KUDEAKETA HOBETZEAREN ARLOKO LANKIDEEN SAREA
ZER DA?
Sarea kultura-aldaketaren eragile aktiboa da kudeaketa publiko aurreratuaren arloan, eta Eusko Jaurlaritzako langile-talde batek osatzen du. Pertsona horiek, Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzak koordinatuta (aurrerantzean, HHABHZ), sarean lan egingo dute kultura hori Eusko Jaurlaritzan zabal dadila laguntzeko eta errazteko.
EGINKIZUNAK
- Kudeaketa publiko aurreratuaren kultura beren antolakuntza-unitateetan eta Eusko Jaurlaritzaren gainerako erakundeetan zabal dadila ahalbidetzea eta horretan laguntzea.
- Beren lanpostuak dauden unitateez bestelako Eusko Jaurlaritzaren sail eta erakunde autonomoetako beste antolakuntza-unitate batzuen (aurrerantzean, antolakuntza-unitateak) kudeaketa-ebaluazioak egiten eta egiaztatzen laguntzea denboraldi jakin batez (gehieneko ordu kopuru bat).
- Kudeaketa finkatzeko eta hobetzeko planak egiten eta egiaztatzen laguntzea denboraldi jakin batez (gehieneko ordu kopuru bat), eta plan horien jarraipena egitea aipatutako antolakuntza-unitateetan.
EGUNGO EGOERA
Gobernu Kontseiluak 2016ko ekainaren 7an Sarea sortzea onartu ondoren, sarea osatzeko lanean dihardugu.
SAREAREN EREDUA (PDF, 180 KB)
Azken aldaketako data: 2014/11/06