Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko administrazioko gaikuntza nazionaleko funtzionarioen lanpostuak betetzeko lehiaketa arrunta.

Deskribapena


Tokiko Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak (apirilaren 2ko 7/1985 Legea, aurrerantzean, TAOL) 92 bis artikuluan zehaztuta dauka urtean bi lehiaketa egingo direla: lehiaketa arrunta eta lehiaketa unitarioa.

Lehiaketa arruntari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoan, TAOLen bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 37. artikuluan xedatutakoarekin lotuta, udaletako alkatetza edo tokiko korporazioko lehendakaritza duen pertsona da deialdiaren oinarriak onartzen dituena, eta hark lurralde historikoko foru-aldundiari bidaliko dizkio, batera argitara ditzan. Ondoren, foru-aldundiek, deialdiak argitaratu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko toki-araubidearen gaineko eskumena duen zuzendaritzara bidaliko dituzte, deialdi guztien laburpen bat argitaratzeko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian; argitalpen honek epeak zenbatzeko oinarri gisa balioko du.

Lehiaketa honetarako, meritu hauek izan daitezke balioestekoak (TAOL, bigarren xedapen gehigarria):

  1. Nahitaez balioetsi beharreko meritu orokorrak. Estatuko Administrazioak zehaztuko ditu, eta puntu guztien % 65 izan daitezke gehienez.
  2. Autonomia-erkidegoak zehazteko merituak: puntu guztien % 30 gehienez.
  3. Toki-korporazio bakoitzak zehazteko meritu espezifikoak: puntu guztien % 5 gehienez.

Puntuazio hau alde batera lagata, baldin deialdian sartutako lanpostuek derrigorrezkoa ez den hizkuntza-eskakizuna badute, euskararen ezagutzagatik emandako puntuazioa Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuan ezarritakoa izango da.

Aplikatu beharreko araudia



Lehiaketa arrunta, 2024

Deialdiaren araudia EBAZPENA, 2024ko uztailaren 15ekoa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, batera argitaratzen dira 2024ko lehiaketa arrunterako deialdiak, gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko eremuan. Deialdiaren araudia Foru Gobernu Kontseiluaren 338/2024 Erabakia, ekainaren 4koa. Onespena ematea lehiaketa arrun- terako 2024ko deialdiari, estaturako gaikuntza duten toki administrazioko funtzionarioentzat gor- detako lanpostu hutsak betetzeko Araban Deialdiaren araudia Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuaren 4827/2024 FORU AGINDUA, uztailaren 8koa, zeinaren bidez 2024. urteko lehiaketa arrunterako deialdia egiten baita Bizkaiko Lurralde Historikoko toki erakundeetan estaturako gaikuntza duten toki administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostu hutsak betetzeko. Deialdiaren araudia Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuaren 4905/2024 FORU AGINDUA, uztailaren 11koa, zeinaren bidez uztailaren 8ko 4827/2024 Foru Aginduko hutsak zuzentzen dira. Foru Agindu horren bidez, 2024ko lehiaketa arrunterako deialdia egiten da, Bizkaiko Lurralde Historikoko toki erakundeetan Estaturako gaikuntza duten toki administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostu hutsak betetzeko. Deialdiaren araudia 1103/2024 Foru Agindua, ekainaren 6koa, gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostu hutsak betetzeko 2024ko lehiaketa arrunta deitzekoa.

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza.

Helbide elektronikoa: regimenlocal@euskadi.eus

Telefonoa: 945.018.171

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Lehiaketa arrunta, 2024: 1061901

Lehentasun-hurrenkera edota euskarako proba egiteko eskaera.


Zein tokiko korporazioko lanpostua den, korporazio hartaraxe bidali behar dute eskaera hautagaiek, galdegindako betekizunak betetzen dituela eta alegatutako merituak badituela egiaztatzeko agiriekin bat. Horrez gain, eskaera hori aurkezteko emandako epearen barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzari jakinarazi beharko diote zer lehentasun-hurrenkeratan eskatu dituzten lanpostuak.

Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko korporazioetan hutsik dauden lanpostuak esleitzeko, derrigorrezko hizkuntza eskakizuna duten lanpostuak lehiatuko dituztenek edo euskara meritutzat daukaten kasuetan, baloratuko bazaie, egiaztatu egin beharko dute eskakizuna beteta dutela. Lehian dagoen lanpostuaren hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko titulazio ofizialik ez badute, hautagaiek aukeran izango dute euskara jakitearen akreditazioa lortzeko taldeko probetan parte hartzeko eskatzea, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzaren bitartez. Horretarako, zer perfil egiaztatu nahi duten adierazi beharko dute.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Lehiaketa arrunterako MERITU OROKORRAK, 2024


Honako meritu orokor hauek balioetsiko dira lehiaketen deialdietan: Euskal Autonomia Erkidegoko eremuan izaera nazionaleko gaikuntza duten funtzionarioentzat tokiko administrazioetan gordeta dauden lanpostuak betetzeko deialdiak aldi berean argitaratzeko ebazpena eman zen egunean izaera nazionaleko gaikuntza daukaten funtzionarioen erregistroan akreditatuta eta inskribatuta dauden merituak.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendariak 2024ko uztailaren 15ean Euskal Autonomia Erkidegoan gaikuntza nazionala daukaten tokiko administrazioetako funtzionarioentzako gordetako lanpostuak betetzeko 2024ko lehiaketen deialdiak denak batera argitaratzeko emandako ebazpenaren laugarren ordinalaren arabera, meritu orokorren banan-banakako zerrendak argitaratuko ditugu ondoren, azpi-eskala/kategoria bakoitzaren arabera:

Beste tramite batzuk