Irakasleak - Irakaskuntza egiaztatzea
* Dagoeneko eskuragarri dago irakaskuntza-egiaztatzea formatu digitalean, txartel horren lehengo euskarri fisikoaren ordez.
Irakaskuntza-egiaztatzea irakasleentzako aintzatesteko- eta laguntzeko- neurri bat da, etengabeko prestakuntzaren eskakizunari eta irakasleen eguneratze-, berrikuntza- eta ikerketa-beharrei erantzuten diena. (185/2010 Dekretua , EAEko Unibertsitateaz Kanpoko Irakasle Funtzionarioen Lan-baldintzak arautzen dituen Akordioaren 15. artikulua eta LOEren 104. art.).
Aurrekoarekin bat etorriz, Hezkuntza Sailak irakasle-txartela ematen die EAEn irakaskuntza-zerbitzu publikoan aktiboan dauden unibertsitateaz kanpoko mailetako irakasleei, baldin eta haien enplegu-harremana honako hauetakoren bat bada:
- Karrerako funtzionarioak
- Lan-legepeko langile finkoak
- Praktiketako funtzionarioak
- Lan-legepeko langile mugagabeak
- Bitarteko funtzionarioak
- Lan-legepeko bitarteko langileak
Nola deskargatu irakasle-akreditazioaren txartel digitala
-
- Lehenik eta behin, ziurtagiri digital bat eduki beharko duzu (adibidez: B@Kq). (Informazioa )
- Deskargatu "NIK" APPa zure mugikorrean AppStoreren eta PlayStoreren bidez (prozesuan laguntzeko eskuliburua )