Hezkuntza Saila

Irakasleak

Lanpostu Zerrenda (LPZ) eta langileak birbanatzeko prozesuak (adskripzioak)

Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketako T., Hizkuntza Eskola Ofizialak, Erdi Mailako Musika Kontserbatorioak eta Arte Eskola

Irakasleak

OHARRA

Hizkuntza-eskakizunaren aldaketa edo derrigortasun-data eragiten duten berratxikipen-eskaerak 2024ko urriaren 31ra arte onartuko dira (egun hori barne), hura kudeatu ahal izateko.

BH atxikipenak. EHAAn argitaratuko den atxikipen-prozesuari buruzko informazioa (argitaratze-data: 2024-11-18)

* Argitalpen hau informatiboa baino ez da, eta EHAAn argitaratu aurretik alda daiteke.

Alegazioak aurkeztea

Nork egin ditzake alegazioak?

Edozein irakaslek, dela banaka, dela taldeka (sailak, klaustroak, zuzendaritza-taldeak, etab.), eta irakasleak ordezkatzen dituzten sindikatuak.

Nola?

  • Gipuzkoako lurraldean, Hezkuntzako Ordezkaritzan aurkeztutako idazki baten bidez.
  • Bizkaiko eta Arabako lurraldeetan, alegazioak aurkeztu nahi dituzten irakasleek eta ikastetxeek on-line inprimaki baten bidez bakarrik egin beharko dute.

* Formularioan sartzeko Xlnet-eko erabiltzailearekin identifikatzea beharrezkoa izango da.

* Esteka horrekin konexio arazorik izanez gero, kontsulta ezazue CAU-n, 901 101 132.

* Formularioa betetzeari buruzko edozein zalantzatarako, jar zaitezte harremanetan Bizkaiko Ordezkaritzaren Ikastetxeak atalarekin: huisb021@euskadi.eus (leiho berri batean irekitzen da), tfno.: 944 031 100.

* Arabako Ordezkaritzaren Ikastetxeak atalarekin: arabalpz@euskadi.eus (leiho berri batean irekitzen da)  945 017 231 / 945 017 254 / 945 017 233

Noiz?

2024ko irailaren 3ik 13ra.

Zer adierazi behar dute alegazioek?

Alegazioak eta aldaketa-proposamenak ikastetxeko lanpostuen zerrendari buruzkoak baino ez dira izango. Honako kasu hauetan aurkeztu ahal izango dira alegazioak:

  • Proposamenean ezaugarri okerren bat duten lanpostuak (kidegoa, espezialitatea edo hizkuntza-eskakizuna).
  • Proposamenean agertzen diren plazak eta 2024-2025 ikasturtean ikastetxean ez daudenak.

Ez da kontuan hartuko aurretik adierazitakoez bestelako arrazoiei buruzko alegaziorik.

Ez dira bidezkoak ezta ere, une honetan, atxikitze prozesuari buruzko alegazioak, hurrengo Lekualdatze Lehiaketako bakantei buruzkoak edo geroago gertatuko diren gaiei buruzkoak.

Alegazioak aurkeztu baino lehen, kontuan izan proposamen hau EHAAn argitaratuko den LPZri buruzkoa dela, eta ekaineko plantillaren itxierari dagozkion lanaldi osoko plazak soilik sar daitezkeela. Hau da, ez da bidezkoa alegazioak aurkeztea lanaldi partzialeko plazengatik edo itxiera horren ondoren onartutako plazengatik.

Proposamenak

Behin-behineko proposamenari egindako alegazio eta proposamenak aztertu ondoren, behin betiko lanpostu zerrenda, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dena, honako hau izango da:

  • Lanpostuaren zerrendaren Dekretua
  • BH atxikipenak
    • Behin betiko ebazpena

Irakasleak

Alegazioak aurkeztea:

Nork egin ditzake alegazioak?

Edozein irakaslek, dela banaka, dela taldeka (sailak, klaustroak, zuzendaritza-taldeak, etab.), eta irakasleak ordezkatzen dituzten sindikatuak.

Nola?

  • Gipuzkoako lurraldean, Hezkuntzako Ordezkaritzan aurkeztutako idazki baten bidez.
  • Arabako eta Bizkaiko lurraldeetan, Hezkuntza sailburuordetzak kudeatutako ikastetxeen plazei dagozkien alegazioak egin nahi dituzten irakasleek eta ikastetxeek (Lanbide Heziketa sailburuordetzak kudeatutakoak izan ezik), soilik on-line formularioaren bidez egin behar izango dute.

* Formularioan sartzeko Xlnet-eko erabiltzailearekin identifikatzea beharrezkoa izango da

* Esteka horrekin konexio arazorik izanez gero, kontsulta ezazue CAU-n: 901 101 132

* Formularioa betetzeari buruzko edozein zalantzatarako, jar zaitezte harremaneta:

- Arabako Ordezkaritzaren Ikastetxeak atalarekin: i-elu@euskadi.eus  / e-martinezdiaz@euskadi.eus  - 945 01 72 31 / 945 01 72 54

- Bizkaiko Ordezkaritzaren Ikastetxeak atalarekin: huisb021@euskaid.es - 94 403 11 00

Noiz?

2023ko irailaren 4tik irailaren 15era

Zer adierazi behar dute alegazioek?

Alegazioak eta aldaketa-proposamenak ikastetxeko lanpostuen zerrendari buruzkoak baino ez dira izango. Honako kasu hauetan aurkeztu ahal izango dira alegazioak:

  • Proposamenean ezaugarri okerren bat duten lanpostuak (kidegoa, espezialitatea edo hizkuntza-eskakizuna).
  • Proposamenean agertzen diren plazak eta 2023-2024 ikasturtean ikastetxean ez daudenak.

Ez da kontuan hartuko aurretik adierazitakoez bestelako arrazoiei buruzko alegaziorik.

Ez dira bidezkoak ezta ere, une honetan, atxikitze prozesuari buruzko alegazioak, hurrengo Lekualdatze Lehiaketako bakanteei buruzkoak edo geroago gertatuko diren gaiei buruzkoak.

Proposamenak:

Behin-behineko proposamenari egindako alegazio eta proposamenak aztertu ondoren, behin betiko lanpostu zerrenda, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dena, honako hau izango da: