13. Trantsizio energetikoari eta Klima-aldaketari buruz Lege-proiektua.
- Erakundea:
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
- Egoera:
- Lege-proiektua legebiltzarrari bidalita
Legegintzaldia
XII. Legegintzaldia
Helburuak eta Sektoreak
Berotegi-efektuko gasen emisioetan neutroak izateko esparru juridikoa ezartzea 2050eko horizontearekin, eta lurraldea klimarekiko erresilienteagoa egiteko aurrerapenak egitea, erakundearteko koordinaziorako mekanismoak eta organismoak sortuz klima-aldaketako gaietan.
Klima-aldaketaren eraginetara egokitzea, euskal industria sustatzeko garapen teknologikoaz baliatuta, klima-helburuak energia-estrategiarekin eta industria-politikarekin lotuta egon daitezen.
- Beste helburu batzuk:
- Garapen ekonomiko soziala, jasangarria eta karbonoan neutroa bultzatzea, eta lurraldea eta pertsonak klima-aldaketaren ondorioen aurrean babestea.
- Klima-gobernantzako esparru bat zehaztea, legea betetzen dela bermatzeko.
- Berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea eta CO2 hustulekuen ahalmena handitzea.
- Energiaren aurrezkia eta eraginkortasuna sustatzea, bai eta energia berriztagarrien ezarpena ere, eredu energetiko jasangarriago batera igarotzea sustatzeko, nagusiki autoaskitasunean, hurbiltasunean eta deszentralizazioan oinarrituta.
- Euskadin klima-aldaketara egokitzeko eginkizunean aurrera egitea, arriskua kudeatuta eta erresilientzia hobetuta, bai eta egokitzapena sektore- eta lurralde-plangintzan txertatuta.
- Klima-aldaketa txertatzea ukitutako politika publiko nagusietan eta gizarte osoaren jardunean.
- Teknologiaren berrikuntza eta garapena bultzatzea, sektore guztietan berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko, baita CO2 gehiago xurgatzeko eta lurraldeak klima-aldaketarekiko duen erresilientzia hobetzeko.
- Klima-aldaketari, bere egoerei eta inpaktuei buruz kalitatezko informazioa emango duten mekanismoak eta tresnak ezartzea eta herritarren portaera-aldaketa sustatzea.
- Aliantza publiko-pribatuak bultzatzea, klima-ekintzako politika aldatzeko.
- Pertsonak klima-politikaren erdigunean kokatzea, trantsizio justu baten aldeko apustua eginez, inolako kolektiborik atzean utzi gabe.
- Eraginpeko gizarte-sektoreak:
- Administrazio publikoak (Jaurlaritza, aldundiak eta toki-administrazioak).
- Ingurumenean eragina izan dezaketen jarduera ekonomiko publiko eta pribatuak.
- Herritarrak.
- Unibertsitateak, ikastetxeak, ikerketa-zentroak.
- Sindikatuak eta alderdi politikoak.
Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan
2022ko bigarren seihilekoa.
Burutu gabeko faseak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea | --- |