauek: jarduera iraunkorra; ustiategien kudeaketa teknikoa eta ekonomikoa hobetzea; identifikazio-arauak, elikagai-segurtasuneko arauak eta trazabilitate-arauak; nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen eraldaketa eta komertzializazioa; teknologia berriak eta informazioa eta komunikazioa eskura izatea. Horrez gain, aspektu horiekin batera, ondorengo hauek ere bultzatuko dira: uraren erabilera arduratsua, kutsadura gutxitzea, nekazaritza ekologikoa, basogintza dibertsifikatua, merkataritza-zirkuitu motzak eta tokiko elikadura-sistemak.

  2. Nekazaritzako eta landa-inguruneko balizko eragileei zuzendutako prestakuntza-ekintzak egin eta garatzea, nekazaritzako eta elikagaigintzako enpresak sortzeko, bideragarritasuna eta ezarpena aztertzeko helburuz.

  3. Administrazio eskudunen baliabideak ahalik eta ondoen koordinatzeko aukera emango duten antolaketa- eta kudeaketa-formulak prestatzea eta, batez ere, elkarlanerako hitzarmenak sinatzea edonolako erakunde publiko nahiz pribaturekin, prestakuntza-programak garatzeko.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoaren itsasbazterrean barne-uretako arrantza, itsaski-bilketa eta itsas hazkuntzak antolatzea, eta, bestetik, urratzeak eta urratzeei dagozkien zehapenak ezartzea da lege honen helburua.

  2. Hala, itsas baliabideak babestu eta artatzea, baliabide horiek neurriz aprobetxatzea, eta jarduna guztion ondasun honen gozamenerako antolatzea da legearen xedea.

  3. Nautika eta arrantzako prestakuntza arloan, bai sailen eskumen-banaketari dagokionez zein jarraipen-batzorderako eta batzorde mistorako, lege honen lehen eta bigarren artikuluetan jasotako xedapenak aplikatuko dira, nekazaritza eta elikagaigintzako prestakuntzari dagozkionak.

  1. Euskadiko ekoizleen elkarteak dira sektore bateko ekoizleek eratutako nekazaritza-elkarteak. Elkarte hauek soilik produktuen ekoizpenarekin eta komertzializazioarekin lotutako gaietan eman diezaiekete laguntza eta aholkua beren kideei.

  2. Orokorrean, Euskadiko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Kontseiluan parte hartzeari begira, ordezkari bat izendatuko da Euskadiko ekoizleen elkarte bati edo batzuei lotutako ekoizpen-azpisektore bakoitzeko. Gutxienez, honako azpisektore hauek egon behar dute ordezkatuta: ekoizpen ekologikoa, esnetarako behiak, haragitarako behiak, ardiak, baratzezaintza, labore-sail estentsiboak eta ardotarako mahastiak.

Euskadiko nekazaritza- eta elikagaigintza-industrien elkarteak dira sektore bateko nekazaritza- edo elikagaigintza-industriek eratutako elkarteak.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Sei hilabeteko epearen barruan, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legearen aldaketa hau argitaratzen denetik, onetsi egingo da nekazaritzako eta nautika eta arrantzako prestakuntzako eskoletan lan egiten duten langileen lanpostu-zerrenda.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Sei hilabeteko epearen barruan, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legearen aldaketa hau argitaratzen denetik, arautu egingo dira 70.4 artikuluan eta 71. artikuluan, hurrenez hurren, arautzen diren batzorde mistoaren eta jarraipen-batzordearen osaera eta funtzionamendu-araubidea.

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.

Beraz, lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 12a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.