Lanpostuen Zerrenda. Maisu-maistrak. 2024-2025
Alegazioak aurkeztea
Nork egin ditzake alegazioak?
Edozein irakaslek, banaka nahiz taldeka (Mintegiak, Klaustroak, Zuzendaritza-taldeak, etab.), eta irakasleria ordezkatzen duten sindikatuek.
Nola?
- Gipuzkoako lurraldean, Hezkuntzako Ordezkaritzan aurkeztutako idazki baten bidez.
- Aldiz, Bizkaiko eta Arabako lurraldeetan, alegazioak aurkeztu nahi dituzten irakasleek eta ikastetxeek on-line inprimaki baten bidez bakarrik egin beharko dute.
- Araba/Álava: formulario on-line
- Bizkaia: formulario on-line
* Formularioan sartzeko Xlnet-eko erabiltzailearekin identifikatzea beharrezkoa izango da
* Esteka horrekin konexio arazorik izanez gero, kontsulta ezazue CAU-n, tfno. 901 101 132
* Formularioa betetzari buruzko edozein zalantzatarako, jar zaitezte harremanetan Ordezkaritzen Ikastetxeak atalekin:
Arabako Ordezkaritzaren Ikastetxeak atala: arabalpz@euskadi.eus - Tel.: 945 01 72 33 / 945 01 72 31 / 945 01 72 54
Bizkaiko Ordezkaritzaren Ikastetxeak atala: huisb021@euskadi.eus / Tel: 94 403 11 00
Noiz?
2024ko irailaren 3tik irailaren 13ra, biak barne.
Zer adierazi behar dute alegazioek?
Alegazioak eta aldaketa-proposamenak ikastetxeko lanpostuen zerrendari buruzkoak baino ez dira izango. Honako kasu hauetan aurkeztu ahal izango dira alegazioak:
- Proposamenean ezaugarri okerren bat duten lanpostuak (kidegoa, espezialitatea edo hizkuntza-eskakizuna).
- Proposamenean agertzen diren plazak eta 2024-2025 ikasturtean ikastetxean ez daudenak.
Ez da kontuan hartuko aurretik adierazitakoez bestelako arrazoiei buruzko alegaziorik.
Ez dira bidezkoak ezta ere, une honetan, atxikitze prozesuari buruzko alegazioak, hurrengo Lekualdatze Lehiaketako bakanteei buruzkoak edo geroago gertatuko diren gaiei buruzkoak.
Alegazioak aurkeztu baino lehen, kontuan izan proposamen hau EHAAn argitaratuko den LPZri buruzkoa dela, eta ekaineko plantillaren itxierari dagozkion lanaldi osoko plazak soilik sar daitezkeela. Hau da, ez da bidezkoa alegazioak aurkeztea lanaldi partzialeko plazengatik edo itxiera horren ondoren onartutako plazengatik.
Proposamena
Siglak - Lanpostu-zerrendetan erabilitako siglen esanahia
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiako plangintzako lurralde-batzordeetan aztertu egin dira erakunde sindikalek, ikastetxeek, nork bere kaxa edo talde moduan , hasierako proposamenari egindako alegazio eta proposamenak.
Plangintzako lurralde- batzorde horietan hartutako erabakiaren ondorioz eratu den behin betiko LZ argitaratuko da Euskal Herrio Agintaritzaren Aldizkarian. Honako hauek dira behin betiko lanpostu zerrendak.
Siglak - Lanpostu-zerrendetan erabilitako siglen esanahia
- Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak (gaurkoratze-data: 2024-11-19)
- Helduen Hezkuntzako ikastetxeak (HHI) (gaurkoratze-data: 2024-10-24)
- Lurralde Ordezkaritzak
- Erlijio Katolikoko irakasleak
- Erlijio Islamikoko irakasleak
- Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutua (UHEI)