[33] - Klima aldaketaren Legea
- Erakundea:
- Etxebizitza eta Hiri Agenda
- Egoera:
- Lege-proiektua elaborazioan
Legegintzaldia
XI. Legegintzaldia
Helburuak eta Sektoreak
Klima-aldaketari buruzko arau bat egin nahi dugu, klima-aldaketari egokitzeko politika berrituaren oinarriak ezartzeko, eta modu horretan, garapen iraunkorra baliatuz, aurrera egiteko karbono gutxi erabiltzen duen ekonomia-eredua lortze aldera.
Helburuak:
- Negutegi-efektuko gasen isurketak murrizteko helburuak ezartzea, bai eta horretarako hartu beharreko neurriak ere, eta CO2ko hustulekuen edukiera handitzea.
- Efizientzia energetikoaren helburuak ezartzea, eta energia berriztagarriak progresiboki ezartzea, energia-eredu iraunkorra lortzea sustatzeko.
- Isurketak gutxitzeko helburuak ezartzea, bai eta estrategia sektorialak eta haiei dagozkien ekintza-planak egokitzekoak ere.
- Aurrera egitea Euskadi klima-aldaketara egokitze aldera, arriskua kudeatuz eta erresilentzia hobetuz, egokitzapena sektore- eta lurralde-planifikazioan sartzearen bitartez.
- Gobernantza-eremu bat definitzea, eragileekin hitzartutako ekintzan efikazia bermatzeko.
- Arau-esparrua definitzea, klima-aldaketaren aurkako borroka eragindako politika publiko garrantzitsuenetan eta gizarte osoaren jardueretan sartzeko.
- Mekanismoak eta tresnak ezartzea, klima-aldaketari, haren egoerei eta inpaktuei buruzko kalitatezko informazioaz hornitzeko.
Burutu gabeko faseak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
Aginduzko txostenak eta irizpenak | Hasita | ||
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra | Hasi gabe | ||
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea | Hasi gabe | ||
Legebiltzarrera bidaltze | Hasi gabe |
Lortutako faseak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko | Amaituta | ||
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena | Amaituta | ||
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea | Amaituta |
Azken aldaketako data: