[01] - Emakumeen eta gizonen Berdintasunareko Legearen bigarren aldaketa egiteko Legea (Lehen Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Legea)
- Erakundea:
- Lehendakaritza
- Egoera:
- Lege-proiektua legebiltzarrari bidalita
Legegintzaldia
XI. Legegintzaldia
Helburuak eta Sektoreak
Giza eskubideen nazioarteko eta Europako estandarretara egokitu, hala nola Istanbuleko Hitzarmenera, haurren eta nerabeen babeserako lege berrietara (2015) eta Biktimen Estatutuari buruzko Legera; hori guztia, emakumeen kontrako indarkeriaren prebentzioa eta hari eman beharreko erantzuna indartzeko eta osatzeko.
Giza eskubideen nazioarteko arautegiak eta Europako Kontseiluaren Istanbuleko Hitzarmenak botere publikoei eskatzen die emakumeen kontrako indarkeriaren inguruko legeak egiteko, genero arrazoiengatiko diskriminazioa eta emakumeen kontrako indarkeria erlazionatuta daudela berresten baitute. Hartara, diote genero-ikuspegia dela erantzuna antolatzeko oinarri.
EAEk lege aitzindari bat du: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea, zeinetan emakumeen kontrako indarkeriaren prebentzioa eta indarkeria hori desagerraraztea arautzen diren. Horrenbestez, lege-proiektu hau izapidetzen ari den bitartean hausnarketa sakona egitea proposatuko da errealitatea kontuan hartuta, konpromiso horri erantzuteko modurik egokiena zein den erabakitzeko. Ikuspegi horretatik, berdintasunerako legea aldatzeko aukera ere hartuko da aintzat, hain zuzen ere VII. kapitulua: “emakumeen kontrako indarkeria”, Istanbuleko Hitzarmenera egokitu dadin, helburua izanik markatutako helburuei erantzuteko modurik onena zein den ebaluatzea; horretaz gain, genero-arrazoiengatiko diskriminazioaren eta emakumeen kontrako indarkeriaren artean dagoen erlazioa ere nabarmenago geratuko da.
- Beste helburu batzuk:
- Lan-prozesu bat burutzea aukera emango duena, etxeko tratu txarren eta sexu-erasoen biktimei laguntza hobea emateko erakundearteko II. Akordioaren Jarraipen-batzordearen esparruan, akordio hori eguneratzeko, besteak beste protokoloak egokitu daitezen.
- Indarkeria jasan duten emakumeei laguntza emateko 4/2015 Legeari erantzunez egiten den etengabeko ebaluazioaren emaitzak aztertzea, bai eta EAEn emakumeen aurkako indarkeriaren biktimen arretan Nazioarteko kalitate estandarren aplikazioaren kontrastetik ateratzen direnak ere, laguntza-sisteman beste erantzun bat eman behar zaien alderdiak identifika daitezen.
- Hartutako konpromisoari erantzuteko formulazio egokia zein den aztertu eta bilatzeko prozesu honetan guztian, zenbait sektoreren parte hartzea ahalbidetuko duten metodologiak erabiliko dira, eta arazo horri buruzko gizarte sentsibilizazioa areagotzeko aukera izango da.
- Eraginpeko gizarte-sektoreak:
Hezkuntza, segurtasuna, justizia, gizarte zerbitzuak, enplegua, etxebizitza, osasuna eta judiziala
Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan
2019ko hirugarren lauhilekoan
Lortutako faseak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko | Amaituta | ||
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena | Amaituta | ||
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea | Amaituta | ||
Aginduzko txostenak eta irizpenak | Amaituta | ||
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra | Amaituta | ||
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea | Amaituta | ||
Legebiltzarrera bidaltze | Amaituta |
Azken aldaketako data: