Hezkuntza Saila

64 urterekin borondatzeko erretiro berezia erretiro partzialean daudenentzat

2019ko urtarillaren 1a baino lehen

Uztailaren 17ko 1194/1985 errege dekretuan (leiho berri batean irekitzen da) arautzen den 64 urterekin borondatezko erretiro berezia datorren 2020/21eko ikasturtean hartu nahi duten langile erretiratu partzialek 2020ko abuztuaren 14ra arte, hau barne, eman beharko diote horren berri Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzako Sindikatuekiko Harremanetarako Zerbitzuari, erretiro partziala /errelebu-kontratua bukatzeko falta zaien zerbitzu-aldia kalkulatzeko.

Erretiroaren modalitate horretan sartu ahal izateko,- enplegua sustatzeko neurria den aldetik, adinarengatik koefiziente murriztailerik aplikatu gabe 64 urtera jaisten du erretiroa hartzeko exijitzen den 65 urteko gutxienezko adina eta ematen dio soldatapeko langileari 65 urterekin izango lituzkeen eskubide ekonomiko berberekin erretiro-pentsioa jasotzeko aukera,- ondorengo baldintzak bete beharko dira:

  • Benetan 64 urte izatea eta erretiro partzialean 2019ko urtarrilaren 1a baino lehen sartu izana.
  • (|2008-01-01etik aurrera eskatzea, data horretan sartzen baita abenduaren 4ko 40/2007 legea, Gizarte Segurantzaren arloko neurriei buruzkoa, indarrean. Adinak egiazkoa izan behar du eta lan nekagarriengatik edo elbarritasunarengatik hobariak ez dira kontuan hartuko (Gizarte Segurantzaren lege orokorraren 161 bis artikulua).
  • Ohiko erretiroa hartu ahal izateko exijitutako gainontzeko baldintza orokorrak betetzea: behar den erregimenean altan edo altaren antzeko egoera batean egotea eta gutxienezko kotizazio-aldia egiaztatzea.
  • Urtebeteko kontratua egitea errelebua egiten duenari, erretiro aurreratu berezira sartzen den pertsona egoera horretan hasten den datatik kontatzen hasita.
  • Eskatzeko epea: 2020ko abuztuaren 14ra arte, hau barne.

Eskaerak

  • Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak