Segurtasun Saila

Arautegia

Inprimatu

10/2021 LEGEA, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 262
  • Hurrenkera-zk.: 6466
  • Xedapen-zk.: 10
  • Xedapen-data: 2021/12/09
  • Argitaratze-data: 2021/12/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Eusko Legebiltzarrak 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra onartzeak Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-politika egikaritzeko araudi-esparru bateratua finkatzea ekarri zuen. Lege hori aitzindaria izan zen une hartan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-politikaren oinarrizko zutabeak finkatu zituen, hainbat arlotan; esaterako, ingurumen-ebaluazioa, hondakinen kudeaketa eta kutsaduraren kontrola, besteak beste. Hala ere, lege hori onetsi zenetik, Euskal Autonomia Erkidegoko lege eta erregelamendu espezifikoek edo Estatuko oinarrizko araudiak arautu izan dituzte arlo horietako batzuk. Hori dela eta, lege honek ez ditu arautzen aipatu dugun Ingurumena Babesteko Lege Orokorrak arautzen zituen arlo sektorial guztiak.

Azken urteotan ingurumen-araudiaren nortasun-zeinuetako bat izan da, hain zuzen, hainbat arlo eta mailatatik aldarrikatutako arauak hedatzearena. Era horretan, azaleratzen ari diren eta gizarteak eskatzen dituen premietara egokitzen ari da.

Azaldutakoa azalduta, lege honek esparru juridiko bat xedatzen du, zeinak ingurumen-babes handia bermatuko duen, gaur egungo euskal gizarte-eta ekonomia-egoerara egokituta. Horregatik, arauak azken araudi- garapenak jasotzen ditu, eta Administrazioan esku hartzeko teknika berriak dakartza, prozedura administratiboa sinplifikatze eta arintze aldera, eta ingurumenaren babes eraginkorra lortzeko asmoz, jarduera ekonomikoak gauzatzen diren ingurunearekin bateragarri eginez.

Lege honek pertsona fisiko eta juridiko publiko zein pribatuen eskubideak eta betebeharrak xedatzen ditu, herritarrek euren garapenerako ingurumen egokiaz gozatzeko duten eskubidea nabarmenduz. Era berean, ekonomia jasangarria sustatzen du, baliabide naturalen kudeaketa eraginkorraren bitartez, klima-aldaketaren eragina mugatuko duen gizarte hipokarboniko bat sustatzearren. Helburu horiek erdiesteko, ezinbestekoa da hainbat ekintza ausart gauzatzea, segurtasun juridikoa eta ahalik eta eraginkortasun handiena emango dien araudi-oinarri irmoarekin.

Nahi horretan oinarrituta, legeak alderdi publikoaren eta pribatuaren arteko erantzukidetasuna bultzatu nahi du ingurumenaren babesari dagokionez. Izan ere, euskal gizarteak dituen ingurumen-erronketarako irtenbideak bilatzeak berarekin dakar, halabeharrez, administrazio publikoen, sektore ekonomikoaren eta herritarren artean baterako jardunak egikaritzea, lortu nahi diren helburu komunak kontuan hartuta. Azken batean, bizi-kalitatea eta ongizate orokorra hobetzeko aukera bat da, ekoizpen- eta kontsumo-eredua modu erabakigarrian aldatzea helburu duena, ekonomia zirkular bat bultzatzeko. Ekonomia zirkular horretan, produktuen, materialen eta baliabideen balioa ekonomian ahalik eta denbora luzeenean mantenduko da, eta ahalik eta hondakin gutxien sortuko da, Euskal Autonomia Erkidegoa Europa mailan erreferente gisa jarrita.

Aukera horietako batzuk, hain justu, berrikuntzari, ekoeraginkortasunari eta erosketa publiko berdeari buruzkoak dira. Eta jardun horiek guztiak, hutsik egin gabe, honako hauetan oinarrituta daude: etengabeko hobekuntzan eta eragile sozioekonomikoekiko elkarrizketan, informazioa jasotzeko eskubidean eta zerga-sistema ekologiko baten garapenean, jarduerak gauzatzean ingurumen-jardun onenak sustatuko dituena.

Arestian aipatu bezalaxe, Europar Batasuneko erakundeek, azken bi hamarkadetan, gero eta zuzentarau, araudi eta eduki tekniko handiko bestelako ekitaldi gehiago onartu dituzte, eta horrek dakar ingurumena babesteko eskakizun eta estandar handiagoak onartzea. Gertakari horren bertsio negatiboak, berriz, baimentze-prozedura konplexu ugari sortzea ere ekarri du, eta hori oztopoa izan liteke ekonomia-jarduera batzuen garapenerako, ingurumena babesteko helburuak hainbeste ez babestea ekar bailezake, araudi horrek eragingo dien jarduerei dagokienez.

Lege honen edukia, hain zuzen, Europako Batzordeak adierazitako «araudi adimendun» kontzeptuaren premisapean egituratzen da. Helburua da Estatu kideek arau batzuk onar ditzaten sustatzea, honako hauek lortzeko: herritarren rola indartzea, araudiak bizimodu sozioekonomiko orokorrean dituen eraginak aztertzea, eta lan administratiboak sinplifikatzeko joera sustatzea, prozedurak bateratuz eta beharrezkoak ez diren izapideak desagerraraziz. Horrek guztiak asko hobetuko du administrazio publikoen zeregina, eta hobetu egingo du, halaber, euskal jardueren garapena.

Horregatik guztiagatik, funtsezkoak dira ingurumen Administrazioaren funtzionamendua arintzeko eta sinplifikatzeko lege honek diseinatutako neurriak, Administrazioaren esku-hartzea murriztea eta sinplifikatzea baita helburua. Era horretan, ingurumenean eragina duten jardueretan esku hartzeko teknikak arautuko dituen sistema bat osatuko da, eta, hala, ingurumena eta herritarren osasuna babesteko interes orokorra gogobeteko da. Aldi berean, botere publikoen jardunean gardentasuna, eragingarritasuna, ekonomia eta eraginkortasuna bermatuko dira, elementu horiek funtsezkoak baitira Administrazio egokia zer den erakusteko.

Ezinbestekoa da, halaber, ingurumenari buruzko ezagutza eta informazioa hobetzea. Herritar guztiek dute horretarako eskubidea, eta, horregatik, prozedura administratibo guztietan jendearen partaidetza bultzatu behar da. Izan ere, alderdi publikoaren eta pribatuaren arteko elkarreragin arinaren bidez eta soilik horren bidez lortuko da ingurumen-ezagutza handiagoa izatea. Horrek Euskal Autonomia Erkidegoaren helburu komunak lortu ahal izatea ekarriko du, bai eta herritarren erantzukizun partekatua bultzatzea ere; hala, herritarrak eragile aktiboak bihurtuko dira, ingurumenaren narriaduraren prebentzioan esku hartuko dute, eta haren defentsa eta lehengoratzea sustatuko dute.

Lege honek bere lege-babesa dauka Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren 11.1.a) artikuluan xedatutako eskumenean, ingurumen- eta ekologia-gaietan Estatuaren oinarrizko legedia egikaritzeko eta legez garatzeko aurreikusten baita. Legeak, hain zuzen, 120 artikulu ditu, 9 titulutan egituratuta.

  1. tituluak, xedapen orokorrei buruzkoak, legearen xedea eta legearekin lortu nahi diren helburuak biltzen ditu. Hala, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-babesaren araudi-esparrua osatzen du, bai eta administrazio publikoen jardunbide-lerroak finkatzen dituzten eta horien oinarrian dauden printzipioak eta babes hori arautuko duten arauak interpretatzeko baliagarriak izango diren irizpideak ere. Gainera, titulu honetan pertsona publiko zein pribatuek ingurumenaz gozatzeko, hura babesteko, zaintzeko eta hobetzeko dituzten eskubideak eta betebeharrak adierazten dira.

  2. tituluak, bestalde, Autonomia Erkidegoko erakunde komunei eta foru- zein toki-administrazioei ingurumenaren arloan dagozkien eskumenak arautzen ditu. Eta Ingurumeneko Esparru Programa finkatzen du ingurumen-politikaren koordinaziorako tresnatzat, non jasoko diren berorren indarraldian ingurumenaren kalitatea hobetzeko ildo estrategikoak eta konpromisoak. Era berean, otsailaren 27ko 3/1998 Legearen arabera sortutako Ingurumeneko Aholku Kontseiluaren osaera eta eginkizunak aldatzen ditu, administrazio publikoen eta ingurumen-politiken osaeran, kontsultan eta jarraipenean gizarte- eta ekonomia-interesak ordezkatzen dituzten sektoreen arteko lankidetzarako organo eta organo aholku emaile gisa eratuta. Legeak kendu egin du Euskadiko Ingurumen Batzordea, haren eginkizunak kontseiluarenetan txertatuz.

  3. tituluak, ingurumen-gaietan informatzeari eta jendeak parte hartzeari buruzkoak, helburutzat dauka ingurumen Administrazio publikoaren eta euskal herritarren arteko harremanean sistema berri bat diseinatzea, horiek ere ingurumen-gaietako erabakiak har ditzaten, eta hainbat alderdi arautu daitezen; esaterako, ingurumen-gaietako informazioa jasotzeko eskubidea eta informazioaren hedapena. Sistemak erakunde publiko zein pribatuek ingurumenari buruz sortutako informazio guztia bilduko du, kudeaketan, hedapenean eta erabakiak hartzean erabili ahal izateko. Eta hori ere arautu egiten da, ingurumen-gaiekin lotutako informaziorako sarbidea modu zabalenean bermatzeko, teknologikoki modu aurreratuenan, Administrazio elektroniko baten eskakizunekin bat etorrita.

  4. tituluak, berriz, ingurumenean eragina duten jardueren antolamendua arautzen du, ingurumena babesteko araudi sektorialean aurreikusitako prozedura administratiboak sinplifikatzeko eta bateratzeko premisapean. Hala, bertan xedatzen diren baldintzak eta eskakizunak jasotzen ditu, eta jardueren garapenerako oztopo juridiko eta administratiboak desagerrarazten ditu. Era horretan, Administrazioak esku hartzeko sistema berri bat finkatzen da; horri esker, legearen I. eranskinean jasotako jarduera eta instalazioetarako, erabaki administratibo bakarreko prozedura bakarra ezartzen da, ingurumen-eraginei aurrea hartzeko neurri guztiak bilduko dituena.

    Hala, ingurumen-baimen bateratuaren erregimen juridikoak xedatzen dira. Horren erregulazioak leial eusten dio kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuei buruzko Europako araudiari, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak emandako ingurumen-baimen berri bakarrari ere. Horietan, prozedura bakarrean txertatzen dira ingurumena babesten duen araudi sektorialean gaur egun sakabanatuta dauden lizentziak, baimenak eta txostenak. Gainera, jarduera sailkatuaren lizentziaren erregulazioa eta jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpenaren erregulazioa ere jasotzen ditu, toki-erakundeek kudeatuko dituztenak, aldaketa garrantzitsuren bat txertatuta.

    Hala, funtzioak erakundeen artean modu orekatuan banatuko direla bermatzeko, Autonomia Erkidegoko erakunde komunen eta lurralde historikoetako foru-organoen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legean, bizitegietarako hiri-lurrean finka daitezkeen jardueren kalifikazioarekin, neurri babesleen eta zuzentzaileen adierazpenarekin, ikuskaritzarekin eta zigorrekin lotuta organo horiei esleitutako eskumenak ordezkatu egingo dira neurri zuzentzaileak ezartzeko ahalmenekin, 10.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan, baita 10.000 biztanle edo gehiago dituzten udalerrietan ere, baldin eta dagokion udalak hala eskatzen badio eskumena duen foru-organoari.

    Era berean, ingurumenean esku hartzeko hainbat prozeduraren izapideak arintzearren (betiere, interesa duen jendeak parte hartzeko izango duen bermea mugatu gabe), jarduera bat gauzatuko den tokiaren hurbileko bizilagunei jakinarazteko izapidea desagerraraziko da, eta dagokion aldizkari ofizialean argitaratuko da, bai eta baimen edo lizentzia hori emateko eskumena duen organoaren egoitza elektronikoan eta udal-ediktuetan ere.

    Bide beretik, ingurumen-baimen bateratuaren eta ingurumen-baimen bakarraren prozeduretan txertatzen du legeak Estatuko Administrazio orokorrak eta Euskal Autonomia Erkidegoak kudeatutako arroen jabari publiko hidraulikoetara isuriak botatzeko baimena emateko prozedura. Nolanahi ere, hori txertatzeak ez du aldatzen uraren legediak aurreikusitako finantza- eta ekonomia-erregimena, ez eta administrazio horiei jabari publiko hidraulikoaren babesarekin lotuta dagozkien gainerako eskumenak ere. Zehazki, ez dira aldatuko zaintzarekin eta ikuskaritzarekin lotutako eskumenak, eta ezta zehatzeko ahalmena ere.

  5. tituluak, ingurumen-ebaluazioari buruzkoak, legearen II. eranskinean jasotako planen, programen eta proiektuen ingurumen-ebaluazioaren erregimena eguneratzen du, bere osaeran, onarpenean eta baimenean ingurumen-ezaugarriak txertatzeko modua eraginkorra izan dadin. Horretarako, ingurumenari begira bideragarriak diren aukerak hautatu beharko dira, eta era guztietako neurriak finkatu, ingurumenean eragiten diren ondorio kaltegarri guztiei aurrea hartzeko, zuzentzeko eta, hala badagokio, konpentsatzeko. Era horretan arautzen dira planen eta programen ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunterako eta sinplifikaturako prozedurak; arruntaren kasuan, planen eta programen eragin garrantzitsuak zehazten lagunduko dute eta, hala badagokio, ingurumena eta baliabide naturalak behar bezala babesteko beharrezkoak diren baldintzak finkatuko dituzte; bigarrenaren kasuan, berriz, prozedura arruntaren eraginpean jartzea badagokion ala ez finkatzen da, bai eta zer baldintzatan onartu behar den ere.

    Bestalde, proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioen (arrunta eta sinplifikatua) prozedurak asmo honekin arautzen dira: lehenengoaren kasuan, proiektu batek ingurumenean dituen eragin garrantzitsuenak balioesteko asmoz, eta, hala badagokio, berori egikaritzeko, ustiatzeko eta desegiteko baldintzak finkatzeko; bigarren kasuan, berriz, prozedura arruntaren eraginpean egon beharra ala ez ebaluatzeko, edo ingurumena eta baliabide naturalak babesteko beharrezkoak diren neurriak finkatzeko, proiektuen garapena ingurunea behar bezala zaintzearekin bateragarri eginez.

    Ingurumen-ebaluazioari buruzko araudian xedatutakoaren arabera kontsulta egin behar zaien pertsonen parte-hartze eraginkorra bermatze aldera, Ingurumen-ebaluaziorako Prozeduretan Interesa duten Pertsonen Erregistroa sortzen da. Erregistro hori Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren mendekoa izango da administratiboki.

  6. tituluak, bestalde, ingurumenaren hobekuntza bultzatzeko tresnak aurreikusten ditu. Horien artean daude, besteak beste, ingurumen-akordioak, Batasunaren Ingurumen Kudeaketako eta Ikuskaritzako Sistema (EMAS) eta Europar Batasuneko etiketa ekologikoa. Elementu horiek ingurumenaren zaintzan alderdi publikoaren zein pribatuaren arteko erantzukidetasuna ahalbidetzen dute, eta gai hori arautzen duen araudian finkatutako betebeharrak betetzen direla ziurtatuko dute. Hona hemen euskal gizarteak ingurumenaren zaintzan onartu beharreko erronka berriak eta tresnak: produktuen eta erakundeen bizi-zikloaren azterketa, izan dezaketen ingurumen-inpaktua neurtzeko eta hori murrizteko modua aztertzeko helburuarekin, ingurumenak sortzen dituen merkatuko aukerei etekina ateratzea ahalbidetzen duten produktuen eta prozesuen ekoberrikuntza eta ingurumenaren sustapena eta hobekuntza bilatuko dituen ingurumenaren zerga-sistema bat ezartzea. Era berean, erosketa publiko berdea helburuak betetzeko oinarrizkoa den mekanismo modura ageri da legean eta hura sustatzeko eta garrantzia emateko agintzen die herri-administrazioei. Zentzu horretan, eta obren kontratuen kasurako, azpiproduktuen, bigarren mailako lehengaien edo material birziklatuen erabilera kontratu horiek gauzatzeko baldintza modura ezartzea hartu da gogoan, mota horretako kontratuek baldintza horrekiko lotura zuzena baitute. Ikerketa, hezkuntza eta prestakuntza ere arauaren xedeak dira, ingurumenari buruzko ezagutzaren oinarria hobetzen hasiz, ingurumena hobetzea ekarriko duten jardunak, balioak eta portaerak herritarren artean eta erakunde guztien artean zabaltzeko bide gisa. Norabide berean, aurreikusten da herritarrek boluntariotza-ekintzetan parte hartzea, ingurumen-edukian oinarritutako interes orokorreko jarduerak egiteko, bai eta Autonomia Erkidegoaren ingurumen-balioak babesteko, zaintzeko eta zabaltzeko lagungarriak direnen aitorpenerako ekintzak ere.

  7. tituluak, ostera, ikuskaritza eta ingurumen-kontrola arautzen ditu. Eta titulu horrek aurreikusten du, alde batetik, ingurumen-lankidetzarako zer erakunderi eska diezaieketen administrazio publikoek jarduerak egiaztatzeko eta kontrolatzeko funtzioak gauzatzeko. Ezinbestekoa izango da funtzionamenduari, jarduera-mailari eta jardunen irismenari buruzko araudia garatzea. Bestalde, legearen eraginpean dauden jardueren ingurumen-legezkotasuna bermatuko duen ingurumen-ikuskaritzak ere erregulazio zehaztua izan beharko du hainbat alderdiri dagokienez. Esaterako, ingurumen-kontrol, -zaintza eta -ikuskaritza-lanak egingo dituzten langileei dagokienez (administrazio publikoen zerbitzura dabiltzan langileek zuzenean egin ditzakete, edo, bestela, horiek eskatuta edo horien izenean, ingurumen-lankidetzarako erakundeek); eta ingurumen-ikuskaritzaren plangintzari dagokionez (legeak adierazitako gutxieneko edukiarekin, aldian behin egingo diren eta ikuskaritza-programatan zehaztuko diren planetan jaso beharko da plangintza hori, non txertatuko diren ingurumen-eragina duten jarduera mota bakoitzerako bisiten maiztasuna, arauak finkatzen dituen irizpideak eta arauz xeda daitezkeen beste batzuk aintzat hartuko dituen ingurumen-arriskuen ebaluazio sistematiko batean oinarrituta).

  8. tituluak ingurumen-legezkotasuna eta ingurumen-kalteengatiko erantzukizuna lehengoratzeko modua arautzen du. Hala, martxan diren jarduerak legeztatzeko hartu beharreko neurriak zehazten dira, baldin eta baimenik edo lizentziarik ez badute, aurretiazko jakinarazpen-prozedurarako izapideak gauzatu ez badituzte edo, horiek izanik ere, funtzionamenduan gabeziak antzematen bazaizkie. Ingurumen-legezkotasuna berrezartzeko prozedura (prozedura zigortzailetik kanpo dagoena) ere araututa dago legean, hartu beharreko neurrien nahitaezko betearazpena barne. Ingurumen-kalteengatiko erantzukizuna ere legean dago aurreikusita, kalte horiek eta kalteak izateko berehalako mehatxuak nabarmenak badira, horiei aurrea hartzeko, horiek saihesteko eta konpontzeko helburuarekin, ingurumen-erantzukizunari buruzko araudian araututako moduan eta baldintzetan.

    Azkenik, IX. tituluak ingurumeneko zehapen-erregimena arautzen du, eta arau-haustea dakarten gertakarien tipifikazioa biltzen du, honela sailkatuz: oso larriak, larriak eta arinak. Zigorren mailaketa arau-hauste mota bakoitzerako finkatuko da. Eta xedatzen da jartzen den zigorrak arau-haustearen larritasunari egokitutakoa izan beharko duela, legeak zehaztutako irizpideak aintzat hartuz. Diziplina-erregimenaren baitan, halaber, arau-haustea dakarten gertakarien eraginez aldatutako egoerak lehengoratzeko eta Administrazio publikoari eragindako kalteak ordaintzeko betebeharra dago aurreikusita. Arau-hausteak ekiditeko neurri osagarri gisa, arau-hauste larriak edo oso larriak eginez gero, Administrazio publikoarekin kontratatzeko debekua edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea xedatzen da, harik eta dagozkion neurri babesleak eta zuzentzaileak egikaritu arte, edo zigorraren zenbatekoa ordaindu arte. Era berean, xedatzen da arau-hausleen erregistro bat sortzea, non jasoko diren ebazpen irmoa jaso duten arau-hausle publiko zein pribatuen izenak. Erregistro honen helburu bakarra da ezarritako zehapenen inguruko gezurta ezinezko informazioa herri-administrazioen eskura egotea, arauak berriro hautsi diren baloratzeko edo zehazpen osagarriak ezarri eta haien jarraipena egiteko (kontratatzeko edo dirulaguntzak lortzeko debekua, esate baterako). Ildo beretik, arau-hausteengatik ezarritako zigorrak eta erantzuleen nortasuna iragartzea ere aurreikusten da. Azkenik, zigorren ordezko ingurumen-prestazioa ere aurreikusten da, alegia, ingurumenaren onurarako lehengoratze-, zaintza- edo hobekuntza-ekintzen bidezko zehapenak ezar daitezke, zigorra jartzen duen organoak erabakitako baldintzetan eta moduan.

    LEHENENGO TITULUA

Lege honen xedea da, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko, kontserbatzeko eta hobetzeko arau-esparrua xedatzea, pertsona fisiko zein juridikoek izango dituzten eskubide zein betebeharrak finkatuz, honako helburu hauek betetze aldera:

  1. Herritarrak ingurumen-presio eta arriskuetatik babestea.

  2. Ingurumena babestea, haren narriadurari aurrea hartzea eta kalteak izan dituen tokian lehengoratzea.

  3. Baliabideak modu eraginkorrean kudeatzea, ekonomia jasangarria, zirkularra eta hipokarbonikoa sustatuz.

  4. Berotegi-efektuko gasak murrizteko anbizio handiko neurriak ezartzea, Parisko Akordioa eta klima-aldaketaren aurkako borrokari buruzko beste xedapen batzuk betetzeko.

  5. Ingurumenaren babesean alderdi publikoaren eta pribatuaren arteko erantzukidetasuna sustatzea.

  6. Ingurumen Administrazioaren funtzionamendua arintzea, prozedura administratiboak sinplifikatuz eta bateratuz, ingurumenean eragina duten jardueretan esku hartzeko teknikak arautuz, eta, betiere, bertan xedatutako baldintzak eta eskakizunak txertatuz.

  7. Lege honen aplikazio-eremuan sartzen diren jarduerak zaintzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko mekanismo eraginkorrak ezartzea.

  8. Ingurumen-arloko informaziorako sarbidea zein parte-hartze publikoa eta justiziarako sarbidea bermatzeko mekanismo eraginkorrak ezartzea.

  9. Ingurumenean eragina duten jardueren antolamenduan eskumena duten administrazio eta organo publikoek egikaritutako eskumenak koordinatzeko beharrezkoak diren neurriak sustatzea.

  10. Ingurumenari buruzko ezagutza- eta informazio-oinarria hobetzea.

  11. Hezkuntza-maila guztietan ingurumen-hezkuntza bultzatzea, bai eta herritarren eta eragile sozialen kontzientziazioa ere, ingurumena babesteari eta hobetzeari dagokienean.

  12. Ingurumen-garapen jasangarria bermatzea, nazioartean onartzen diren garapen jasangarrirarako helburuak lortzen lagunduz.

  1. Lege honen eraginetarako, definizio hauek hartuko dira kontuan:

    1. Ingurumen-akordioa: eskumena duen ingurumen Administrazioaren eta enpresa baten, edo sektore, kolektibo edo erakunde jakin baten ordezkarien artean sinaturiko akordioa. Haren arabera, bi aldeak beren borondatez elkartzen dira ingurumena babesteko helburuak betetzeko.

    2. Ingurumen-baimen bateratua: Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak idatzitako ebazpena, ingurumena eta pertsonen osasuna babesteko asmoz I.A eranskinean jasotako jarduerak edo instalazioak osorik edo hein batean ustiatzeko baimena ematen duena, lege honen xedapenak zein xedea eta aplikagarria den araudia betetzen dituela bermatzeko baldintza zehatzetan. Baimen hori baliagarria izango da, lege honetan aurreikusitako aplikazio-eremuarekin bat etorrita, kokapen bera izango duen instalazio batentzat edo gehiagorentzat, edo instalazio baten edo gehiagoren zati batentzat edo batzuentzat.

    3. Ingurumen-baimen bakarra: Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak idatzitako ebazpena, ingurumena eta pertsonen osasuna babesteko asmoz I.B eranskinean jasotako jarduerak edo instalazioak osorik edo hein batean ustiatzeko baimena ematen duena, lege honen xedapenak zein xedea eta aplikagarria den araudia betetzen dituela bermatzeko baldintza zehatzetan. Baimen hori baliagarria izango da, lege honetan aurreikusitako aplikazio eremuarekin bat etorrita, kokapen bera izango duen instalazio batentzat edo gehiagorentzat, edo instalazio baten edo gehiagoren zati batentzat edo batzuentzat.

    4. Jarduera sailkatua: ingurumenari, pertsonei edo haien ondasunei kalteak eragin diezazkiekeen, kalte horiek eragiteko arriskua sor dezakeen edo pertsonei eragozpenak sor diezazkiekeen titulartasun publiko edo pribatuko edozein jarduera, ingurumen-baimen bateratua eta ingurumen-baimen bakarra behar ez dutenak.

    5. Lehendik dagoen jarduera edo instalazioa: lege hau indarrean jarri aurretik baimenduta zegoen zeinahi jarduera edo instalazio.

    6. Jarduera sailkatua aurretiaz jakinaraztea: dokumentu honen bidez interesdunek toki Administrazioko organo eskudunari jakinarazten diote I.D eranskinean jasotako jarduerak edo instalazioak prest daudela jarduera hasteko.

    7. Ekoberrikuntza: jarduera berritzailerako modu oro, baldin eta bere emaitza edo helburua bada ingurumenaren zaintza modu nabarmenean hobetzea. Tartean daude ekoizpen-prozesu berriak, produktu zein zerbitzu berriak, eta enpresa- edo kudeaketa-metodo berriak, baldin eta horiek erabiliz edo egikarituz gero nabarmen murrizten badira ingurumenak izan ditzaketen arriskuak, kutsadura edo baliabideen erabileraren bestelako inpaktu negatibo batzuk, edo horiei aurrea hartzen bazaie, horiekin lotutako jardueren bizi-zikloan zehar.

    8. Ingurumenean eragin nabarmena izatea: ingurumenaren kalitatearen edozein alderdiren aldaketa kaltegarri eta nabarmena, batez ere, iraunkorra denean edo luze irauten duenean. Natura 2000 Sareko guneen kasuan, ondorioa nabarmentzat joko da lekuan kontserbatu behar diren habitaten edo espezieen kontserbazio-egoera definitzen duten parametroak okerragotu edo, hala badagokio, lehengoratzeko aukerak oztopatu baditzake.

    9. Ingurumen-informazioa: administrazio publikoen edo sektore publikoko gainerako erakundeen edo horien izenean diharduten beste subjektu batzuen esku dagoen idatzizko, ikusizko eta entzutezko informazio oro, elektronikoa edo beste edozein eratako informazioa, bat etorrita Europako zuzentarauek eta Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzekoa den transposizio-araudiak ingurumen-alorreko informazioa eskuratzeari, jendeak parte hartzeari eta justiziara jotzeko eskubideei buruz ezarritakoarekin.

    10. Instalazioa: zeinahi unitate tekniko finko edo mugikor, non lege honen I. eranskinean eta II. eranskinean zerrendatutako jarduera bat edo batzuk garatzen diren, eta baita toki horretan gauzatuko diren jarduerekin antzekotasun teknikoa dutenekin zuzeneko lotura duten beste jarduera batzuk ere, baldin eta isurpenetan eta kutsaduran ondorioak edo ingurumenean bestelako eraginak izan baditzakete.

    11. Jarduera sailkatuaren lizentzia: toki Administrazioan eskumena duen organoak idatzitako ebazpena, baldintza batzuen arabera jarduera sailkatu bat egitea ahalbidetzen duena, lege honen xedapenak eta helburua, eta baita aplikagarria den araudia ere, betetzen dituela bermatzeko.

    12. Neurri zuzentzaileak: ingurumen-alorrean eskumenak dituen organoak ezarritako neurriak ingurumenaren gaineko ondorioen larritasuna edo hedadura murrizteko, eragin horiek nabarmenak izateari utz diezaioten epe erdian edo luzean.

    1. Babes-neurriak: ingurumen-alorrean eskumenak dituen organoak ezarritako neurriak ingurumenaren gainean eragin nabarmenik sortu ez dadin.

    2. Eskura dauden teknika onenak: jardueren eta dagokien ustiapen moten garapen-fase aurreratuena, demostratu dezaketenak zenbait teknikak zein baimenaren beste baldintza batzuek (isurpenak saihesteko edo, hori ezin bada, murrizteko, eta isurpenek ingurumenean eta pertsonen osasunean daukaten eragina txikitzeko xedez sortuek) isurpenen mugako balioen oinarria izateko duten gaitasun praktikoa.

      Ondorio horietarako, hauek honela ulertu behar dira:

      1. «Teknikak»: erabilitako teknologia, instalazioa diseinatuta, eraikita, zainduta, ustiatuta eta geldituta dagoen moduarekin batera.

      2. «Eskura dauden teknikak»: dagokion industria-sektorearen testuinguruan aplikatzea ahalbidetzen duen eskala batean garatutako teknikak, ekonomiari eta teknikari dagokienez baldintza bideragarrietan, kostuak zein onurak aintzat hartuz, nola teknikak Europar Batasunean sortu edo erabiltzen badira, hala Europar Batasunetik kanpo; betiere, titularrak horietarako sarbidea baldin badu arrazoizko baldintzetan.

      3. «Teknika onenak»: ingurumenaren babes-maila orokor altua lortzeko eraginkorrenak diren teknikak dira.

    1. Funtsezko aldaketa: baimendutako jarduera edo instalazioren batean egiten den zeinahi aldaketa, baldin eta eragin nabarmenak izan baditzake ingurumenean zein pertsonen segurtasunean eta osasunean, baimen edo lizentzia hori emateko edo aurretiazko jakinarazpena jasotzeko eskumena duen organoaren iritziz, eta lege honetan xedatutako irizpideekin bat etorrita.

    2. Funtsezkoa ez den aldaketa: baimendutako jardueraren edo instalazioaren ezaugarrietan, funtzionamenduan edo hedapenean gertatzen den zeinahi aldaketa, funtsezkotzat ez joagatik, ingurumenean eta pertsonen segurtasunean eta osasunean eragina izan badezake.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko ingurumen-gaietan eskumena duen sailburuordetza edo hori ordezkatuko duen organoa.

    4. Interesa duten pertsonak: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 4. artikuluan aurreikusitako zeinahi egoeratan daudenak, eta irabazi-asmorik gabeko zeinahi pertsona juridiko, Ingurumenaren alorrean informazioa eskuratzeko, jendeak parte hartzeko eta justiziara jotzeko eskubideak arautzen dituen uztailaren 18ko 27/2006 Legearen 23.1 artikuluan zehaztutako baldintzak betetzen badituzte.

    5. Sustatzailea: plan, programa edo proiektu bat inplementatu nahi duen edozein pertsona fisiko edo juridiko, publiko nahiz pribatu.

    6. Publiko orokorra: zeinahi pertsona fisiko zein juridiko, bai eta horien elkarte, erakunde eta taldeak ere, aplikagarria zaien araudiaren arabera sortutakoak.

    7. Titularra: instalazio edo jarduera bat osorik edo partzialki ustiatzen duen edozein pertsona fisiko edo juridiko.

    8. Isurpenen mugako balioak: parametro espezifiko jakin batzuen (isurpen baten kontzentrazioaren edo isurpen- mailaren) arabera adierazitako masa edo energia, zeinaren balioa ezin den gainditu finkatutako epealdietan.

      II.G eranskinean definizio gehigarriak ageri dira, ingurumen-ebaluazioaren ondorioetarako.

  1. Lege hau honako printzipio hauetan oinarritzen da:

    1. Arreta eta prebentzio-ekintza, kutsadurari jatorrian bertan aurre hartzea eta «kutsatzen duenak ordain dezala».

    2. Informaziorako sarbidea, gardentasuna eta herritarren parte-hartzea politika publikoen diseinuan eta egikaritzean.

    3. Baliabide naturalen arrazoizko erabilera eta energiaren erabilera eraginkorra.

    4. Ingurumen-alderdiak erabakiak hartzeko prozesuan txertatzea.

    5. Ingurumenaren zaintzarekin lotutako instalazioak eta jarduerak aurrerabide teknikoetara egokitzea.

    6. Eragile publikoen eta pribatuen artean partekatutako erantzukizuna.

    7. Autosufizientzia eta hurbiltasuna hondakinen kudeaketan.

  2. Lege honen helburuak betetzeko hartzen diren neurriak karga administratiboen arintasun, prozedura-sinplifikazio eta murrizketa printzipioekin bat etorrita aplikatuko dira.

  3. Lege honen printzipioek emango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan Administrazio publikoen jardunbide-lerroak, bai eta ingurumena eta pertsonen osasuna babesteko dagozkien arauen interpretazio-irizpideak ere.

Lege honen helburuak betetzera bideratutako jarduerak onura publikokotzat edo interes sozialekotzat jo ahal izango dira, ondorio guztietarako, eta, bereziki, legearen eraginpean dauden ondasunen edo eskubideen desjabetzeari begira, legediak gai horri buruz xedatutako guztiarekin bat etorrita.

Lege honetan aurreikusitakoarekin bat etorrita, pertsona guztiek dute honako hauetarako eskubidea:

  1. Ingurumen egokiaz baldintza berdinetan gozatzeko.

  2. Ingurumena babesteko hartzen diren erabakien eta politiken diseinuan parte hartzeko, zuzenean zein elkarteen bidez, eta, betiere, dagozkien arauek xedatutako baldintzetan.

  3. Ingurumenaren eta baliabide naturalen egoerari buruzko informazioa eskuratzeko eta ingurumen-alorrean justiziara jotzeko, oinarrizko legedian ezarritakoaren arabera.

  4. Akzio publikoa egikaritzeko eskubidea, euskal Administrazio publikoei eskatzeko ingurumen-legediak xedatutako betebeharrak gauza ditzatela.

  5. Eskumena duten administrazio publikoetako organoek Administrazio egoki baten printzipioekin bat etorrita jardun dezaten, interes orokorra asetzeko helburuarekin, gardentasuna, eragingarritasuna, ekonomia eta eraginkortasuna bermatuz.

Lege honetan aurreikusitakoarekin bat etorrita, pertsona guztiek dute honako hauetarako betebeharra:

  1. Ingurumena babestu, zaindu eta hobetzekoa.

  2. Hondakinen sorkuntza, atmosferara egindako isurpenak, zarata, bibrazioak, hauts- eta argi-kutsadura, usainak eta uretara edo lurzorura egindako isurpenak saihestekoa edo, hala badagokio, murriztekoa.

  3. Hala badagokio, eraldatutako ingurumena lehengoratzekoa.

  4. Lege honen aplikazio-eremuaren baitan zeinahi jarduera gauzatzeko dagokion titulu administratiboa edukitzekoa, baldin eta horrek eragina badu ingurumenean eta pertsonen osasunean; eta, azkenik, jarduera hori egikaritzeko xedatutako baldintzak betetzekoa.

    BIGARREN TITULUA

    INGURUMEN POLITIKAREN ESKUMENAK ETA KOORDINAZIOA

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde komunei dagokie:

    1. Estatuaren ingurumen- eta ekologia-gaietako oinarrizko legearen garapena eta egikaritzea, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuan eta Lurralde Historikoen Legean aurreikusitakoarekin bat etorrita.

    2. Autonomia-erkidegoen mailako ingurumen-planak eta -estrategiak osatzea eta onartzea.

    3. Europar Batasuneko erregelamenduak zuzenean aplikatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea, eta Europako gainerako araudiek eta zuzentarauek xedatutako betebeharrak garatu eta egikaritzea.

    4. Ingurumenean eta pertsonen osasunean eragina duten jardueren antolamenduarekin, ikuskaritzarekin eta diziplinarekin lotuta lege honetan esleitutako eskumenak egikaritzea.

    5. Lege honek eta gainerako araudi sektorialak ingurumenarekin lotuta esleitutako beste eskumen batzuk egikaritzea.

    6. Oinarrizko legeriak edo Europakoak eskatutako maila igoko duten ingurumena babesteko arau osagarriak emateko ahalmena.

  2. Lurralde historikoetako foru-organoei dagozkie, bestalde, Autonomia Erkidegoko erakunde komunen eta lurralde historikoetako foru-organoen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legean aitortutako eskumenez gainera, honako hauek:

    1. Lurralde historikoan ingurumen-planak eta -estrategiak osatzea eta onartzea, eta, bereziki, hiri- hondakinen kudeaketa- esparruaren programazioa gauzatzea, dagozkion foru-planen bitartez.

    2. Udalei laguntza ematea lege honetan araututa dauden jarduera sailkatuaren lizentzia- eta jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpen-prozeduren eraginpean dauden jarduerei eta instalazioei buruzkoetan.

    3. Ingurumen-ebaluaziorako prozeduren amaierako adierazpenak eta txostenak egitea, baldin eta plana, programa edo proiektua baimentzeko edo behin betiko onartzeko funtsezko eskumena lurralde historikoetako foru-organoek baldin badute, lege honek xedatzen duenarekin bat etorrita.

    4. Lurralde historiko bakoitzaren esparruan udal esku-hartzeak koordinatzea, etxe-hondakinen alorrean zerbitzuen prestazio integrala bermatu ahal izateko.

    5. Etxe-hondakinak kudeatzeko udalaz gaindiko azpiegiturak bultzatzea.

    6. Lege honek eta gainerako araudi sektorialek ingurumenarekin lotuta esleitutako beste eskumen batzuk egikaritzea.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei dagozkie honako hauek, euren eskumenen eremuan:

    1. Ingurumenean eta pertsonen osasunean eragina duten jardueren antolamenduarekin, ikuskaritzarekin eta diziplinarekin lotuta lege honetan esleitutako eskumenak egikaritzea.

    2. Lege honek, gainerako araudi sektorialek eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legeak ingurumenarekin lotuta esleitutako beste eskumen batzuk egikaritzea.

  1. Ingurumen-arloko eskumenak egikaritzean, ingurumenaren zaintzarekin lotutako eskakizunak gainerako politika publikoetan txertatzeko, koordinatzeko, lankidetzan jarduteko eta eraginkortasunez jokatzeko printzipioekin bat etorrita jardun beharko dute Administrazio publikoek. Zehazki, jardunak eraginkorrak eta koherenteak izango direla ziurtatzeko beharrezkoa den laguntza eman beharko dute, elkarrekin informazioa trukatuz, lege honetan xedatutako helburuak betetze aldera.

  2. Horretarako, Administrazio publikoek lankidetza-mekanismoak diseinatu eta kudeatuko dituzte, euren jardunak elkarrekiko informazio- eta lankidetza-printzipioetara egokituz, udalerrietako ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-politiken kudeaketa bateratua sustatzeko, administrazio horien eta herritarren arteko adostasunarekin.

  3. Ingurumen-politikaren koherentzia bermatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari dagokio ingurumenarekin lotutako interes publikoak eskatutako koordinazio-ekintzak sustatzea.

  1. Hondakinak Koordinatzeko Organoak, arlo honetako kontsulta- eta lankidetza-organoa den aldetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan hondakinak planifikatzeko eta kudeatzeko planak eta ekintzak koordinatzea du helburu.

  2. Hondakinak Koordinatzeko Organoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean ingurumenaren arloko eskumena duen sailari atxikitzen zaio, eta sail horretako titularra du buru. Hiru lurralde historikoetako foru-organoen ordezkari gisa bokal izendatzen diren kideak izango dira batzordekide.

  3. Hondakinak Koordinatzeko Organoak bere barne-funtzionamenduko arauak onartuko ditu eta, hala badagokio, sekzioak sortuko ditu, hondakinen tipologiaren arabera. Sortzen diren atalak administrazio publikoetako teknikariek soilik osatu ahal izango dituzte, elkarteek eta klusterrek izendatutakoekin batera, aztertu beharreko gaien izaerak hala eskatzen duenean.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-politika Ingurumeneko Esparru Programa batean zehaztuko da. Programa horretan ingurumenaren egoerari buruzko diagnostiko bat, ildo estrategikoak eta kalitatea hobetzeko bere indarraldian gauzatu beharreko konpromisoak jasoko dira, baita jarduteko lehentasunak eta iritsi beharreko helburuak ere.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak egingo du Ingurumeneko Esparru Programa eta Gobernu Kontseiluak onetsiko du, Ingurumenerako Aholku Kontseiluak txostena egin ondoren. Plan espezifikoen bidez garatu ahalko da programa eta bertan ezarriko dira bere indarraldia eta jarraipena egiteko eta berrikusteko prozedura.

  1. Ingurumenerako Aholku Kontseiluak, Euskal Autonomia Erkidegoko organo aholku emaile eta lankidetzarako organo gisa, ingurumen-politiken osaeran, kontsultan eta jarraipenean administrazio publikoen eta gizarte, ekonomia eta unibertsitatearen interesak ordezkatzen dituzten sektoreen arteko harremana eta lankidetza bultzatzea du xede. Kontseilua, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren ingurumen-gaietan eskumena duen sailari atxikia dago.

  2. Ingurumenerako Aholku Kontseiluari dagozkio honako funtzio hauek:

    1. Berak aintzakotzat hartu beharreko eta ingurumenarekin zerikusia duten planetan eta programetan ingurumen-politikarekin lotutako gaiei buruzko informazioa eta aholkularitza ematea.

    2. Ingurumenaren zaintzarekin zerikusia duten lege-aurreproiektuei eta -xedapen orokorren proiektuei buruzko txostenak egitea.

    3. Ingurumeneko Esparru Programaren eta hura garatzeko plan espezifikoen txostenak egitea.

    4. Ingurumen-politikak enplegu-sorkuntzarekin, garapen jasangarriarekin, ekimen ekonomiko publiko eta pribatuaren koordinazioarekin eta ingurumen-gaietan herritarren parte-hartzearekin, hezkuntzarekin eta sentsibilizazioarekin uztartzeko neurriak eta txostenak proposatzea eta ematea.

    5. Kontseiluan ordezkaritza duten erakundeek ingurumenaren alorrean aurrera eramandako esku-hartze guztien jarraipen-lanak egitea.

    6. Unibertsitateek eta ikerketa-zentroek ingurumen-politikan parte har dezaten sustatzea.

    7. Legez edo erregelamenduz esleitutako gainerako funtzio guztiak gauzatzea.

  3. Ingurumenerako Aholku Kontseiluak bere barne-funtzionamendurako arauak ezarriko ditu eta, kasua bada, sekzioak sortuko ditu, landu beharreko gaiek hala eskatzen dutenean.

  4. Ingurumenerako Aholku Kontseiluaren txostenak, gomendioak eta proposamenak ez dira lotesleak izango.

  1. Ingurumenerako Aholku Kontseiluko burua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko ingurumen-gaietan eskumena duen saileko titularra da, eta bertako kideak dira honako hauek ordezkatzeko izendatutakoak:

    1. Eusko Legebiltzarra.

    2. Eusko Jaurlaritza.

    3. Lurralde historikoetako foru-organoak.

    4. Udalerriak.

    5. Ingurumen-sektoreak ordezkatzen dituzten herri-elkarte edo -mugimenduak.

    6. Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteak.

    7. Lehen sektoreko (nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza) erakundeak eta taldeak.

    8. Enpresa-erakunde eta -taldeak.

    9. Sindikatuak, nekazaritzako sindikatuak barne.

    10. Zientziaren eta Teknologiaren Euskal Sareko zentroak.

    11. Euren egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitateak.

    12. Ingurumen-gaietan ospe handia duten pertsona adituak.

    1. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren ordezkari bat.

  2. Araudiaren arabera zehaztuko dira Ingurumenerako Aholku Kontseiluaren osaera, kideak izendatzeko prozedura, emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua bermatuz, eta antolatzeko eta funtzionatzeko oinarrizko arauak.

    HIRUGARREN TITULUA

    INGURUMEN GAIEI BURUZKO INFORMAZIOA ETA JENDEAREN PARTE HARTZEA

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak ingurumenaren egoerari buruzko testuinguru-txosten bat osatu eta argitaratuko du urtean behin, eta lau urtean behin, txosten oso bat. Txosten horietan ingurumenaren kalitateari eta jasaten dituen presioei buruzko datuak bilduko dira, lurzoruaren artifizializazioa barne, bai eta laburpen ez tekniko bat ere, jendeak ulertzeko modukoa.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak sarbide publikoko informazio-sistema iraunkor eta irisgarri bat eduki beharko du, gutxienez, honako hauei buruzko datu nahikoak izango dituena:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko uraren, airearen, gearen, lurzoruaren, faunaren, floraren, geodibertsitatearen eta biodibertsitatearen, ekosistemen zerbitzuen, paisaiaren, Natura 2000 Sarearen eta naturagune babestuen egoera eta kalitatea, bai eta lurraldeko babes bereziko eremuena ere, horien elkarrekiko interakzioak barne.

    2. Ingurumen-kudeaketarako planak eta programak eta ingurumena babesteko bestelako jardun publikoak, edo ingurumen-elementu eta -baldintzei eragin dietenak edo eragin diezaieketenak.

    3. Ingurumenaren kalitateari buruzko helburuak eta arauak.

    4. Emandako ingurumen-baimen bateratuak eta ingurumen-baimen bakarrak.

    5. Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak planei, programei eta proiektuei buruz emandako ingurumen-txostenak eta -adierazpenak, baita lege honen 13. artikuluan aurreikusitako txostenak ere.

    6. Ingurumen-informazioa euren eskuetan duten ingurumen-agintari publikoen zerrenda.

  2. Agintari publikoek eta sektore publikoko gainerako erakundeek euren esku dagoen edo euren izenean beste subjektu batzuek daukaten ingurumen-informaziorako sarbide-eskubidea behar bezala egikarituko dela bermatuko dute, eta informazio hori hedatuko dela eta ahalik eta modu zabal, sistematiko eta teknologikoki aurreratuenean jendearen eskura jarriko dela ziurtatuko dute, sarbide-berdintasuna, irisgarritasun unibertsala eta datu publikoen berrerabilera bermatuz.

    Agintari publikoek, ingurumen-alorreko informazioa hedatzerakoan, herritarrek ingurumen-informaziorako izan behar duten sarbideari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2003ko urtarrilaren 28ko 2003/4/EB Zuzentarauaren eta Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzeko haren transposizio-araudiak xedaturikoa beteko dute.

  3. Helburu horrekin, besteak beste, Ingurunet sortzen da, EAEko Ingurumen Informaziorako Sistema. Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren mendekoa da, eta bere helburua izango da Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenari buruzko informazio alfanumeriko, grafiko edo beste era bateko guztia, ingurumen-informazioa sortzen duten era guztietako erakunde publiko zein pribatuena, osatzea, kudeaketan, ikerketan, hedapen publikoan, ingurumen-hezkuntzan eta erabakiak hartzean erabili ahal izateko.

    Inguruneten erreferentziazko informazio-sistema gisa eskuragarri dagoen informazio guztirako sarbide publikoa bermatu beharko da.

    Behar besteko publizitatea eta komunikazioa izango ditu, herritarrek ezagutu dezaten.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari dagokio Ingurumen Informaziorako Sistema antolatzea, kudeatzea eta ebaluatzea, bai eta informazio hori arautuko duten eta berorren erabilera partekatua eta berrerabilera bermatuko duten arauak eta irizpideak onartzea ere. Ezinbestekoa izango da jardun horien erregelamendua garatzea.

  5. Eskuragarri dagoen ingurumen-informazioaren fluxua bermatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak lankidetza-politikak sustatuko ditu, besteak beste, beste administrazio publiko, unibertsitate, ikerketa-zentro, enpresa- eta gizarte-erakunde batzuekin, lehendik dauden informazio-sistemak integratzeko eta, hala badagokio, koordinatzeko.

  1. Ingurumen-informazioaren eskaeren izapidetze-prozesuak bete egin behar ditu herritarrek ingurumen-informaziorako izan behar duten sarbideari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2003ko urtarrilaren 28ko 2003/4/EB Zuzentarauak eta Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzeko haren transposizio araudiak xedaturiko modua eta bermeak.

  2. Ingurumen-informazio jakin eta zehatz bat ez bada zabaldu, edo informazio horrek ez badauka sarbide publikorik, zeinahi pertsonak eskatu ahal izango dio informazio hori bere esku daukan agintari publikoari.

  3. Agintaritza publikoak, eskaera jaso eta gehienez ere hilabeteko epean (eskatutako informazioa bolumen edo konplexutasun handikoa bada, bi hilabeteko epean), eskatutako informazioa eman beharko du, edo, bestela, emateari uko egin, horretarako arrazoiak zehaztuz.

  4. Herritarrek ingurumen-informaziorako izan behar duten sarbideari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2003ko urtarrilaren 28ko 2003/4/EB Zuzentarauak eta Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzeko haren transposizio araudiak xedaturikoa izango dira informazioa ukatzeko arrazoiak, baina kasu guztietan, interpretazio murriztailea egin beharko zaie.

    Ukatzeko arrazoi horiek aplikatu ahal izango dira aurreko artikuluan jasotako hedapen-betebeharrei dagokienean.

  5. Informazioa ukatzeko erabakiaren kontra legearen arabera dagokion errekurtso administratiboa jarri ahal izango da.

  1. Administrazio publikoek eta sektore publikoko gainerako erakundeek eurek osatu edo onartutako eta ingurumenean zuzenean edo zeharka eragina duten gaiei buruzko erabakiak hartzeko prozeduretan modu erreal eta eraginkorrean parte hartzeko eskubidea behar bezala egikarituko dela sustatu eta bermatuko dute.

  2. Zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek sustatu eta bermatuko dute interesa duten pertsonek eta publiko orokorrak parte hartuko dutela ingurumenean esku hartzeko prozeduretan eta ingurumenarekin zerikusia duten plan, programa eta xedapen orokorren osaeran, aldaketan, berrikuspenean eta onarpenean. Parte-hartze horretan aintzat hartuko da genero-ikuspegia.

  3. Interesa duten pertsonek eta publiko orokorrak aipatutako prozeduretan parte hartzeko eskubidea baliatu ahal izango dute, zeinahi erabaki hartu aurretik. Horretarako, iritziak, oharrak edo alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte, eta guztiek jaso beharko dute erantzun arrazoituren bat.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-eskumenak dituzten administrazioei lege honetan eta ingurumenari buruzko gainerako arloko legerian xedatutakoa betetzeko akzioa publikoa izango da.

  2. Nornahik eskatu ahal izango die eskumena duten administrazioei ingurumen-legezkotasuna berrezartzeko neurriak edo ingurumen-kalteengatiko erantzukizunezko neurriak hartzea, eta lege honetan xedatutakoaren arabera arau-hausteak izan daitezkeen jardunak salatzea.

  3. Ingurumen-arloko arau-hausteei buruzko informazioa ematen duten salatzaileen eskubideak eta babesa sustatu eta bermatuko dira, Europar Batasuneko zuzenbideak ezartzen duen bezala.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-eskumenak dituzten administrazioek indartu egingo dute jurisdikzio-organoekiko koordinazioa, ingurumen-fiskaltzarekikoa bereziki, eraginkortasunik eta azkartasunik handienak bermatzeko bide administratiboan jarduketak egin bitartean delitu-zantzuak antzematen badira.

Derrigorrezkoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek lege honen esparruan gauzatutako jardunetan zerbitzu elektronikoak erabiltzea, administrazio publikoen prozedura administratibo erkidea arautzen duen arauan xedatutakoarekin bat etorrita, eta erabat beteko dira pertsonek administrazio publikoekiko harremanetan baliabide elektronikoak erabiltzerakoan dituzten eskubideak.

LAUGARREN TITULUA

INGURUMENEAN ERAGINA DUTEN JARDUEREN ANTOLAMENDUA

  1. Lege honen I. eranskinean jasotako jarduera eta instalazio publiko zein pribatuak, hain justu, ingurumenean esku hartzeko honako erregimen hauen eraginpean egongo dira:

    I.A eranskineko jarduerak eta instalazioak, ingurumen-baimen bateratuaren erregimen juridikoaren eraginpean.

    I.B eranskineko jarduerak eta instalazioak, ingurumen-baimen bakarraren erregimen juridikoaren eraginpean.

    I.C eranskineko jarduerak eta instalazioak, jarduera sailkatuaren lizentziaren erregimen juridikoaren eraginpean.

    I.D eranskineko jarduerak eta instalazioak, jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpenaren erregimen juridikoaren eraginpean.

  2. Jarduerak eta instalazioak ingurumenean esku hartzeko lege honetan araututako erregimenen eraginpean jartzea jarduera horiek ingurumenean eta pertsonen osasunean duten eragin handiagoan ala txikiagoan oinarritzen da, honako ezaugarri hauek kontuan hartuta:

    1. Instalazioaren dimentsioa eta ekoizpen-gaitasuna.

    2. Ur-kontsumoa, energia-kontsumoa eta beste baliabide batzuen kontsumoa.

    3. Sortutako hondakinen kopurua, pisua eta tipologia.

    4. Atmosferara eta uretara egin litezkeen isurpenak.

    5. Egin litezkeen soinu-igorpenak.

    6. Istripu-arriskua.

    7. Substantzia arriskutsuen erabilera.

    8. Lurzorua okupatzea.

  3. Lege honetan aurreikusitako jarduera sailkatuaren lizentziaren eta jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpenaren erregimen juridikoak aplikatuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren aurrean edo dagozkion beste administrazio publiko batzuen aurrean baimen-, komunikazio-, jakinarazpen- edo erregistro-izapideak egiteari inolako kalterik egin gabe, aplika daitekeen araudi sektorialak xedatzen duenarekin bat etorrita.

  4. Udalek ezin izango dute ingurumen-baimen bateratua, ingurumen-baimen bakarra edo jarduera sailkatuaren lizentzia behar duten jardueretarako lizentziarik eman dagokien gaikuntza-titulua izan arte.

  5. Ingurumenean esku hartzeko artikulu honetan aurreikusitako erregimenen batean txertatutako jarduera edo instalazio bat horietako beste erregimen baten eraginpean jarri beharko balitz, jarduera zabaldu edo aldatu delako, aldaketa hori egitean kontuan hartuko da lege honetan xedatutakoaren arabera dagokion prozedura, horretarako berariazko prozedura arauz finkatzen ez den bitartean.

  6. Produktu edo prozesu berriak ikertzera, garatzera eta esperimentatzera bideratutako jarduerak eta instalazioak, edo horien parte batzuk, ez dira ingurumenean esku hartzeko artikulu honetan aurreikusitako erregimenen eraginpean jarriko, hori baimentzeko eskumena duen organoak (horren eraginpean egonez gero) ingurumena eta pertsonen osasuna babesteko beharrezkoak diren prebentzio-neurriak xedatzeari kalterik egin gabe; horretarako, sustatzaileak aurreikusitako jardueraren iraupenaren ezaugarriei eta balioespenari buruzko behar beste informazio eta komunikazio aurkeztu beharko dio aipatutako organo horri.

  1. Ingurumen-baimen bateratua eta ingurumen-baimen bakarra onartu zaien jarduerak hasteko epeak bost eta hiru urtekoak izango dira, hurrenez hurren.

  2. Jarduera sailkatuaren lizentzia eman zaien edo jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpena aurkeztu duten jarduerak hasteko epea urte batekoa izango da.

  3. Epe horiek igaroz gero, eta jarduera modu eraginkorrean hasi gabe badago titularrari egozteko moduko arrazoiak direla tarteko, eskumena duen organoak erabakiko du zein den bere jarduera garatzeko gaikuntzaren epemuga.

  4. Jarduera sailkatuaren lizentzia edo komunikazioren baten babespean jarduerarik egin gabe etenik gabeko sei hilabete igarotzen badira, jarduera iraungitzat joko da, eta efektu gabe geratuko da, aurretiaz bere titularrari entzunaldi-epea emanda.

  5. Aurreko idatz-zatietan adierazitako epeak luzatu ahal izango dira, behar bezala justifikatutako arrazoien ondorioz, baldin eta interesdunak hala eskatzen badu epe horiek amaitu baino lehenago, baina epe horien erdia baino gehiago luzatu gabe.

  6. Ezinbesteko arrazoi batek zuzenean eragindako denbora ez da epeen zenbaketan sartuko.

Hauek dira ingurumenean esku hartzeko titulu honetan arautzen diren erregimenen helburuak:

  1. Atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadurari aurrea hartzea edo, posible ez denean, murriztea eta kontrolatzea, ingurumenaren eta pertsonen osasunaren babes-maila orokor altua lortzeko.

  2. Ingurune naturalaren aniztasuna titulu honen aplikazio-eremuaren baitan txertatutako jardueretatik erator litezkeen eraginetatik babestea.

  3. Baliabide naturalen erabilera jasangarria eta hondakinen kudeaketa zuzena egiten dela zaintzea.

  1. Ingurumenean esku hartzeko erregimenei buruzko prozedurak hasi aurretik, jarduera sustatzen duen pertsona fisikoak edo juridikoak izapideak egiteko eskumena duen organoari eskatu ahal izango dio prozedura horren baldintza administratibo eta teknikoei buruzko informazioa. Kontsulta horri deskribapenezko laburpen-memoria bat erantsi beharko zaio, non zehaztuko diren gauzatu beharreko jardunaren oinarrizko ezaugarriak eta gauzatuko den kokalekuaren euskarri grafikoa.

  2. Eskumena duen organoak gehienez ere hiru hilabeteko epea izango du jasotako eskabideari informazioarekin erantzuteko, eta, horretarako, jarduerak eragin liezaiekeen pertsonei, erakundeei eta administrazio publikoei egin ahal izango die eskaerarekin edo komunikazioarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioan txertatu behar den eduki espezifikoei buruzko kontsulta.

Jarduera bat, aldi berean, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunteko edo sinplifikatuko prozedura baten eta ingurumenean esku hartzeko lege honetan aurreikusitako beste erregimenen baten eraginpean baldin badago, arau hauen arabera egin behar dira jarduera horren izapideak:

  1. Ingurumen-inpaktuaren adierazpena edo ingurumen-inpaktuaren txostena egiteko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari dagokionean, eta jarduera ingurumen-baimen bateratuaren erregimenaren edo ingurumen-baimen bakarraren eraginpean dagoenean, bi erregimenei dagozkien prozedura administratiboak eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura bateratu egingo dira. Ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren edo ingurumen-inpaktuaren txostenaren edukia, hala badagokio, ingurumen-baimen bateratuaren edo ingurumen-baimen bakarraren parte izango dira, eta ekintza administratibo berean egingo dira bi adierazpen horiek.

  2. Ingurumen-inpaktuaren adierazpena edo ingurumen-inpaktuaren txostena egiteko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko edo foru Administrazioko ingurumen-organoari dagokionean, eta jarduera hori jarduera sailkatuaren lizentziaren erregimenaren eraginpean dagoenean, dagokion udalak jarduera-lizentzia eman aurretik egin beharko da ingurumen-inpaktuaren adierazpena edo ingurumen-inpaktuaren txostena. Ingurumen-inpaktuaren adierazpena eta ingurumen-inpaktuaren txostena lotesleak izango dira toki-agintaritzarentzat.

  3. Ingurumen-inpaktuaren adierazpena edo ingurumen-inpaktuari buruzko txostena egiteko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko edo foru Administrazioko ingurumen-organoari dagokionean eta jarduera hori jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpenaren erregimenaren eraginpean dagoenean, jakinarazpena ezingo zaio aurkeztu udalari ingurumen-inpaktuaren adierazpena edo ingurumen-inpaktuari buruzko txostena argitaratu aurretik. Ingurumen-inpaktuaren adierazpena edo ingurumen-inpaktuari buruzko txostena lotesleak izango dira toki- agintaritzarentzat.

  4. Ingurumen-inpaktuaren adierazpena edo ingurumen-inpaktuari buruzko txostena egitea Estatuko Administrazio orokorrari dagokionean, ingurumen-ebaluazioari buruzko oinarrizko araudian ezarritako baldintzetan, ezingo da baimena eta jarduera sailkatuaren lizentzia eman edo jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpena aurkeztu, aldez aurretik adierazpen edo txosten hori egin gabe badago.

Ingurumenean esku hartzeko titulu honetan araututako prozeduretan parte hartzen duten administrazio publikoak derrigortuta daude hauetara:

  1. Ingurumenean esku hartzeko erregimen juridikoak kudeatzea administrazio publikoen eta herritarrei zerbitzua emateko administrazioen arteko elkarlan-, lankidetza- eta elkarrekiko informazio-printzipioarekin bat etorrita.

  2. Ingurumenean esku hartzeko tresnetan eta ingurumena babesteko araudi sektorialean xedatutako baldintzak eta eskakizunak betetzen direla zaintzea.

  3. Ingurumenean esku hartzeko erregimenetatik eratorritako betebeharrak gauzatzeko beharrezkoak diren argibide teknikoak eta xedapenak onartzea.

  4. Lege honen helburu diren jarduerei buruzko ingurumen-informaziorako eta jarduera horiek ingurumenean eta pertsonen osasunean duten eraginari buruzko informaziorako sarbidea bermatzea.

  5. Interesa duten pertsonek eta publiko orokorrak lege honetan aurreikusita dauden esku hartzeko prozeduretan parte har dezaten sustatzea, hasierako faseetatik.

  6. Batasunaren Ingurumen Kudeaketako eta Ikuskaritzako Sistemaren (EMAS), Europar Batasuneko etiketa ekologikoko sistemaren eta ekoberrikuntzaren aitorpena sustatzea, ingurumen-gaietako betebeharrak betetzeko eta erakundeen ingurumenarekiko jarduna etengabe hobetzeko bitarteko gisa.

  7. Lege honetan eta aplikagarriak diren gainerako araudietan xedatutako beste zeinahi betebehar.

Titulu honetan arautu beharreko jardueren eta instalazioen titularrak derrigortuta daude hauetara:

  1. Esku hartzeko dagokion titulua edukitzea, hala dagokionean, eta bertatik eratorritako edo aurretiazko jakinarazpenaren erregimen juridikotik eratorritako baldintzak betetzea.

  2. Lege honetatik eta ingurumena babesteko araudi sektorialetik eratorritako informazioa emateko betebeharrak gauzatzea.

  3. Eskumena duten administrazio publikoen organoei jakinaraztea jarduera baten ohiko edo ezohiko funtzionamendutik eratorritako zeinahi gertakari, baldin eta ingurumenean edo pertsonen osasunean eragin nabarmena izan badezake.

  4. Baimena emateko baldintzak edo aplikagarria den araudiaren baldintzak bete ezean, jardueraren edo instalazioaren titularra den pertsonak beharrezko neurri zuzentzaileak hartu beharko ditu luzatu gabe, eta eskumena duten ingurumen-administrazioei jakinarazi.

    I. eranskineko A eta B ataletako jardueren kasuan, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren aurrean, aplikagarria den beste ingurumen-araudi batek xedatuta, erantzukizunpeko komunikazio edo adierazpen bat egin behar duten beste jarduera eta instalazio batzuen kasuan ere, aipatutako ingurumen-organo horri informatzea jarduerak garatzeko ingurumenarekin lotutako legezko gaikuntzen transmisioaz. Betebehar hori transmisioa egiten duenari dagokio, titular berriak transmisio horren berri emateko aukerari kalterik egin gabe.

    I. eranskineko A, B, C eta D idatz-zatietako jardueren kasuan jarduerak garatzeko ingurumenarekin lotutako legezko gaikuntzen transmisioaren berri ematea dagokion udalari. Betebehar hori transmisioa egiten duenari dagokio, titular berriak transmisio horren berri emateko aukerari kalterik egin gabe.

  1. Administrazio publikoek egindako ikuskaritza-lanak behar bezala gauzatzeko beharrezkoa den lankidetza ematea.

  2. Ingurumen-baimen bateratuarekin eta ingurumen-baimen bakarrarekin lotutako jardueren eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren aurrean erantzukizunezko komunikazioa edo adierazpena aurkeztu behar duten bestelako instalazio edo jardueren irekieraren aurretiko edo funtzionamendua hasi aurretiko jakinarazpena aurkeztea organo horri eta instalazioa kokatuta egongo den udalari.

  3. Jarduera sailkatuaren lizentziarekin lotutako jardueren irekieraren aurretiko edo funtzionamendua hasi aurretiko komunikazioa aurkeztea instalazioa kokatuta egongo den udalari.

  4. Lege honetan eta aplikagarriak diren gainerako araudietan xedatutako beste zeinahi betebehar.

  1. Titulu honetan aurreikusitako prozeduren hasierako eskaeretako proiektuak eta dokumentazio teknikoa (ingurumen-ebaluazioari buruzko araudian aurreikusitako ingurumen-azterlan eta -dokumentuak barne) beharrezkoa den gaitasun teknikoa duten pertsonek egin beharko dituzte, lanbide-kualifikazioari buruzko arauekin bat etorrita.

  2. Dokumentazio tekniko horrek lege honen eskakizunak betetzeko behar besteko kalitatea eduki beharko du. Helburu horrekin, egilea edo egileak zein diren identifikatu beharko da, adieraziz daukan edo daukaten titulua, eta, hala badagokio, lanbide arautua. Aipatutako dokumentu horien egileak eta sustatzailea izango dira horien edukiaren eta informazioaren fidagarritasunaren erantzule solidarioak, Administraziotik modu frogagarrian jasotako datuei dagokienez izan ezik.

  1. Ingurumenean esku hartzeko prozeduretan parte hartzen duten administrazio publikoek sustatzaileak emandako informazioen isilpekotasuna errespetatu beharko dute, aplikagarria den araudiarekin bat etorrita, kasu guztietan jendearen interesaren babesa kontuan hartuz.

  2. Sustatzaileak adierazi beharko du aurkeztutako dokumentaziotik zer informazio iruditzen zaion isilpean gorde beharrekoa. Eskumena duen Administrazioak erabaki beharko du, indarrean den legediaren arabera, zer informazio dagoen salbuetsita merkataritza- edo industria-sekretutik, eta zer informaziok daukan bermatuta isilpekotasuna; horretarako, ingurumen-arloan jendearen parte-hartze erreal eta eraginkorrerako eta informaziorako printzipioa isilpekotasunerako eskubidearekin haztatu beharko da.

  3. Sustatzaileak adierazitako informazioaren isilpeko izaera erabat edo partzialki ukatuz gero, ebazpen arrazoitu bat eman beharko da, dagozkion errekurtsoak adieraziz.

  1. Baimena, lizentzia edo komunikazioa behar duten jarduerak edo instalazioak garatzeko ingurumeneko esku-hartzearen tituluak transmititzean, dagokion titulua ematen duen edo aurretiazko jakinarazpena jasotzen duen eta eskumena duen Administrazioari jakinarazi beharko zaio.

  2. Titular berriari subrogatuko zaizkio transmisioa egiten duenaren eskubideak, betebeharrak eta erantzukizunak. Nolanahi ere den, aurreko idatz-zatian aipatutako komunikazioa egin ezean, betebeharrei eta erantzukizunei elkartasunez erantzungo zaie.

  1. Lege honen eraginpekoak diren jarduerak aldi baterako edo behin betiko etenez gero edo instalazioak itxiz gero, baimena eman duen Administrazioari jakinarazi beharko zaio, hartutako neurriak edo hartzeko aurreikusitakoak eta haien denbora sekuentzia xehe azalduta, edozein kutsadura arrisku saihestu ahal izateko.

  2. Lege honen ondorioetarako, ulertzen da jarduera batek behin betiko utzi diola bere martxari, urtebeteko epean ez badu jarduera lantzen, eta titularraren komunikazio frogagarririk bidaltzen ez bazaio baimena eman duen Administrazioari, egoera horren arrazoiak behar bezala azaltzeko.

  1. Jardueraren edo instalazioaren titularrak berori baimentzeko eskumena duen organoari eman beharko dio ingurumenean eragina izan dezaketen ondorioak ekarriko dituen zeinahi aldaketaren berri, baldin eta horrek eragina baldin badu baimena, lizentzia edo komunikazioa beharrezkoa duen jardueraren edo instalazioaren ezaugarrietan, ekoizpen-prozesuetan, funtzionamenduan edo hedapenean.

  2. Jardueraren edo instalazioaren titularrak erabakitzen duenean aldaketa ez dela funtsezkoa, baimena zein lizentzia emateko edo komunikazioa jasotzeko eskumena duen organoari jakinarazi beharko dio, arrazoituta adieraziz zergatik iruditzen zaion funtsezkoa ez den aldaketa bat dela. Komunikazio horrekin batera, hala pentsatzeko arrazoiak justifikatzeko dokumentuak aurkeztuko dira. Aldaketa hori egin ahal izango da, baldin eta aipatutako organo eskudunak ez badu kontrako iritzirik ematen hogeita hamar eguneko epean.

    Nolanahi ere den, aldaketa ez funtsezkotzat joko da isurpenak murrizten direnean edo aldatzen ez direnean, baldin eta aldaketa horrek ez badu ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura bete behar alor horretako araudiaren arabera.

  3. Titularrak edo berori baimentzeko eta aurretiazko jakinarazpena jasotzeko eskumena duen agintaritzak aldaketa funtsezkotzat jotzen badu, aldaketa hori ezingo da egin baimena ematen dion titulua bera aldatu arte, lege honetan aurreikusitako prozeduraren bitartez, edo aurretiazko beste jakinarazpen bat aurkeztu arte.

  4. Funtsezko aldaketa bat egin dela ulertuko da jardueraren edo instalazioaren aldaketak ingurumenean, segurtasunean eta pertsonen osasunean eragin handiagoa eta nabarmenagoa duenean, eta lege honen I.E eranskinean jasotako irizpideetakoren bat gertatzen denean.

  1. Ingurumen-baimen bateratuaren erregimenaren mendean dago titulartasun publiko edo pribatuko jarduera eta instalazioak ustiatzea, horietan lege honen I.A eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen bada eta, hala badagokio, han ezarritako gaitasun-atalaseetara iristen bada. Baimen hori, nolanahi ere, instalazioak eraiki, muntatu edo lekualdatu baino lehen eskuratu beharko da, eta instalazioetan egingo diren aldaketetara egokituko da.

  2. Ingurumen-baimen bateratuaren bitartez, egintza bakarrean eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak aurretiaz emandako prozedura administratibo bakarrean bateratuko dira hondakinak ekoizteko eta kudeatzeko baimenak, kolektorera, jabari publiko hidraulikora eta itsasoko eta lehorreko jabari publikora eginiko isurien baimenak eta atmosferara eginiko isurpenen baimenak, eta dagozkien isurpenen mugako balioak ezarriko dira, eskura dauden teknologia onenetan oinarrituta.

  3. Ingurumen-baimen bateratua emateak ez du esan nahi beste baimen edo emakida batzuk eskuratu behar ez direnik jabari publikoa okupatzeko edo erabiltzeko, aplikatu beharreko uren eta kosten araudian eta gainerako araudian ezarritakoarekin bat etorrita.

  1. Ingurumen-baimen bakarraren erregimen juridikoaren mendean dago titulartasun publiko edo pribatuko jarduera eta instalazioak ustiatzea, horietan lege honen I.B eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen bada. Baimen hori, nolanahi ere, instalazioak eraiki, muntatu edo lekualdatu baino lehen eskuratu beharko da, eta instalazioetan egingo diren aldaketetara egokituko da.

  2. Ingurumen-baimen bakarraren bitartez, egintza bakarrean eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak aurretiaz emandako prozedura administratibo bakarrean bateratuko dira hondakinak ekoizteko eta kudeatzeko baimenak, kolektorera, jabari publiko hidraulikora eta itsasoko eta lehorreko jabari publikora eginiko isurien baimenak eta atmosferara eginiko isurpenen baimenak, eta dagozkien isurpenen mugako balioak ezarriko dira, aplika daitekeen arloko araudiak xedaturikoaren arabera.

  3. Ingurumen-baimen bakarra emateak ez du esan nahi beste baimen edo emakida batzuk eskuratu behar ez direnik jabari publikoa okupatzeko edo erabiltzeko, aplikatu beharreko uren eta kosten araudian eta gainerako araudian ezarritakoarekin bat etorrita.

  1. Interesa duen pertsonak aurretiaz eskatuta, instalazioa dagoen lurren udalak hogeita hamar eguneko epean igorri beharko du ingurumen-baimenaren mendeko proiektuaren, jardueraren edo instalazioaren hirigintza-bateragarritasunaren txostena. Hori egin ezean, txosten horren ordez, hura eskatu izanaren kopia aurkeztuko da.

  2. Nolanahi ere, artikulu honetan araututako hirigintza-txostena negatiboa balitz, txosten hori noiz igorri den berdin diolarik, baina betiere Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak ingurumen-baimena eman baino lehen jaso badu, organo horrek ezezko ebazpen arrazoitua emango du, amaiera emango dio prozesuari eta artxibatu egingo ditu jarduerak.

  1. Ingurumen-baimen bateratuaren eta ingurumen-baimen bakarraren eskaera Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren aurrean aurkeztuko dira, eta honako hauek jasoko dituzte:

    1. Proiektu teknikoa; gutxienez, honako alderdi hauek jasoko ditu:

      1. Jardueraren eta instalazioen, ekoizpen- prozesuen eta produktu motaren irismena eta deskribapen xehatua.

      2. Hala badagokio, interesdunak Administrazio publiko eskudunaren aurrean aurkezten duen dokumentazioa segurtasunean, pertsonen osasunean edo ingurumenean eragina duten jarduerak kontrolatzeko, aplikatu beharreko araudiarekin bat etorrita.

      3. Hala badagokio, instalazioa jarriko den lekuaren ingurumen-egoera, lurzorua eta lurpeko eta azaleko urak barne, eta aurreikusitako balizko inpaktuak, baita hura ustiatzeari utzi ondoren sor daitezkeenak ere.

      4. Instalazioan erabilitako edo sortutako baliabide naturalak, lehengaiak eta materia osagarriak, substantziak, ura eta energia.

      5. Instalazioan isurpenak sortzen dituzten iturriak.

      6. Instalazioak airera, uretara eta lurzorura egin ditzakeen isurpen motak eta kantitateak, baita ingurumenean izan ditzakeen ondorioen zehaztapena ere, eta, hala badagokio, sortuko diren hondakin motak eta kantitateak.

      7. Instalazioak sortutako hondakinen hierarkiaren lehentasun-ordenaren aplikazioari buruzko neurriak.

      8. Ingurumenerako isurpenak kontrolatzeko aurreikusitako neurriak.

        Ingurumen-baimen bateratuaren mendeko instalazioen kasuan, proiektu teknikoak honako hauek ere jasoko ditu:

        Instalaziotik eratorritako isurpenak prebenitzeko eta saihesteko asmoz erabili den aurreikusitako teknologia eta beste teknika batzuk, eta hori ezin bada, murriztekoak, adieraziz horietako zein diren eskuragarri dauden teknika onentzat hartutakoak, eskuragarri dauden teknologia onenei buruzko ondorioekin bat etorrita.

        Eskatzaileak proposatutako teknologia, teknika eta neurriei dagokienez aztertu dituen alternatiba nagusien laburpena, horrelakorik egonez gero.

    2. Instalazioa dagoen lurren udalaren hirigintza-txostena, proiektua hirigintza-plangintzarekin bateragarria dela ziurtatzen duena.

    3. Hala badagokio, ur kontinentaletara edo lurretik itsasora isuriak egitea baimentzeko uren eta kosten legediak eskatutako dokumentazioa.

      Estatuko Administrazio orokorrak kudeatutako arroetako ur kontinentaletarako isuriak badira, dokumentazio hori berehala bidaliko dio ingurumen-baimen bateratua eta bakarra emateko organo eskudunak arroaren erakundeari, adieraz dezan ea beharrezkoa den eskatzaileari eskatzea akatsak konpontzeko edo aurkeztutako dokumentazioa osatzeko.

    4. Eskatzailearen iritziz, indarrean dauden xedapenekin bat etorrita isilpekotasuna behar duten datuen zehaztapena.

    5. Legedi aplikagarrian ezarritako betebeharrak egiaztatzeko bestelako informazioa eta dokumentazioa; hala badagokio, besteak beste, ingurumen-erantzukizuneko legediak eska ditzakeen nahitaezko fidantzak edo aseguruak barne.

    6. Lurzorua eta lurpeko urak babesteko betebeharrei buruzko dokumentua, haien kutsadurari aurrea hartzeko, erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera.

  2. Ingurumen-baimen bateratuaren eta ingurumen-baimen bakarraren eskaerarekin batera aurreko idatz-zatian zehaztutako adierazpen guztien laburpen ez tekniko bat egingo da, errazago ulertzeko, jendaurrean jartzeko izapidearen ondorioetarako.

  3. Jarduera edo instalazioa ingurumen-ebaluazio arruntaren edo sinplifikatuaren mende badago, gainera, eskaerak dokumentu teknikoa izan beharko du, hartan jasota lehenengo idatz-zatiko a) eta c) epigrafeetan eskatutako edukiak, ingurumen-inpaktuaren azterketak edo, hala badagokio, ingurumen-agiriak bere dituen edukiekin batera.

Eskaerak ez baditu betetzen aurreko artikuluan eskatutako betebeharrak, interesa duen pertsonari eskatuko zaio hamabost eguneko epean zuzentzeko. Halaber, adieraziko zaio hori egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, eta, horretarako, aurretik ebazpena egin beharko da, prozedura administratiboari buruzko legedian ezarritako baldintzetan.

  1. Eskaera aurkeztu ondoren eta aurkeztutako dokumentazioa osorik dagoela ikusi ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoan iragarrita, instalazioaren edo jardueraren proiektua jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun baliodunetarako, alegazioak aurkez daitezen. Difusio handiagoa emateko, iragarki hori jarduera edo instalazioa kokatzen den udalerriko udalari komunikatuko zaio, jendaurrean jar dezan ediktu-taulan.

  2. Jendaurreko informazioko aldia komuna izango da ingurumen-baimen bateratuaren eta ingurumen-baimen bakarraren prozedura osatzen duten prozeduretarako, eta, hala badagokio, ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorako eta instalazioak behar dituen funtsezko baimen-prozeduretarako.

  3. Jendaurreko informazioko izapidetik salbuetsiko dira isilpekoak diren eskaerako datuak, indarrean dagoen legediarekin eta lege honen 27. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita.

  1. Ingurumen-baimen bateratuaren edo ingurumen-baimen bakarraren prozedurak ordezkatu egingo du jarduera sailkatuaren lizentziaren prozedura izapide guztietan.

  2. Jendaurreko informazioaren aldian, eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak eskatuta, ingurumen-baimen bateratuaren eta ingurumen-baimen bakarraren mendeko jarduera edo instalazioa garatu nahi den mugarteko udalerriek nahitaezko txosten bat igorriko dute, espedientea jasotzen dutenetik hogeita hamar egun balioduneko epean, udal-eskumenekoak diren alderdiei buruz. Txosten hori epe barruan egin ezean, jarduerekin jarraituko da.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak jendaurreko informazioko aldian alegazioak jasotzen baditu, horiek jarduera edo instalazioa dagoen tokiko udalari helaraziko zaizkio, kontuan har ditzan udal-txostenean. Horretarako, epea luzatuko da eta beste hilabete bat izango du, ingurumen-organoak helarazitako alegazio horiek jasotzen dituen unetik zenbatzen hasita.

  1. Ingurumen-baimen bateratuaren edo ingurumen-baimen bakarraren mendeko jarduerek jabari publiko hidraulikora edo itsasoko eta lehorreko jabari publikora isuriak egiteko baimena behar badute, erakunde eskudunak nahitaezko txosten loteslea igorri beharko du lau hilabeteko epean. Agiri horren bitartez zehaztuko dira isuriaren ezaugarriak eta hartu beharreko neurri zuzentzaileak.

  2. Ingurumen-baimen bateratuaren edo ingurumen-baimen bakarraren mendeko jarduerek kolektorera isuriak egiteko baimena behar badute, haren titularrak nahitaezko txosten loteslea igorri beharko du hiru hilabeteko epean. Agiri horren bitartez zehaztuko dira isuriaren ezaugarriak eta hartu beharreko neurri zuzentzaileak.

  3. Aurreko idatz-zatietan ezarritako epeak igaro eta txostenak igorri ezean, baimena eman ahal izango da, eta bertan jasoko dira isuriaren ezaugarriak eta eskatutako neurri zuzentzaileak, aplika daitekeen legedi sektorialarekin bat ezarriko direnak. Nolanahi ere, aipatutako epe horiez kanpo eta baimena eman aurretik jasotako txostenak Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak hartu beharko ditu aintzat.

  4. Artikulu honetan araututako txostenek erabakitzen badute onartezina dela isuria, eta, beraz, baimena ematea eragozten badute, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak ezezko ebazpen arrazoitua emango du.

  1. Jendaurrean jartzeko aldian, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak nahitaezko osasun-txosten loteslea eta jardueraren izaeraren arabera beharrezkoak diren txosten teknikoak eskatuko dizkie adierazpenen bat egin behar duten organo guztiei, eskaera aurkeztu eta hilabeteko epean beren eskumeneko gaiei buruzko txostenak egin ditzaten.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak jendaurrean jartzeko aldian alegazioak jasotzen baditu, adierazpena egin behar duten organoei emango zaie horien berri, txostenean aintzat har ditzaten. Horretarako, beste hilabete bateko epea izango du.

  3. Adierazitako epean txosten horiek igorri ezean, jarduerekin jarraituko da, nahiz eta epez kanpo baina Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak ebazpena eman aurretik jasotako txostenak azken horrek kontuan hartu beharko dituen.

  1. Aurkeztutako dokumentazioa, jendaurrean jartzeko izapidearen emaitza eta arestian aipatutako txostenak ikusi ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak ebazpen-proposamen bat egingo du, eta interesa duen pertsonaren entzunaldi-izapidean jarriko da hamabost eguneko epean.

  2. Aurreko idatz-zatian aipatutako entzunaldi-izapidean alegazioak eginez gero, horiek helaraziko zaizkie, ebazpen-proposamenarekin batera, alegazioak egin zaizkien txostenak egin dituzten organoei, gehienez ere hamabost eguneko epean, hala badagokio, egokitzat jotzen dutena adieraz dezaten.

  3. Epea iraungi aurretik interesdunek adierazten badute ez dutela alegaziorik egingo eta ez dutela agiri edo frogagiri berririk aurkeztuko, izapidea betetzat joko da.

  1. Ingurumen-baimen bateratua edo ingurumen-baimen bakarra baimentzeko prozedurari amaiera emango dion ebazpenak zehaztuko ditu instalazioaren funtzionamendu-baldintzak edo jarduera gauzatzeko baldintzak ingurumen-ondorioetarako soilik, hurrengo artikuluan ezarriko denarekin bat.

  2. Ingurumen-baimen bateratua emango edo ukatuko duen ebazpen arrazoitua eskaera aurkezten denetik sei hilabeteko epean emango da, gehienez. Epe barruan ebazpenik ematen ez bada, ezetsitzat joko da eskaera.

  3. Ingurumen-baimen bakarra emango edo ukatuko duen ebazpen arrazoitua eskaera aurkezten denetik sei hilabeteko epean emango da, gehienez. Epe barruan ebazpenik ematen ez bada, ezetsitzat joko da eskaera.

  4. Baimenak emango edo ukatuko dituen ebazpen arrazoitua interesdunei, instalazioa dagoen udalari, txostenak egin dituzten organoei eta, hala badagokio, funtsezko baimenak emateko organo eskudunari jakinaraziko zaie. Ingurumen-baimen bateratua oso-osorik argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan. Ingurumen-baimen bakarra Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.

  5. Baimenak emango edo ukatuko dituen ebazpenak, besteak beste, jendaurrean jartzeko izapidean eginiko alegazioei buruzko informazioa jasoko du, baita Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak horien inguruan eginiko balorazioei buruzkoa eta prozedura administratiboan eginiko txostenen edukiari buruzkoa ere.

  1. Ingurumen-baimen bateratuan isurpenen mugako balioak eskura dauden teknologia onenetan oinarrituta zehaztuko dira, eta, bereziki, hauek hartu beharko dira kontuan:

    1. Eskura dauden teknika onenen ondorioei buruz emandako informazioa, teknika edo teknologia espezifiko bat erabiltzea agindu gabe.

      I.A eta I.B eranskinetan zerrendatutako instalazioen eta zerrenda horietan jasotako jardueraren bat garatzen den instalazioen ezaugarri teknikoak, kokapen geografikoa eta ingurumeneko tokiko baldintzak.

    1. Isurpenen izaera eta ingurune batetik bestera lekualdatzeko ahalmena.

    2. Erkidegoko araudian edo nazioarteko itunetan ezarritako konpromisoak betetzeko onartutako planak, hala badagokio.

    3. Isurpenek kalte ditzaketen gizakien osasunean eta animalien eta landareen osasunaren baldintza orokorretan duten eragina.

    4. Isurpenen mugako balioak, hala badagokio, baimena emandako datan indarrean zegoen araudiak emanak.

  2. Ingurumen-baimen bakarrean, kasua bada, isurpenen mugako balioak zehazteko eskura dauden teknologia onenak hartuko dira kontuan, aurreko idatz-zatian ezarritakoarekin bat etorrita.

  1. Ingurumen-baimen bateratuak honako hau jasoko du, gutxienez:

    1. Substantzia kutsagarrietarako isurpenen mugako balioak eta, hala badagokio, mugako balio horiek osatuko edo ordezkatuko dituzten parametroak edo neurri tekniko baliokideak. Halaber, zehaztu beharko dira instalazioan isurpenen mugako balioetara iristeko eskuragarri dauden teknika onenei buruzko ondorioetan jasotako teknika onenak.

    2. Hala badagokio, lurzoruaren eta lurpeko uren babesa bermatzen duten preskripzioak.

    3. Instalazioak sortutako hondakinen kudeaketarako erabiliko diren prozedura eta metodoak, hondakinen kudeaketarako hierarkia kontuan izanda.

    4. Hala badagokio, erkidego arteko edo mugaz gaindiko distantzia luzeko edo mugaz gaindiko eremuetan ondorio negatiboak dituen kutsadura minimizatzea bermatzen duten preskripzioak.

    5. Isurpen eta hondakin mota oro tratatzeko eta kontrolatzeko sistemak eta prozedurak, neurketa-metodologia, maiztasuna eta neurketak ebaluatzeko prozedurak zehaztuta.

    6. Ingurumenari eragin diezaioketen eta normalak ez diren egoeretako ustiapen-baldintzei buruzko neurriak, hala nola abian jartzea eta geratzea, ihesak, funtzionamendu-akatsak eta aldi baterako geldialdiak.

    7. Aplika daitekeen legedi sektorialak ezarritako zeinahi neurri edo baldintza. Bereziki, hondakinen tratamendurako eragiketa bat edo gehiago egiten diren instalazioetarako.

    8. Instalazioaren itxiera egiteko baldintzak, lurzoruaren eta lurpeko uren abiapuntuko egoeraren deskribapena barne.

    9. Organo eskudunari aldizka eta gutxienez urtean behin honako hau jakinarazteko beharra:

    1. letran aipatutako isurpenen kontrolaren emaitzetan oinarritutako informazioa eta eskatutako beste datu batzuk, organo eskudunari ahalbidetuko diotenak baimenaren baldintzak betetzen direla egiaztatzea; eta

      Eskuragarri dauden teknika onenekin lotutako isurpenen balioak gainditzen dituzten isurpenen mugako balioak aplikatzen direnean, eskuragarri dauden teknika onenekin lotutako isurpen-mailekin konparatzeko aukera emango duen isurpenen kontroleko emaitzen laburpen bat.

    1. Lurzorura eta lurpeko uretara isurtzea ekiditeko hartutako neurriak mantentzeko eta aldian behin ikuskatzeko egoki diren eskakizunak, b) letraren araberakoak, eta kasua bada, lurzorua eta lurpeko urak aldian behin kontrolatzeko egokiak diren eskakizunak, aurki daitezkeen substantzia arriskutsuak direla-eta, instalazioa dagoen tokian lurzorua eta lurpeko urak kutsa daitezkeela kontuan izanda.

    2. Isurpenen mugako balioak betetzen direla balioztatzeko baldintzak.

    3. Baimena baliozkoa izanez gero titular desberdinek ustiatutako instalazio baten hainbat aldetarako, horietako bakoitzaren erantzukizunak.

  2. Ingurumen-baimen bakarrak honako hau jasoko du, gutxienez:

    1. Substantzia kutsakorretarako isurpenen mugako balioak eta, hala badagokio, lurzorua eta lurpeko urak babestea bermatzen duten preskripzioak.

    2. Instalazioak sortutako hondakinen kudeaketarako erabiliko diren prozedura eta metodoak, hondakinen kudeaketarako hierarkia kontuan izanda.

    3. Hala badagokio, erkidego arteko edo mugaz gaindiko distantzia luzeko edo mugaz gaindiko eremuetan ondorio negatiboa duen kutsadura minimizatzea bermatzen duten preskripzioak.

    4. Isurpen eta hondakinak tratatzeko eta kontrolatzeko sistemak eta prozedurak, neurketa-metodologia, maiztasuna eta neurketak ebaluatzeko prozedurak zehaztuta.

    5. Ingurumenari eragin diezaioketen eta normalak ez diren egoeretako ustiapen-baldintzei buruzko neurriak, hala nola abian jartzea eta geratzea, ihesak, funtzionamendu-akatsak eta aldi baterako geldialdiak.

    6. Instalazioaren itxiera egiteko baldintzak.

    7. Aplika daitekeen legedi sektorialak ezarritako edozein neurri edo baldintza, edo Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak arrazoituta emandakoak.

  3. Ingurumen-legedi sektorialean ezarritakoari kalterik egin gabe, lege honetan ezarritako ingurumen-baimenak emateko Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak, modu arrazoituan, eska dezake fidantza, abal edo aseguru bat jartzea, ezarritako baldintzak betetzea bermatzeko edo baimendutako jarduerak edo instalazioak sor ditzakeen kalteak konpontzea edo minimizatzea bermatzeko.

    Berme horiek murriztu egin ditzake Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak, jarduera eta instalazio horiek Batasunaren Ingurumen Kudeaketako eta Ikuskaritzako Sisteman (EMAS) inskribatuta badaude.

  4. Ingurumen-baimen bateratuaren edo ingurumen-baimen bakarraren mendeko instalazioa edo jarduera ingurumen-inpaktu arruntaren edo sinplifikatuaren ebaluazioaren mende badago, horrez gain ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren edo ingurumen-inpaktuaren txostenaren berezko alderdiak jasoko ditu baimen horrek, lege honetan jasotakoaren arabera.

  1. Ingurumen-baimen bateratuak eta ingurumen-baimen bakarrak indarraldi mugagabea dute, eta aldizka berrikusten ditu Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak, ingurumen-baimenen aurrerapen-klausularekin bat etorrita, eskuragarri dauden teknika onenetako aurrerapenek isurpenak nabarmen murrizteko aukera ematen dutenean.

  2. Nolanahi ere, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak ingurumen-baimen bateratua berrikusi beharko du baimendutako instalazio edo jarduerari aplikagarri zaizkion eta eskuragarri dauden teknika onenen ondorioak argitaratzen direnetik lau urteko epean, gehienez. Horren helburua da, beharrezkoa balitz, horiek egokitzea eta baimenean ezarritako baldintzak betetzen direla bermatzea. Berrikuspenak kontuan izango ditu instalazioan aplikagarriak diren teknika onenen erreferentziazko dokumentuei buruzko ondorio guztiak, baimena eman, eguneratu edo berrikusi zenetik, bai eta kontroletatik edo ikuskapenetatik lortutako zeinahi informazio ere.

  3. Ingurumen-baimen bateratuaren edo ingurumen-baimen bakarraren mendeko instalazio edo jardueraren bat ez badago estalita eskuragarri dauden teknika onenei buruzko ondorioetan, baimenaren baldintzak berrikusi egingo dira, eta, hala badagokio, artikulu honen lehenengo idatz-zatian aipatutako aurrerapen-klausularen arabera egokituko dira.

  4. Nolanahi ere, ingurumen-baimen bateratua eta ingurumen-baimen bakarra ofizioz berrikusiko dira kasu hauetan:

    1. Instalazioak eragindako kutsaduraren ondorioz ezarritako isurpenen mugako balioak berrikustea edo berriak hartzea komeni denean.

    2. Isurpenak nabarmen murriztu badaitezke gehiegizko kosturik ezarri gabe eskuragarri dauden teknika onenetan izandako aldaketa garrantzitsuen ondorioz.

    3. Aldaketa garrantzitsua gertatzen bada ingurune hartzailearen mugako immisio-balioetan.

    4. Prozesuaren edo jardueraren funtzionamenduaren segurtasunagatik beste teknika batzuk erabili behar direnean.

    5. Isurien arloko organo eskudunak erabakitzen duenean bere eskumenen arloan emandako ingurumen-baimena berrikustea justifikatzen duten baldintzak daudela. Kasu horretan, erakunde horrek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari eskaera arrazoitua egingo dio, eta honek ofizioz abiaraziko du berrikuspen-prozedura.

    6. Jarduerari edo instalazioari aplikagarria zaion legedi sektorialak hala eskatzen duenean, edo ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak bete behar direnean.

  5. Ingurumen-baimenen berrikusteak ez du emango eskubiderik kalte-ordainik jasotzeko.

Ingurumen-baimen bateratuaren mendeko jardueretan, lege honen 30. artikuluan aipatutako funtsezko aldaketarako prozedura izango da kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuen legedia garatzen duen oinarrizko araudian aurreikusitakoa.

  1. Ingurumen-baimen bakarrak funtsean aldatzeko prozedura ingurumen-organoari zuzendutako eskaera aurkeztean hasiko da. Eskabide horretan, gutxienez, honako agiri hauek jasoko dira:

    1. Oinarrizko proiektua, honako hau jasoko duena, dagokionaren arabera:

      1. Aldaketak eragingo dion edo dien instalazioaren zatia edo zatiak.

      2. Egin nahi den funtsezko aldaketarekin aurreikusten diren ingurumen-inpaktuak, bai eta hura ustiatzeari uztean sor daitezkeenak ere.

      3. Ingurumenean inpaktu horiek saihesteko, zuzentzeko edo, hala badagokio, konpentsatzeko aurreikusitako neurriak.

    2. Isurien arloko araudiak eskatutako dokumentazioa, hala badagokio.

    3. Aldaketak materialak hondeatzea badakar, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko araudiak eskatzen duen dokumentazioa.

    4. Eskatzailearen iritziz, isilpekotasuna behar duten datuen zehaztapena, indarrean dagoen araudiarekin bat etorrita.

    5. Legedi aplikagarrian ezarritako betebeharrak egiaztatzeko bestelako informazioa eta dokumentazioa; hala badagokio, besteak beste, eska daitezkeen nahitaezko fidantzak edo aseguruak barne.

    6. Jarduera edo instalazioa, gainera, ingurumen-ebaluazio arruntaren edo sinplifikatuaren mende badago, eskaerak dokumentu teknikoa izan beharko du eta hartan jaso beharko dira idatz-zati honen a) eta b) epigrafeetan eskatutako edukiak, ingurumen-inpaktuaren azterketak edo, hala badagokio, ingurumen-agiriak bere dituen edukiekin batera.

  2. Eskaeran ez da aurkeztuko udalaren hirigintza-txostena, txostena egin zen uneko hirigintza-baldintzak aldatzen badira salbu. Era berean, ez da aurkeztu beharko jatorrizko baimena eskatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari aurkeztu zitzaizkion instalazioaren, ekoizpen-prozesuaren eta kokapenaren gertakari, egoera eta gainerako baldintza eta ezaugarri teknikoei buruzko bestelako dokumentazioa ere.

  3. Funtsezko aldaketaren eskaera jaso ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak, hala badagokio, titularrari eskatuko dio akatsak konpontzeko edo falta den dokumentazioa aurkezteko hamabost eguneko epean, gehienez. Gainera, adieraziko zaio hori horrela egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela.

  4. Dokumentazio osoa aurkeztu ondoren, organo eskudunak:

    1. Jendaurrean jarriko du hogei egunez.

    2. Baimendutako isuriaren ezaugarrietan aldaketak eginez gero, isurien arloko organo eskudunari igorriko dio, 38. artikuluan aipatutako txostena egin dezan lau hilabeteko epean, gehienez.

  5. Jendaurrean jartzeko izapidearen aldi berean, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak espediente osoa bidaliko die instalazioa dagoen udalerriko udalari eta beren eskumenen arloetan txostena egin behar duten gainerako organoei, dagozkien txostenak egin ditzaten.

  6. Aurreko idatz-zatian aipatutako jendaurrean jartzeko izapidean alegazioak eginez gero, horiek helaraziko zaizkie alegazioak egin zaizkien txostenak egin dituzten organoei, gehienez ere hamabost eguneko epean egokitzat jotzen dutena adieraz dezaten, hala badagokio.

  7. Aurkeztutako dokumentazioa, jendaurrean jartzeko izapidearen emaitza eta arestian aipatutako txostenak ikusi ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak ebazpen- proposamen bat egingo du, eta interesdunaren entzunaldi-izapidean jarriko da hamar eguneko epean.

  8. Aurreko idatz-zatian aipatutako entzunaldi-izapidean alegazioak eginez gero, horiek helaraziko zaizkie, ebazpen- proposamenarekin batera, alegazioak jaso dituzten txostenak egin dituzten organoei, gehienez ere hamar eguneko epean egokitzat jotzen dutena adieraz dezaten, hala badagokio.

  9. Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak egingo du prozedura amaituko duen ebazpena lau hilabeteko epean. Epe hori igaro eta berariazko ebazpenik jakinarazi ez bada, ulertuko da aurkeztutako eskaera ezetsi egin dela.

  10. Funtsezko aldaketaren ebazpenaren ondoren, gaiak eragindako aldeak edo aldeek abian jarri ahal izango dute, lege honen 48. artikuluan adierazitako baldintzetan.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak lege honen 30. artikuluan jasotako baldintzetan funtsezkoa ez den aldaketa baten jakinarazpena eta justifikaziozko dokumentazioa jaso ondoren, balioztatu egingo du, funtsezkoa ez dela berresteko eta, hala bada, aurretik emandako baimena egokituko du.

  2. Egokitzapen hori titularrari jakinaraziko zaio eta iragarri egingo da Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren mendeko Euskadiko ingurumeneko informazio-sistemaren bitartez.

  3. Hogeita hamar egun igaro eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak adierazpenik egiten ez badu, jardueraren edo instalazioaren titularrak bere jakinarazpenean adierazitako baldintzetan gauzatu ahal izango du.

  1. Ingurumen-baimen bateratuaren edo ingurumen-baimen bakarraren mendeko jarduera bati ekin aurretik, baimenaren titularrak jakinarazpen bat aurkeztu beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren aurrean eta instalazioa dagoen udalaren aurrean. Jakinarazpen horretan egiaztatuko da bere erantzukizunpean instalazioa onartutako proiektura egokitzen dela, eta ezarritako baldintzak betetzeko konpromisoa adieraziko du.

  2. Jakinarazpen hori egingo da instalazioak martxan jartzeko gaituta daudenean, eta, hala badagokio, lizentziak, baimenak, jakinarazpenak edo inskripzioak eduki beharko ditu dagozkion erregistro sektorialetan.

  3. Jakinarazpenarekin batera teknikari eskudunak sinatutako ziurtagiri bat aurkeztuko da, baimenaren helburu den jarduera motaren arabera, eta egiaztatuko du instalazioak onartutako proiektuarekin bat datozela eta bete direla ingurumen-baimen bateratuan edo ingurumen-baimen bakarrean ezarritako baldintzak.

  4. Jakinarazpen hori aurkezteak gaitu egiten du une horretatik aurrera jarduera eraginkortasunez egiteko. Nolanahi ere, administrazio publikoek beren eskumenen arloetan egiaztapen-, kontrol- eta ikuskapen-gaitasunak baliatu ahal izango dituzte.

  5. Jakinarazpenak jasotako edo harekin batera aurkeztutako datuak, adierazpenak edo dokumentuak zehatzak ez badira, faltsututa badaude edo funtsezko zerbait agertzen ez bada, edo horrelakorik aurkezten ez bada, ezin izango da jarduera egiten jarraitu gertakari horien berri izaten den unetik, kasu horretan egon litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboei kalterik egin gabe.

  6. Gertakari horiek adieraziko dituen ebazpen administratiboak zehaztu ahal izango du interesdunak dagokion jarduera hasi aurretik zuen egoera juridikoa lehengoratzeko betebeharra. Gainera, ezingo du beste urtebetez, gehienez, prozedura berririk eskatu helburu berarekin.

  1. Jarduera sailkatuaren udal-lizentziaren erregimenaren mende dago titulartasun publiko edo pribatuko jarduera eta instalazioak ustiatzea, horietan lege honen I.C eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen bada. Lizentzia hori, nolanahi ere, instalazioak eraiki, muntatu edo lekualdatu baino lehen eskuratu beharko da, eta instalazio horietan egingo diren aldaketetara egokituko da.

  2. Jarduera sailkatu bat ustiatu, lekualdatu edo funtsean aldatu nahi duen pertsona fisikoak edo juridikoak jarduera hori kokatu nahi den udalerriko udalari eskatu beharko dio aurretiaz jarduera sailkatuaren lizentzia, lege honetan ezarritako prozeduraren arabera.

  3. Jarduera sailkatu baten aldaketa funtsezkoa den ala ez zehaztea interpretatzeko irizpide gisa lege honen 30. artikuluan ezarritako irizpideak erabiliko dira.

  4. Udalek ordenantzen bitartez garatu ahal izango dituzte emandako jarduera sailkatuen lizentzien funtsezko aldaketak edo funtsezkoak ez diren aldaketak izapidetzeko prozedurak.

  1. Jarduera sailkatuaren lizentziaren eskaera udalean aurkeztu beharko da eta, horrekin batera, eskumena duen teknikariak sinaturiko proiektua aurkeztu beharko da. Proiektu horretan zehaztuko dira jardueraren ezaugarriak, kokatuko den ingurunearen deskribapena, ingurumenean izan dezakeen eragina eta erabiltzeko proposatzen diren neurri babesleak eta zuzentzaileak, eta horien eraginkortasun-maila eta segurtasun-bermea ere adieraziko dira.

  2. Udaleko organo eskudunak egiaztatuko du aurkeztutako dokumentazioa bidezkoa den eta, nahikoa ez bada, eskatzaileari eskatuko zaio osatzeko hamar eguneko epean. Gainera, adieraziko zaio hori horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela. Horretarako, ebazpena egingo da aurrez, eta prozedura administratibo erkideari buruzko legedian ezarritako baldintzetan idatziko da.

  3. Proiektua ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren izapidearen mende badago, dela arrunta dela sinplifikatua, ingurumen-inpaktuaren azterketa edo ingurumen-dokumentua ere aurkeztu beharko dira, hala badagokio.

  1. Udalaren hirigintza-plangintzan edo udal-ordenantzetan oinarrituta udal- eskumeneko arrazoiengatik lizentzia berariaz ezesten bada salbu, udalak eskaera jendaurrean jarriko du. Horretarako, iragarki bat argitaratuko du dagokion lurralde historikoko aldizkari ofizialean eta erakunde horren egoitza elektronikoan.

  2. Jendaurrean jartzeko epea hogeita hamar egunekoa izango da, alegazioak aurkez daitezen. Jendaurrean jartzeko epearen aldi berean, udalak nahitaezko osasun-txosten loteslea eta jardueraren izaeraren arabera beharrezkoak diren txosten teknikoak eskatuko dizkie beren eskumenak betez adierazpenen bat egin behar duten organo guztiei, hamabost eguneko epean, aurkeztutako eskaera ikusirik, beharreko txostena egin dezaten.

  3. Jendaurreko informazio-epean alegazioak jasotzen badira, txostenean aintzat hartzeko adierazpenen bat egin behar duten organoei igorriko zaizkie, eta hamabost eguneko epe gehigarria izango da horretarako.

  4. Aipaturiko epean ez bada txostenik egin, jarduerekin aurrera jarraituko da. Nolanahi ere, epez kanpo baina udalak ebazpena eman aurretik jasotako txostenak kontuan hartu beharko ditu udalak.

1. 10.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriek neurri babesleak eta zuzentzaileak ezartzeko txostena eskatu beharko diote dagokion foru-aldundiko ingurumen-eskumenak dituen organoari. Txosten hori nahitaezkoa eta loteslea izango da eta jarduera ingurunearekin bateragarria izateko eska daitezkeen ingurumeneko neurri babesleak eta zuzentzaileak jasoko ditu.

2. 10.000 biztanle edo gehiago dituzten udalerriek aurreko idatz-zatian adierazitako txostena eskatu ahal izango diote dagokion foru-aldundiko ingurumen-eskumenak dituen organoari. Txosten hori eskatu ezean, udalerriek eurek ezarriko dituzte jarduera sailkatuaren lizentziaren mendeko jarduera edo instalazioaren ingurumen-neurri babesleak eta zuzentzaileak.

  1. Espediente osoa jasotakoan, foru-aldundiko ingurumen-eskumenak dituen organoak aipaturiko txosten hori egin beharko du, gehienez ere, hamabost eguneko epean, udalak eskatzen dionetik aurrera kontatuta.

  2. Jarduera edo instalazioa ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren edo sinplifikatuaren mende badago, ez da beharrezkoa izango txosten hori, eta Euskal Autonomia Erkidegoko edo foru-aldundiko, dagokionaren arabera, ingurumen-organoak emandako ingurumen-inpaktuaren adierazpenarekin edo ingurumen-inpaktuaren txostenarekin ordeztuko da.

  1. Aurkeztutako dokumentazioa, alegazioak eta txostenak ikusita, udalak ebatzi eta jakinarazi egin beharko du lizentzia ematen edo ukatzen den lau hilabeteko epean, gehienez, eskaera aurkezten denetik zenbatzen hasita.

  2. Lau hilabete igaro eta ebazpenik igorri ez bada, ulertuko da jarduera sailkatuaren lizentziaren eskaera ezetsi egin dela.

  3. Lizentzia ematen dela pertsonalki jakinaraziko zaie interesdunei eta txostenen bat egin duten organoei, eta horren berri emango zaie jendaurrean jartzeko izapidean alegazioak aurkeztu dituztenei, eta argitaratu egingo da dagokion udalaren egoitza elektronikoan.

  4. Udalek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari eta dagokion foru-aldundiaren ingurumen-eskumenak dituen organoari (neurri zuzentzaileak jartzeko txostena egin badu) jakinarazi beharko diote jarduera sailkatuaren lizentziak eman direla, bai eta funtsean aldatu dela eta aurretiaz baimendutako jarduera eta instalazioak behin betiko amaitu direla ere.

  5. Udalek beren udalerrian garatzen diren jarduera sailkatuen lizentziaren mendeko jarduera eta instalazioen erregistroa edukiko dute.

  6. Udal emaileari dagokio jarduera sailkatuaren lizentziaren mendeko jarduerak egiaztatzea, zaintzea, ikuskatzea eta zehatzea. Funtzio horiek egiteko, dagokion foru-aldundiaren laguntza teknikoa eskuratu ahal izango du.

  1. Jarduera hasteko, titularrak jakinarazpen bat aurkeztu beharko du udalaren aurrean, eta agiri horretan bere erantzukizunpean adieraziko du instalazioa onartutako proiektuarekin bat datorrela eta, hala badagokio, jarduera sailkatuaren lizentzian ezarritako neurri zuzentzaile osagarriekin. Gainera, ezarritako baldintzak betetzen jarraitzeko konpromisoa adieraziko du.

  2. Jakinarazpen hori egingo da instalazioak martxan jartzeko gaituta daudenean, eta, hala badagokio, hirigintzako nahitaezko lizentziak, jakinarazpenak edo inskripzioak eduki beharko ditu dagozkion erregistro sektorialetan.

  3. Jakinarazpenarekin batera langile teknikari eskudunak sinatutako ziurtagiri bat aurkeztuko da, lizentziaren helburu den jarduera motaren arabera, eta egiaztatuko du instalazioak onartutako proiektuarekin bat datozela eta jarduera sailkatuaren lizentzian ezarritako baldintzak bete direla.

  4. Hala ere, Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legepean dauden establezimendu publikoak aurreko idatz-zatian adierazitako baldintzetan has daitezke funtzionatzen, aurretiazko jakinarazpenarekin batera aurkeztutako ziurtagiri teknikoak egiaztatzen badu horrela ez dela arriskuan jartzen pertsonen, ondasunen eta ingurumenaren segurtasuna, bai eta establezimenduaren lizentzian eskatutako baldintzaren bat betetzea egiaztatu gabe gelditzen den kasuetan ere.

  5. Aurreko idatz-zatian jasotako kasuan, lizentzian eskatzen diren gainerako baldintzak betetzen dituela egiaztatu beharko du establezimenduaren titularrak sei hilabeteko epean. Sei hilabete pasatu eta hala ere ez bada egiaztatu baldintzak betetzen direla, lizentzia iraungi egingo da.

  6. Aurreko jakinarazpena aurkezteak gaitu egiten du une horretatik aurrera jarduera eraginkortasunez egiteko. Nolanahi ere, administrazio publikoek beren eskumenen arloetan egiaztapen-, kontrol- eta ikuskapen-gaitasunak baliatu ahal izango dituzte.

  7. Jakinarazpenak jasotako edo harekin batera aurkeztutako datuak, adierazpenak edo dokumentuak zehatzak ez badira, faltsututa badaude edo funtsezko zerbait agertzen ez bada, edo horrelakorik aurkezten ez bada, ezin izango da jarduera egiten jarraitu gertakari horien berri izaten den unetik, kasu horretan egon litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboei kalterik gabe.

  8. Gertakari horiek adieraziko dituen ebazpen administratiboak zehaztu ahal izango du interesdunak dagokion jarduera hasi aurretik zuen egoera juridikoa lehengoratzeko betebeharra. Gainera, ezingo du beste urtebetez, gehienez, prozedura berririk eskatu helburu berarekin.

  9. Udalek aurretiaz jakinarazi beharreko sailkatutako jardueren pean dauden jarduera eta instalazioen erregistroa egingo dute, horiek udal-mugartean egiten badira.

  1. Jarduera sailkatuaren lizentzia ofizioz aztertu ahal izango da berriro kasu hauetan:

    1. Instalazioak edo jarduerak eragindako kutsaduraren ondorioz isurpenen mugako balioak berrikustea edo balio berriak ezartzea komeni bada.

    2. Aldaketa garrantzitsua gertatzen bada ingurune hartzailearen mugako immisio-balioetan.

    3. Instalazioaren edo jardueraren segurtasunak edo arau berrien aplikazioak horrela eskatzen badu.

  2. Jarduera sailkatuaren lizentzia berriro berrikusteak ez du eskubiderik emango kalte-ordainetarako.

  1. Jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpenaren erregimen juridikoaren mende dago instalazio publiko edo pribatuak eraikitzea, muntatzea, ustiatzea eta aldatzea, baldin eta horietan lege honen I.D eranskinean zerrendatutako jarduerak garatzen badira.

  2. Udalari dagokio jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpenaren mendeko jarduerak egiaztatzea, zaintzea, ikuskatzea eta zehatzea. Funtzio horiek egiteko, dagokion foru-aldundiaren laguntza teknikoa eskatu ahal izango du.

  3. Udalek udalerrian egiten diren jarduera sailkatuen aldez aurreko jakinarazpena behar duten jarduera eta instalazioen erregistroa izango dute.

  1. Jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpena aurkeztuko da instalazioak martxan jartzeko gaituta daudenean, eta, hala badagokio, hirigintzako nahitaezko lizentziak, baimenak, jakinarazpenak edo inskripzioak eduki beharko dira dagozkion erregistro sektorialetan.

  2. Helburu den jarduerak ez badu eskatzen garatuko den lokaletan obrak egitea, jakinarazpenaren eraginkortasuna instalazio horietan gauzatzea helburu den jardueraren hirigintza-bateragarritasunaren mendekoa izango da.

  3. Jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpenaren mendeko jarduera ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren mende jarri behar denean, jakinarazpen hori aldeko ingurumen-inpaktuaren txostena edo adierazpena egin ondoren aurkeztuko da.

  1. Jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpenarekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Jarduera eta dagoen inguruneari begira izango dituen inpaktu edo ondorio nagusiak deskribatuko dituen proiektua edo memoria, bereziki isurpenen, isurien, hondakinen, lurzoruen eta kutsadura akustikoaren arloetan. Ingurunean, pertsonengan edo haien ondasunetan izan ditzakeen ondorioak minimizatzeko ezarritako neurriak azalduko ditu, halaber.

    2. Jakinarazpenaren helburu den jarduera motaren arabera, teknikari eskudunak sinatutako ziurtagiria, instalazioak aurkeztutako proiektuarekin edo memoriarekin bat datozela eta aplikagarri zaizkien ingurumeneko araudi sektorialaren betebeharrak betetzen dituztela ziurtatzen duena.

    3. Hala badagokio, aldeko ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren edo ingurumen-inpaktuaren txostenaren kopia.

  2. Jakinarazpena egin ondoren, jarduera egiten hasi ahal izango da, jardueraren titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoen erantzukizunpean.

  3. Jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpenaren mendeko jarduerek edo instalazioek aplikagarri zaizkien ingurumen-legediko preskripzio teknikoetan ezarritako isurpenen mugako balioak bete beharko dituzte, eta, hala badagokio, ingurumen-inpaktuaren adierazpenean edo ingurumen-inpaktuaren txostenean ezarritakoak.

  4. Aurretiazko jakinarazpenak jasotako edo harekin batera aurkeztutako datuak, adierazpenak edo dokumentuak zehatzak ez badira, faltsututa badaude edo funtsezko zerbait agertzen ez bada, edo horrelakorik aurkezten ez bada, ezin izango da jarduera egiten jarraitu gertakari horien berri izaten den unetik, kasu horretan egon litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboei kalterik egin gabe.

  5. Gertakari horiek adieraziko dituen ebazpen administratiboak zehaztu ahal izango du interesdunak dagokion jarduera hasi aurretik zuen egoera juridikoa lehengoratzeko betebeharra. Gainera, ezingo du beste urtebetez, gehienez, prozedura berririk eskatu helburu berarekin.

  1. Instalazioaren ezaugarriei, ekoizpen- prozesuei, funtzionamenduari edo hedapenari eragiten dion lekualdaketa, transmisioa eta zeinahi aldaketa udalari jakinarazi beharko zaio, salbu eta jardueraren aldaketak berarekin badakar aplika daitekeen esku hartzeko erregimena aldatzea. Kasu horretan, lege honetan erregimen horretarako ezarritakoa bete beharko da.

  2. Titularrak aldaketa funtsezkotzat hartzen badu eta aplika daitekeen esku hartzeko erregimenean aldaketarik ez badakar, jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpen berri bat egin beharko da, aurreko artikuluan deskribatutako moduan.

  3. Aldaketa funtsezkoa den ala ez zehaztea interpretatzeko irizpide gisa lege honen 30. artikuluan ezarritako irizpideak erabili ahal izango dira.

    BOSGARREN TITULUA

    INGURUMEN EBALUAZIOA

  1. Ingurumen-ebaluazioko prozeduraren mende jarriko dira nahitaez ingurumenean eragin nabarmenak izan ditzaketen plan, programa eta proiektuak, eta horien aldaketak eta berrikuspenak, ingurumena babesteko maila handia bermatzeko eta ingurumen jasangarria sustatzeko asmoz. Horretarako, honako hauek egingo dira:

    1. Planak, programak eta proiektuak egiteko, hartzeko, onesteko edo baimentzeko ingurumen-alderdiak bateratu.

    2. Ingurumen-alternatiba bideragarriak aztertu eta hautatu.

    3. Ingurumenarekiko ondorio kaltegarriak prebenitzeko, zuzentzeko eta, hala badagokio, konpentsatzeko aukera ematen duten neurriak ezarri.

    4. Ingurumen-ebaluazioren helburua betetzeko beharrezkoak diren zaintza-, jarraipen- eta zehapen-neurriak ezarri.

  2. Planak, programak eta proiektuak ingurumen-ebaluazioaren prozeduraren mende jarriko dira Administrazio publiko eskudunak horiek onartu, baimendu edo behin betiko hartu baino lehen.

    Erantzukizunpeko adierazpenaren edo aurretiazko jakinarazpenaren mendeko proiektuen kasuan, proiektua gauzatzeko gaikuntza emateari begira adierazpen edo jakinarazpen horrek ondorioak izan aurretik egin beharko da ingurumen-ebaluazioa.

  3. Ingurumen-ebaluazioak izaera instrumentala izango du planak eta programak onartzeko edo hartzeko prozedura administratiboari dagokionean eta proiektuak baimentzeko edo onartzeko prozedurari dagokionean edo, hala badagokio, aurretiazko jakinarazpenaren edo erantzukizunpeko adierazpenaren mendeko proiektuak kontrolatzeko jarduera administratiboari dagokionean.

  4. Aldaketei aplikatu beharreko erregimena gorabehera, ez dira ingurumen-ebaluazioren mende jarriko indarrean dagoen izaera substantiboko gaikuntza administratiboren bat duten proiektuak.

  1. Planek, programek eta proiektuek, eta horien aldaketek eta berrikuspenek, gainditu beharreko ingurumen-ebaluazio mota plan, programa eta proiektu horiek ingurumenean izan ditzaketen efektu nabarmenen probabilitate mailarako egokia izango da. Horrenbestez, ingurumen-ebaluazioko prozedura hauek ezartzen dira:

    1. Ingurumenean efektu nabarmenak izan ditzaketen planen eta programen, eta horien aldaketen eta berrikuspenen, ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta.

    2. Planen eta programen ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua, bai eta haien aldaketak eta berrikuspenak ere. Horren helburua da ingurumenean ondorio garrantzitsuak izan ditzaketen zehaztea. Kasu horretan, ebaluazio estrategiko arrunta egin beharko zaie.

    3. Ingurumenean efektu nabarmenak izan ditzaketen proiektuen, eta horien aldaketen, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta.

    4. Proiektuen eta haien aldaketen ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua. Horren helburua da zehaztea ingurumenean ondorio garrantzitsuak izan ditzaketen, eta, kasu horretan, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egin beharko zaie.

  2. Ingurumen-ebaluazioaren mende jarri beharreko plan, programa eta proiektuak lege honen II. eranskinean zehazten dira.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak egingo ditu ingurumen-ebaluazioko prozedurak bukatzeko adierazpenak eta txostenak, oinarrizko araudiak Estatuko Administrazio orokorrari esleitutako eskumenei kalterik egin gabe.

  2. Nolanahi ere, plana, programa edo proiektua behin betiko onartzeko edo baimentzeko edo erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko jakinarazpena behar duten proiektuen jarduera kontrolatzeko funtsezko eskumena lurralde historikoetako foru-organoek badute, aurreko idatz-zatian ingurumen-organoari aitortutako eskumena azken hauek izango dute, planak, programak edo proiektuak lurralde historiko bat baino gehiago gainditzean edo lurralde historiko baten baino gehiagoren lurralde-eremuari eragitean izan ezik. Kasu horretan, prozeduran foru-organoek parte hartzen dutela bermatuko da.

  3. Aurreko idatz-zatietan aipatutako ingurumen-organoek, ingurumen-ebaluazioko adierazpenak eta txostenak egin behar dituzten plan, programa eta proiektuei dagokienez, lege honek aurreikusitako eskumenak izango dituzte ebaluazioaren eta dokumentazioaren irismena aurretik zehazteko, adierazpen hori salbuesteko eta ingurumen-adierazpenen eta -txostenen indarraldia luzatzeko.

  4. Planak, programak eta proiektuak prestatu, onartu edo baimentzeko funtsezko prozedurak sustatu behar dituzten organoei dagokie, halaber, lege honetan ezarritakoaren arabera aplikatu behar den ingurumen-ebaluazio arruntaren nahiz erraztuaren prozedurak bultzatzea.

  1. Zuzenbidean erabat deuseztzat joko dira planak, programak eta proiektuak, eta horien aldaketak eta berrikuspenak, hartzeko, onartzeko, baimentzeko, erantzukizunpeko adierazpena egiteko edo aurretiazko jakinarazpena egiteko egintzak, plan, programa edo proiektu horien ingurumen-ebaluazioaren mende egon eta egintza horiek aplikagarri zaien ingurumen-ebaluazioko prozedura burutu gabe eman badira. Kasu horretan, dagozkion zehapenak ezarri ahal izango dira.

  2. Nahitaezko ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedura bete gabe zati batean edo erabat gauzatuak dauden proiektuen kasuan, organo substantiboak proiektu horiei dagokien ebaluazio-prozedura ezarriko die halakorik ez dutela bete jakiten duen unean, eta geroko ebaluazioaren zehaztapen teknikoak aplikatuko ditu behar denean. Hala ere, hori guztia ez da eragozpen izango zehapenak ezartzeko, baldin eta arau-hausterik badago lege honen 106.2.b) eta 106.3.c) artikuluetan ezarritakoarekin bat.

  1. Sustatzaileak bermatuko du ingurumen-ebaluazioetarako beharrezkoak diren agiri teknikoak nahikoa gaitasun teknikoa duten pertsonek egitea, kualifikazio profesionalei buruzko arauekin eta goi-mailako hezkuntzako arauekin bat etorrita, eta agiri horiek beharrezko kalitatea eta zehaztasuna izatea lege honen eskakizunak betetzeko eta, hala badagokio, ingurumen-organoak ezarritako ebaluazioaren irismenera egokitzeko. Helburu horrekin, agiri horien egilea edo egileak adierazi beharko dira, bai eta horien titulua eta, hala badagokio, araututako lanbidea ere. Horrez gain, agiria zein datatan bukatu den eta egilearen edo egileen sinadura azalduko dira.

  2. Agiri horien egileak eta sustatzailea izango dira agirien edukiaren eta informazioaren fidagarritasunaren erantzule solidarioak, Administraziotik modu frogagarrian jasotako datuei dagokienez izan ezik.

Lege honen 27. artikuluan isilpekotasunari buruz jasotako aurreikuspenak modu berean aplikatuko dira ingurumen-ebaluazioko prozeduretan.

  1. Ingurumen-ebaluazio prozedurak ez dira aplikagarriak izango kasu hauetan:

    1. Planen edo programen helburu bakarra defentsa nazionala edo babes zibila denean larrialdi-kasuetan.

    2. Planak eta programak finantzarioak edo aurrekontuen arlokoak direnean soilik.

  2. Plan eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoak ez du baztertzen haiek esparru dituzten proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa.

  1. Salbuespenezko kasuetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluak salbuetsi egin ahal izango du, akordio arrazoitu bidez, lege honetan araututako ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozedura aplikatzeko II. eranskinean jasotako proiekturen bat. Kasu horietan, salbuetsitako proiektua lege honen printzipio eta helburuak betetzen dituen beste modu bateko ebaluazio baten mende jartzearen komenigarritasuna aztertuko da. Erabaki hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eta Europako Batzordeari jakinaraziko zaio.

  2. Horrez gain, jendaurrean jarriko da baztertzeko erabakiari buruzko informazioa eta hori justifikatzen duten arrazoiak, bai eta baztertutako proiektua ebaluatzeko beste modu batzuei buruzko azterketa ere.

  3. Artikulu honetan araututako baztertzeko aukerek ez dituzte proiektuak salbuetsiko haiek Natura 2000 Sareko guneen gainean izan ditzaketen eraginen ebaluaziotik, Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 46. artikuluan eskatu bezala.

  1. Ingurumen-organoak zehaztuko du prozedura arruntaren mendeko plan, programa eta proiektuen ebaluazioaren irismena, ukituriko administrazio publikoei eta interesa duten pertsonei kontsulta egin ondoren, eta beharrezkoa bada, prozeduran jaso beharreko ingurumen-agirien edukia zehaztuko du, erregelamendu bidez ezarritako baldintzetan. Agiri horietan planek, programek eta proiektuek klima-aldaketaren ondorioak arintzean eta klima-aldaketara egokitzean duten eraginari buruzko azterketa sartu beharko da.

  2. Proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren kasuetan, irismen-dokumentuaren eskaera aukerakoa izango da. Sustatzaileak bere edukira egokitu beharko du ingurumen-inpaktuaren azterlanean dagokion idazketan, dokumentu hori egitea eskatzen badu.

    Planen eta programen ingurumen-ebaluazioaren kasuetan, eskaera hori nahitaezkoa izango da, eta sustatzaileak eta organo sustatzaileak haren edukira egokitu beharko dute ingurumen-azterlan estrategikoaren kasuan kasuko idazketan.

  3. Ebaluazioaren irismena eta ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntaren espedienteetan jaso beharreko agirien edukia egokiak eta proportzionalak izango dira planaren edo programaren zehaztasun-mailari dagokionez. Esperotako efektu motekin koherenteak izango dira eta efektu horien tamainarekiko proportzionalak.

  4. Planak eta programak erabaki-esparru hierarkiko desberdinetan egituratzen badira, horietako bakoitzaren ingurumen-ebaluazioaren irismena zehazteko kontuan izan beharko da plana edo programa zer erabaki-fasetan dagoen, jarduerak ez bikoizte aldera.

  5. Ingurumen-organoak, gehienez ere, hiru hilabeteko epea izango du, eskaera osoa jasotzen duen egunetik zenbatzen hasita, artikulu honen lehen idatz-zatian aurreikusitako kontsultak egiteko eta ingurumen-azterketa estrategikoaren edo, hala badagokio, ingurumen-inpaktuaren azterketaren irismen-agiria prestatzeko. Ingurumen-organoak egiten dituen kontsultei erantzuteko epea hilabetekoa izango da.

    Idatz-zati honetan aurreikusitako epeen zenbaketa eten ahal izango da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 22.1.a) artikuluan zehaztutako kasuetan.

  6. Planen, programen eta proiektuen ebaluazioaren irismena zehazten duen ebazpena ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.

  7. Irismen-agiriak bere indarra galduko du, baldin eta sustatzaileari jakinarazten zaionetik lau urte igaro ondoren ingurumen-azterketa estrategikoa edo ingurumen-inpaktuaren azterketa, dagokionaren arabera, ez balitz izapidetzeko aurkeztu organo eskudunaren edo organo sustatzailearen aurrean. Sustatzailea eta organo sustatzailea edo, hala badagokio, organo eskuduna Administrazio publikoko organo berean badaude, irismen-agiriak bere indarra galduko du lau urteko epe hori igaro ondoren ez balitzaio hasiera eman jendaurreko informazioaren izapideari.

  8. Ingurumen-organoaren aurretiazko adierazpena salbuetsi egin ahal izango da ebaluazioaren eta dokumentazioaren irismenari dagokionez, arauz ezarritako baldintzetan, izan ditzaketen ingurumen-efektuak sinpleak edo ondo ezagunak dituzten proiektuen kasuan, edo proiektu mota jakin batzuk ebaluatzeko nahikoa argibide tekniko eman direnean.

Ingurumen-ebaluazioko prozedurei amaiera ematen dieten ebazpenak dagokion aldizkari ofizialean eta ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira.

Era berean, argitara emango dira ingurumen-ebaluazioa egina duten planak, programak eta proiektuak behin betiko onartzearekin edo baimentzearekin lotutako egintza administratiboak eta beste erabaki mota batzuk, erregelamenduz garatuko diren baldintzetan.

  1. Ingurumen-ebaluazioaren mendeko jardueren kasuan, beste Autonomia Erkidego batean egonda Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean ingurumen-efektu nabarmenak eduki baditzakete, azken horrek jarduketari buruzko informazioa eskatuko dio erkidego hari. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen den jarduera batek Autonomia Erkidego mugakide baten ingurumenean eragin nabarmena badu, Euskal Autonomi Erkidegoak informazioa emango dio jarduerari buruz.

  2. Lege honen II. eranskinean ezarritako jarduerak gauzatzean beste Estatu bateko ingurumenean mugaz gaindiko efektu nabarmenak sor baditzake, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak kaltetutako lurraldeko agintari eskudunei ingurumen-azterketa estrategikoa edo, hala badagokio, ingurumen-inpaktuaren azterketa horretarako egingo dena, helaraziko dizkie, agintari haiek egokitzat jotako alegazioak edo gogoetak egin ditzaten. Ondoren, behin betiko txostenaren edo ebazpenaren kopia bidaliko zaie; hori guztia Kanpo Arazoetako Ministerioaren bitartez egingo da. Nolanahi ere, Batasuneko araudian ezarritakoa eta Estatuko arauek ezarritakoa beteko da.

  1. Ingurumen-ebaluazioko Prozeduretan Interesa duten Pertsonen Erregistroa sortzen da, interesa duten irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoek aipaturiko prozeduretan eraginkortasunez parte hartzen dutela bermatzeko, baldin eta Ingurumenaren alorrean informazioa eskuratzeko, jendeak parte hartzeko eta justiziara jotzeko eskubideak arautzen dituen uztailaren 18ko 27/2006 Legearen 23.1 artikuluan jasotako baldintzak betetzen badituzte. Erregistroa Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren mendekoa izango da administratiboki.

  2. Aurreko idatz-zatian aipatutako interesa duten pertsonek erregistro horretan izena emateko eskatu beharko dute ingurumen-ebaluazio prozeduretan egiazko kontsulta ahalbidetzeko. Arauz erregulatuko da Ingurumen Ebaluazioko Prozeduretan Interesa Duten Pertsona Juridikoen Erregistroaren antolamendua, funtzionamendua eta sarbidea.

  1. Ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta eduki beharko dute Administrazio publiko batek hartutako II.A eranskinean zerrendatutako planek eta programek, eta horien aldaketek eta berrikuspenek, eta horiek egitea lege- edo erregelamendu-xedapen batek edo Gobernu Kontseiluaren akordioren batek eskatzen badu.

  2. Ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua eduki beharko dute Administrazio publiko batek hartutako II.B eranskinean zerrendatutako planek eta programek, eta horien aldaketek eta berrikuspenek, eta horiek egitea lege- edo erregelamendu-xedapen batek edo Gobernu Kontseiluaren akordioren batek eskatzen edo babesten badu.

Ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta bete behar duen planaren edo programaren organo sustatzaileak parte-hartze publikoa ziurtatuko du prozeduran, jendaurreko informazio-tramitearen bidez eta ukituriko administrazio publikoei eta interesa duten pertsonei kontsulta eginez, arauz zehaztutako baldintzetan, eta betiere, berrogeita bost eguneko epean, gutxienez.

  1. Ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntaren prozedura amaitzeko ingurumen-adierazpen estrategikoa egingo du ingurumen-organoak, lege honetan ezarritakoarekin bat etorrita. Ingurumen-adierazpen estrategikoa nahitaezko txosten loteslea izango da.

  2. Ingurumen-organoak, gehienez ere, hiru hilabeteko epea izango du, eskaera osoa jasotzen duen egunetik zenbatzen hasita, ingurumen-adierazpen estrategikoa emateko. Epe hori bi hilabetez luza daiteke, behar bezala arrazoituta justifikatuz gero.

  3. Ingurumen-adierazpen estrategikoak planean edo programan jaso beharreko prozeduraren mugarri nagusien, zehaztapenen, neurrien edo azken baldintzen laburpen bat jasoko du, bai eta hierarkikoki azpian dauden planek eta ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntaren prozeduraren mendeko planetan eta programetan jasotako proiektuek gainditu beharko dituzten ingurumen-ebaluaziorako jarraibide orokorrak ere, hala badagokio.

  4. Ingurumen-adierazpen estrategikoak indarraldia galduko du eta berezkoak dituen efektuak izateari utziko dio argitaratu ondoren ez bada hartu edo onartu plana edo programa bi urteko epean. Ingurumen-organoak ez du berariazko ebazpenik eman beharko ingurumen-adierazpen estrategikoaren indarraldia galdu dela adierazteko.

  5. Kasu horietan, sustatzaileak berriro hasi beharko du planaren edo programaren ingurumen-ebaluazioaren izapidea, indarraldia luzatzeko eskatzen ez badio ingurumen-organoari. Kasu horretan, ingurumen-organoak, hala badagokio, ingurumen-adierazpen estrategikoaren indarraldirako epe berria emango dio, arauz ezarriko diren baldintzetan.

  1. Ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura amaitzeko ingurumen-txosten estrategiko bat egingo du ingurumen-organoak, lege honetan ezarritakoarekin bat etorrita, eragindako administrazio publikoei eta interesa duten pertsonei kontsulta egin ondoren. Ingurumen-txosten estrategikoa nahitaezko txosten loteslea izango da.

  2. Ingurumen-organoak, gehienez ere, hiru hilabeteko epea izango du, eskaera osoa jasotzen duen egunetik zenbatzen hasita, aurreko idatz-zatian aurreikusitako kontsultak egiteko eta ingurumen-txosten estrategikoa emateko. Ingurumen-organoak egiten dituen kontsultei erantzuteko epea, gutxienez, hilabetekoa izango da.

  3. Ingurumen-txosten estrategikoak prozeduraren mugarri nagusien laburpena jasoko du, eta zehaztuko du ea plana edo programa ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntaren mendean jarri behar den ala ez. II.C eranskinean jasotako irizpideetara egokitu beharko da hori zehazteko orduan.

  4. Txostenak ondorioztatzen badu plana edo programa ez dela ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntaren prozeduraren mendean jarri behar, ingurumen-organoak txosten horretan ezarriko du plana edo programa zer baldintzatan hartu behar den planak edo programak ingurumenean ondorio nabarmenik ez duela bermatzeko.

  5. Ingurumen-txosten estrategikoak indarraldia galduko du eta berezkoak dituen efektuak izateari utziko dio argitaratu ondoren ez bada hartu edo onartu plana edo programa lau urteko epean. Ingurumen-organoak ez du berariazko ebazpenik eman beharko ingurumen-txosten estrategikoaren indarraldia galdu dela adierazteko.

  6. Kasu horietan, sustatzaileak berriro hasi beharko du planaren edo programaren ingurumen-ebaluazioaren izapidea, salbu eta ingurumen-organoari indarraldia luzatzeko eskatzen badio. Kasu horretan, ingurumen-organoak, hala badagokio, ingurumen-txosten estrategikoaren beste indarraldi bat emango du, erregelamenduz ezarriko den moduan.

  1. Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta beharko dute II.D eranskinean aipatutako proiektu publikoek edo pribatuek.

  2. Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua beharko dute II.E eranskinean aipatutako proiektu publikoek edo pribatuek.

Organo substantiboak parte-hartze publikoa ziurtatuko du ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozeduran, jendaurreko informazio-tramitearen bidez eta eragindako administrazio publikoei eta interesa duten pertsonei kontsulta eginez arauz zehaztuko diren baldintzetan eta, betiere, hogeita hamar eguneko epean, gutxienez.

  1. Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura amaitzeko ingurumen-inpaktuaren adierazpena egingo du ingurumen-organoak, lege honetan ezarritakoarekin bat etorrita. Ingurumen-inpaktuaren adierazpena nahitaezko txosten loteslea izango da.

  2. Ingurumen-organoak, gehienez ere, hiru hilabeteko epea izango du, eskaera osoa jasotzen duen egunetik zenbatzen hasita, ingurumen-inpaktuaren adierazpena emateko. Epe hori bi hilabetez luza daiteke, behar bezala arrazoituta justifikatuz gero.

  3. Ingurumen-inpaktuaren adierazpenak prozeduraren mugarri nagusien laburpena jasoko du, eta zehaztuko du, ingurumen-efektuei begira, proiektua egitea bidezkoa den ala ez, eta, hala badagokio, zer baldintzatan gara daitekeen. Besteak beste, hartu beharreko babesteko, zuzentzeko eta konpentsatzeko neurriak eta jarraipena egiteko neurriak jasoko ditu.

  4. Ingurumen-inpaktuaren adierazpenak indarraldia galduko du eta berezkoak dituen efektuak izateari utziko dio argitaratu ondoren ez bada proiektua gauzatzen hasi lau urteko epean. Ingurumen-organoak ez du berariazko ebazpenik eman beharko ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren indarraldia galdu dela adierazteko.

  5. Kasu horietan, sustatzaileak berriro hasi beharko du proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren izapidea, salbu eta ingurumen-organoari indarraldia luzatzeko eskatzen badio. Kasu horretan, ingurumen-organoak, hala badagokio, ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren indarraldi berri bat emango du, erregelamenduz ezarriko den moduan.

  1. Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren prozedura amaitzeko ingurumen-inpaktuaren txostena egingo du ingurumen-organoak, lege honetan ezarritakoarekin bat etorrita, eragindako administrazio publikoei eta interesa duten pertsonei kontsulta egin ondoren. Ingurumen-inpaktuaren txostena nahitaezko txosten loteslea izango da.

  2. Ingurumen-organoak, gehienez ere, hiru hilabeteko epea izango du, eskaera osoa jasotzen duen egunetik zenbatzen hasita, aurreko idatz-zatian aurreikusitako kontsultak egiteko eta ingurumen-inpaktuari buruzko txostena emateko. Ingurumen-organoak egiten dituen kontsultei erantzuteko epea hilabetekoa izango da.

  3. Ingurumen-inpaktuaren txostenak prozeduraren mugarri nagusien laburpena jasoko du, eta zehaztuko du ea proiektua ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren mendean jarri behar den ala ez. II.F eranskinean jasotako irizpideetara egokitu beharko da hori zehazteko orduan.

  4. Txostenak ondorioztatzen badu proiektua ez dela ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozeduraren mendean jarri behar, ingurumen-organoak txosten horretan ezarriko du proiektua zer baldintzatan onartu behar den ingurumenean efektu nabarmenik ez duela bermatzeko.

  5. Ingurumen-inpaktuaren txostenak indarraldia galduko du eta berezkoak dituen efektuak izateari utziko dio argitaratu ondoren ez bada proiektua gauzatzen hasi lau urteko epean. Ingurumen-organoak ez du berariazko ebazpenik eman beharko ingurumen-inpaktuaren txostenaren indarraldia galdu dela adierazteko.

  6. Kasu horietan, sustatzaileak berriro hasi beharko du proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren izapidea, salbu eta ingurumen-organoari indarraldia luzatzeko eskatzen badio. Kasu horretan, ingurumen-organoak, hala badagokio, ingurumen-inpaktuari buruzko txostenaren beste indarraldi bat emango du, erregelamenduz ezarritako moduan.

    SEIGARREN TITULUA

    INGURUMENAREN HOBEKUNTZA BULTZATZEKO TRESNAK

  1. Administrazio publikoek akordioak sinatzea sustatuko dute gizarteko instantzia guztiek ingurumenaren babesean parte hartzea lortzeko, erantzukizun partekatuaren printzipioari jarraiki.

  2. Lege honen 3. artikuluaren printzipioen esparruko helburuak, helburu horiek lortzeko epeak eta emaitzen jarraipenerako sistemak finkatu beharko dituzte sinatzen diren akordioek.

  3. Administrazio publikoek argitara emango dituzte sinatzen dituzten akordioak, eta lege honen III. tituluan finkatutako baldintzen arabera, eguneratuta eta herritarren eskura edukiko dute akordio horien inguruan duten informazioa.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeek beren borondatez Ingurumen Kudeaketako eta Ikuskaritzako Sistema Komunitarioarekin (EMAS) bat egitea sustatuko dute Administrazio publikoek. Sistema hori Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2009ko azaroaren 25ean onartutako 1221/2009 (EE) Erregelamenduak araututa dago.

  2. Aurreko idatz-zatian xedatutakoa betetzeko, neurriak hartuko dira:

    1. Sistemaren helburuei eta baldintzei buruzko informazioa emateko.

    2. Erakunde txiki eta ertainei laguntzeko.

    3. Sistemarekin bat egitera daraman mailaz mailako fokatzea ahalbidetzeko.

    4. Legeak lantzean, aplikatzean eta betetzean sistemarekiko atxikimendua aintzat hartzeko, arauzko baldintzak murrizte eta desagerrarazte aldera.

    5. Kontratazio publikoko prozeduretan sistemarekiko atxikimendua txertatzeko, betiere sektore publikoaren kontratuei buruzko araudiak gai honen inguruan finkatzen duenari jarraiki.

  3. Ingurumenaren alorrean eskumenak dituen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko sailak lankidetza bultzatuko du sindikatuekin, enpresaburuen elkarteekin, kontsumitzaileen elkarteekin, ingurumena babesteko erakundeekin, toki-erakundeekin eta interesa duten beste alde batzuekin Euskal Herrian EMAS sistemarekiko atxikimendua sustatzeko.

  1. Administrazio publikoek Europar Batasunaren etiketa ekologikoaren erabilera sustatuko dute. Etiketa hori Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2009ko azaroaren 25ean onartutako 66/2010 (EE) Erregelamenduak araututa dago.

  2. Etiketa ekologikoaren erabilera sustatzeko, neurriak hartuko dira:

    1. Etiketa ekologikoaren erabileraren onurei buruz sentsibilizatzeko eta informatzeko.

    2. Etiketatutako produktuei eta zerbitzuei eta haiek saltzeko edo emateko lekuei buruz informatzeko.

    3. Kontratazio publikoko prozeduretan etiketa ekologikoaren erabilera txertatzeko, betiere sektore publikoaren kontratuei buruzko araudiak gai honen inguruan finkatzen duenari jarraiki.

  3. Ingurumenaren alorrean eskumenak dituen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko sailak lankidetza bultzatuko du kontsumitzaileen elkarteekin, fabrikatzaileekin, zerbitzu-emaileekin, merkatariekin, enpresaburuen elkarteekin, sindikatuekin eta interesa duten beste alde batzuekin aurreko idatz-zatian adierazitako ekintzak ahalbidetzeko xedean.

Administrazio publikoek beren politiketan Europar Batasunak egiaztatutako metodologiak erabiltzea sustatuko dute produktuek edo erakundeek bizitzaren zikloan duten ingurumen-portaera neurtzeko eta jakinarazteko xedearekin.

  1. Erosketa eta kontratazio publiko berdeak merkatuarekiko koordinazioa optimizatzea du xede, hark ekoberrikuntza txertatuko duela bermatzeko eta, aldi berean, administrazio publikoek baliabideak modu eragingarriagoan erabil ditzaten ahalbidetzeko. Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak erosketa publiko berderako plan bat onartuko du, euskal sektore publikoak arlo horretan dituen jarraibideak bilduko dituena.

  2. Administrazio publikoetako eta sektore publikoko gainerako entitateetako kontratazio-organoek lege honetan finkatzen diren helburuak lortzen lagunduko duten esleitzeko irizpideak, gauzatzeko baldintza bereziak eta klausulak edo baldintzak sartuko dituzte beren obra-, zerbitzu- eta hornidura-kontratuen klausula administratiboen eta baldintza tekniko berezien orrietan. Bereziki bultzatuko da azpiproduktuen, bigarren mailako lehengaien, material birziklatuen edo berrerabiltzeko xedean prestatzeko prozesuetatik eratorrien erabilera, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluaren dekretu bidez gai horri buruzko irizpideak garatu ahala. Horretarako, administrazio publikoek, betiere beren eskumenen esparruan, beren jarraibide teknikoak eta gisako dokumentuak egokituko dituzte idatz-zati honetan finkatutakoa betetzeko.

    Bereziki, honako hauek lortzea xede duten gogoetak sartu ahal izango dira, besteak beste; berotegi-efektuko gas-igorpenak murriztea; kontratua gauzatzean kalteturik suerta daitezkeen ingurumen-balioak mantentzea edo hobetzea; uraren eta zurak duen jatorriaren kudeaketa jasangarriagoa; energia berriztagarrien erabilera bultzatzea; produktuen birziklatzearen sustapena eta ontzi berrerabilgarrien erabilera; edo produktuak ontziratu gabe eta bertako produktuak entregatzea eta ekoizpen ekologikoa bultzatzea, baldin eta kontratuaren xedearekiko lotura badute eta Europako Erkidegoko zuzenbidearekin bateragarriak badira.

  3. Obra-kontratuak egikaritzeko klausula administratiboen eta baldintza tekniko berezien orrien idazketan, haietako bakoitzari begira erabili beharreko azpiproduktuen, bigarren mailako lehengaien, material birziklatuen edo berrerabiltzeko xedean prestatzeko prozesuetatik eratorrien ehunekoak adieraziko dira. Gutxienez, % 40an erabiliko dira material horiek, behar bezala justifikatutako arrazoi teknikoak direla-eta ehuneko hori murriztea beharrezkoa denean izan ezik.

  4. Era berean, kontrol-mekanismo egokiak ezarri beharko dira, eta hala behar badu, dagozkion zigor-klausulak, orrietan finkatutako ingurumen-klausulak eta kontratuan aurreikusitako egikaritzeko baldintzak behar bezala beteko direla bermatzeko. Ondorio horri begira, gauzatutako kontratuak amaitzean, aipatutako materialaren erabilerari buruzko txosten justifikagarria aurkeztuko dute.

  5. Sektore publikoaren kontratuei buruzko legediak finkatzen duenarekin bat etorrita burutuko da artikulu honetan aurreikusitakoa.

  1. Administrazio publikoek produktuen eta prozesuen enpresako ekoberrikuntza sustatuko dute ingurumenak sortzen dituen merkatuko aukerak aprobetxatu ahal izateko.

  2. Horretarako, ingurumenaren alorrean eskumenak dituen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko sailak jarduera ekonomikoetan ingurumenaren ikuspegitik eraginkorragoak diren teknologiak eta materialak erabiltzea sustatuko du. Xede horretan, sektore publikoaren kontratuetan erabili daitezkeen teknologien eta materialen zerrenda bat onartuko du eta aldian behin eguneratuko du; irizpide horrek lehentasuna izan lezake onura fiskalak finkatzeko orduan eta ingurumena hobetzeko inbertsioak egiteko enpresei dirulaguntzak emateko garaian. Hori guztia bat etorriko da zergen eta dirulaguntzen eremuan indarrean dagoen araudiarekin.

  1. Zerga-alorrean eskumena duten euskal administrazio publikoek lege honen helburuak betetzen laguntzeko fiskalitate ekologikoaren eta ingurumenaren alorreko politika ekonomikorako beste tresna batzuen erabilera sustatuko dute, aldez aurretik ingurumenaren alorrean eskumenak dituen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko sailari kontsulta egin ondoren. Ildo horretatik, erabaki ahal izango dute beren urteko aurrekontuetan kontu-sail bat ezartzea, lortutako diru-bilketaren baliokidea, ingurumenaren babesarekin loturiko jarduerak aurrera eramateko erabili ahal izateko.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek, nork bere eskumenen esparruan, besteak beste, honako neurri fiskalak eta finantzarioak ezarri ahal izango dituzte:

    1. Tasak sortu ahal izango dituzte lege honetan jasotako baimenak eta lizentziak emateagatik eta aurretiazko jakinarazpenak edo erantzukizunpeko adierazpenak jasotzeagatik.

    2. Zergak edo beste tresna fiskal batzuk sortu ahal izango dituzte ingurumenari kalteak eragiten dizkioten jarduerak zergapetzeko.

    3. Murrizketak, beherapenak edo salbuespenak ezarri ahal izango dituzte helburutzat lege honen xedeak betetzea duten jarduerak sustatzeko eta, bereziki, hondakinen prebentzioa, hondakinak berrerabiliak izateko prestaera eta hondakinen birziklatzea sustatzen dituzten jarduerak bultzatzeko.

  1. Ingurumenari buruzko ezagutzaren oinarria sendotzeko xedean, eragile publikoek eta pribatuek ikerketa-ahaleginak sustatuko eta partekatuko dituzte Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarearen esparruan, eta ingurumenaren alorreko politika publikoei helaraziko dizkiete egindako aurrerabideak.

  2. Administrazio publikoek ingurumenaren alorreko heziketa eta sentsibilizazioa sustatuko dituzte, herritarren artean eta erakunde guztietan ingurumena hobetzeko ezagutzak, informazioa, jarrerak, balioak, portaerak eta trebetasunak ezagutarazteko eta zabaltzeko jardueren bitartez. Helburu horrekin, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak, beste administrazio publikoekin koordinatuta, ingurumenaren alorreko heziketa eta sentsibilizazioa lantzeko programak egingo ditu, aipatu helburuak lortzeko bide eta neurri zehatzak proposatuz.

  3. Era berean, administrazio publikoek beren langileen prestakuntza sustatuko dute ingurumenaren alorrean, eta eragile sozialekin elkarlanean, langile guztien prestakuntza sustatuko dute ingurumenari buruzko legedia beteko dela bermatzeko eta ingurumena hobetzeko balioak eta jarduerak sustatzeko.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek, nork bere eskumenen esparruan, herritarren parte-hartzea sustatuko dute ingurumena babesteko eta hobetzeko interes orokorreko jarduerak burutzeko ekintza boluntarioetan, Boluntarioei buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legean eta aplikagarri diren gainerako araudietan finkatutakoaren arabera. Xede horretan, natura kontserbatzeko, lehengoratzeko eta ingurumen-heziketa emateko jarduerak garatzeko programak, boluntarioek aplikatuko dituztenak, diseinatuko dituzte; programa horiek lege honen helburuak betetzeko boluntarioen lankidetza egokia den zentroetan eta gaietan eskainiko dira.

  2. Ingurumenaren alorreko boluntarioen lana sustatzeko eta ahalbidetzeko xedean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoek Boluntarioei buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legean aurreikusitako ekimenak garatuko dituzte, bereziki honako hauek:

    1. Boluntarioak dituzten erakundeen baliabideak eta bitartekoak bateratuko dituzte, batez ere, prestakuntzari eta informazioa biltzeari dagokienez.

    2. Boluntarioen erakundeak iraunarazteko eta horien prestakuntza eta ekimenak bultzatzeko dirulaguntza- eta laguntza-programen deialdia egingo dute, eta hitzarmenak sinatuko dituzte.

    3. Ingurumenaren alorreko boluntariotzari buruzko informazio-kanpainak antolatuko dituzte.

    4. Erakundeei aholkularitza, informazioa eta laguntza teknikoa emateko zerbitzuak eskainiko dituzte.

    5. Hobariak aplikatuko dituzte garraio publikoen erabileran eta ekimen publikoko ikuskizunen edo kultura-ekipamenduen sarreran.

    6. Neurriak finkatuko dituzte lan- eta zerga-araudiaren esparruan.

    7. Borondatezko lana publikoki eskertzeko ohorezko neurriak ezarriko dituzte.

Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-balioak babesten, kontserbatzen eta ezagutarazten laguntzen duten herritarrei eta erakundeei publikoki eskertzeko, ingurumenaren alorrean eskumenak dituen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko sailak ohorezko neurriekin sarituko ditu ekimen horiek, arauz finkatuko diren esparruetan eta bertan zehaztutako maiztasunarekin eta kategoriekin.

ZAZPIGARREN TITULUA

INGURUMEN IKUSKARITZA ETA KONTROLA

  1. Ingurumenaren alorreko lankidetza- entitateak dira ingurumenaren alorrean eskumena duten administrazio publikoekin batera ekimenak egiaztatzeko, ontzat emateko eta kontrolatzeko xedean elkarlanean jarduten duten pertsona fisikoak edo juridikoak, publikoak izan ala pribatuak.

  2. Administrazio publikoek eskatuta edo araudietan hala xedatzen denean, honako eginkizun hauek izango dituzte, besteak beste, ingurumenaren alorreko lankidetza-entitateek:

    1. Idatziz balioztatuko dituzte honako hauek eskatzeko baldintzak eta behar diren datu guztiak: ingurumen-baimenak, lizentziak, jakinarazpenak eta erantzukizunpeko adierazpenak, lehendik zeudenak berritu edo aldatzeko idazkiak, eta lege honetan eta, hala dagokionean, aplikagarria den oinarrizko araudian dirulaguntzetarako eta aurreikusitako bestelako tramiteei lotutako beste dokumentu guztiak.

    2. Ekimena egiten den lekuetan egiaztatuko dute ekipamenduak eta instalazioak egokitzen direla aipatutako baimenetan edo lizentzietan, tramitazio administratiboetan eta aplikagarri den ingurumen-araudian finkatutako baldintzetara.

    3. Laginak hartu eta neurketak eta analisiak egingo dituzte egin beharreko kontrol-lanak ebaluatzeko eta jardueraren funtzionamendua egiaztatzeko.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak eskaera egiten duten entitateak erregistratuko ditu, arauz finkatuko diren ezinbesteko baldintzen eta prozeduraren arabera, zeinak beren gaitasun teknikoa, independentzia eta inpartzialtasuna bermatzeko xedea izango duen. Ingurumenaren alorrean eskumenak dituen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko sailaren mende egongo da erregistro hori, eta izena emandako ingurumenaren alorreko lankidetza-entitate bakoitza identifikatzen duten datuak eta entitate bakoitzaren jarduera-maila eta irismena jasoko ditu.

  1. Lege honen mendeko jarduerak ingurumenaren alorreko legediari egokitzen zaizkiola bermatzea eta titularrek berek jakinarazitako edo baimenetan eta lizentzietan finkatutako baldintzen eraginkortasuna eta betetze-maila egiaztatzea ditu xede ingurumenaren alorreko ikuskaritzak.

  2. Administrazio publikoei dagokie, bakoitzari bere eskumeneko esparruan, lege honen aplikazio-esparruan aintzat hartzen diren ekimenen, jardueren eta instalazioen (publikoak izan ala pribatuak) ingurumenaren alorreko zaintza- eta ikuskaritza-lanak egitea.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartutako eskumenen esparruan, Ertzaintzak ingurumenaren arloan indarrean dagoen araudia betetzen dela zainduko du, ingurumena zaintzeko eta ikuskatzeko lanak egiteko izendatutako herri-administrazioetako langileekin eta tokiko polizia-kidegoekin koordinatuta, arlo horretako toki-eskumenen arloan dituzten eginkizunak betez.

  1. Lege honen aplikazio-esparruko jardueren edo instalazioen titularrek nahitaez lagunduko diete 93. artikuluan adierazitako ikuskapen-lanak egiten dituzten langileei behar duten guztietan, ikuskatzaile horiek beren eginkizuna egiteko beharrezkoak dituzten azterketak, kontrolak, lagin-hartzeak eta informazio-bilketak behar bezala egin ahal ditzaten.

  2. Lege honen mendeko jardueren edo instalazioen titularrek, nahitaez eman beharreko informazioa eskaintzean, beren iritziz isilpean gorde beharreko kontuak adierazi ahal izango dituzte, kontu horiek industria-prozesuei lotuak baldin badira edo legez aitortzen diren konfidentzialtasunaren alorreko kontuak baldin badira.

  1. Ingurumenaren alorreko kontrol-, zaintza- eta ikuskaritza-lanak horretarako izendatutako herri -administrazioen zerbitzuan ari diren langileek egingo dituzte zuzenean. Ikuskapen-lan materialen kasuan, funtzionario publikoentzat erreserbatuta ez daudenean, ahalmen publikoa baliatzea eskatzen dutelako edo beste arrazoi batzuk direla medio, ingurumen-lankidetzarako erakundeek gauzatu ahalko dituzte, erakunde horiek behar bezala erregistratuta badaude, administrazio publikoen izenean ikuskapen-lan materialak egiteko.

  2. Ingurumen-alorreko ikuskapen-lana egiteko izendatutako administrazio publikoen zerbitzuan ari diren langileak agintaritzaren agentetzat hartuko dira beren eginkizun horiek egikaritzeko.

  3. Ikuskapen-lanak egiten dituzten langileek ahalmena dute lege honen mendeko subjektuek duten ingurumenarekin loturiko edozein agiri eskuratzeko, bai eta, nor diren adierazi ondoren eta aldez aurretik jakinarazi gabe, instalazioetara eta lege honen aplikazio-esparruaren barnean dauden jarduerak aurrera eramaten diren gainerako lekuetara joateko eta bertan egoteko. Beren ikuskapen-lanak egiteko etxebizitza batean sartu behar badute, epailearen baimena eskatu beharko da.

  1. Ikuskatze-bisita egiten den bitartean, ekintzak deskribatzen dituen akta egingo da; bertan jasoko da jarduera zein baldintzatan garatzen den, hala badagokio, zein irregulartasun sumatu diren eta haien ardura duen pertsonak egin dituen adierazpenak. Era berean, ikuskatze-bisita egiten den bitartean laginak hartzen badira edo neurketak egiten badira, ziurtatu beharko da xede horretarako onartutako jarraibide teknikoek zehaztutakoaren arabera egin direla jarduera horiek.

  2. Ikuskatze-lanak egiten dituzten langileek beren ahalmenak egikaritzean egiten dituzten aktek jasotako ekintzek froga-balioa izango dute, interesa duten pertsonek beren eskubideak eta interesak babesteko aurkez ditzaketen frogen kalterik gabe.

  3. Ingurumen-baimen bateratuaren eta ingurumen-baimen bakarraren erregimenen mende dauden jardueretara egiten den ikuskatze-bisita bakoitzaren ondoren txosten bat egingo da eta hartan jasoko dira jarduera aurrera eramateko gaikuntza-tituluen baldintzak eta araudian jasotako baldintzak betetzeari dagokionean atera diren ondorioak, bai eta geroagoko beste edozein esku-hartzeri dagokionean ere. Jardunbide hori hautazkoa izango da lege honetan aurreikusitako ingurumen-alorreko beste esku-hartze erregimen batzuen mendeko jardueretara egiten diren ikuskapenetan.

  4. Bi hilabeteko epean ikuskatze-bisitaren txostenaren berri emango zaio jardueraren edo instalazioen titularrari, bisita hori egin den egunetik aurrera kontatuta.

  5. Dagokion arloko araudiak hala eskatzen duenean eta, betiere, jendeak duen ingurumen-informazioa eskuratzeari buruzko araudian xedaturikoaren arabera, administrazio publikoek, bisita egin den egunetik hasi eta lau hilabeteko epean, herritarren eskura jarriko dituzte, baliabide elektronikoen bidez, egindako ikuskapenei dagozkien txostenak.

  1. Administrazio publikoek, nork bere eskumenen esparruan, ingurumenaren alorreko ikuskaritza-planak landuko dituzte aldian behin. Plan horiek, gutxienez, honako eduki hau izango dute:

    1. Plana aplikagarri den eremu geografikoa.

    2. Ingurumen-alderdi nagusiak.

    3. Ikuskaritzaren mendeko jarduerak.

    4. Ingurumenaren alorreko ikuskaritza-programak lantzeko prozedurak.

    5. Ikuskaritza-lanak egiteko giza baliabideak.

    6. Ikuskaritza-lanez arduratutako beste agintaritzekin kordinatzeko sistemak.

    7. Ikuskaritza-programa ebaluatzeko sistemak.

  2. Ikuskaritza-planekin bat eginik, administrazio publikoek aurrez finkatutako ingurumenaren alorreko ikuskaritza-programak landuko dituzte aldian behin; jarduera mota desberdinetara egin beharreko bisitaldi-kopurua edo bisitaldien maiztasuna zehaztuko dute horietan.

  3. Ingurumen-baimen bateratuaren erregimenaren mende dauden instalazioetan jardueren ingurumenaren alorreko arriskuen ebaluazio sistematikoan oinarrituko dira bisitaldien arteko epeak, eta bisitaldien arteko epeek ez dute urtebeteko epea gaindituko arrisku handienak planteatzen dituzten jardueretan, eta ez dute hiru urteko epea gaindituko arrisku txikiagoak planteatzen dituztenetan.

  4. Aurreko idatz-zatian adierazitako ingurumenaren alorreko arriskuen ebaluazio sistematikoa gutxienez ondoko irizpide hauetan oinarrituko da, arauz ezarri daitezkeen beste irizpideei kalterik egin gabe:

    1. Aintzat hartuko dira jarduerek gizakiaren osasunean eta ingurumenean izan dezaketen balizko eta benetako eragina eta ezbeharren bat gertatzeko arriskua.

    2. Aintzat hartuko da jarduera bideratzeko gaitasuna ematen duten tituluetako baldintzen eta araudian finkatutako baldintzen betetze-mailaren historia.

    3. Aintzat hartuko da jardueraren edo instalazioaren titularrak Ingurumen Kudeaketako eta Ikuskaritzako Sisteman (EMAS) parte hartzea, Europako Batzordearen 1221/2009 (EE) Erregelamenduarekin bat etorrita.

Lege honetan xedatutakoari eta ingurumenaren gaian informazioa eskuratzeko eskubidearen gaineko legedian xedatutakoari jarraiki, herritarren eskura jarriko dira ingurumenaren alorreko ikuskaritza-planak, ingurumen-ikuskaritzako programak eta dagozkien ebaluazioak eta ingurumen-baimen bateratuaren eta ingurumen-baimen bakarraren erregimenen mende dauden ekimenen gaineko ingurumenaren alorreko ikuskaritza-lanen emaitzak.

ZORTZIGARREN TITULUA

INGURUMENAREN ALORREKO LEGEZKOTASUNAREN BERREZARPENA ETA INGURUMEN KALTEENGATIKO ERANTZUKIZUNA

  1. Jarduera bat abian denean lege honetan xedatutako nahitaezko baimenik, lizentziarik edo aurretiazko jakinarazpenik gabe, baimen edo lizentzia horiek emateko, edo aurretiazko jakinarazpenak emateko edo jasotzeko eskumena duten administrazio publikoek ondoko artikulu hauetan aurreikusten diren neurriak hartzeko agindua eman ahal izango dute, eta, gainera, jarraian adierazten diren urratsetatik bat egingo dute:

    1. Jarduera legeztatu baldin badaiteke, titularrari eskatuko diote bere egoera kasu bakoitzean aplikagarri den ingurumenaren alorreko prozeduraren bitartez erregularizatzeko, eta epe jakin bat emango diote aipatu prozedura abian jar dezan; behar bezala justifikatutako kasu berezietan izan ezik, epe hori ez da hilabetea baino luzeagoa izango.

    2. Aplikagarri den araudia betetzen ez duelako jarduera ezin legeztatu baldin badaiteke, behin betiko itxiko da, interesdunari entzun ondoren.

    3. Eragindako jarduera Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikari buruzko abenduaren 23ko 17/2008 Legearen aplikazio-esparruan dagoenean, lege horren 10. artikuluan xedaturikoa beteko da.

  2. Legeztatzeaz edo ixteaz gain, neurri zuzentzaileak hartzeko agindua eman ahal izango da, edo ingurumenari kalte nabarmenik eragin ez zaionean, aldatutako egoera lehengoratzeko agindua eman ahal izango da, betiere, kapitulu honen 100. artikuluan finkatutako prozedurari jarraiki.

  3. Ingurumenari kalte nabarmenak egiten bazaizkio, edo kalte horiek eragiteko mehatxua berehalakoa baldin bada, ingurumenaren alorreko kalteak prebenitzeko, saihesteko eta lehengoratzeko neurriak hartuko dira, hurrengo kapituluan xedatutakoarekin bat etorrita.

  4. Arestian adierazitako jarduerak eta neurriak hurrengo tituluan jasotako zehapen-araubidearen aplikazioari kalterik egin gabe hartuko dira.

Dagozkien gaikuntza-tituluetan ezarritako baldintzak edo ingurumen-inpaktua minimizatzeko aldez aurretik jakinarazi ziren neurriak ez direla bete ohartuz gero, eta lege honetan aurreikusitako ingurumenaren alorreko araubideren baten pean dagoen jarduera edo instalazio baten funtzionamenduan akatsak nabaritu badira, jarduera edo instalazio hori baimentzeko edo harrera egiteko eskumenak dauzkaten administrazio publikoek titularrari eskatuko diote haiek zuzentzeko, 100. artikuluan finkatutako prozedurari jarraiki, inplementatu beharreko neurri zuzentzaileen izaerarekin bat datorren epean; behar bezala justifikatutako kasu berezietan izan ezik, ez da sei hilabete baino luzeagoa izango epe hori.

100. artikuluan finkatutako prozedurari jarraiki, eskumena duten administrazio publikoek prebenitzeko eta saihesteko neurriak aplikatzeko agindua eman ahal izango dute, eta eraikuntza- edo ustiapen-fasean dauden jarduerak erabat edo partzialki geldiarazteko agindua eman ahal izango dute jarraian adierazten diren arrazoietatik edozein gertatuz gero:

  1. Dagokion ingurumen-interbentziorako tresnarik izan gabe jarduera-proiektua gauzatzen edo garatzen hasiz gero, jarduerari ekin aurreko komunikatzeko tramitea egin gabe izanez gero edo ingurumenaren alorreko nahitaezko ebaluazio-prozedura gauzatu gabe izanez gero.

  2. Dagokion ingurumenaren alorreko esku-hartze prozeduran edo ebaluazioan funtsezko datu ez zehatzak eman, ezkutatu, faltsutu edo maltzurki manipulatuz gero.

  3. Dagokion esku-hartze tresnan edo ingurumenaren alorreko ebaluazioan ezarritako edo jarduera sailkatuaren aurretiazko komunikazioan jakinarazitako ingurumenaren alorreko baldintzak ez betez gero.

  4. Ingurumenari edo pertsonen osasunari kalteak eragiteko berehalako mehatxua gertatuz gero eta, behin kalte horiek eraginda, kalteak larritzeko aukerak gertatuz gero.

    100. artikulua. Ingurumenaren alorreko legezkotasuna berrezartzeko prozedura.

    1. Ingurumenaren alorreko legezkotasuna berrezartzeko prozedura izapidetu baino lehen, edo zehapen-prozedura administratibo baten esparruan, jarduerak edo instalazioak legeztatzea edo amaitzea erabaki ahal izango da, bai eta aldatutako egoera lehengoratzea, neurri zuzentzaileak ezartzea ez betetzeak edo akatsak izan direnean eta jarduerak bertan behera uztea ere.

    2. Ingurumenaren alorreko legezkotasuna berrezartzeko prozedurak, hala dagokionean, jardueraren sustatzaileari edo titularrari eta gainerako interesdunei hamar eta hamabost eguneko epean entzuteko tramitea aurreikusiko du, eta egoki irizten dituzten alegazioak, dokumentuak eta justifikazioak aurkeztu ahal izango dituzte epe horretan interesdunek.

    3. Hiru hilabeteko epean amaitu beharko da prozedura eta epe horretan bertan jakinarazi beharko da. Epe hori igarota berariazko erabakia jakinarazten ez bada, prozedura iraungi dela ulertuko da.

    4. Premia geroraezinetan, prozedura administratiboa izapidetu beharrik gabe esku hartu ahal izango du agintari eskudunak kalteak prebenitzeko eta saihesteko neurriak finkatzeko edo neurri horiek aplikatu daitezela exijitzeko.

    5. Ingurumenaren alorreko legezkotasuna berrezartzeko prozedura abian jarrita, edo lehenago ezin atzeratu daitezkeen larrialdi-kasuetan eta inplikatutako interesak behin-behinean babesteko xedean, hartu litekeen erabakiaren eraginkortasuna ziurtatzeko egoki irizten diren behin-behineko neurri arrazoituak hartu ahal izango dira, betiere proportzionaltasunaren, eraginkortasunaren eta kostu txikienaren printzipioak ardatz hartuta.

    6. Neurri zuzentzaile gisa hartu ahal izango dira, aurreko artikuluetan adierazitako jarduerak bertan behera uzteko eta ez betetzeen eta akatsen neurri zuzentzaileak aplikatzeko neurriez gain, lege honen zehapen-prozedurari begira aurreikusitako neurriak.

    7. Era berean, ur- edo energia-hornidura eten ahal izango da behin-behineko neurri gisa ixteko edo jarduera bertan behera uzteko agindua jaso duten jardueretan, instalazioetan eta obretan. Horretarako, ur- edo energia-enpresa hornitzaileei dagokien erabaki administratiboaren berri emango zaie, eta gehienez ere bost eguneko epean beteko dute agindu hori. Jardueraren debekua kentzen denean eta Administrazio jarduleak enpresa hornitzaileei horren berri ematen dienean baizik ez dira hornidura horiek berriz ere eskainiko.

    8. Era berean, jardueren edo instalazioen sustatzaileei edo titularrei eskatu ahal izango zaie ezarritako kautelazko neurrien eraginkortasuna bermatzeko fidantza bat jar dezatela.

      101. artikulua. Ingurumenaren alorreko legezkotasuna berrezartzeko neurrien derrigorrezko aplikazioa.

    1. Eskumena duen Administrazio publikoak, aldez aurretik eskatuta, neurri zuzentzaileak egikaritu ahal izango ditu subsidiarioki, martxan dagoen edo aldi baterako geldirik dagoen jardueraren edo instalazioaren sustatzaileak edo titularrak neurri horiek aplikatzen ez dituenean eta bereziki ingurumenari edo pertsonen osasunari kalte larriak eragiteko mehatxua berehalakoa denean. Neurrien egikaritze subsidiariotik eratorritako gastuak premiamendu bidez eskatu ahalko zaizkio jardueraren sustatzaileari edo titularrari.

    2. Jardueraren edo instalazioaren sustatzaileak edo titularrak neurri zuzentzaileak hartu nahi ez dituenean eta ingurumenean edo pertsonen osasunean kalte larriak eragiteko berehalako arriskurik ez dagoenean, edo neurri horiek hartzeko orduan izandako atzerapenak ondasun juridiko horiek arriskuan jartzen ez dituenean, herri Administrazio eskudunak hertsapen-isunak jarri ahalko ditu, bata bestearen ondoren.

      Isun hertsatzaile horiek jartzean, betetzeko errekerimenduan adierazi beharko da eginbeharra betetzeko zein epe dagoen eta jar daitekeen isuna zenbatekoa izan daitekeen. Nolanahi ere, ezarritako eginbeharra betetzeko aski izan beharko du epe horrek. Isun hertsatzaile bakoitza hartu beharreko neurri guztien kostu estimatuaren ehuneko hamarraren baliokidea izango da, gehienez ere. Behin isun hertsatzailea jarri ondoren hura jartzeko arrazoi izan den ez betetzeak jarraitzen badu, denbora bitarteka errepikatu ahal izango da isuna. Isun hertsatzaileak independenteak dira, eta zehapen-kontzeptuan jar daitezkeenekin bateragarriak.

102. artikulua. Ingurumen-kalte nabarmenen eta berehalako mehatxuaren aurreko erantzukizuna.

  1. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 21eko 2004/35/EB Zuzentarauak ingurumenaren alorreko erantzukizunari begira eta ingurumenaren alorreko prebentzioari eta konponketari dagokienez aurreikusten dituen moduan eta baldintzetan eta Euskal Autonomia Erkidegoan aplikagarri den transposizioaren araudian zehaztu bezala prebenituko, saihestuko eta konponduko dira jarduera ekonomikoek edo profesionalek eragindako ingurumenaren alorreko kalte nabarmenak eta kalte nabarmenen berehalako mehatxuak.

  2. Aurreko idatz-zatian adierazitako araudiaren aplikazioan eskatzen den ingurumen-erantzukizuna bateragarria da lege honetan edo arloko beste legeetan aurreikusitako ingurumenaren alorreko legezkotasuna berrezartzeko araubidearekin eta zehapen-araubide administratiboarekin, bai eta sortutako erantzukizun penalarekin ere, hura eragin duten gertaerak berak izan arren.

  3. Artikulu honen lehenengo idatz-zatian adierazitako araudian aurreikusitako prozedura espezifikoaren bidez zehaztu ahal izango da ingurumenaren alorreko kalteengatiko erantzukizuna, edo arau-hauste administratibo bat izanez gero, dagokion zehapen-prozeduraren bidez.

  4. Ingurumenaren alorreko erantzukizunari buruzko zuzentarauaren transposizioko araudiari jarraiki, bideratzen den edo diren jarduerei atxikiriko ingurumenaren alorreko erantzukizunari aurre egin ahal izateko berme finantzarioa erakutsi beharko dute operadoreek, hala eskatzen baldin bazaie.

    103. artikulua. Ingurumen-kalte ez-esanguratsuengatiko erantzukizuna.

  1. Plan edo proiektu bat gauzatzeak edo jarduera bat gauzatzeak ingurumen-kalteak eragiten baditu eta kalte horiek ezin badira esanguratsutzat jo aurreko artikuluan aipatutako araudiaren arabera, sustatzaileek edo titularrek nahitaez hartu beharko dituzte organo eskudunak zehaztutako konponketa-neurriak, eta, hala badagokio, dagokion kalte-ordaina ordaindu beharko dute Administrazio jarduleari eragindako kalte-galerengatik, kasu bakoitzean bidezkoak diren zehapen penalak edo administratiboak ukatu gabe.

  2. Organo eskudunak zehaztuko ditu eragindako kalteak konpontzeko modua eta jarduerak, eta eragiketak hasteko eta amaitzeko epeak zehaztuko ditu, bai eta, hala badagokio, dagokion kalte-ordaina ordaintzeko epea ere. Ingurumen-erantzukizunari buruzko araudian aurreikusitako konponketa-metodologia subsidiarioki aplikatu ahal izango da.

  3. Eragindako kalteak konpontzeko ezarritako epeak igaro ondoren, organo eskudunak hertsapen-isunak jartzea eta egikaritze subsidiarioa egitea erabaki ahal izango du, lege honen 115. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

  4. Eragindako kalte-galeren ordaina, bai eta egikaritze subsidiarioaren gastuak ere, premiamendu bidez galdatu ahal izango dira.

  5. Artikulu honetan aipatzen diren berrezartzeko eta kalte-ordainak emateko eginbeharrak ingurumen-legezkotasuna berrezartzeko prozeduran, zehapen-prozeduran edo berariazko prozedura baten bidez zehaztu ahal izango dira. Zehaztapen hori kalteak sortzen direnetik hamabost urteko epean egin ahal izango da, kalte horiek jabari publikoko ondasunei edo babes bereziko guneei eragiten dietenean izan ezik; kasu horretan, ekintza preskribaezina izango da.

    104. artikulua. Eskumenen erregimena.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko ingurumenaren alorreko sail eskudunak du ingurumenaren alorreko kalte nabarmenengatiko ingurumen-erantzukizuna eskatzeko prozeduren aurrean erabakiak hartzeko ahalmena, betiere aplikagarri den oinarrizko legedian xedaturikoari jarraiki, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena baldin bada.

  2. Administrazio publikoek egoki irizten dituzten lankidetza-mekanismoak landuko dituzte ingurumenaren alorreko kalte nabarmenak eta beren berehalako mehatxuak prebenitzeko, saihesteko eta konpontzeko gaian finkatutako eskumenak modu egokian erabiltzeko. Nolanahi ere, informazioa elkarri emateko, lankidetzan jarduteko eta laguntzeko printzipioak izango dituzte ardatz jarduera horiek.

    BEDERATZIGARREN TITULUA

    INGURUMENAREN ALORREKO ZEHAPEN ERREGIMENA

    105. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.

  1. Lege honetan araututako gaietan, arau-hauste administratiboak dira hurrengo artikuluetan tipifikatutako eta zigortutako ekintzak edo hutsuneak, Euskal Autonomia Erkidegoan gai horiek arloka arautzen dituzten, aplikagarri diren eta lege-maila duten arauetan tipifikatutako arau-hausteei kalterik egin gabe.

  2. Lege honetan finkatutako arau-hauste administratiboek ez diete kalterik eragingo egileen erantzukizun zibilei, penalei edo izan ditzaketen beste maila bateko erantzukizunei.

    106. artikulua. Arau-hauste motak.

  1. Oso larriak, larriak eta arinak dira lege honetan araututako arau-hauste administratiboak.

  2. Oso arau-hauste larriak dira:

    1. Jarduerak eta instalazioak eraikitzea, muntatzea, ustiatzea edo lekuz aldatzea nahitaezko ingurumen-baimen bateraturik izan gabe.

    2. Jarduera edo instalazio batean aldaketa garrantzitsu bat egiten bada, horretarako ingurumen-baimen bateratua aldatu gabe, ingurumenean kalte edo gainbehera larria eragin bada edo pertsonen segurtasuna edo osasuna arrisku larrian jarri badira.

    3. Ingurumen-baimen bateratuan ezarritako baldintzak ez betetzea, ingurumenean kalte edo gainbehera larria eragin bada edo pertsonen segurtasuna edo osasuna arrisku larrian jarri badira.

    4. Ingurumen-baimen bateratuaren pean dauden jarduera eta instalazioek lege honen 113. artikuluan bildutako behin-behineko neurrietatik eratorritako betebeharrak ez betetzea, ingurumenerako edo pertsonen osasunerako eta segurtasunerako oso arriskutsua, kaltegarria edo hondagarria denean.

    5. Ingurumen-inpaktu arruntaren ebaluazioaren mende dagoen proiektu bat egikaritzen hastea, dagokion ingurumen-inpaktuaren adierazpena aurretiaz jaso gabe.

    6. Ingurumenaren alorreko legezkotasuna berrezartzeko prozeduretan eta ingurumen-kalte nabarmenengatiko erantzukizunezkoetan ezarritako neurriak ez betetzea, saihestu edo geldiarazi nahi den ingurumen-kaltea gauzatzen den kasuetan.

  3. Arau-hauste larriak dira:

    1. Jarduerak eta instalazioak eraikitzea, muntatzea, ustiatzea edo lekuz aldatzea nahitaezko ingurumen-baimen bakarrik edo jarduera sailkatuaren lizentziarik izan gabe edo jarduera sailkatua aurretiaz jakinarazi gabe.

    2. Jarduera batean edo instalazio batean funtsezko aldaketa bat egitea eskumena duen Administrazioak hura baimentzen zuen titulua aldatu gabe.

    3. Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua behar duen proiektu bat gauzatzen hastea aldez aurretik ingurumen-inpaktuaren txostena eskuratu gabe.

    4. Ingurumenaren alorreko legezkotasuna berrezartzeko ezarritako behin-behineko neurriak eta kautelazko neurriak, edo zehapen-prozedura hasi izanagatik agindutakoak, ez betetzea.

    5. Ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta behar duten planak edo programak onartzea beharreko ingurumen-adierazpen estrategikoa eskuratu gabe.

    6. Ingurumen-baimen bateratuan, ingurumen-baimen bakarrean eta jarduera-lizentzian finkatutako ingurumen-baldintzak edo jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpenean zehaztutako baldintzak ez betetzea, instalazioa funtzionatzen ari den edo jarduera garatzen den bitartean zein horiek behin betiko itxi edo gelditzen direnean.

    7. Ingurumen-adierazpen estrategikoan, ingurumen-inpaktuaren adierazpenean eta ingurumen-inpaktuaren txostenean ezarritako ingurumen-baldintzak ez betetzea.

    8. Ingurumen-legezkotasuna berrezartzeko ezarritako neurriak ez betetzea.

    9. Jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpenarekin edo funtzionatzen hasi edo ireki delako jakinarazpenarekin edo ingurumen-baimen bateratuaren edo bakarraren edo jarduera sailkatuaren lizentziaren eskaerekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioan eskatzen diren funtsezko datuak faltsutzea, ez ematea edo zuzen ez ematea.

    10. Ingurumen-ebaluazio prozeduren esparruko nahitaezko dokumentazioan eskatzen diren funtsezko datuak faltsutzea, ez ematea edo zuzen ez ematea.

    11. Lege honetan, administrazio publikoek emandako gaikuntza-tituluetan eta ingurumen-ebaluazio prozeduren esparruko adierazpenetan jasotako komunikazio-, jakinarazpen- eta informazio-obligazioak ez betetzea.

    12. Eskumena duen Administrazioaren ikuskatze-lana eragoztea, aktiboki nahiz pasiboki, edo jardueren edo instalazioen titularrei eskatutako datuak ez ematea.

    1. Lankidetza-entitateei eskatutako baldintzak ez betetzea edo entitate horiek aplikagarri zaien araudian xedatutakoaren aurkako jarduerak gauzatzea.

    2. Ingurumenean (uretan, atmosferan nahiz lurzoruan) produktuak edo substantziak, egoera solido, likido edo gaseosoan, edo energia-formak deskargatzea, bai eta soinua ere, ingurumen-baldintzak narriatzen badira edo, oro har, oreka ekologikoari kalte egiten bazaio, ordenamendu juridikoa urratuz egiten dena.

  4. Aurreko idatz-zatian larritzat hartu direnak arau-hauste arinak izango dira ingurumenean edo pertsonengan eragin txikia izateagatik sailkapen hori edukitzeko modukoak ez direnean.

    107. artikulua. Arau-hausteen preskripzioa.

  1. Aurreko artikuluan adierazitako arau-hausteak ondoren adierazten diren epeetan preskribatuko dira.

    1. Bost urtera oso arau-hauste larrien kasuan.

    2. Hiru urtera arau-hauste larrien kasuan.

    3. Urte betera arau-hauste arinen kasuan.

  2. Arau-haustea gertatu den egunetik hasita kontatuko da arau-hausteen preskripzio-epea.

  3. Arau-hauste jarraituen kasuan, jardueraren amaierako unetik aurrera edo azken arau-haustea gertatu den unetik aurrera hasiko da preskripzio-epea kontatzen. Arau-hauste iraunkorren kasuan, legez kontrako egoera kentzen den egunetik aurrera kontatuko da epea. Arau-haustea eragin duten gertaerak edo jarduerak ezezagunak baldin badira ageriko arrastorik utzi ez dutelako, akats horiek antzeman diren unetik zenbatuko da aipatu epea.

    108. artikulua. Zehapenak.

  1. Honako zehapen hauek guztiak edo baten bat ezarri ahal izango dira lege honen 106. artikuluan aurreikusitako arau-hauste administratiboak egiteagatik:

    1. Oso arau-hauste larrien kasuan.

      001 eurotik 2.500.000 eurora bitarteko isunak.

      Instalazioak behin betiko ixtea, erabat edo partzialki.

      Instalazioak aldi baterako ixtea, erabat edo partzialki, bi urtetik bost urtera bitarteko epean.

      Baimena deuseztatzea edo bertan behera uztea urtebete eta bost urte bitartean.

      Instalazioak behin betiko edo aldi baterako ixtea, gehienez ere bost urteko epean.

      Jarduera garatzeko gaitasungabetzea urtebete eta bi urte bitarteko epean.

      Laguntza-entitatearen izaera behin betiko galtzea edo aldi baterako galtzea, gehienez ere sei urtez.

    2. Arau-hauste larrien kasuan.

      001 eurotik 250.000 eurora bitarteko isunak.

      Instalazioak aldi baterako ixtea, erabat edo partzialki, gehienez ere bi urteko epean.

      Baimena deuseztatzea edo bertan behera uztea, gehienez ere urtebeteko epean.

      Instalazioak aldi baterako geldiaraztea, gehienez ere hiru urteko epean.

      Jarduera garatzeko gaitasungabetzea, gehienez ere urtebeteko epean.

      Laguntza-entitatearen izaera galtzea, gehienez ere hiru urteko epean.

    3. Arau-hauste arinen kasuan.

      600 eurotik 25.000 eurora bitarteko isunak.

      Ohartarazpena.

  2. Isunaren zenbatekoa arau-haustea egitean izandako etekina baino txikiagoa bada, isuna handitu egingo da, eta arau-hausleak izandako etekinaren zenbatekoa halako bi izatera iritsiko da, gehienez.

    109. artikulua. Zehapenen mailaketa.

    Zehapenak ezartzean arau-haustearen larritasunaren eta aplikatutako zehapenaren arteko oreka zainduko da, eta bereziki honako irizpide hauek aintzat hartuko dira zehapena mailakatzeko:

    1. Nahita egin ote den.

    2. Jokaera arau-hausleak jarraitzea edo irautea arau-hauste bat baino gehiago egin izanagatik bide administratiboan epai irmoak hala adierazi duenean.

    3. Bide administratiboan epai irmoak hala adierazi duenean, lege honetan sailkatutako izaera bereko arau-hauste bat baino gehiago egiteagatik errepikatu izana epai irmoa jakinarazi den egunetik kontatzen hasita hurrengo lau urteetan.

    4. Ingurumenari edo pertsonen osasunari eragindako kalteak edo arriskuak.

    5. Arau-haustea egiteagatik lortutako irabazia.

    6. Arau-hauslearen ahalmen ekonomikoa.

    7. Zehapen espedientea abian jarri baino lehen, arau-hauste gisa sailkatutako jardun jakin batek ingurumenari edo pertsonen osasunari eragindako ondorio kaltegarriak konpontzen edo minimizatzen dituzten neurri zuzentzaileak aplikatu ote diren.

      110. artikulua. Konfiskazioak.

      1. Zehatzeko ahalmena duten organoek arau-haustetik eratorritako efektuak, xede horretan erabilitako tresnak, euskarri materiala osatzen duten objektuak eta eratorritako irabaziak konfiskatu ahal izango dituzte, horiek guztiek hartu ahal izan duten eraldaketa hartuta ere.

      2. Ezin konfiskatu ahal izango da objektuak edo tresnak asmo oneko hirugarren batenak direnean, arau-haustearen erantzulea ez denean eta legez eskuratu dituenean, ez badago ingurumenari edo pertsonen osasunari kalte egiteko berehalako arriskurik.

        111. artikulua. Zehapenen preskripzioa.

        Lege honetan aurreikusitako arau-hausteengatik ezarririko zehapenak bost urtera preskribatuko dira oso arau-hauste larrien kasuan, hiru urtera arau-hauste larrien kasuan eta urtebetera arau-hauste arinen kasuan. Zehapena ezartzen duen epaia irmoa den egunean hasiko da preskripzio-epea kontuan hartzen.

        112. artikulua. Eskumenak.

      1. Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde partekatuen eskumenen gaietan, Gobernu Kontseiluak izango du zehatzeko ahalmena oso arau-hauste larrien kasuetan, 1.500.000 eurotik gorako isuna dakarten kasuetan edo jardueren edo instalazioen aldi baterako edo behin betiko uztea edo ixtea, erabatekoa edo partziala, erabakitzen den kasuetan; ingurumenaren alorreko eskumena duen sailburuak izango du zehatzeko ahalmena oso arau-hauste larrien gainerako kasuetan, eta ingurumenaren alorreko eskumena duen sailburuordeak edo berau ordezkatzen duen organoak izango du zehatzeko ahalmena arau-hauste larri eta arinen kasuetan.

      2. Foru- eta udal-eskumeneko gaietan, beren antolakuntza- eta funtzionamendu- araudietan finkatutako organo eskudunek izango dute zehatzeko ahalmena.

        113. artikulua. Behin-behineko neurriak.

      1. Zehapen-prozedura abiarazita, zehapena erabakitzeko organo eskudunak, bere kabuz edo izapideaz arduratzen den pertsonak proposatuta, edozein unetan hartu ahal izango ditu, ongi arrazoitutako erabakian oinarrituta, hartu litekeen ebazpenaren eraginkortasuna ziurtatzeko eta ingurumenari eta pertsonen osasunari kalteak edo arriskuak saihesteko xedean egoki irizten dituen behin-behineko neurriak. Neurri horiek eraginkortasunaren eta gastu txikienaren printzipioak izango dituzte ardatz, eta ustezko arau-hausteen larritasunarekin eta izaerarekin bat etorriko dira. Honako hauek izan daitezke:

        1. Kalteak edo arriskuak beren horretan jarraitzea galaraziko duten neurri zuzentzaileak edo segurtasun- zein kontrol-neurriak.

        2. Gailuak, ekipamenduak edo ibilgailuak zigilatzea.

        3. Instalazioa aldi baterako, erabat edo partzialki, ixtea.

        4. Jarduera aldi baterako etetea edo uztea.

        5. Konfiskazioa, 110.2 artikuluan bildutako kasuetan.

      2. Xede berarekin, zehapen-prozedura instruitzeko organo eskudunak ezinbestekoak diren behin-behineko neurriak hartu ahal izango ditu zehapen-prozedura abian jarri baino lehen, administrazio publikoen jardunbide administratibo erkideari buruzko legedian eta aplikagarri diren beste araudietan finkatutako mugekin eta baldintzekin.

      3. Ezin izango da behin-behineko neurririk hartu interesdunei aldez aurretik entzuteko tramitea bideratu gabe, premia geroraezineko arrazoiak direla-eta neurri horiek berehala hartzea komeni denean izan ezik, ingurumenari edo pertsonen osasunari kalte edo arrisku larriak eragin dakizkiekeelako. Hartutako behin-behineko neurria errebisatu, sendetsi edo baliogabetu egingo da interesdunei entzun eta gero.

        114. artikulua. Konpontzeko betebeharra eta kalte-ordaina.

      1. Ezartzen diren zehapenei kalterik egin gabe, arau-hausleak behartuta egongo dira organo eskudunak zehazten dituen konponketa-neurriak hartzera eta, hala badagokio, Administrazio eskudunari eragindako kalte-galeren ordaina ordaintzera.

      2. Arau-hausleak ingurumen-kalteak konpondu beharko ditu, zehapen-ebazpenean ezartzen den moduan eta irismenarekin. Ingurumen-erantzukizunari buruzko araudian aurreikusitako konponketa-metodologia kasu horretan aplikatu ahal izango da. Ingurumen-kalte esanguratsuak badira, ingurumen-erantzukizunari buruzko araudiaren arabera konponduko dira.

        115. artikulua. Isun hertsatzaileak eta egikaritze subsidiarioa.

      1. Arau-hausleek aldatutako egoera lehengoratzen eta eragindako kalteak konpontzen ez badituzte, aldizkako isun hertsatzaileak jarri ahal izango dira dagokion aginduan, edo arau- hauslearen kontura eta berak ordainduta agindu ahal izango da egikaritze subsidiarioa. Egikaritze subsidiarioak lehentasuna izango du ingurumenean edo pertsonen osasunean kalte larriak eragiteko berehalako mehatxua dagoenean.

      2. Isun hertsatzaileak jartzen badira, agindua betetzeko orrian nahitaez zehaztuko dira ezarri daitezkeen isun hertsatzaileen zenbatekoak eta isun horiek ordaintzeko epeak. Nolanahi ere, obligazioa bete ahal izateko bezain luzeak izango dira epe horiek. Behin isun hertsatzailea ezarri ondoren isun hori eragin duen errekerimendua betetzen ez bada, aldizkako isun hertsatzaile gehiago jarri ahal izango dira agindutakoa betetzeko moduko epeetan. Isun hertsatzaileak independenteak dira eta bateragarriak zehapen gisa ezar daitezkeen isunekin.

      3. Isun hertsatzaile bakoitzaren zenbatekoak ez du egindako arau-haustearen ondorioz finkatutako zehapenaren zenbatekoaren ehuneko hamarra gaindituko. Zehapenaren zenbatekoa bideratu beharreko berreskuratze-neurrien multzoaren kostu estimatua baino nabarmen txikiagoa bada, isun hertsatzailea kalkulatzeko aplikagarri den ehuneko hamarra aipaturiko berreskuratze-kostu horrekin lotua egongo da.

      4. Ingurumenaren alorreko erantzukizunari buruzko araudian finkatutakoaren arabera bideratuko da ingurumenaren alorreko kalte nabarmenak prebenitzeko, saihesteko eta konpontzeko neurriak aplikatzera behartzen duten ebazpenen derrigorrezko egikaritzea.

        116. artikulua. Kontratatzeko eta dirulaguntzak lortzeko debekua.

        Lege honetan finkatutako arau-hauste larriengatik eta oso larriengatik bide administratiboko ebazpen irmoaren bidez zigortutako pertsona fisiko edo juridiko publiko zein pribatuek ezin izango dute kontratatu, ez eta Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuko sektore publikoko dirulaguntzak eskuratu dagozkien neurri zuzentzaileak egikaritu arte eta dagokien isuna ordaindu arte.

        117. artikulua. Zehapen-prozedura.

      1. Titulu honek aurreikusten ez dituen gainerako kontu guztietan Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen zehatzeko ahalmenari buruzko legean edo gai horri dagozkion alderdiak arautzen dituen Estatuko oinarrizko araudian finkatutakoa aplikatuko da.

      2. Zehapen-prozeduraren tramitazio sinplifikatua bideratu ahal izango da, oinarrizko legedian finkatutako moduan, prozedura hori abian jartzeko organo eskudunaren iritziz, betiere lege honetan edo ingurumenaren alorreko beste lege batzuetan aurreikusitakoaren arabera, arau-haustea arintzat jotzeko nahikoa irizpide-elementu daudenean.

        118. artikulua. Publizitatea.

      1. Lege honetan edo ingurumenaren alorreko beste legeetan finkatutako oso arau-hauste larriengatik ezarririko zigor-ebazpenak argitara emango dituzte modu laburtuan bide administratiboan irmoak diren zehapenak ezartzeko eskumena duten agintariek, laburbilduta eta dagokion aldizkari ofizialean, bere egoitza elektronikoan eta, nahi izanez gero, hedabide sozialen bitartez.

      2. Interes publikoko arrazoiak daudela irizten dutenean, zehatzeko ahalmena erabiltzen duten organoek arau-hauste larriak egiteagatik ezarririko zehapenak, behin bide administratiboan irmoak direnean, dagokion aldizkari ofizialean, bere egoitza elektronikoan eta, nahi izanez gero, egoki irizten dituzten hedabide sozialen bitartez argitaratzeko erabakia har dezakete.

      3. Bi kasuetan, pertsona erantzulearen identitatearen, egindako arau-haustearen eta ezarririko zehapenaren berri emango da, eta hala dagokionean, eskatutako lehengoratzeko eta kalte-ordainak ordaintzeko obligazioen berri laburra emango da.

      4. Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak ingurumenaren alorreko arauak urratzen dituzten pertsonen erregistro bat sortuko du Euskal Autonomia Erkidegoan; bertan egongo dira jasota Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak epai irmoan oinarrituta zehatutako pertsona fisikoak edo juridikoak. Erregistro honen helburu esklusiboa ezarritako zehapenen inguruko gezurta ezinezko informazioa Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren eskura egotea da. Arauen bidez arautuko da aipatu erregistroaren antolakuntza eta funtzionamendua.

        119. artikulua. Ingurumenaren alorreko ordezko prestazioa.

      1. Diruzko isunak, behin bide administratiboan irmoak direnean, ingurumenaren mesederako lehengoratze-, kontserbazio- edo hobekuntza-lanen bidez ordezkatu ahal izango dira zehatutako pertsonak hala eskatzen badu, betiere isuna jarri duen zehapen-organoak finkatzen dituen baldintzetan eta moduan.

      2. Ondorio horiei begira, pertsona arau-hausleak gutxienez diruzko isunaren zenbatekoaren balio bera duen ingurumenaren alorreko ordezko prestazioa eman ahal izateko eskaera egingo du. Gehienez, hiru hilabeteko epean erabakiko da eskaera eta epe horretan jakinaraziko zaio interesdunari; hala ez bada, eskaera aintzat hartu ez dela ulertuko da.

      3. Ezarritako zehapenen preskripzio-epeak eten egingo dira arestian adierazitako ingurumenaren alorreko ordezko prestazio-eskaerari erantzuteko epeetan.

      4. Erregelamendu bidez zehaztuko dira balizko prestazioak, horiek eskatzeko epea zehapena irmo bihurtzen denetik, baliokidetasunak ezartzeko metodoa, egikaritzeko moduak eta ebaluatzeko mekanismoak, bai eta ez-betetzeen kasuan izan daitezkeen ondorio juridikoak ere.

        120. artikulua. Diruzko zehapenen erabilera.

        Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak jarritako zehapenen bidez bildutako diruaren zenbateko baliokide bat lege honek ezarritako helburuak betetzera zuzendu ahal izango da, eta, horretarako, hala behar izanez gero, lege honen 86.1 artikuluan ezarritako aurrekontuko partidan sartu ahal izango da. Gainerako administrazio publikoek ere ildo beretik erabaki ahal izango dute egindako diru-bilketen zenbateko baliokide batek kontu-sail bat osatzea beren urteko aurrekontuetan, ingurumenaren babesarekin loturiko jarduerak aurrera eramateko izan dadin.

        LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA. Baliabideez hornitzea.

        Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek, betiere beren eskumenen arabera, behar beste baliabide material eta giza baliabide edukiko dute lege honetan finkatutako helburuak beteko direla bermatzeko.

        BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Hondakinen gaineko zerga.

        Lege hau indarrean jarri eta gehienez ere bi urteko epean, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunaren esparruan, EAEko erakunde eskudunek bidezko zerga-neurriak hartuko dituzte hondakinak zabortegietan uztea, erraustea eta hondakinak batera erraustea zergapetzeari dagokionez.

        HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Egitura organikoak egokitzea.

        Gobernu Kontseiluak, dekretu bidez, egitura organikoak egokituko ditu komenigarri iritzitako Administrazio orokorreko sailetan eta erakunde autonomoetan, lege honen helburuak betetzeko behar diren giza baliabideak izateko.

        LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Hondakinei buruzko arauei, planei eta kudeaketari ezarri beharreko irizpideak.

        Hondakinak prebenitzeko eta kudeatzeko planak eta Euskal Autonomia Erkidegoan arlo hori arautzen duten arauak egitean, xedapen espezifikoak jaso beharko dira, Hondakinei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren azaroaren 19ko 2008/98 Zuzentarauaren 16. artikuluan arautzen diren autosufizientzia- eta hurbiltasun-printzipioak betetzeko.

        BOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Jasangarritasunerako eta Ingurumenerako Batzordea.

      1. Lege honetan aurreikusitako helburuak lortzeko Administrazio bakoitza osatzen duten erakundeak koordinatzeko, Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak, lurralde historikoetako administrazioek eta 10.000 biztanletik gorako udalerrietako administrazioek jasangarritasunerako eta ingurumenerako batzorde bat edo antzeko ezaugarriak eta funtzioak dituzten erakundeak izango dituzte.

      2. Autonomia Erkidegoko, lurralde historikoetako eta udalerrietako administrazioek beren batzordeak sortu beharko dituzte lege hau indarrean sartu eta urtebeteko epean.

      3. Administrazio bakoitzak batzorde horren osaera eta funtzionamendua ezarriko ditu, eta emakumeen eta gizonen presentzia orekatua bermatu beharko da, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.7 eta 23. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

        LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA. Abian diren prozedurak.

        Lege hau indarrean jartzean abian diren prozedurak haiek hastean indarrean zegoen araudiaren arabera bideratuko dira, espedientearen sustatzaileak lege honetan finkatutako prozedurak aplikatzea espresuki eskatzen duenean izan ezik; halakoetan, aintzat hartuko dira ordurako bideratutako ekintzak eta izapideak.

        BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Dauden instalazioak.

      1. Ingurumen-baimen bateratuak edo jarduera sailkatuaren udal-lizentziak dituzten edo jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpena aurkeztu duten jardueren edo instalazioen titularrek beren eskubideak izaten jarraituko dute dituzten titulu administratiboen edukiaren eta legeak berak zehazten duenaren arabera, lege horretara egokitu beharko badira ere dagozkien prozeduren ondorioz eta hurrengo idatz-zatietan xedaturikoaren kariaz ematen diren ebazpenei jarraiki.

      2. Lege hau indarrean jartzen denean I. eranskineko B) atalean jasota dauden jarduerak edo instalazioak ingurumen-baimen bakarraren araubide juridiko berriari egokituko zaizkio bost urteko epean lege hau indarrean jartzen denetik kontatzen hasita, xedapen honetan finkatutako irizpideekin eta epeekin bat etorriz.

      3. Egokitzapen hori Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak egingo du lege honetan aurreikusitako prozedura izapidetu beharrik gabe, jardueraren edo instalazioaren titularrak erantzukizunpeko adierazpen bat bidaltzen baldin badu eta bertan bere ingurumenaren alorreko tituluak lortzeko oinarritu ziren baldintzak egun egoera bertsuan daudela ziurtatzen baldin badu.

      4. Jarduera edo instalazio horiek gaitzen dituzten ingurumenaren alorreko tituluetan jaso ez diren aldaketak egiten badituzte, emandako tituluekiko egindako aldaketei buruzko txosten deskribatzaile bat bidali beharko da Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak aztertu dezan eta, hala behar badu, erabaki dezan bidezkoa den ala ez aurreko idatz-zatian aurreikusitako egokitzapena egitea ingurumen-baimen bakarra lortzeko prozedura izapidetu gabe. Ingurumen-organoak hala erabakitzen badu, lege honetan zehaztutako ingurumen-baimen hori lortzeko prozedura abiarazi beharko dute jarduera eta instalazio horiek.

      5. Ondoko irizpide eta epe hauen arabera bideratuko da aurreko idatz-zatietan aurreikusitako egokitzapena:

        1. Lege hau indarrean jartzen denetik kontatzen hasi eta bi urteko epean egokituko dira hondakin arriskutsuak tratatzeko baimena duten jarduerak eta instalazioak.

        2. Lege hau indarrean jartzen denetik kontatzen hasi eta hiru urteko epean egokituko dira Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak lehenetsi eta baimendu behar dituen atmosferaren jarduera kutsatzaile potentzialak.

        3. Lege hau indarrean jartzen denetik kontatzen hasi eta lau urteko epean egokituko dira hondakin ez arriskutsuak tratatzeko baimena duten jarduerak eta instalazioak.

        4. Lege hau indarrean jartzen denetik kontatzen hasi eta bost urteko epean egokituko dira dauden jarduera eta instalazio guztiak.

          Lege hau indarrean hasten denean, eta jarritako epeen arabera, ingurumen-baimen bakarraren araubide juridikoari egokitu beharreko jarduerei eta instalazioei lotutako ingurumenaren alorreko prozedurak izapidetu eta eman dituzten administrazio edo erakunde publikoek espediente horien kopia bat helaraziko diote Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari.

          HIRUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Berrerabiltzeko materialak.

          1. artikuluaren hirugarren idatz-zatian xedatutakoa betetzeko, obra-kontratuak egiteko erabili behar diren azpiproduktuen, bigarren mailako lehengaien, material birziklatuen edo berrerabiltzeko xedeaz prestatzeko prozesuetatik datozen materialen erabilera-ehunekoari dagokionez, % 20ra iritsi beharko da lege hau indarrean sartu eta urtebeteko epean, eta % 40ra bi urteko epean, justifikatutako arrazoi teknikoengatik ehuneko horiek murriztu behar direnean izan ezik.

Indargabetuta geratzen da otsailaren 27ko 3/1998 Legea, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorra, bai eta lege honetan xedatutakoaren aurka egiten duten, kontrajarriak diren edo bateraezinak diren maila bereko edo maila txikiagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Autonomia Erkidegoko erakunde komunen eta lurralde historikoetako foru-organoen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 7.c) 6 artikuluaren aldaketa.

Berridatzi da Autonomia Erkidegoko erakunde komunen eta lurralde historikoetako foru-organoen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 7.c) 6 artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

6. 10.000 baino biztanle gutxiago dituzten udalerrietan, eta 10.000 biztanle edo gehiago dituzten udalerrietan dagokion udalak hala eskatuz gero, neurri babesleak eta zuzentzaileak ezarriko dira sailkatutako jarduerarako lizentzia duten jardueretan, neurri horiek lurralde historiko bat baino gehiago edo Erkidegoaz kanpoko erakunde publiko bat baino gehiago ukitzen ez badituzte eta legeak udal-erakundeei esleitutako eskumenei kalterik eragiten ez badie.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legearen 7.4 artikulua aldatzea.

Idazkera berria eman zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legearen 7.4 artikuluari, eta honela geratzen da idatzita:

  1. Bigarren apartatuan aipatutako lurraldearen antolamenduko eta hirigintzako baliabideei legez ezarritako ingurumenaren ebaluazio-prozedura estrategiko bat egin behar bazaie, ez da beharrezkoa izango 3. idatz-zatian eskatzen den eta ingurumen-ebaluazio estrategikoaren edo ingurumen-dokumentu estrategikoaren esparruan dagokionaren arabera bildu den informazioa bikoiztea.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA. Uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren bitartez onartutako Uren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen testu bateginean finkatutako araubideari egokitzea.

  1. Estatuko Administrazio Orokorrak kudeatutako arroetako jabari publiko hidraulikora I.A eta I.B eranskinetan aurreikusitako jardueretatik eratorritako isuriak baimentzeko xedean lege honetan aurreikusitako prozedurak ez du uren legediak eta Estatuko Administrazio Orokorrari jabari publiko hidraulikoa babesteko xedean dagozkion beste eskumenek aurreikusitako araubide ekonomiko finantzarioa aldatzen. Bereziki, ez dira zaintzari eta ikuskapenari dagozkion eskumenak aldatzen, ez eta zehatzeko ahalmena ere.

  2. Dagokion arroko erakundeak kitatuko du isurien kontrol-kanona, ingurumen-baimen bateratuan eta ingurumen-baimen bakarrean jasotako baldintzen arabera; ondorio horiei begira, haren eskura jarriko du aipatutako baimena berau emateko eskumena duen organo autonomikoak.

    AZKEN XEDAPENETAKO LAUGARRENA. Uren ekainaren 23ko 1/2006 Legean finkatutako araubideari egokitzea.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoak kudeatutako arroetako jabari publiko hidraulikora I.A eta I.B eranskinetan aurreikusitako jardueretatik eratorritako isuriak eta lehorretik itsasorako isuriak baimentzeko xedean lege honetan aurreikusitako prozedurak ez du uren legediak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari edo URA-Uraren Euskal Agentziari jabari publiko hidraulikoa babesteko xedean dagozkien beste eskumenek aurreikusitako araubide ekonomiko finantzarioa aldatzen. Bereziki, ez dira zaintzari eta ikuskapenari dagozkion eskumenak aldatzen, ez eta zehatzeko ahalmena ere.

  2. Ura-Uraren Euskal Agentziak kitatuko du isurien kontrol-kanona, ingurumen-baimen bateratuan eta ingurumen-baimen bakarrean jasotako baldintzen arabera; ondorio horiei begira, agentziaren eskura jarriko du aipatutako baimena berau emateko eskumena duen organo autonomikoak.

    AZKEN XEDAPENETAKO BOSGARRENA. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen aldaketa.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legea aldatzen da, era honetara:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 3. artikuluari bigarren paragrafo bat gehitzen zaio, honela idatzita:

      Era berean, aurreko paragrafoan adierazitako plangintza bertan behera uztea erabaki ahal izango da, goi-mailako interes publikoko proiektuak deklaratzeko, hurrengo artikuluetan ezarritako prozedurarekin eta betekizunekin bat etorriz, plangintza horretan Euskal Autonomia Erkidegorako onura publikoko eta ingurumen-arloko gizarte-intereseko azpiegiturak, zuzkidurak eta instalazioak sartzeko, horiek gauzatuko direla bermatzeko.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legeari 3 bis artikulua gehitzen zaio, eta honela geratzen da idatzita:

      3 bis artikulua. Goi-mailako interes publikoko proiektuen adierazpena.

      1. Eusko Jaurlaritzari dagokio, Eusko Jaurlaritzan ingurumenaren arloko eskumena duen sailak proposatuta, goi-mailako interes publikoko proiektuak onartzea. Goi-mailako interes publikoko deklarazioa proiektuak onartzeko prozeduran justifikatuko da, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen helburuak lortzeko interes orokorragatik.

      2. Ekimen publikoak sustatu beharko ditu goi-mailako interes publikoko proiektuak, eta ekimen horren barruan sartuko dira sektore publikoko erakundeak, publikoak zein pribatuak.

      3. Goi-mailako interes publikoko deklarazioak, aparteko interes orokorra dakarrelako, proiektua plangintzan integratzeko eta garatzeko eta gauzatzeko gaitzen du, eta, ondorioz:

        1. Adierazpenaren xede den proiektua gauzatzeari dagozkion obra guztiak hartuko ditu barne.

        2. Lurraldearen antolamendurako planak zuzenean aldatzea ekarriko du, horien zehaztapenek plan horiek aldatzea badakarte, eta adierazpenaren xede den azpiegitura haren edukian txertatuko da.

        3. Lurralde-antolamenduaren eduki gisa dituen zuzeneko ondorioei kalterik egin gabe, haren zehaztapenek zuzenean lotuko dute ukitutako udalerriko edo udalerrietako plangintza, eta horrela deklaratutako azpiegiturak plangintza horretan sartu beharko dira.

      4. Goi-mailako interes publikoko proiektuak edozein lurzoru motatan garatu ahal izango dira, babes bereziko lurzoru urbanizaezinean izan ezik.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legeari 3 ter artikulua gehitzen zaio, eta honela geratzen da idatzita:

      3 ter artikulua. Beste ondorio batzuk.

      1. Goi-mailako interes publikoko proiektuak onartzeak berekin ekarriko du onura publikoko eta gizarte-intereseko deklaratzea eta proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren ondasunak eta eskubideak lehenbailehen okupatzeko beharra, hirigintza-antolamenduko planetan edo, hala badagokio, plangintza sektorialean aurreikusitako azpiegitura-sareekiko loturak eta konexioak barne, jabetza nahitaez kentzeko, aldi baterako okupatzeko edo zortasunak aldatzeko.

      2. Goi-mailako interes publikoko proiektuak onartzean, sustatzaileak eta lurren jabeak hirigintza-legerian araututako hirigintza-eskubide eta -betebeharren araubidearen mende egongo dira, baldin eta haien zehaztapenak zehazten badituzte, gutxienez, kasu bakoitzean behar den hirigintza-plangintzaren pareko zehaztasunarekin.

      3. Goi-mailako interes publikoko proiektuak gauzatzetik eratorritako obra eta jarduerei eska dakizkiekeen lizentziak eta bestelako baimenak aplikatu beharreko legeriak aurreikusten dituen presako prozeduren bidez izapidetuko dira, edo, halakorik ezean, lehentasun- eta presa-irizpideak aplikatuz, eta, zehazki, eska daitezkeen ingurumen-izapideak eginez.

      4. Goi-mailako interes publikoko proiektuen betearazpena lege honen bosgarren xedapen gehigarrian ezarritako udalaren prebentzio-kontroleko egintzen salbuespenean sartuko da.

      5. Goi-mailako interes publikoko proiektuak gauzatzearen ondoriozko obra eta jarduerek Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean araututako ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozedurak bete beharko dituzte.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legeari 3 quater artikulua gehitzen zaio, eta honela geratzen da idatzita:

      3 quater artikulua. Zehaztapenak eta dokumentazioa.

      1. Goi-mailako interes publikoko proiektuek honako zehaztapen hauek behar bezala jasotzen dituzten dokumentuak izango dituzte:

        1. Dagokien xedearen beharra identifikatu eta justifikatzea, baita jarduketa publikoak lurraldeari dagokionez dituen printzipio eta helburuetara egokitzea ere.

        2. Proiektua sustatu duen Administrazio edo erakunde publikoaren identifikazioa.

        3. Bere goi-mailako interes publikoa, onura publikoa eta interes soziala justifikatzea.

        4. Obren kokapena, eremuaren mugaketa eta bertan dauden lurren deskribapena, alderdi guztietan; obrak kokatuta dauden udal-mugartea edo -mugarteak eta haien ezaugarri fisiko zein juridikoak barne.

        5. Proiektuaren deskribapena eta ezaugarri teknikoak, eta proiektua gauzatzeak ingurumenean eta gizartean eta ekonomian izango duen eragina.

        6. Proiektuaren xede diren lursailen eta haien ingurunearen paisaia-azterketa. Eragina eta arintzeko edo zuzentzeko proposamenak.

        7. Proiektua hari eragiten dioten indarreko lurralde-antolamenduko eta hirigintza-plangintzako tresnetara egokitzen den aztertzea, eta tresna horien aldatu beharreko zehaztapenak identifikatzea.

        8. Obrak hasteko eta gauzatzeko epeak eta iraungitze-kasuak.

        9. Bideragarritasuna justifikatzen duen azterlan ekonomiko finantzarioa.

        10. Eska daitezkeen azterlan teknikoen ondoriozko aurreikuspenak.

      2. Erregelamendu bidez, eskakizun espezifikoak zehaztu ahal izango dira goi-mailako interes publikoko proiektuetarako, proiektuen izaeraren eta ezaugarrien arabera.

      3. Goi-mailako interes publikoko proiektuak honako dokumentu hauetan egituratuko dira:

        1. Memoria deskribatzailea eta justifikatzailea.

        2. Eskala egokia duten planoak. Lanen kokapenaren planoa geoerreferentziatuta etorriko da.

        3. Obrak erabat definitzeko beharrezkoak diren proiektu teknikoak.

    5. 3 quinquies artikulu berria eransten zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legeari, eta honela geratzen da idatzita:

      3 quinquies artikulua. Prestatzea eta onartzea.

      1. Eusko Jaurlaritzan ingurumenaren arloko eskumena duen sailak izapidetuko ditu goi-mailako interes publikoko proiektuak.

      2. Goi-mailako interes publikoko proiektuak egiteko eta onartzeko, urrats hauek egingo dira:

        1. Sektore publiko sustatzaileko erakundearen adierazpen-eskaera aurkeztea, Eusko Jaurlaritzan ingurumenaren arloko eskumena duen sailaren aurrean izapidetu eta onar dezan, aurreko artikuluan zehaztutako dokumentazioarekin batera eta, hala badagokio, erregelamendu bidez ezarritako dokumentazioarekin batera.

        2. Ingurumenaren arloan eskumena duen sailaren titulartasuna duen pertsonak hasierako onarpena ematea.

        3. Ukitutako udalerrien jendaurreko informaziorako eta txostena egiteko aldian jartzea, bi hilabeteko epean. Jendaurreko informazio-aldia ireki aurretik, goi-mailako interes publikoko proiektuaren espedientea eta erantsitako dokumentazioa Eusko Jaurlaritzaren gardentasun-atarian argitaratuta egon behar dira.

        4. Ingurumenaren arloan eskumena duen sailak jasotako alegazioen eta txostenen balorazioa, eta, hala badagokio, egoki iritzitako zuzenketak gehituta.

        5. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen txostena, loteslea izango dena honako gai hauei dagokienez: jarduketa publikoaren printzipio eta helburuetara egokitzea lurraldeari dagokionez, lurren eta haien ingurunearen paisaia-azterketa eta eraginpean dauden indarreko lurralde- eta hirigintza-antolamenduko tresnetara egokitzea, eta aldatu beharreko tresna horien zehaztapenak identifikatzea.

        6. Proiektuaren goi-mailako interes publikoa adieraztea eta Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak behin betiko onartzea.

        7. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

      3. Onespen-erabakiak, besteak beste, honako hauek adieraziko ditu:

        1. Goi-mailako interes publikoko proiektuaren xedea, goi-mailako interes publikoko deklarazioaren irismena, hura garatzeko baldintzak eta erakunde publiko sustatzaileak bere gain hartu beharko dituen betebeharrak.

        2. Proiektua gauzatzeaz arduratzen den sektore publikoko erakundea.

        3. Goi-mailako interes publikoko proiektua onartzearen ondorioz egokitu beharreko lurralde-plangintzaren aldaketa idazteko erabakia.

        4. Egokitu behar den hirigintza-plangintza aldatzeko epea.

    6. 3 sexies artikulu berria eransten zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legeari, eta honela geratzen da idatzita:

      3 sexies artikulua. Ematea, berrikustea, aldatzea eta iraungitzea.

      1. Eusko Jaurlaritzan ingurumenaren arloko eskumena duen sailak goi-mailako interes publikoko proiektua gauzatzeko obren garapenaren jarraipena egin beharko du, eta, amaitutakoan, gauzatutakoa proiektu horretan ezarritakoarekin bat datorrela adierazten duen txostena egin beharko du. Txosten hori Eusko Jaurlaritzaren gardentasun-atarian argitaratuko da.

      2. Goi-mailako interes publikoko proiektuak emakida bidez gauzatu ahal izango dira, sektore publikoko kontratazioari buruzko legeriarekin bat etorriz.

      3. Goi-mailako interes publikoko proiektuak berrikusteko eta aldatzeko, proiektuak onartzeko ezarritako prozedura bete beharko da; hala ere, aldaketak egiteari dagokionez, jendaurreko informaziorako eta herri-administrazioei entzuteko epea hilabetekoa izango da.

    7. 3 septies artikulu berria eransten zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legeari, eta honela geratzen da idatzita:

      3 septies artikulua. Iraungitzea.

      1. Goi-mailako interes publikoko proiektuen deklarazioa iraungi egingo da honako kasu hauetan:

        1. Behin betiko onartu zenetik bi urte igarotzea exekuzioa hasi gabe edo exekuzioa hasi ondoren, arrazoi larririk justifikatu gabe, bi urte baino gehiagoz etetea.

        2. Proiektuan jasotako aurreikuspenak betetzeko gerora sortutako ezintasuna eta aurreikusi ezina.

        3. Proiektua gauzatzea eragin zuten baldintzak funtsean aldatzea.

          Iraungitzea Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluaren dekretu bidez deklaratuko da, aplikatzekoak diren arauen arabera izan litezkeen erantzukizunei kalterik egin gabe.

      2. Proiektua iraungi ondoren:

        1. Eragindako lursailek, ondorio guztietarako, proiektua onetsi aurretik zituzten hirigintza-sailkapena eta hirigintza-kalifikazioa berreskuratuko dituzte.

        2. Egikaritzeaz arduratzen den sektore publikoko erakundeak behar diren lanak egin beharko ditu lursailak egikaritzea hasi aurretik zuten egoeran jartzeko.

        3. Desjabetu diren lursailen titularrek lursail horiek itzultzeko eskatu ahal izango dute, nahitaezko desjabetzea arautzen duen legeria orokorrean aurreikusitako betekizunen eta prozeduraren arabera.

      AZKEN XEDAPENETAKO SEIGARRENA. Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legearen aldaketa.

      Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legea honela aldatzen da:

      17. artikuluaren hirugarren idatz-zatia honela aldatzen da:

      Hau dioen lekuan:

      1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publiko bakoitzak 2030erako lortu beharra dauka bere eraikin guztietan energia berriztagarriez baliatzeko instalazioak edukitzea, Administrazio horren kontsumoaren % 32 zuzkitzeko adinakoak, ustiapen termikoko sistemak nahiz elektrizitatea sortzekoak barne direla.

      Hau esan behar du:

      1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publiko bakoitzak, zuzenean edo energia ekoizten duten erakundeetan parte hartuz, energia berriztagarriak aprobetxatzeko hurbileko instalazioak izan beharko ditu 2030erako, Administrazio horren urteko kontsumoaren % 32ri dagokion energia sortzeko adina, aprobetxamendu termikoko nahiz elektrizitatea sortzeko sistemak barne.

      19. artikuluko lehen idatz-zatia honela aldatu da:

      Hau dioen lekuan:

      1. Eraikinen energia-kontsumoak ezagutzeko, kontrolatzeko eta murrizteko, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen titulartasuneko eraikin guztiek Euskadiko Efizientzia Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan behar bezala inskribatutako ziurtapen energetikoa eduki behar dute, lege hau indarrean sartzen denetik urtebeteko epean.

      Hau esan behar du:

      1. Eraikinen energia-kontsumoak ezagutzeko, kontrolatzeko eta murrizteko, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen titulartasuneko eraikin guztiek Euskadiko Efizientzia Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan behar bezala inskribatutako ziurtapen energetikoa eduki behar dute, 2022ko abenduaren 21a baino lehen.

        Betebehar horretatik kanpo daude 50 m2-tik beherako azalera erabilgarria duten isolatutako eraikin edo eraikin-zatiak eta Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtapenari eta ziurtapenaren kontrol-prozedurari eta erregistroari buruzko otsailaren 26ko 25/2019 Dekretuaren 2.3 artikuluan aipatzen diren eraikinak.

      AZKEN XEDAPENETAKO ZAZPIGARRENA. Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen aldaketa.

      Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea honela aldatzen da:

      Legearen 49. artikuluari bi idatz-zati erantsi zaizkio, honela idatzita:

      1. Egiaztapena emateko baldintzek bere horretan dirauten bitartean egongo da indarrean, mugarik gabe. Baldintza horiek aldatzen badira, egiaztapena aldatu edo baliogabetu ahal izango da.

        Era berean, emandako egiaztapena aldatu edo, hala badagokio, baliogabetu ahal izango da, onetsiko den araudian finkatutako moduan eta epeetan entitate akreditatuek bete beharreko baldintza berriak ezartzearen ondorioz.

      2. Entitate akreditatuek bi urtean behin bidali beharko diote ingurumen-organoari honako informazio hau:

        1. Emandako egiaztapenaren esparruan egindako jarduerak jasotzen dituen txostena.

        2. Memoria xehatu bat, langileen prestakuntzaren arloan egindako jarduerak, kudeaketan egindako hobekuntzak eta entitatearen antolaketari nahiz kanpoko jarduerei buruzko beste edozein gai zerrendatzen dituena, bai eta jardueren eraginkortasuna hobetzeko aldaketa-iradokizunak ere.

          Informazioa dagokion urteko maiatzaren 31 baino lehen bidali beharko da.

      AZKEN XEDAPENETAKO ZORTZIGARRENA. Eranskinak egokitzeko araudia bideratzea.

      Ahalmena ematen zaio Gobernu Kontseiluari, dekretu bidez eta ingurumenaren alorrean eskumenak dituen sailak eskatuta, lege honen eranskinak aldatu ahal izateko, aplikagarria den araudira, ingurumenaren alorreko errekerimenduetara edo, hala dagokionean, izaera teknikoko errekerimenduetara egokitzeko.

      AZKEN XEDAPENETAKO BEDERATZIGARRENA. Indarrean jartzea.

      Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean lege hau.

      Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

      Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 9a.

      Lehendakaria,

      IÑIGO URKULLU RENTERIA.

  1. A eranskina. Ingurumen-baimen bateratua behar duten instalazioak.

    1. Errekuntza-instalazioak.

    1. 50 MW-ko potentzia edo potentzia termiko nominal handiagoa duten errekuntza- instalazioak:

      1. Erregimen arruntean edo erregimen berezian energia elektrikoa ekoizten duten instalazioak, horietan erregai fosilak, hondakinak edo biomasa erretzen badituzte.

      2. Kogenerazio-instalazioak, galdarak, lurruna sortzeko makinak edo industria batean dagoen edozein errekuntza-ekipamendu edo -instalazio, errekuntza-industria horretako jarduera nagusia izan ala ez.

    2. Petrolio- eta gas-findegiak:

      1. Petrolioa edo petrolio gordina fintzeko instalazioak.

      2. Gas naturalaz bestelako gas erregarriak eta petrolioaren gas likidotuak ekoizteko instalazioak.

    3. Koke-fabrikak.

    4. Honako hauen gasifikazioa eta likuefakzioa bideratzeko instalazioak:

      1. Ikatza;

      2. Beste erregaiak, instalazioak 20 MW-ko potentzia termiko nominala edo potentzia handiagoa duenean.

        1. Metalen ekoizpena eta eraldaketa.

        1. Mineral metalikoak, mineral sulfurosoa barne, kiskaltzeko edo sinterizatzeko instalazioak.

        2. Altzairu gordinak urtzeko instalazioak (oinarrizko zein bigarren mailako fusioa) eta fundizio jarraituko instalazioak, orduko 2,5 tonatik gora ekoizteko ahalmena baldin badute.

        3. Metal ferrosoak eraldatzeko instalazioak:

          1. Berotasun bidez ijeztekoak, orduko 20 tonatik gora altzairu gordin ekoizteko ahalmena badute.

          2. Mailuen bidezko forjaketa, talka-energia 50 kilojuliotik gorakoa baldin bada mailu bakoitzeko eta erabilitako potentzia termikoa 20 MW-tik gorakoa baldin bada.

          3. Metal urtuzko babes-geruzak aplikatzea, orduko 2 tonatik gora altzairu gordin tratatzeko ahalmena badute.

        4. Metal ferrosoen fundizioak, egunean 20 tonatik gora ekoizteko ahalmena badute.

        5. Instalazioak:

          1. Metal ez ferrosoak gordinean ekoizteko, mineraletatik, kontzentratuetatik edo bigarren mailako lehengaietatik abiatuta, prozedura metalurgiko, kimiko edo elektrolitikoen bidez.

          2. Metal ez ferrosoen fusiorako, aleazioa barne, baita berreskurapen-produktuak ere, egunean fusio-gaitasun hau baldin badute: berunaren eta kadmioaren kasuan, 4 tonatik gorakoa; eta gainerako metalen kasuan, 20 tonatik gorakoa.

        6. Metalen eta material plastikoen gainazala prozesu elektrolitikoz edo kimikoz tratatzeko instalazioak, tratamendurako erabiltzen diren kubeta edo linea osoen bolumena 30 m3-tik gorakoa baldin bada.

        1. Mineralen industria.

        1. Zementuaren, karearen eta magnesio-oxidoaren ekoizpena:

          i) zementua ehotze bidez fabrikatzeko instalazioak, egunean 500 tonatik gora ekoizteko ahalmena badute;

          1. klinkerra labe birakarietan fabrikatzeko instalazioak, egunean 500 tonatik gora ekoizteko ahalmena badute, edo bestelako labeetan fabrikatzeko instalazioetan, egunean 50 tonatik gora ekoizteko ahalmena badute;

            1. karea labeetan ekoizteko instalazioak, egunean 50 tonatik gora ekoizteko ahalmena badute;

            2. magnesio-oxidoa labeetan ekoizteko instalazioak, egunean 50 tonatik gora ekoizteko ahalmena badute.

        2. Edukirik gabe.

        3. Beira, beira-zuntza barne, fabrikatzeko instalazioak, egunean 20 tonatik gora urtzeko ahalmena badute.

        4. Mineralak urtzeko instalazioak, mineral- zuntzen fabrikazioa barne, egunean 20 tona baino gehiago urtzeko ahalmena badute.

        5. Labea erabiliz zeramikazko produktuak egiten dituzten instalazioak, bereziki teilak, adreiluak, adreilu erregogorrak, azulejuak, gres-zeramika edo etxerako zeramikak zein zeramika apaingarriak egiten dituztenak, egunean 75 tonatik gora ekoizteko ahalmena baldin badute, 4 m3-tik gora laberatzeko ahalmena baldin badute eta labe bakoitzean 300 kg-tik gorako karga-dentsitatea baldin badute metro kubikoko.

        1. Industria kimikoak.

          Atal honen eta bertan jasotako jardueren kategorien deskribapenaren ondorioei begira, 4.1etik 4.6ra bitarteko epigrafeetan aipatutako produktuen edo produktu multzoen eraldaketa kimiko edo biologikoaren bidezko industria-mailako fabrikazioa adierazten du fabrikazio hitzak.

        1. Produktu kimiko organikoak fabrikatzeko instalazio kimikoak, zehazki:

          1. Hidrokarburo sinpleak (linealak edo ziklikoak, aseak edo asegabeak, alifatikoak edo aromatikoak).

          2. Hidrokarburo oxigenatuak, hala nola alkoholak, aldehidoak, zetonak, azido organikoak, esterrak eta azetato-esterren, eterren, peroxidoen eta epoxi-erretxinen nahasketak.

          3. Hidrokarburo sulfuratuak.

          4. Hidrokarburo nitrogenatuak, zehazki, aminak, amidak, konposatu nitrosoak, nitrikoak edo nitratoak, nitriloak, zianatoak eta isozianatoak.

          5. Hidrokarburo fosforatuak.

          6. Hidrokarburo halogenatuak.

          7. Konposatu organiko metalikoak.

          8. Gai plastikoak (polimeroak, zuntz sintetikoak, zelulosatik ateratako zuntzak).

          9. Kautxu sintetikoak.

          10. Koloregaiak eta pigmentuak.

          11. Tentsioaktiboak eta gainazaleko agenteak.

        2. Produktu kimiko inorganikoak fabrikatzeko instalazio kimikoak, zehazki:

          1. Gasak eta, zehazki, amoniakoa, kloroa edo hidrogeno-kloruroa, fluorra edo hidrogeno-fluoruroa, karbono-oxidoak, sufre-konposatuak, nitrogeno-oxidoak, hidrogenoa, sufre-dioxidoa eta karbonilo-dikloruroa.

          2. Azidoak eta, zehazki, azido kromikoa, azido fluorhidrikoa, azido fosforikoa, azido nitrikoa, azido klorhidrikoa, azido sulfurikoa, azido sulfuriko fumantea eta azido sulfuratuak.

          3. Baseak eta, zehazki, amonio-hidroxidoa, potasio-hidroxidoa eta hidroxido sodikoa.

          4. Amonio-kloruroa, klorato potasikoa, karbonato potasikoa (potasa), karbonato sodikoa (soda), perboratoak eta nitrato argentikoa bezalako gatzak.

          5. Ez metalak, oxido metalikoak edo kaltzio-karburoa, silizioa eta silizio-karburoa bezalako beste konposatu inorganiko batzuk.

        3. Ongarriak fosforoz, nitrogenoz edo potasioz (ongarri sinpleak edo konposatuak) fabrikatzeko instalazio kimikoak.

        4. Landare-osasunerako produktuak eta biozidak fabrikatzeko instalazio kimikoak, bere jarduera nagusia izan ala ez izan, eta edozein dela ere abiapuntuko lehengaia edo jarraitutako prozesua, eraldaketa kimikoa edo biologikoa dakartenean.

        5. Botikak, tarteko produktuak barne, fabrikatzeko prozedura kimiko edo biologikoren bat erabiltzen duten instalazio kimikoak.

        6. Lehergaiak fabrikatzeko instalazio kimikoak.

    5. Hondakinen kudeaketa.

    1. Hondakin arriskutsuak balioztatzeko edo deuseztatzeko instalazioak, eguneko 10 tonatik gorako ahalmena badute eta, gutxienez, hauetako jarduera bat gauzatzen badute:

      1. Tratamendu biologikoa;

      2. Tratamendu fisiko-kimikoa;

        5.1 eta 5.2 idatz-zatietan aipatutako eragiketen aurretiazko konbinazio edo nahasketa;

        5.1 eta 5.2 ataletan aipatutako edozein jardueraren aurreko berrontziratzea;

      1. Disolbatzaileak berreskuratzea edo berroneratzea;

      2. Metalak edo konposatu metalikoak ez diren materia inorganikoak birziklatzea edo berreskuratzea;

      3. Azidoak edo baseak birsortzea;

      4. Kutsadura murrizteko erabilitako osagaiak balioztatzea;

      5. Katalizatzaileetatik eratorritako osagaiak balioztatzea;

      6. Olioak birsortzea edo berrerabiltzea;

      7. Azaleko urtegietan isurtzea (esate baterako, hondakin likidoak edo lohiak putzuetara, urmaeletara edo aintziretara eta abarretara isurtzea).

    2. Hondakinak hondakinen errausketa- edo baterako errausketa-instalazioetan balioztatzeko edo deuseztatzeko instalazioak:

      1. Arriskutsuak ez diren hondakinetarako, orduko hiru tonatik gorako ahalmena badute;

      2. Hondakin arriskutsuetarako, eguneko 10 tonatik gorako ahalmena badute.

    3. Arriskutsuak ez diren hondakinak ezabatzeko instalazioak, eguneko 50 tonatik gorako ahalmena badute, baldin eta jarraian zerrendatuko diren jardueretako bat edo gehiago hartzen badituzte (hiriko hondakin-uren tratamenduari aplikagarri zaizkion arauak ezartzen dituen abenduaren 28ko 11/1995 Errege Lege Dekretuan aipatzen direnak izan ezik):

      1. Tratamendu biologikoa;

      2. Tratamendu fisiko-kimikoa;

      3. Errausketa edo baterako errausketa aurreko tratamendua;

      4. Zepen eta errautsen tratamendua;

      5. Hondakin metalikoen tratamendua birringailuan egitea, honako hauek barne: hondakin elektrikoak eta elektronikoak, bizitza erabilgarriaren amaieran dauden ibilgailuak eta haien osagarriak.

    4. Arriskutsuak ez diren hondakinak balioztatzeko instalazioak, edo balioztatu eta ezabatu biak batera egiten dituzten instalazioak, eguneko 75 tonatik gorako ahalmena badute, baldin eta jarraian zerrendatuko diren jardueretako bat edo gehiago hartzen badituzte beren barruan (hiriko hondakin-uren tratamenduari aplikagarri zaizkion arauak ezartzen dituen abenduaren 28ko 11/1995 Errege Lege Dekretuan jasotzen direnak izan ezik):

      1. Tratamendu biologikoa;

      2. Errausketa edo baterako errausketa aurreko tratamendua;

      3. Zepen eta errautsen tratamendua;

      4. Tratamendua hondakin metalikoen birringailuan egitea, honako hauek barne: hondakin elektrikoak eta elektronikoak, eta bizitza erabilgarriaren amaieran dauden ibilgailuak eta haien osagarriak.

      5. Instalazioan egiten den hondakinak tratatzeko jarduera bakarra digestio anaerobikoa denean, jarduera horren edukiera-atalasea eguneko 100 tona izango da.

    5. Mota guztietako hondakinak hartzen dituzten hondakindegiak (hondakin geldoen zabortegiak izan ezik), egunean 10 tona baino gehiago hartzen badituzte edo guztira 25.000 tonatik gorako edukiera badute.

    6. Aurreko 5.5 idatz-zatian aipatu ez diren hondakin arriskutsuak aldi baterako biltegiratzea, 5.1, 5.2 eta 5.5 idatz-zatietan adierazitako tratamenduetako bat aplikatu arte, betiere 50 tonatik gorako ahalmena badute, alde batera utzita jasotzeko zain dagoen bitartean lekuan bertan sortu diren hondakinak aldi batez biltegiratzea.

    7. Hondakin arriskutsuak lur azpian gordetzea, guztizko edukiera 50 tonatik gorakoa denean.

    1. Egurretik eratorritako industria.

    1. Honako hauek fabrikatzeko industria-instalazioak:

      1. Paper-orea, zura edo zuntzezko beste materia batzuk lehengai hartuta;

      2. Papera edo kartoia, egunean 20 tona baino gehiago ekoizteko ahalmena izanez gero.

    2. Zelulosa ekoizteko instalazioak, egunean 20 tona baino gehiago ekoizteko ahalmena badute.

    3. Egurretik eratorritako honako taula hauetako bat edo gehiago fabrikatzera zuzendutako industria-instalazioak, egunean 600 m3-tik gora ekoizteko ahalmena badute: egurrezko txirbilezko taula orientatuak, taula aglomeratuak, kartoi trinkotuzko taulak edo zuntzezko taulak.

    1. Ehungintza-industria.

    1. Ehungintzako zuntzak edo produktuak aldez aurretik tratatzeko (ikuzi, zuritu, mertzerizatu) edo tindatzeko instalazioak, egunean 10 tona baino gehiago tratatzeko ahalmena badute.

    1. Larruaren industria.

    1. Larruak zurratzeko instalazioak, egunean 12 tona-produktu amaitu baino gehiago ateratzeko ahalmena badute.

    1. Nekazaritzako elikagaien industriak eta abeltzaintzako ustiategiak.

    1. Honako hauetarako instalazioak:

      1. Hiltegiak, egunean kanalean irekitako 50 tona-okela baino gehiago ekoizteko ahalmena badute.

      2. Honako lehengai hauen tratamendua eta eraldaketa (ontziratzeaz bestekoak), aurrez tratatuak izan ala ez, elikagaiak edo pentsuak honako hauen bidez fabrikatzekoak direnean:

        1. Animalia-lehengaiak (ez esnea bakarrik), baldin eguneko 75 tonatik gorako produktu amaitu ekoizteko ahalmena badute;

        1. Landare-lehengaiak, egunean 300 tonatik gora produktu bukatu ekoizteko ahalmena badute; edo 600 tonatik gorakoa, baldin eta instalazioak edozein urtetan ez badu erreskadan 90 egun baino gehiagotan lan egiten;

        1. animalia- eta landare-lehengaiak soilik, biak konbinatzen dituzten produktuetan nahiz bereiz, eguneko produktu bukatuen ekoizpen-ahalmena hauek baino handiagoa badute:

          75, «A» 10 edo gehiago bada, edo.

          [300 (22,5 × A)] beste edozein kasutan, non «A» produktu bukatuak ekoizteko ahalmenaren animalia-materiaren zatia den (pisuaren ehunekoan).

          Ontzia ez da produktuaren amaierako pisuaren barruan sartuko.

          Azpiatal hau ez da aplikagarria izango lehengaia soilik esnea denean.

      3. Soilik esnea tratatzeko eta eraldatzeko instalazioak, egunean 200 tona baino gehiago (urteko batez bestekoa) hartzen dituztenak.

    2. Animalia-hondakinak deuseztatzeko edo aprobetxatzeko instalazioak, egunean 10 tonatik gora tratatzeko ahalmena badute.

    3. Hegaztizaintza edo txerri-hazkuntza intentsiborako instalazioak, baldintza hauetan ezarritakoa gainditzen badute:

      40.000 oilo errulerentzako toki, edo beste hegazti batzuen kasuan, nitrogeno-iraizkin baliokidearenak.

      2.000 toki 30 kg-tik gorako gizentzeko txerrientzat.

      1. 750 toki ugaltzeko txerramentzat.

        1. Disolbatzaile organikoen kontsumoa.

        1. Material, objektu edo produktuen gainazalak disolbatzaile organikoez tratatzeko instalazioak, batez ere, prestatzeko, estanpatzeko, gainjanzteko eta koipegabetzeko, iragazgaizteko, kolatzeko, lakatzeko, garbitzeko edo inpregnatzeko, disolbatzaile organikoen orduko kontsumo-ahalmena 150 kg-tik gorakoa denean edo urtean 200 tonatik gorakoa.

        1. Karbonoaren industria.

        1. Karbono sinterizatua edo elektrografitoa errekuntzaz edo grafitazioz fabrikatzeko instalazioak.

        1. Egurra kontserbatzeko industria.

        1. Egurra eta egurretik eratorritako produktuak kontserbatzea produktu kimikoak erabilita, egunean 75 m3-tik gora ekoizteko ahalmenarekin. Soilik nahasketa kromogenoei aurre egiteko tratamendua salbuetsita dago.

        1. Urak tratatzea.

        1. Hondakin-uren tratamendu independentea, hiriko hondakin-uren legediak aurreikusten ez duena, eta eranskin honetan bildutako instalazio batek isuritakoak.

        1. CO2-a atzitzea.

        1. Eranskin honetan bildutako instalazioetatik eratorritako CO2 fluxuak atzitzea biltegiratze geologikorako, Karbono-dioxidoaren biltegiratze geologikoari buruzko abenduaren 29ko 40/2010 Legeari jarraituz.

          1. B eranskina. Ingurumen-baimen bakarra behar duten jarduerak eta instalazioak.

          1. eranskin honetako A atalean jaso ez diren jardueren kasuan, ingurumen-baimen bakarraren mende egongo dira honako jarduera eta instalazio hauek:

            1. Hondakin arriskutsuak tratatzeko baimena behar duten jarduerak edo instalazioak.

            2. Hondakin ez arriskutsuak tratatzeko baimena behar duten jarduerak edo instalazioak.

            3. Baimena behar duten jarduerak edo instalazioak, atmosfera kutsatu dezaketelako.

            4. Berotegi-efektuko gasak sortzen dituzten jarduerak edo instalazioak, Berotegi-efektuko gasak isurtzeko eskubideak salerosteko araubidea arautzen duen martxoaren 9ko 1/2005 Legearen arabera gas horiek isurtzeko baimena behar badute.

            5. URA/Uraren Euskal Agentziaren aldez aurreko eta berariazko baimen administratiboa behar duten jarduerak edo instalazioak ur kontinentaletan edo jabari publiko hidrauliko edo itsasoaren eta lehorraren arteko jabari publikoko beste edozein elementutan zuzeneko edo zeharkako 3 (*) motako ur-isuri industrialak egiteagatik edo hondakin-produktuak, likidoak, solidoak edo bestelakoak isurtzeagatik.

            6. Aldez aurreko eta berariazko baimen administratiboa behar duten jarduerak edo instalazioak ur kontinentaletan edo jabari publiko hidraulikoko beste edozein elementutan zuzeneko edo zeharkako 3 (*) motako ur-isuri industrialak egiteagatik edo hondakin-produktuak, likidoak, solidoak edo bestelakoak isurtzeagatik.

            7. 100.000 biztanle-baliokide baino ahalmen handiagoa duten hondakin-uren araztegiak.

            8. Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren iritziz, ingurumenean eta pertsonen osasunean antzeko ondorioak eragin ditzaketen beste jarduera batzuk.

              (*) Uren Legearen testu bateginaren (uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuak onartua) atariko titulua eta I., IV., V., VI., VII. eta VIII. tituluak garatzen dituen Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren IV. eranskinaren arabera (Isurien kontrol-kanonaren maiorazio- edo minorazio-koefizientearen kalkulua).

              1. C eranskina. Jarduera sailkatuaren lizentzia behar duten jarduerak eta instalazioak.

              1. eranskin honen A eta B ataletan jaso ez diren jardueren kasuan, sailkatutako jardueretarako udal-lizentziaren mende egongo dira honako jarduera eta instalazio hauek:

                1. Erauzte-jarduerak.

                2. Instalazio nuklearrak eta erradioaktiboak.

                3. Energia elektrikoa ekoizten duten instalazioak, energia berriztagarria energia elektrikoa bihurtzeko biltze- eta eraldatze-instalazioak barne, potentzia instalatua 100 kW baino handiagoa baldin badute.

                  Ez dira sartzen energia fotovoltaikoko instalazioak, baldin eta finkaturik dauden lurzoru urbanizatuetan edo lehendik dauden eraikinetan badaude.

                4. Industriak, oro har.

                5. Azaleraren tratamenduak, pistola bidezko bernizatze- eta pintatze-lanak edo antzekoak egiten dituzten tailerrak.

                6. Hainbat tailer eta lantegi (ibilgailu motordunen mantentzea eta konponketa eta antzekoak, aroztegiak, galdaragintza-tailerrak, muntatze-tailerrak, mekanizaziokoak, okindegiak, gozotegiak, cateringak...), baldin eta instalatutako potentzia totala (mekanikoa eta elektrikoa, argiarena kenduta) 25 kW-ekoa edo handiagoa bada eta ekoizpenerako azalera 300 m2-tik gorakoa bada.

                7. Biltegiratzeko, salerosketarako eta erakusketarako jarduerak edo instalazioak, toxiko, arriskutsu edo sukoi gisa katalogatuta dauden produktuak eta materialak baldin badituzte (500 kg-tik gora, bizitegirako hiri-lurzoruan, edo 1.000 kg-tik gora, gainerako lurzoruetan).

                8. Gasolina-zerbitzuguneak eta hornitegiak, eta erregai likidoak edota gaseosoak banatzeko instalazioak edo antzeko instalazioak.

                9. Edozein motatako lurzoruan kokatutako erregai likido eta gaseosoak biltzeko instalazioak, 50.000 litrotik gorako edukiera badute.

                10. 500.000 m3 baino gehiagoko edukiera duten lurrezko eta harrizko betelanak, betiere lanek urte bat baino gehiago irauten badute, azpiegitura linealetarako obrei lotuta daudenak izan ezik.

                11. Hondakin-urak arazteko instalazioak eta edateko ura tratatzeko instalazioak.

                12. Arrain-haztegiak.

                13. Abere-hiltegiak.

                14. Dantzalekuak, diskotekak, gazteentzako diskotekak, disko-barak, karaokeak, bar bereziak, pubak edo antzeko establezimenduak, baita zezen-plaza egonkorrak ere.

                15. Jendaurreko ikuskizunetarako eta jolas-jardueretarako beste establezimendu batzuk, baldin eta, betiere, honako baldintza hauetakoren bat betetzen badute:

                  300 lagun edo gehiagorentzako tokia izatea.

                  indarrean dagoen araudi teknikoaren arabera arrisku bereziki altuko gisa katalogatutako instalazioren bat edukitzea.

                  kultura-balio handiko eraikinak izatea, beren ezaugarriek izaera orokorrez finkatutako baldintza teknikoak erabat betetzeko aukera ematen ez badute.

                  ikuskizunei eta jolas-jarduerei buruzko araudiaren arabera erregimen bereziko establezimenduak izatea.

                16. 300 lagun edo gehiagorentzako lekua duten gurtzarako zentroak.

                17. 20 ALU (azienda larri unitateak) baino gehiagoko abeltzaintzako ustiategiak eta etxeko eskortak, edo ustiategi baliokideak, irailaren 22ko 515/2009 Dekretuaren 3. artikuluko a) idatz-zatian agertzen diren proportzioen arabera, edo horren ordez aterako den araudiaren arabera; txakur-zaindegiak (hazkuntza eta hezkuntza), 25 txakur baino gehiago hartzeko lekua badute; denak ere, baldin eta lurzoru urbanizaezinean edo industriarako hiri-lurzoruan badaude.

                18. Etxeko abeltzaintza-jarduerak, alegia, 4 ALU (azienda larri unitateak) baino gehiago dituzten instalazioak, eta txakur-zaindegiak, den-denak bizitegirako hiri-lurzoruan baldin badaude.

                19. Lege honetan xedatutakoaren arabera, osasunean eta ingurumenean antzeko eragina izan dezaketen beste jarduera batzuk.

                  1. D eranskina. Jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpena behar duten jarduerak eta instalazioak.

                  1. eranskin honen A, B eta C ataletan jasota ez dauden jarduerak direnean, jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpena beharko dute honako jarduera eta instalazio hauek:

                    1. Energia elektrikoa ekoizten duten instalazioak eta energia berriztagarria energia elektrikoa bihurtzeko biltze- eta eraldatze-instalazioak, potentzia instalatua 50 kW-ekoa baino handiagoa eta 100 kW-ekoa edo txikiagoa baldin badute.

                      Ez dira sartzen energia fotovoltaikoko instalazioak, baldin eta finkaturik dauden lurzoru urbanizatuetan edo lehendik dauden eraikinetan badaude.

                    2. Hainbat tailer eta lantegi (ibilgailu motordunen eta antzekoen mantentzea eta konponketa, aroztegiak, galdaragintza-tailerrak, muntatze-tailerrak, mekanizaziokoak, okindegiak, gozotegiak, cateringak...), I.C eranskineko 5. eta 6. puntuetan daudenak izan ezik.

                    3. Aurreko eranskineko 7. puntuan sartzen ez diren biltegiratze-, salerosketa- eta erakusketa-jarduerak eta -instalazioak.

                    4. Erregai likidoak edo gaseosoak biltzeko instalazioak, 50.000 litroko edukia gainditzen ez badute; sailkapen honetatik kanpo geratzen dira gasolindegi batean, hornitegi-parke batean, banatze-instalazio batean edo horren pareko instalazio batean daudenak.

                    5. 100 m2-tik gorako azalera eraikia duten ibilgailuak zaintzeko lekuak.

                    6. Zenbait zerbitzu-jarduera: adibidez, haurtzaindegiak, ikastetxeak, osasun- eta botika-zentroak, albaitaritza-klinikak, polizia-etxeak eta segurtasun-zentroak, bulegoak, ile-apaindegiak, masaje-etxeak eta hiltegi-zerbitzuak.

                    7. Hotelak, pentsioak, aterpetxeak, landa-turismoko etxeak, egoitza komunitarioak, adinduen egoitzak eta antzeko establezimenduak.

                    8. Jarduera sailkatuaren lizentziaren mende ez dauden jendaurreko ikuskizunak edo jolas-jarduerak eskaintzen dituzten establezimenduak.

                    9. Jarduera sailkatuaren lizentziarik behar ez duten gurtzarako zentroak.

                    10. Jarduera sailkatuen udal-lizentzia behar ez duten instalazioak eta jarduerak aurreikusten dituen eranskinean ez dauden abeltzaintza-ustiategi txikiak eta etxeko eskortak.

                    11. Eraldaketa-zentroak.

                    12. Informazioa tratatzeko eta komunikatzeko zentroak (kalkulu-zentroak, datu-bankuak, irrati- eta telebista-hedagailuak, satelite bidezko hedagailuak, telefonia mugikorreko antenak eta oinarri-estazioak, informazioaren tratamendu elektroniko edo informatikorako zentroak, estazio irratitelefonikoak eta estazio irratitelegrafikoak, irrati- eta telebista- instalazioak eta alarmak kontrolatzeko zentralak) eta antzekoak.

                    13. Instalazio osagarriak:

                    1. Galdara-gelak.

                    2. Airea girotzeko instalazioak.

                    3. Hotz-ganberen instalazioak.

                    4. Erradio-diagnosi medikoa egiteko instalazioak; alegia, aplikatzekoa den erregelamenduaren arabera, diagnosi medikoak egiteko helburua daukaten X izpien ekipamenduak eta instalazioak.

                    1. Errauste-laberik gabeko hilerriak eta beilatokiak.

                    2. Lurrezko eta harrizko betelanak, 500.000 m3 arteko edukiera dutenak, betiere lanek urte bat baino gutxiago irauten badute, azpiegitura linealeko obrei lotuta daudenak izan ezik.

                    3. Osasunean eta ingurumenean antzeko eragina izan dezaketen bestelako jarduerak.

                      1. E eranskina. Jarduera edo instalazio baten aldaketa funtsezkotzat hartzeko irizpideak.

                        1. Edozein handitze edo aldaketa, berez iristen bada I.A eranskinean zehaztutako gaitasun-atalaseetara, halakorik dagoenean, edo ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura bete behar duenean alor horretako araudiaren arabera.

                        2. Instalazioaren ekoizpen-gaitasuna % 50 baino gehiago handitzea produktu-unitateetan.

                        3. Uraren, lehengaien edo energiaren kontsumoan baimendutako kopuruak % 50 baino gehiago handitzea.

                        4. Baimenean ageri den airearen edozein kutsatzaileren isurketa masikoa edo foku igorle bakoitzean sortutako guztizko isuri atmosferikoak % 25 baino gehiago handitzea, bai eta kutsatzaile berriak kopuru nabarmenetan sartzea ere.

                        5. Baimenean ageri den edozein kutsatzaileren edo jabari publiko hidraulikorako isurpen-emariaren isurketa masikoa edo isuri-kontzentrazioa handitzea, bai eta kutsatzaile berriak kopuru nabarmenetan sartzea ere.

                        6. Uren araudiaren arabera lehentasunezko edozein substantziaren isuri-kontzentrazioaren isurketa masikoa % 25 edo % 25 baino gehiago handitzea edo baimenean ageri den isurpen-emaria % 25 handitzea, bai eta uren araudiaren arabera lehentasunezko substantzia berri gehiago sartzea ere, haien helburua jabari publiko hidraulikoa ez denean.

                        7. Prozesuan jatorrizko baimenean aurreikusi ez diren substantzia edo prestakin arriskutsuak sartzea, edo haien kopurua handitzea, substantzia arriskutsuak tartean diren istripu larriei loturiko berezko arriskuak kontrolatzeko neurriak onartzen dituen irailaren 21eko 840/2015 Errege Dekretuak araututako segurtasun-txostena edo larrialdi-planak egitera behartzen dutenean, bai eta haiek edozein kopurutan areagotzea ekoizpen-prozesuan eskuarki eta etengabe erabiltzeko, murrizteko edo deuseztatzeko nazioarteko hitzarmenak edo akordioak bete behar dituztenean.

                        8. Hondakin arriskutsuen sorrera urtean 10 tonatik gora areagotzea, baldin eta prozesuaren aldaketa estrukturala egiten bada, eta guztira sortutako hondakin arriskutsuen % 25etik gorako gehikuntza, baimendutako gehieneko hondakin arriskutsuen kopuruaren gainean kalkulatuak.

                        9. Hondakin ez arriskutsuen sorrera urtean 50 tonatik gora areagotzea, baldin eta hondakin ez arriskutsuen % 50 baino gehiago badira, hondakin geldoak barne, baimendutako gehieneko hondakin-kopuruaren gainean kalkulatuak.

                        10. Hondakin ez arriskutsuak soilik tratatzen dituen hondakinen errausketa- edo baterako errausketa-instalazio baten funtzionamendua aldatzea, aldaketa horren ondorioz hondakin arriskutsuen errausketa edo baterako errausketa egiteko instalazio bihurtzen duenean.

                        11. Isurpen-puntua aldatzea, aldaketa horrek baimena eman zitzaion gainazaleko edo lurpeko ur-masaren aldaketa dakarrenean.

                      2. A eranskina. Ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntaren prozedura bete behar duten planak eta programak.

                        Ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta egingo zaie ondoren adierazten diren planei eta programei eta hauen berrikuspenei, Administrazio publiko batek onartuak badira eta haien prestaketa eta onespena beharrezkotzat jotzen badu legezko edo erregelamenduzko xedapen batek edo Gobernu Kontseiluaren erabaki batek:

                        1. Lurralde-antolamendurako gidalerroak.

                        2. Lurralde-plan partzialak.

                        3. Lurralde-plan sektorialak.

                        4. Hiri-antolamendurako plan orokorrak.

                        5. Sektorizazio-planak.

                        6. Beste plan eta programa batzuk, baldin eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egitera legez behartutako proiektuak etorkizunean baimentzeko esparrua ezartzen badute eta honako arlo hauei buruzkoak badira: nekazaritza, abeltzaintza, basogintza, akuikultura, arrantza, energia, meatzaritza, industria, garraioa, hondakinen kudeaketa, ur-baliabideen kudeaketa, itsasoaren eta lehorraren arteko jabari publikoaren okupazioa, itsas ingurunearen erabilera, telekomunikazioak, turismoa, hiri- edo landa- lurraldearen antolamendua edo lurzoruaren erabilera.

                        7. Beste plan eta programa batzuk, baldin eta, zuzenean edo zeharka, bakarrik edo beste plan, programa edo proiektu batzuekin batera, eragin nabarmena izan badezakete naturagune babestuetako batean edo natura-ondarea kontserbatzeko araudiaren arabera babes-araubidea duten naturaguneetan. Ez da soilik lekua kudeatzeko xedapenak finkatzen dituzten planen eta programen ingurumen-ebaluazioa egin beharko, II.A eranskin honetako gainerako kasuren batean ez badaude.

                          II.B eranskinean jasotako beste plan eta programa batzuk, ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuko prozedura bat gauzatu ondoren ingurumen-organoak hala erabakitzen badu edo sustatzaileak hala eskatzen badu.

            9. Edozein plan edo programaren berrikuspenak eta aldaketak, legez ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa behar duten proiektuak etorkizunean baimentzeko esparrua badira eta eranskin honen 6. idatz-zatian jasotako materietako bati buruzkoak badira, edota eranskin honen 7. idatz-zatian jasotako espazioetako bati modu nabarmenean eragin badiezaiokete, idatz-zati horretan zehaztutako baldintzetan.

          2. B eranskina. Ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura bete behar duten planak eta programak.

            Ingurumen-ebaluazio sinplifikatua bete beharko dute administrazio publikoek onartzen dituzten ondoko planek eta programek, ingurumenean ondorio adierazgarriak izan ditzaketen ala ez erabakitzeko, haiek prestatzea edo onartzea legezko edo arauzko xedapen batek eskatzen duenean edo Gobernu Kontseiluak erabakitzen duenean:

            1. Udal-mailan eremu txikien erabilera ezartzen duten II.A eranskineko planak eta programak.

              II.A eranskineko planen eta programen aldaketa txikiak, II.G eranskineko aldaketa txikien definizioaren arabera.

            1. Etorkizunean proiektuak baimentzeko esparrua ezartzen duten plan eta programak, II.A eranskineko 6. eta 7. idatz-zatietako baldintzak betetzen ez dituztenak.

  2. C eranskina. Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar duen plan edo proiektu batek ingurumen-inpaktuaren ebaluazio estrategiko arrunta noiz behar duen erabakitzeko irizpideak.

    1. Planen eta programen ezaugarriak, bereziki honako hauek kontuan harturik:

      1. Planak edo programak zein neurritan ezartzen duen proiektuetarako eta bestelako jardueretarako esparrua, bai kokalekuari, izaerari, neurriei eta funtzionamendu-baldintzei dagokienean bai bitartekoak esleitzeari dagokionean.

      2. Planak edo programak zein neurritan eragiten duen beste planetan edo programetan, hierarkizatuak daudenak barne.

      3. Planaren edo programaren egokitasuna ingurumenarekin lotutako gogoetak txertatzeko, garapen jasangarria sustatu ahal izateko, bereziki.

      4. Planarekin edo programarekin loturiko ingurumen-arazo nabarmenak.

      5. Planaren edo programaren egokitasuna ingurumen-alorreko legedi komunitarioa edo nazionala ezartzeko; hondakinen kudeaketarekin edo ur-baliabideen babesarekin loturiko planak edo programak, besteak beste.

    2. Ondorioen eta kaltetu ahal izan den eremuaren ezaugarriak, bereziki honako hauek aintzat harturik:

      1. Ondorioen probabilitatea, iraupena, maiztasuna eta itzulgarritasuna.

      2. Ondorioen metatze-izaera.

      3. Ondorioen mugaz gaindiko izaera.

      4. Giza osasunerako edo ingurumenerako arriskuak (esate baterako, istripuen ondorioz).

      5. Ondorioen larritasuna eta irismen espaziala (kaltetuak gerta daitezkeen eremu geografikoa eta populazioaren tamaina).

      6. Honako hauen ondorioz kaltetua suertatu ahal izan den eremuaren balioa eta zaurgarritasuna:

        1. Ezaugarri natural bereziak.

        2. Kultura-ondarean izandako ondorioak.

        3. Ingurumen-kalitatearen mugako balioak edo helburuak gainditzea.

        4. Lurzoruaren ustiapen intentsiboa.

        5. Nazio-mailan, Europako Erkidegoan edo nazioarte- mailan aintzat hartutako babes-maila duten eremuetan edo paisaietan eragindako ondorioak.

          1. D eranskina. Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta behar duten proiektuak.

            Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta bete beharko dute ondoko proiektu hauek:

            II.D eranskin honen barneko taldeetan jasotako kasuren batean dauden proiektuek, bai eta, zatikatuta egonda ere, aintzat hartutako proiektu bakoitzaren magnitudeak edo dimentsioak metatuz gero aipatutako ataletan jasotako atalaseetara iristen diren proiektuak.

            II.D eranskin honetako taldeetan jasotako zehaztapenetara egokitzen diren proiektuek, soilik edo, batez ere, metodo edo produktu berriak garatzeko eta probatzeko badira eta produktu horien erabilera bi urteko eperako edo epe luzeago baterako aurreikusten bada.

    3. Dagoeneko baimendua, onartua, gauzatua edo gauzatze-prozesuan dagoen proiektu baten edozein aldaketa, aldaketa hori bakarrik edo proiektu berean egindako beste aldaketekin metatuta II.D eranskin honetako taldeetako batean jasotako atalaseetara iristen bada.

      II.E eranskinean jasotako beste programa batzuek, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuko prozedura gauzatu ondoren ingurumen-organoak hala erabakitzen badu edo sustatzaileak hala eskatzen badu.

      D1 taldea. Nekazaritza, basogintza, akuikultura eta abeltzaintza.

      a. Eremu naturalak edo erdinaturalak nekazaritza-ustiapenerako edo zuraren baso-aprobetxamendurako erabiltzeko proiektuak, 25 hektarea edo azalera handiagoa hartzen badute.

      b. Nekazaritza- edo baso-eremuak, naturalak izan ala ez izan, nekazaritza-ustiategi ureztatuak bihurtzeko proiektuak, 50 hektarea edo azalera handiagoa hartzen badute.

      c. Akuikultura intentsiborako instalazioak, urtean 500 tona edo gehiago ekoizteko ahalmena badute.

      d. Abeltzaintzako ustiategietan abereak hazteko instalazioak, 250 ALU edo gehiago egoteko lekua dutenak, abeltzaintzako ustiategien arau teknikoak, baldintza higieniko sanitarioak eta ingurumeneko baldintzak ezarri zituen irailaren 22ko 515/2009 Dekretuan jasotako baliokidetasun-taularen arabera edo honako gaitasun hauek dituztenak:

      000 etxeko hegaztientzako toki.

      Kumeak hazteko txerrientzako 300 kokaleku.

      300 plaza esnetarako behi-aziendentzat, erregimen intentsiboan edo erdi-intentsiboan.

      e. Genetikoki aldatutako organismoak ingurumenean nahita askatzeko proiektuak, 90/220/EEE Zuzentarauaren arabera.

      D2 taldea. Erauzteko industria.

      Talde honetako atal guztietan barne hartzen dira minerala erauzteko, tratatzeko, biltegian gordetzeko, aprobetxatzeko eta garraiatzeko beharrezkoak diren instalazioak eta egiturak, bai eta meatzaritzako hondakinen metaketak, baltsak, linea elektrikoak, ur-hornidurak eta -arazketak, eta iristeko bideak.

      a. Meategi mineralen eta bestelako baliabide geologikoen ustiapen berriak eta haien instalazioak.

      b. Zohikatza erauzteko instalazio berriak.

      c. Dauden edo iraganean izan diren ustiategiak handitzea, hektarea bateko edo gehiagoko erauzte-azalera berria hartu behar denean.

      d. Mineral metalikoen erauzketatik eta tratamendutik sortutako tarteko produktuen edo produktu antzuen gordetegiak.

      e. Petrolioa eta gas naturala erauzteko instalazio berriak.

      f. Dauden edo iraganean izan diren ustiategiak handitzea, handitze horrek dakarren ekoizpen-kopurua egunean 500 tonakoa edo handiagoa denean petrolioaren kasuan eta egunean 500.000 metro kubikokoa denean gasaren kasuan, edo, bestela, itsasoan egiten direnean, edozein dela ere ekoizpen-kopurua.

      g. Hidrokarburoak esploratzeko edo ikertzeko zulaketak, CO2 biltegiratzea, gasa eta entalpia ertain eta handiko energia geotermikoa biltegiratzea, haustura hidraulikoko teknikak erabili behar direnean.

      D3 taldea. Energiaren industria.

      a. Petrolio gordinaren findegiak (baina ez, ordea, petrolio gordinetik lubrifikatzaileak besterik ekoizten ez dituzten enpresak) eta egunean, gutxienez, eskisto bituminosoetako 500 tona ikatz gasifikatzeko eta likidotzeko ahalmena duten instalazioak.

      b. Zentral termikoak eta beste errekuntza-instalazio batzuk, 50 MW-ko edo gehiagoko potentzia termikoa dutenak.

      c. Zentral nuklearrak eta bestelako erreaktore nuklearrak, zentral eta erreaktore horiek eraistea edo behin betiko ixtea barne hartuta (materia fisionagarriak eta emankorrak ekoizteko eta eraldatzeko ikerketarako instalazioak izan ezik), haien gehieneko potentziak 1 kW-eko iraupen termiko iraunkorra gainditzen ez badu.

      Zentral nuklearrak eta bestelako erreaktore nuklearrak ez dira halako instalaziotzat hartzen erregai nuklear guztia, eta erradioaktiboki kutsatutako gainerako elementuak, behin betiko erretiratu badira instalazioaren lekutik.

      d. Erregai nuklear irradiatuak birprozesatzeko instalazioak.

      e. Helburu hauetarako diseinaturiko instalazioak:

    1. Erregai nuklearra ekoiztea edo aberastea.

    2. Erregai nuklear irradiatuak edo erradioaktibitate handiko hondakinak berrerabiltzeko prozesua.

    3. Erregai nuklear erabilia behin betiko gordetzea.

    4. Soil-soilik hondakin erradioaktiboak behin betiko gordetzea.

    5. Soil-soilik erregai nuklear irradiatuak edo hondakin erradioaktiboak ekoiztu diren lekua ez den beste leku batean biltegiratzea (hamar urtetik gorako epe baterako proiektatua).

      f. Petrolioa eta horren eratorriak, gasa edo produktu kimikoak garraiatzeko instalazioak, 800 mm-ko edo gehiagoko diametroa eta 10 km-ko edo gehiagoko luzera dutenak, modu jarraituan edo etenean zenbatuta, eta biltegiratze geologikorako karbono-dioxidoaren fluxuak garraiatzeko hodiak, lotutako ponpaketa-estazioak barne; hiri-lorzoruan dauden tarteak ez dira kontuan hartuko.

      g. 100 kV-ko edo tentsio handiagoa eta 1 km-eko edo gehiagoko luzera duten energia elektrikoaren transmisiorako lineak, eta haiekin loturiko azpiestazioak, eraikitzea, oso-osorik lurzoru urbanizatuaren zorupetik edo dauden komunikabideetatik igarotzen diren lineak izan ezik.

      h. Energia elektrikoaren transmisiorako aireko lineen zortasun-eremuak handitzea, zuhaitz eta/edo zuhaixka-estalkiaren garapenerako murrizketa dakarrenean linearen inguruko zerrendan, 5 km-ko edo gehiagoko luzerarekin, modu jarraituan edo etenean neurtuak.

      i. Petrolio-produktuak, produktu petrokimikoak edo kimikoak biltegian gordetzeko instalazioak, 200.000 tona edo gehiago biltegiratzeko adinakoak baldin badira.

      j. 5 haize sorgailu edo gehiago, guztira 10 MW-ko potentzia edo handiagoa dutenak, dauzkaten parke eolikoak. Beste parke eoliko batetik 2 km baino gutxiagora dauden parke eolikoak, baldin eta dituzten baterako magnitudeak aurreko atalaseetara iristen badira edo atalase horiek gainditzen badituzte. Arau honen ondorioetarako, parke eolikotzat hartuko dira energia eolikotik elektrizitatea sortzera bideratutako instalazioak, sare propioen bidez elektrikoki konektatutako hainbat aerosorgailu baliatuz, sarbide- eta kontrol-egitura bera partekatuta, energia propioa neurtuta eta sare orokorrera konektatuta.

      k. Energia fotovoltaikoaren instalazioak, 15 hektareako azalera edo handiagoa hartzen dutenean. Barne hartuko dira, azalera txikiagoa hartuta ere, beste instalazio fotovoltaiko baten mugan dauden titular beraren edo beste batzuen instalazioak, baldin eta instalazio horiek guztira 15 hektareako azalera edo handiagoa hartzen badute.

      Kanpo gelditzen dira jada finkatutako lur urbanizatuetan edo lehendik dauden eraikinetan kokatutako energia fotovoltaikoaren instalazioak.

      D4 taldea. Industria metalikoa eta mineralen industria.

      a. Mineralak, kontzentratuak edo bigarren mailako lehengaiak oinarri hartuta prozesu metalurgiko, kimiko edo elektrolitikoen bidez metal ez ferrosoak gordinean erauzteko erabiltzen diren instalazioak.

      b. Burdinurtuaren eta altzairuaren hasierako galdaketarako instalazio bateratuak.

      c. Metal ferrosoak egiteko instalazioak, jarduera hauetakoren bat egiten badute:

    1. Berotasun bidezko ijezketa, orduko 20 tona altzairu gordin baino gehiago ijezteko ahalmena baldin badute.

    2. Mailuen bidezko ijezketa, talka-energia 50 kJ-tik gorakoa denean mailu bakoitzeko eta erabilitako potentzia termikoa 20 MW-tik gorakoa denean.

    3. Metal urtuzko babes-geruzak aplikatzea, orduko 2 tonatik gorako altzairu gordin tratatzeko ahalmena baldin badute.

      d. Metal ferrosoen fundizioak, egunean 20 tonatik gora ekoizteko ahalmena badute.

      e. Ferrosoak ez diren metalak (metal preziatuak izan ezik), errekuperazio-produktuak barne hartuta (fintzea, fundizio-hondarrak eta abar), urtzeko instalazioak (aleazioa ere kontuan hartuta), egunean fusio-ahalmen hau baldin badute: berunaren eta kadmioaren kasuan, 4 tonatik gorakoa; eta gainerako metalen kasuan, berriz, 20 tonatik gorakoa.

      f. Metalen eta material plastikoen gainazala prozesu elektrolitikoz edo kimikoz tratatzeko instalazioak, tratamendurako erabiltzen diren kubeten edo linea osoen bolumena 30 m3-koa edo handiagoa baldin bada.

      g. Mineral metalikoak kiskaltzeko eta sinterizatzeko instalazioak, urtean 5.000 tona edo gehiago prozesatzeko ahalmena baldin badute.

      h. Zementua, karea eta magnesio-oxidoa fabrikatzeko instalazio berriak.

      i. Zementua ehotze bidez fabrikatzeko instalazioak handitzea, ekoizteko ahalmena egunean 500 tona edo gehiago handitzen bada.

      j. Klinkerra fabrikatzeko instalazioak handitzea, ekoizteko ahalmena egunean 500 tona edo gehiago handitzen bada labe birakarietan egiten denean, edo, bestela, egunean 50 tona edo gehiago beste era bateko labeetan egiten denean.

      k. Karea ekoizteko instalazioak handitzea, ekoizteko ahalmena egunean 50 tona edo gehiago handitzen bada.

      l. Magnesio-oxidoa ekoizteko instalazioak handitzea, ekoizteko ahalmena egunean 50 tona edo gehiago handitzen bada.

      m. Beira, beira-zuntza barne, fabrikatzeko instalazioak, egunean 20 tonako edo gehiagoko fusio-ahalmena baldin badute.

      n. Mineralak urtzeko instalazioak, mineral-zuntzak ekoiztea barne, egunean 20 tonako edo gehiagoko fusio-ahalmena badute.

      o. Zeramikazko produktuak labean fabrikatzeko instalazioak, bereziki teilak, adreiluak, adreilu erregogorrak, azulejuak, gres-zeramika edo portzelana, egunean 75 tona edo gehiago ekoizteko ahalmena baldin badute eta labe bakoitzean 4 metro kubiko edo gehiago erretzeko ahalmena baldin badute, betiere labe bakoitzean 300 kg-ko edo gehiagoko karga-dentsitatea baldin badute metro kubikoko.

      p. Koke-fabrikak.

      q. Ontziolak, industria metalikoaren sektorean sartuta ez dauden instalazioak izan ezik.

      D5 taldea. Industria kimikoa, petrokimikoa, ehungintza eta papergintza.

      a. Eraldaketa kimiko edo biologikoaren bidez, honako produktu edo produktu multzo hauek eskala industrialean ekoizteko instalazioak:

    1. Produktu kimiko organikoak:

      1. Hidrokarburo soilak (linealak edo ziklikoak, aseak edo asegabeak, alifatikoak edo aromatikoak).

      1. Hidrokarburo oxigenatuak, hala nola alkoholak, aldehidoak, zetonak, azido organikoak, esterrak eta azetato-esterren nahasketak, eterrak, peroxidoak eta epoxi-erretxinak.

      1. Hidrokarburo sulfuratuak.

      1. Hidrokarburo nitrogenatuak, zehazki, aminak, amidak, konposatu nitrosoak, nitrikoak edo nitratoak, nitriloak, zianatoak eta isozianatoak.

      1. Hidrokarburo fosforatuak.

      1. Hidrokarburo halogenatuak.

      1. Konposatu organiko metalikoak.

      1. Gai plastikoak (polimeroak, zuntz sintetikoak, zelulosatik ateratako zuntzak).

      1. Kautxu sintetikoak.

      1. Koloregaiak eta pigmentuak.

      1. Tentsioaktiboak eta gainazaleko agenteak.

    2. Produktu kimiko inorganikoak:

      1. Gasak eta, zehazki, amoniakoa, kloroa edo hidrogeno-kloruroa, fluorra edo hidrogeno-fluoruroa, karbono-oxidoak, sufre-konposatuak, nitrogeno-oxidoak, hidrogenoa, sufre-dioxidoa eta karbonilo-dikloruroa.

      1. Azidoak eta, zehazki, azido kromikoa, azido fluorhidrikoa, azido fosforikoa, azido nitrikoa, azido klorhidrikoa, azido sulfurikoa, azido sulfuriko fumantea eta azido sulfuratuak.

      1. Baseak eta, zehazki, amonio-hidroxidoa, potasio-hidroxidoa eta hidroxido sodikoa.

      1. Amonio-kloruroa, klorato potasikoa, karbonato potasikoa (potasa), karbonato sodikoa (soda), perboratoak eta nitrato argentikoa bezalako gatzak.

      1. Ez metalak, oxido metalikoak edo kaltzio-karburoa, silizioa eta silizio-karburoa bezalako beste konposatu inorganiko batzuk.

    3. Fosforoa, nitrogenoa edo potasioa erabiliz egindako ongarriak (ongarri sinpleak edo konposatuak).

    4. Landare-osasunarentzako produktuak eta biozidak.

    5. Prozesu kimiko edo biologikoren bat erabiliz egindako farmazia-produktuak.

    6. Lehergaiak.

      b. Ehungintzako zuntzak edo produktuak aldez aurretik tratatzeko (ikuzi, zuritu, mertzerizatu) edo tindatzeko instalazioak, egunean 10 tona edo gehiago tratatzeko ahalmena badute.

      c. Larruak zurratzeko instalazioak, egunean 12 tona produktu bukatu edo gehiago tratatzeko ahalmena badute.

      d. Paper-orea, papera eta kartoia ekoizteko eta zelulosa ekoizteko eta tratatzeko industria-instalazio berriak.

      e. Paper-orea ekoizteko industria-instalazioen handitzeak, edozein tamainatako ekoizpen-gehikuntza dakartenean.

      f. Papera eta kartoia ekoizteko industria-instalazioak handitzea, ekoizpena 200 tona edo gehiago handitzen bada egunean.

      g. Zelulosa ekoizteko eta tratatzeko industria-instalazioak handitzea, ekoizpena 20 tona edo gehiago handitzen bada egunean.

      D6 taldea. Azpiegitura-proiektuak.

      a. Ibilbide berriko autobideak, autobiak eta errepide konbentzionalak eraikitzea.

      b. Autobide, autobia eta errepide konbentzionaletan, 3 km-tik gorako luzera jarraitu edo etenean, herriaren saihesbidea eraikitzea eta ibilbidea aldatzea, zabaltzea edo berriro lerrokatzea.

      c. Ibilbide luzeko trenbideak eraikitzea.

      d. Trenbide baten trazadura aldatzea, zabaltzea edo berriro lerrokatzea, 10 km-ko edo gehiagoko luzera jarraitu edo etenean.

      e. 2.100 metroko edo gehiagoko aireratzeko eta lurreratzeko pistak dituzten aireportuak; haien sarbideetara ere hedatuko da ebaluazioa.

      f. Aireportuen handitzeak, egungo azaleraren % 50eko edo gehiagoko lur-okupazioa dakartenean edo 5 hektarea edo azalera handiagoa dutenean.

      g. Merkataritza- eta arrantza-portuak, bide nabigagarriak eta kirol-portuak.

      h. Portuen handitzeak, azalera babestua egungo azaleraren % 50 edo gehiago handitzen bada, edo handitze hori 5 hektareakoa edo handiagoa bada.

      i. Portuen handitzeak, itsas-lehorreko jabari publikoaren eta/edo babes-zortasun eremuaren okupazio berria dakartenean eta okupazio hori, guztira, 5 hektareakoa edo handiagoa denean.

      j. Kirol-portuen handitzeak, 1.350 tonatik gorako itsasontziak hartzea dakartenean, lehen hartzen ez zituztenean.

      k. 1.350 tonatik gorako itsasontziak hartzen dituzten zamalanetarako kaiak egitea, lehorrera eta kanpo portuetara lotuak (transbordadoreentzako kaiak izan ezik), I. eremuan kokatuta daudenak salbu, Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko azaroaren 24ko 27/1992 Legearen testu bateginak, irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsiak, 69. artikuluaren a) hizkian araututako portuko gune eta erabileren mugaketari jarraituz.

      l. Hondartzetan hondarra ugaritzeko obrak, 500.000 metro kubiko hondar edo gehiago ekarri behar bada, hondarra erauzteko lanak barne.

      m. Itsasoari lurrak irabazteko proiektuak.

      n. Urpeko isurbideak, oliobideak eta gasbideak.

      D7 taldea. Azpiegitura hidraulikoko, ura kudeatzeko eta tratatzeko proiektuak eta jarduerak jabari publiko hidraulikoan.

      a. Gailurreraino 10 metroko altuera edo handiagoa edo 100.000 metro kubikoko urtegiratze-gaitasuna duten presak.

      b. Ura geldiarazteko edo behin betiko biltzeko beste instalazio batzuk, bildutako uraren bolumena 10 hektometro kubikokoa edo handiagoa baldin bada.

      c. Presak handitzea, ur-xaflaren gehieneko azalera % 25 edo gehiago handitzen bada, edo azalera hori 5 hektareakoa edo handiagoa bada.

      d. Zorupeko urak aprobetxatzea edo akuiferoak artifizialki kargatzea haien deskarga naturala, gutxienez, beren eraginpeko ibai-ibilguen agorraldi-emarien % 50ekoa bada edo hezegune nabarmenetako ur-xafla edo kriptohezeguneen azpiazalerako maila piezometrikoa mantentzearekin lotura zuzena badute, baldin eta atalase hauetakoren bat gainditzen bada:

    1. Urteko ateratze-bolumenak akuiferoaren urteko kargaren % 25 gainditzen badu.

    2. Jada ateratako ur-bolumenak akuiferoaren urteko kargaren % 50 gainditzen badu eta aprobetxamendu berriak, gutxienez, urtean karga horren % 10aren bolumena gainditzen badu.

    3. Karga artifizialak akuiferoaren urteko karga naturalaren % 50 gainditzen badu.

      e. Zorupeko uren edozein aprobetxamendu edo akuiferoak artifizialki kargatzea, urtean ateratako edo ekarritako ur-bolumena 5 hektometro kubikokoa edo gehiagokoa baldin bada.

      f. Ibai-arroen artean ur-baliabideak isuraldatzeko proiektuak, isuraldatutako uraren bolumena urtean 10 milioi metro kubikotik gorakoa bada, edateko uraren hodi bidezko isuraldatzeak izan ezik.

      g. Ibaiak bideratzea eta ibilguen ibilbidea aldatzea, egoera naturalean ubidea, gutxienez, 250 metro luze denean.

      h. Hondakin-urak tratatzeko plantak, 50.000 biztanle-baliokideren edo gehiagoren hondakin-urak tratatzeko ahalmena baldin badute, 91/271/EEE Zuzentarauaren 2. artikuluaren 6. puntuan zehaztu bezala.

      i. Ur kontinentalak energia elektrikoa ekoizteko aprobetxatzea; ura ateratzeko, garraiatzeko, biltegiratzeko, aprobetxatzeko eta itzultzeko beharreko instalazioen eta egituren obretara hedatuko da ebaluazioa, bai eta urbanizazio-azpiegituretara eta sarbideetara ere.

      D8 taldea. Hondakinak tratatzeko eta kudeatzeko proiektuak.

      a. Soil-soilik hondakin erradioaktiboen biltegiratze iraunkorrerako edo hondakin horiek behin betiko deuseztatzeko diren instalazioak. Lege honen ondorioetarako, hondakin erradioaktiboen biltegiratze iraunkortzat hartuko da, edozein dela ere iraungo duen denbora, bereziki jarduera horretarako sortua dena eta hondakin horiek sortzen dituen instalazio nuklear edo erradioaktiboaren esparrutik kanpo dagoena.

      b. Hondakin arriskutsuak errausteko industria-instalazio finkoak, bai eta hondakin horiek deuseztatzeko asmoz zabortegian uztea, segurtasun-deposituan gordetzea eta haiei tratamendu kimikoa edo antzeko beste edozein tratamendu ematea igor ditzaketen kutsatzaileei begira.

      c. Hondakin arriskutsuak balioztatzeko industria-instalazio finkoak, olio erabilien kudeaketa barne, egunean 10 tona baino gehiago onartzeko edukiera dutenak.

      d. Hondakin ez arriskutsuak errausteko edo hondakin horiek tratamendu kimikoen edo igor ditzaketen kutsatzaileei begira antzeko beste edozein tratamenduren bidez deuseztatzeko industria-instalazio finkoak, egunean 50 tona edo gehiago jasotzeko ahalmena baldin badute.

      e. Etxe-hondakinak edo industria-hondakinak kudeatzeko lanetan sortzen diren hondakin ez arriskutsuak, hondakin geldoak izan ezik, hartzen dituzten zabortegiak. Bestelako hondakin ez arriskutsuen edo edozein eratako hondakin geldoen zabortegiak, egunean 10 tona edo gehiago jasotzen badituzte eta guztira 25.000 tonako edo gehiagoko edukiera badute.

      f. Etxe-hondakinak edo industria-hondakinak kudeatzeko lanetan sortzen diren hondakin ez arriskutsuak, hondakin geldoak izan ezik, hartzen dituzten zabortegiak handitzea, har daitekeen hondakin-kopurua egunean 10 tona edo gehiago, edo, guztira, 25.000 tona handitzen bada.

      D9 taldea. Bestelako proiektuak.

      a. Kanpoan egiten diren ibilgailu motordunen lasterketetarako eta probetarako pista eta zirkuitu iraunkorrak, hektarea bateko azalera edo handiagoa badute.

      b. 5 hektareako azalera edo handiagoa duten parke tematikoak.

      c. Lurzoruaren erabilera-aldaketa dakarren edozein proiektu, 25 hektareako azalera edo handiagoa hartzen badu eta zuhaixka edo zuhaitz-estalkia kendu behar bada hektarea bateko azaleran edo handiagoan, modu jarraituan eta etenean neurtua, edo, bestela, lurzoruaren erabilera-aldaketak 50 hektareako azalera edo handiagoa hartzen badu.

      Lege honen ondorioetarako, lurzoruaren erabilera-aldaketatzat hartuko da edozein landa-zoruren elkarren arteko eraldaketa (nekazaritza, abeltzaintza, basoa, ehiza edo baliabide naturalak erabiltzearekin loturiko beste edozein) edo landa-lurzoruaren erabilera lurzoru urbanizagarria bihurtzea.

      d. CO2-fluxuak atzitzeko instalazioak, biltegiratze geologikoa eta biltegiratzeguneak helburu dituztenak, Karbono-dioxidoaren biltegiratze geologikoari buruzko abenduaren 29ko 40/2010 Legeak, ezarritakoari jarraituz, karbono-dioxido hori eranskin honetan jasota dauden instalazioetatik eratorria bada, edo CO2-ren guztizko atzitzea urtean 1,5 Mt-koa edo handiagoa bada.

      e. Ibaiak dragatzea, ateratako bolumena urtean 100.000 metro kubiko edo gehiago baldin bada, eta itsasoa edo estuarioak dragatzea, ateratako bolumena urtean 200.000 metro kubiko edo gehiago baldin bada.

      D10 taldea. Gune babestuetan gauzatzen diren proiektuak.

      Gune babestuetan edo babes-erregimenen bat dutenetan aurrera eramaten diren proiektuetarako atalaseak eta zehaztapenak jaso dira atal honetan, Euskal Herriko Natura Babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuaren 13. artikuluan eta Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 30., 42. eta 50. artikuluetan jasoak.

      a. II.D eranskin honen 8. taldean sartu ez diren hondakin ez arriskutsuen zabortegien instalazioak, bai eta hondakin geldoenak edo ibaietatik, lehorretik zein itsasotik erauzitako materialenak, hektarea bateko azalera edo handiagoa hartzen badute.

      b. Landu gabeko lursailak edo sail erdinaturalak nekazaritza-ustiapenerako edo zuraren baso-aprobetxamendurako erabiltzeko proiektuak, 10 hektareako azalera edo handiagoa hartzen badute.

      c. Lur ureztatua bihurtzeko edo lurrak drainatzeko proiektuak, 10 hektareako azaleran edo handiagoan eragiten badute.

      d. Ibaiak dragatzea, ateratako bolumena urtean 7.000 metro kubiko edo gehiago baldin bada, eta itsasoa edo estuarioak dragatzea, ateratako bolumena urtean 200.000 metro kubiko edo gehiago baldin bada.

      e. Petrolioa eta horren eratorriak, gasa edo produktu kimikoak garraiatzeko hodiak, 800 mm-ko edo gehiagoko diametroa eta 3 km-ko edo gehiagoko luzera dutenak, eta karbono-dioxidoaren fluxuak biltegiratze geologikorako garraiatzeko hodiak, lotutako ponpaketa-estazioak barne; hiri-lorzoruan dauden tarteak ez dira kontuan hartuko.

      f. Energia elektrikoa transmititzeko lineak, 3 km-ko luzera edo handiagoa dutenak, eremu urbanizatuak zeharkatzen dituztenak izan ezik.

      g. Parke eolikoak. Arau honen ondorioetarako, parke eolikotzat hartuko dira energia eolikotik elektrizitatea sortzera bideratutako instalazioak, sare propioen bidez elektrikoki konektatutako hainbat aerosorgailu baliatuz, sarbide- eta kontrol-egitura bera partekatuta, energia propioa neurtuta eta sare orokorrera konektatuta.

      h. Aireportuak eta haien handitzeak, II.D eranskin honen 6. taldean sartu ez direnak.

      i. Lurzorua urbanizatzea dakarten proiektuak, industria-poligonoak, bizitegi-erabilerak, merkataritzaguneak eta aparkalekuak egiteko, hektarea bateko azalera edo handiagoa hartzen badute.

      j. Gutxienez 30 lagunentzako lekua duten hotelak, lurzoru urbanizaezinean.

      k. Eskiatzeko pistak, erremonteak, teleferikoak eta haiei lotutako eraikuntzak.

      l. Hektarea bateko azalera edo handiagoa duten parke tematikoak.

      m. Ura distantzia handietara eramateko instalazioak, 800 mm-ko diametroa edo handiagoa eta 10 km-ko luzera edo handiagoa dutenak.

      n. Lurzoruaren erabilera-aldaketa dakarten lursail-biltzeak, landare-estalkia nabarmen aldatzen badute.

      o. Eguzki-energia baliatuta energia elektrikoa ekoizteko instalazioak, energia hori sareari saltzea xede dutenak, lehendik dauden eraikinen estalkietan edo teilatuetan ez badaude eta 3 hektarea baino azalera handiagoa hartzen badute.

      p. Baso-kudeaketarako tresnak, mendiei buruzko araudiaren arabera, titulartasun publikoko mendietan eta mendi babesleetan, 10 hektareako edo gehiagoko azalerari eragiten badiote.

      q. 3 km-ko edo gehiagoko luzera jarraitua edo etena duten nekazaritzako eta basogintzako bideak.

      1. E eranskina. Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua behar duten proiektuak.

      1. D eranskinean jasotako proiektu guztiak alde batera utzita, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren xede izango dira ondoko proiektu hauek:

        II.E eranskin honen barneko taldeetan jasotako kasuren batean dauden proiektuak, bai eta, zatikatuta egonda ere, aintzat hartutako proiektu bakoitzaren magnitudeak edo dimentsioak metatuz gero aipatutako ataletan jasotako atalaseetara iristen badira.

        II.E eranskin honetako proiektuak, soilik edo, batez ere, metodo edo produktu berriak garatzeko eta probatzeko badira; II.D eranskineko antzeko proiektuak, produktu horien erabilera bi urte baino epe laburragorako aurreikusten bada.

        1. Beste proiektu batzuk, II.D eranskinekoak ez direnak, zuzenean edo zeharka, bakarrik edo beste plan, programa edo proiektu batzuekin batera, eragin nabarmena izan badezakete naturagune babestuetako batean edo natura-ondarea kontserbatzeko araudiaren arabera babes-araubidea duten naturaguneetan.

        2. Dagoeneko baimendua, onartua, gauzatua edo gauzatze-prozesuan den proiektu baten edozein aldaketa, aldaketa hori bakarrik edo proiektu berean egindako beste aldaketekin metatuta II.E eranskin honetako taldeetako batean jasotako atalaseetara iristen bada edo ondorio hauek baldin baditu:

        1. Atmosferara isuritako emisioen gorakada nabarmena.

        2. Ubide publikoetara edo itsasertzera egindako isurien gorakada nabarmena.

        3. Sortutako hondakinen gorakada nabarmena.

        4. Natura-baliabideen erabileraren gorakada nabarmena.

        5. Natura-ondarea kontserbatzeko araudiarekin bat etorriz babestuta dauden edo babes-araubidea duten naturaguneei eragitea.

        6. Kultura-ondareari kalte nabarmenen bat egitea.

          E1 taldea. Nekazaritza, basogintza, akuikultura eta abeltzaintza.

          a. Eremu naturalak, erdinaturalak edo landugabeak nekazaritza-ustiapenerako erabiltzen hasteko proiektuak, 10 hektareako azalera edo handiagoa hartzen badute.

          b. Lursailak biltzeko proiektuak, 50 hektareatik gorako azalera hartzen badute.

          c. Basotzeak, Mendiei buruzko azaroaren 21eko 43/2003 Legeak 6.g) artikuluan emandako definizioaren arabera, 25 hektareatan edo azalera handiagoan eragiten badute, eta baso-mozketak, lurzoruari beste erabilera bat ematea helburu izanez gero.

        1. d Baso-kudeaketarako tresnak, mendiei buruzko araudiaren arabera, titulartasun publikoko mendietan eta mendi babesleetan, 10 hektareako edo gehiagoko azalerari eragiten diotenak eta II.D eranskinean jasota ez daudenak.

        1. e Espezie exotikoak dituzten birpopulaketak eta baso-masen mozketak, 5 hektareatik gorako azaleran, katalogatutako fauna- eta flora-espezieen kudeaketa-planetan ezarritako interes bereziko eremuei, interes komunitarioko habitatei eta plan hidrologikoek babestutako eremuei eragiten dietenean.

          f. Nekazaritzarako ur-baliabideak kudeatzeko proiektu hauek:

        1. Lur ureztatuak finkatzeko eta hobetzeko proiektuak, 50 hektarea edo azalera handiagoa hartzen badute.

        2. Lur ureztatua bihurtzeko edo lursailak drainatzeko proiektuak, 10 hektareatan edo azalera handiagoan eragiten badute.

          Lege honen ondorioetarako, ureztatzeak finkatzeko ekintzak izango dira, bai ur-ezagatik, bai hodietan galera handiegiak izateagatik, ur gutxiz hornituta dauden ureztatutako azaleretan eragina dutenak, eta dauden laboreen ur-beharrak osatzea xede dutenak. Lur ureztatuak hobetzeko ekintzak izango dira ur-hornidura nahikoa duten ureztatutako azaleretan eragina dutenak, haietan ura aurrezteko edo ustiategietan hobekuntza sozioekonomikoak bideratzeko ekintzak aurreikusi direnean.

          g. Akuikultura intentsiborako instalazioak, urtean 50 tona edo gehiago ekoizteko ahalmena badute.

          h. Abeltzaintzako ustiategietan abereak hazteko instalazioak, 150 ALU edo gehiagorentzako lekua dutenak, abeltzaintzako ustiategien arau teknikoak, baldintza higieniko-sanitarioak eta ingurumeneko baldintzak ezarri dituen irailaren 22ko 515/2009 Dekretuan jasotako baliokidetasun-taularen arabera.

        1. i II.D eranskinean jasota ez dauden eta 3 km-ko edo gehiagoko luzera jarraitua edo etena duten nekazaritzako eta basogintzako bideak.

          E2 taldea. Elikagaien industriak.

          a. Landare- eta animalia-koipeak eta olioak, konfiturak eta ziropak egiteko, garagardoa eta malta, fekulak, arrain-irina eta arrain-olioa egiteko industria-instalazioak, baldin eta instalazioak ondoko baldintza hauek betetzen baditu aldi berean:

        1. Industrialdeetatik kanpo egotea.

        2. Bizitegigune batetik 500 metro baino gertuago egotea.

        3. Gutxienez, hektarea bateko azalera hartzea.

          b. Animalia- eta landare-produktuak ontziratzeko eta potoratzeko industria-instalazioak, ondoko kasu hauetakoren bat gertatzen denean:

        1. Lehengaia animalia denean (esnea izan ezik) eta egunean 75 tonatik gora produktu bukatu ekoizteko ahalmena badute (hiruhileko batez besteko balioak).

        2. Lehengaia landarea denean eta egunean 300 tonatik gora produktu bukatu ekoizteko ahalmena badute (hiruhileko batez besteko balioak).

        3. Lehengaia animalia nahiz landarea denean eta egunean 75 tonatik gora produktu bukatu ekoizteko ahalmena badute (hiruhileko batez besteko balioak).

          Hiruhileko batez besteko balioa: egiazko ekoizpen-egunak kontuan hartuta, ekoizpen goreneko ondoz ondoko 90 egunen batez bestekoa egingo da.

          c. Esnekiak ekoizteko industria-instalazioak, egunean 200 tonatik gora esne jasotzen baldin badute (eguneko balioen batez bestekoa urte natural batean zehar).

          d. Animaliak hiltzeko, zatikatzeko edo laurdentzeko instalazioak, egunean kanalean irekitako 50 tona okela edo gehiago ekoizteko ahalmena badute.

          e. Azukre-olak, egunean 300 tonatik gora lehengai tratatzeko ahalmena baldin badute.

          E3 taldea. Zulaketak, dragatzeak eta meatzaritzako eta industriako beste instalazio batzuk.

          a. Zulaketa sakonak (lurzoruen eta zorupearen egonkortasuna edo estratigrafia ikertzeko zulaketak izan ezik), zehazki:

        1. 500 metroko edo sakonera handiagoko zulaketa geotermikoak.

        2. Hondakin nuklearrak biltegiratzeko zulaketak.

        3. Ur-hornidurarako zulaketak 120 metroko edo sakonera handiagoan.

        4. Petrolioa edo gasa ateratzeko aukerak esploratzeko edo ikertzeko zulaketak.

          b. Ikatza eta arbel bituminosoak gasifikatzeko barruko eta kanpoko instalazioak.

          c. Itsas sismikaren bidez esploratzea.

          d. Itsas dragatzeen bidez materialak erauztea, proiektuaren helburua baldintza hidrodinamikoei eta nabigagarritasunari eustea den kasuetan izan ezik.

          e. Ibaien eta estuarioen dragatzeak, ateratako bolumena urtean 25.000 metro kubikotik gorakoa eta urtean 50.000 metro kubikotik gorakoa denean, hurrenez hurren (II.D eranskinean sartuta ez dauden proiektuak).

          f. CO2-fluxuak atzitzeko instalazioak, biltegiratze geologikoa helburu dutenak, Karbono-dioxidoaren biltegiratze geologikoari buruzko abenduaren 29ko 40/2010 Legeak ezarritakoari jarraituz, karbono-dioxido hori II.D eranskinean jasota ez dauden instalazioetatik eratorria bada.

          g. Dauden edo iraganean izan diren ustiategiak handitzea.

          h. Kanpoko industria-instalazioak, ikatza, petrolioa, gas naturala, mineralak eta arbel bituminosoak erauzteko jardueraren osagarriak.

          E4 taldea. Energiaren industria.

          a. Hondakin erradioaktiboak prozesatzeko eta biltegiratzeko instalazioak.

          b. 15 kV-ko edo tentsio handiagoa eta 1 km-eko edo gehiagoko luzera duten energia elektrikoaren transmisiorako lineak eraikitzea, oso-osorik lurzoru urbanizatuaren zorupetik igarotzen direnean izan ezik, bai eta haiekin loturiko azpiestazioak ere.

          c. Gas naturala lurzoruaren gainean biltegiratzea. 200 tonako edo gehiagoko edukiera unitarioa duten andelak.

          d. Gas-erregaiak zorupean biltegiratzea.

          e. Erregai fosilak lurzoruaren gainean biltegiratzea.

    4. f Petrolioa eta horren eratorriak, gasa edo produktu kimikoak garraiatzeko instalazioak, 5 km-ko edo gehiagoko luzera dutenak, modu jarraituan edo etenean zenbatuta, eta biltegiratze geologikorako karbono-dioxidoaren fluxuak garraiatzeko hodiak, lotutako ponpaketa-estazioak barne; hiri-lorzoruan dauden tarteak ez dira kontuan hartuko.

      g. Parke eolikoak. Arau honen ondorioetarako, parke eolikotzat hartuko dira energia eolikotik elektrizitatea sortzera bideratutako instalazioak, sare propioen bidez elektrikoki konektatutako hainbat aerosorgailu baliatuz, sarbide- eta kontrol-egitura bera partekatuta, energia propioa neurtuta eta sare orokorrera konektatuta.

      h. Energia fotovoltaikoaren instalazioak, 5 hektareako azalera edo handiagoa hartzen dutenak. Barne hartuko dira, azalera txikiagoa hartuta ere, beste instalazio fotovoltaiko baten mugan dauden titular beraren edo beste batzuen instalazioak, baldin eta instalazio horiek, guztira, 5 hektareako azalera edo handiagoa hartzen badute.

      Kanpo gelditzen dira jada finkatutako lur urbanizatuetan edo lehendik dauden eraikinetan kokatutako energia fotovoltaikoaren instalazioak.

      i. Harrikatzezko eta lignitozko briketen fabrikazio industrialerako instalazioak.

      j. Itsas ingurunean energia ekoizteko instalazioak.

      E5 taldea. Industria siderurgikoa eta mineralen industria. Metalak ekoiztea eta lantzea.

      a. Zuntz mineral artifizialak ekoizteko instalazioak.

      b. Aireontziak ekoizteko eta konpontzeko instalazioak.

      c. Trenetako materiala fabrikatzeko instalazioak.

      d. Ibilgailu motordunak fabrikatzeko eta muntatzeko instalazioak, eta ibilgailuentzako motorrak fabrikatzeko instalazioak.

      e. Lehergailuen edo lursail-hedagailuen bidez hondoa enbutitzea.

      E6 taldea. Industria kimikoa, petrokimikoa, ehungintza eta papergintza.

      a. Produktu kimikoak ekoizteko eta tarteko produktuak tratatzeko instalazioak.

      b. Pestizidak, farmazia-produktuak, pinturak eta bernizak, elastomeroak eta peroxidoak ekoizteko industria-instalazioak.

      c. Petrolio-produktuak, produktu kimikoak eta petrokimikoak biltegian gordetzeko industria-instalazioak, 100 metro kubikoko edo gehiagoko edukiera baldin badute.

      d. Elastomeroak oinarri hartuta produktuak ekoizteko eta tratatzeko industria-instalazioak.

      E7 taldea. Azpiegitura-proiektuak.

      a. Industrialdeetarako lurzorua urbanizatzea eskatzen duten proiektuak.

      b. Bizitegietarako eta merkataritzaguneetarako lurzorua urbanizatzea eskatzen duten proiektuak, eremu urbanizatuetatik kanpo, baldin eta hektarea bateko edo gehiagoko azalera hartzen badute.

      c. 3 km-tik beherako luzera jarraitu edo etenean herrietako saihesbideak eraikitzea, ibilbidea aldatzea, galtzada bikoiztea eta errepideetako, autobietako eta autobideetako plataformen zabalguneak egitea.

      d. Trenbide baten trazaduraren aldaerak eta aldaketak, zabaltzea edo berriro lerrokatzea 10 km-tik beherako eta 1 km-etik gorako luzera jarraitu edo etenean.

      e. Trenbideak eta linea-aldaketa intermodalen instalazioak eta salgaien trenbide-terminal intermodalak eraikitzea.

      f. Tranbiak, zutabe gaineko eta lurpeko metroak, linea esekiak edo antzekoak, soil-soilik edo, batez ere, bidaiariak garraiatzeko baldin badira.

      g. Aerodromoak egitea, Aire Nabigazioari buruzko uztailaren 21eko 48/1960 Legeak 39. artikuluan emandako definizioaren arabera.

      h. Hondartzetan hondarra ugaritzeko obrak, dikeak eta kai-muturrak eraiki behar badira.

      i. Higadurari aurre egiteko itsasertzeko obrak eta kostaldea alda dezaketen itsas obrak; adibidez, dikeak, itsas-hesiak, kai-muturrak eta itsasoari aurre egiteko eta babesa emateko beste obra batzuk. Salbuetsita daude obra horien mantentze-lanak eta berreraikitzeak, bai eta portuetako zerbitzuguneetan egiten direnak ere.

      j. Hondartzetan hondarra ugaritzeko obrak, 100.000 metro kubiko hondar edo gehiago ekarri behar bada, hondarra erauzteko lanak barne.

      E8 taldea. Ingeniaritza hidraulikoko eta ura kudeatzeko proiektuak.

      a. Urari eusteko instalazioak, 200.000 metro kubikotik gora biltegiratzeko ahalmena, berria edo gehigarria, baldin badute.

      b. Zorupeko uren edozein aprobetxamendu edo akuiferoak artifizialki kargatzea, urtean ateratako edo ekarritako ur-bolumena 0,5 hektometro kubiko baino handiagoa eta 5 hektometro kubiko baino txikiagoa bada.

      c. Ura arro batetik bestera isuraldatzeko proiektuak, isuraldatutako ur-bolumena urtean 5 hektometro kubiko baino handiagoa baldin bada, edateko uraren hodi bidezko isuraldatzeak eta araztutako urak berrerabiltzeko isuraldatzeak izan ezik.

      d. Hondakin-urak tratatzeko plantak, 10.000 biztanle-baliokideren edo gehiagoren hondakin-urak tratatzeko ahalmena baldin badute, 91/271/EEE Zuzentarauaren 2. artikuluaren 6. puntuan zehaztu bezala.

      e. Ura gatzgabetzeko instalazioak, egunean 3.000 metro kubikoko edo gehiagoko bolumen berria edo gehigarria baldin badute.

      f. Hornikuntzako lehen mailako sareak bideratzeko instalazioak, 800 mm-ko edo gehiagoko diametroa eta 3 km-ko edo gehiagoko luzera dutenak eta erabat edo zati batean lurzoru urbanizatugabetik igarotzen direnak.

    1. g Saneamenduko lehen mailako sareak bideratzeko instalazioak, 3 km baino luzeagoak, arazketa-sistemak barne, erabat edo zati batean lurzoru urbanizatugabetik igarotzen badira.

      E9 taldea. Bestelako proiektuak.

      a. Ibilgailu motordunen lasterketak eta probak egiteko pista iraunkorrak.

      b. Hondakinak deuseztatzeko edo balioztatzeko instalazioak, jarduera aire zabalean edo industrialdeetatik kanpo egiten bada.

      c. Ibaietatik, lehorretik edo itsasotik erauzitako materialak isurtzeko edo jalkitzeko lehorreko instalazioak, hektarea bat edo azalera handiagoa hartzen badute.

      d. Txatarra biltegiratzeko, baztertutako ibilgailuak biltegian gordetzeko eta ibilgailuak ataltzeko eta deskutsatzeko instalazioak, jarduera aire zabalean edo industrialdeetatik kanpo egiten bada.

      Kanpo gelditzen dira portuetan dauden txatarra biltegiratzeko jarduerak, karga- eta deskarga-jarduerekin loturikoak.

      e. Motorrak, turbinak edo erreaktoreak probatzeko instalazioak edo saiakuntza-bankuak.

      f. Lehergaiak berreskuratzeko edo deuseztatzeko instalazioak.

      g. Eskiatzeko pistak, erremonteak, teleferikoak eta haiei lotutako eraikuntzak.

      h. Kanpatzeko dendak zein karabanak jartzeko kanpamentu iraunkorrak, gutxienez, 500 kanpinlari hartzeko ahalmena dutenak edo 3 hektareatik gorako azalera dutenak.

      i. Parke tematikoak.

      j. Lurzoru urbanizatutik kanpoko oporretarako urbanizazioak eta ostalaritza-instalazioak, eta haiei loturiko eraikuntzak.

      k. Tiro-zelaiak, su-armarekin tiro egitekoak, hektarea bateko azalera edo handiagoa dutenak.

      l. Hektarea bateko azalera edo handiagoa duten golf-zelaiak.

      m. Lurzoruaren erabilera aldatzea eta 5 eta 25 hektarea bitarteko azaleran zuhaixka- edo zuhaitz-estalkia kentzea dakarten proiektuak.

    2. n Bizikletentzako eta oinezkoentzako bide berriak, 2 km-ko edo gehiagoko luzera jarraitua edo etena dutenak,urbanizatu gabeko eremuetatik igarotzen badira.

      1. F eranskina. Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua behar duen proiektu batek ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta noiz behar duen erabakitzeko irizpideak.

        1. Proiektuen ezaugarriak: proiektuen ezaugarriak kontuan hartu beharko dira, batez ere, honako alderdi hauei erreparatuta:

          1. Proiektu osoaren neurriak eta diseinua.

          2. Dauden eta/edo onartu diren beste proiektu batzuekin metatzea.

          3. Natura-baliabideak erabiltzea, bereziki lurra, lurzorua, ura eta biodibertsitatea.

          4. Hondakinak sortzea.

          5. Kutsadura eta bestelako arazo batzuk.

          6. Istripu larrien eta/edo katastrofeen arriskuak, dena delako proiektuarentzat garrantzizkoak direnak, ezagutza zientifikoen arabera klima-aldaketak eragindakoak direnak barne.

          7. Giza osasunarentzako arriskuak (esate baterako, uraren eta airearen kutsadurak edo kutsadura elektromagnetikoak eragindakoak).

        2. Proiektuen kokalekua: proiektuen eragina izan dezaketen eremu geografikoen ingurumen-sentikortasunari erreparatu behar zaio, betiere jasangarritasun-printzipioak kontuan harturik, zehazki:

          1. Lurzoruaren egungo erabilera onartua.

          2. Eremuko eta bere zorupeko natura-baliabideen (lurzorua, lurra, ura eta biodibertsitatea barne) oparotasun erlatiboa, eskuragarritasuna, kalitatea eta birsortzeko ahalmena.

          3. Natura-ingurunearen xurgatzeko gaitasuna, batez ere, eremu hauetan:

            1. Hezeguneak, erribera-aldeak eta ibai-bokaleak.

            2. Kostaldeak eta itsas ingurunea.

            3. Mendiak eta basoak.

            4. Natura-erreserbak eta parkeak.

            5. Estatuko edo Autonomia Erkidegoetako legediek sailkatutako edo babestutako eremuak; Natura 2000 Sareko guneak.

            6. Aplikagarri den legedian finkatutako ingurumen-kalitatearen helburuak jada gainditu diren eremuak, proiektua ukitzen dutenak, edo ingurumen-kalitateari buruzko arau horiek bete ez diren eremuak.

            7. Dentsitate demografiko handiko eremuak.

            8. Garrantzi historiko, kultural eta/edo arkeologikoa duten paisaiak eta lekuak.

            9. Kultura-ondareari eragin diezaioketen eremuak.

            10. Plangintza hidrologikoan eta dagozkion ingurumen-izaerako helburuetan aintzat hartutako gainazaleko eta zorupeko ur-masak.

        3. Izan dezaketen inpaktuaren ezaugarriak: proiektuek ingurumenean izan ditzaketen eragin nabarmenak aintzat hartu behar dira, 1. eta 2. idatz-zatietan ezarritako irizpideen arabera, eta kontuan harturik proiektuak Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 45. artikuluaren 1.e atalean adierazitako faktoreetan duen eragina, eta bereziki:

          1. Inpaktuaren handitasuna eta irismen espaziala (esate baterako, kaltetua gerta daitekeen eremu geografikoa eta populazioaren tamaina).

          2. Inpaktuaren izaera.

          3. Inpaktuaren mugaz gaindiko izaera.

          4. Inpaktuaren garrantzia eta konplexutasuna.

          5. Inpaktuaren probabilitatea.

          6. Aurreikuspenaren arabera inpaktua noiz hasiko den, haren maiztasuna eta itzulgarritasuna.

          7. Inpaktua dauden eta/edo onartu diren beste proiektu batzuen inpaktuekin metatzea.

          8. Inpaktua eraginkortasunez murrizteko aukera.

            1. G eranskina. Definizioak ingurumen-ebaluazioaren ondorioetarako.

              Lege honetan xedaturikoaren ondorioetarako, honako definizio hauek hartuko dira kontuan ingurumen-ebaluazioaren alorrean:

              1. Eragindako administrazio publikoak: giza osasuna, biodibertsitatea, geodibertsitatea, fauna, flora, lurzorua, ura, airea, zarata, paisaia eta kultura-ondarea bezalako gaietan eta ingurumenaren kalitatearekin loturiko bestelako alderdietan eskumenak dituzten administrazio publikoak, ingurumen-ebaluazioa behar duen planaren, programaren edo proiektuaren gauzatzeak horietan eragina izan dezakeenean.

              2. Ingurumen-adierazpen estrategikoa: ingurumen-organoaren derrigorrezko txosten loteslea, ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta amaitzeko egiten dena. Ingurumen-alderdiak ebaluatzeko eta planean edo programan txertatu behar diren baldintzak ezartzeko egiten da, ingurumena eta natura-baliabideak babestuko direla bermatzeko.

              3. Ingurumen-inpaktuaren adierazpena: ingurumen-organoaren derrigorrezko txosten loteslea, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta amaitzeko egiten dena; proiektuan ingurumen-alderdiak txertatu izana ebaluatzen du, eta egikaritze- zein ustiapen-lanetan ingurumena eta baliabide naturalak behar bezala babesteko xedatu beharreko baldintzak zehazten ditu, eta, hala badagokio, proiektua eteteko, desegiteko edo suntsitzeko baldintzak zehazten ditu.

              4. Irismen-agiria: ingurumen-organoaren adierazpena, ingurumen-ebaluazioaren hedadura zehazteko egiten dena, bai eta ingurumen-azterketa estrategikoaren eta ingurumen-inpaktuaren azterketaren zehaztasun-maila azaltzeko ere.

              5. Ingurumen-azterketa estrategikoa: dokumentu teknikoa da eta, plan edo programa baten ondorioz ingurumenean sor daitezkeen eragin nabarmenak identifikatu, adierazi eta aztertzen ditu, bai eta arrazoizko bestelako irtenbide batzuk ere (teknikoki eta ingurumenari begira bideragarriak direnak), eta planean edo programan txertatu behar diren baldintzak zehazten ditu, ingurumenean eragin daitezkeen ondorio kaltegarriei aurrea hartzeko, zuzentzeko edo, hala badagokio, konpentsatzeko, bai eta ingurumen-jarraipena egiteko beharrekoak direnak ere.

              6. Ingurumen-inpaktuaren azterketa: proiektu baten ondorioz ingurumenean sor daitezkeen eragin nabarmenak, bai eta arrazoizko bestelako irtenbide batzuk ere (teknikoki eta ingurumenari begira bideragarriak direnak), identifikatu, adierazi eta aztertzen dituen dokumentua da, eta ingurumenean eragin daitezkeen ondorio kaltegarriei aurrea hartzeko, zuzentzeko eta/edo konpentsatzeko beharreko neurriak finkatzen ditu, bai eta ingurumen-jarraipena egiteko beharrekoak direnak ere.

              7. Ingurumen-ebaluazioa: planek, programek eta proiektuek ingurumenean sor ditzaketen eragin nabarmenak aztertzen dituen prozesua da, plan eta proiektu horiek hartu, onartu edo baimendu aurretik bideratzen dena, eta babes-neurriak, neurri zuzentzaileak eta/edo konpentsatzaileak ezartzen ditu, bai eta ingurumen-zaintzarako eta -jarraipenerako neurriak ere, hori guztia ingurumena babesteko, betiere.

              8. Ingurumen-txosten estrategikoa: ingurumen-organoaren derrigorrezko txosten loteslea, ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua amaitzeko egiten dena; planaren edo programaren amaierako proposamenean ingurumen-ezaugarriak txertatzeari buruzko iritzia jasotzen du.

              9. Ingurumen-inpaktuaren txostena: ingurumen-organoaren derrigorrezko txosten loteslea, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua amaitzeko egiten dena; proiektuaren amaierako proposamenean ingurumen-ezaugarriak txertatzeari buruzko iritzia jasotzen du.

              10. Aurrea hartzeko neurriak edo babes-neurriak: planaren, programaren edo proiektuaren sustatzaileak hasieran proposatzen dituen neurriak eta azkenean ingurumen-organoak ezartzen dituenak, ingurumenean eragin nabarmenik sortu ez dadin.

              11. Neurri zuzentzaileak: planaren, programaren edo proiektuaren sustatzaileak hasieran proposatzen dituen neurriak eta azkenean ingurumen-organoak ezartzen dituenak, ingurumenaren gaineko ondorioen larritasuna edo hedadura murrizteko, eragin horiek nabarmenak izateari utz diezaioten epe erdian edo luzean.

              12. Neurri konpentsatzaileak: neurri bereziak dira, planaren, programaren edo proiektuaren sustatzaileak hasieran proposatzen dituenak eta azkenean ingurumen-organoak ezartzen dituenak, saihestu edo zuzendu ezin diren ingurumenaren gaineko eragin nabarmenak (hondarreko inpaktuak) konpentsatzeko.

              1. Natura 2000 Sarerako neurri konpentsatzaileak: neurri bereziak dira, Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 46.5 artikuluan arautuak, Natura 2000 Sarearen koherentzia globala babestuta geratzen dela bermatzeko.

              2. Planen eta programen aldaketa txikiak: jada hartutako edo onartutako planen edo programen aurreikuspenetan egiten diren aldaketak, esku-hartze esparruaren, estrategien, ildoen eta proposamenen edo kronologiaren funtsezko aldaketarik ez dakartenak baina desberdintasunak sortzen dituztenak aurreikusitako ingurumen-ondorioetan aldatzen diren plan edo programaren ondorioekiko edo haien eragin-eremuarekiko.

              1. Ingurumen-organoa: Administrazio publikoko organoa, ingurumen-ebaluaziorako prozedurak amaitzeko adierazpenak eta txostenak egiteko eskumena duena, hala nola ingurumen-ebaluazioen irismena zehazteko, adierazpen horretatik salbuesteko eta ingurumen-adierazpenen eta -txostenen indarraldia finkatzeko.

              2. Organo sustatzailea: Administrazio publikoko organoa, plan edo programa bat formulatzeko eta/edo onartzeko prozedurari hasiera emateko eskumena duena.

              3. Organo substantiboa: Administrazio publikoko organoa, plan edo programa bat hartzeko edo behin betiko onartzeko, proiektu bat baimentzeko edo onartzeko, edo erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko jakinarazpena bete behar duten proiektuen jarduera kontrolatzeko eskumena duena.

                Proiektu batean eragina baldin badute jardueraren baimena, onarpena edo, hala badagokio, kontrola behar duten zenbait kontzeptuk, eta horiek Administrazio publikoko hainbat organok eman edo burutu behar badituzte, proiektuak ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa behar izatea eragin duen obraren edo jardueraren gainean eskumenak dituena hartuko da organo substantibotzat, eta lehentasuna izango du haiekiko jarduera instrumentalen edo osagarrien gainean eskumenak dituzten organoen aurretik.

              4. Planak eta programak: behar sozialak asetzeko estrategien, ildoen eta proposamenen multzoa, zuzenean egikaritu ezin direnak, proiektu baten edo batzuen bidez baizik.

                Plan edo programa bat etorkizunean proiektuak baimentzeko esparrutzat hartuko da hura aurrera eramateko aurreikusten diren proiektuen motari, kokalekuari, neurriei edo funtzionamenduari buruzko irizpideak edo baldintzatzaileak jasotzen dituenean.

                Ingurumen-ebaluazio estrategikoaren ondorioetarako, ez dira plan edo programa kontsideratuko ingurumena babesteko arauak proposatu edo garatu baino egiten ez duten xedapen orokorrak.

              5. Prozedura substantiboa: organo substantiboaren adierazpenarekin bukatzen den prozedura administratiboa, plan edo programa bat behin betiko hartzeko edo onartzeko, edo proiektu bat baimentzeko edo onartzeko, bai eta erantzukizunpeko adierazpen- eta aurretiazko jakinarazpen-tramiteak bideratzeko prozedura.

              6. Proiektua: obra bat, eraikuntza bat edo instalazio bat egikaritzeko edo ustiatzeko xedez, edo desegiteko edo suntsitzeko xedez, burututako edozein jarduera; edo natura-ingurunean edo paisaian egiten den edozein esku-hartze, bai eta baliabide naturalak (lurzorua, zorupea, urak eta izaki bizidunak barne) ustiatzeko edo aprobetxatzeko direnak ere.