Osasun Saila

Lege Garapen eta Arau Kontrolerako Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

14. artikulua.– Lege Garapen eta Arau Kontrolerako Zuzendaritza.

  1. Lege Garapen eta Arau Kontrolerako Zuzendaritzak, dekretu honen 5. artikuluan aipatzen diren egitekoez gain, honako eskumen hauek ere izango ditu:
    1. Sailek eta erakunde autonomoek hala eskatzen dutenean, haien eskumenekoak diren arazoei buruzko irizpenak edo txosten juridikoak lantzea.
    2. Beste erakunde instituzional batzuek hala eskatzen diotenean, irizpenak edo txosten juridikoak egitea, haien intereseko gaiei buruz.
    3. Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari ez dagozkion lege-aurreproiektuen eta eduki arauemailea duten erregelamendu-xedapeneko proiektuen legezkotasunaren barne-kontrola, eta Gobernu Kontseiluak agintzen dizkion beste gai batzuk.
    4. Defentsa jurisdikzionala egiteko ardura duten organoentzako txostenak lantzea eta aholku juridikoak ematea, zuzendaritza horrek landutako xedapenak aurkaratuz gero.
    5. Administrazio publikoen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearen eremuan beharrezko den arau oro prestatu eta garatzea, bai eta euskal administrazio publikoen egituraketarako eta sailkapen instituzionalerako lanabesak eta ereduak prestatu eta proposatzea ere, Administrazioaren berrikuntzaren eta kalitate-hobekuntzaren eremuan emandako jarraibideetara egokitzeko; hori guztia organo eskudunekin lankidetzan.
    6. Euskal Zuzenbide Zibila zaindu, aldatu eta garatzera bideratutako jarduerak landu eta proposatzea.
  2. Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren azaroaren 24ko 9/2004 Legearen 6.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Lege Garapen eta Arau Kontrolerako zuzendaria izango da aholkularitza-organo goren horren lehendakariordea.
  3. Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordearen Estatutuak onartzeko den urriaren 4ko 140/2016 Dekretuaren eranskineko 11.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, Lege Garapen eta Arau Kontrolerako zuzendaria izango da Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordearen idazkari nagusia.

5. artikulua.– Zuzendariak.

Zuzendariek, zuzenean eta hierarkiaz dagokien sailburuordearen mende –dekretu honetan zehaztutakoak izan ezik, horiek sailburuaren mende baitaude–, eskumen hauek izango dituzte, oro har:

  1. Sailburuaren eta sailburuordeen ebazpenak betearaztea eta eskuordetzen zaizkien eskumenak baliatzea.
  2. Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
  3. Zuzendaritzaren jarduerak programatu, bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.
  4. Espedienteen erregistroak eta artxiboak eta dagokion zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, organo eskudunek ezarritako arauekin bat eginik, eta hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.
  5. Goragoko organoei proposamenak egitea, beren eskumeneko gaietan.
  6. Azterketa eta, hala behar bada, txosten teknikoa eta juridikoa egitea xedapen arauemaileen proiektuei buruz, Gobernu Kontseiluaren erabaki-proposamenei buruz edo sailaren ekimenez sinatzekoak diren hitzarmenei buruz.
  7. Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen legerian agindutako kasuetan.
  8. Zerbitzu Zuzendaritzari helaraztea zuzendaritza bakoitzaren berezko arloetako estatistika-datuei buruz beharrezkoa den informazioa.
  9. Sailari dagozkion egitekoak betetzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten izan beharreko presentzia-modeloari dagokionez, betiere bere zuzendaritzari esleitutako arloetan.
  10. Beren eskumenaren eremuan zehapen-ahalmena erabiltzea, aplikatu beharreko legeriari jarraikiz, arintzat eta astuntzat jotako faltei dagokienez.
  11. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki ematen dizkien gainerako egitekoak, eta, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei dagozkienak.
  12. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea bere Zuzendaritzako arduradunekin batera, euskararen kudeaketa integratua eginez.
  13. Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea eta haien jarraipena egitea Zuzendaritzako jardun-arloetan; besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala badagokio, hizkuntza-irizpideak sartzea administrazio-kontratazioan eta dirulaguntzak emateko deialdietan.
  14. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategiako helburuak definitzea berari dagokion alorrean eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, bere Zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez.
  15. Zuzendaritzaren informazioaren argitaratze aktiboaren eta datu publikoak zabaltzearen jarraipena egitea, bai eta informazio publikoa eskuratzeko eskaerei buruzko txostenen jarraipena ere, gardentasun-politikarekin bat etorriz, eta, halaber, zuzendaritzaren datu publikoak berrerabiltzeko eskaerei erantzutea.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Xabier Unanue Ortega
(2024/06/27 - ) Lege Garapen eta Arau Kontrolerako zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK