Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Gaikuntza nazionala duten funtzionarioen lanpostuak betetzeko lan-poltsa

Deskribapena


Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuaren 2021eko apirilaren 22ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko hautagaien zerrenda bat eratzeko hautaketa-prozesurako deialdia egin zen, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeetako idazkaritzakontuhartzailetza azpieskalan gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak bitarteko izendapenez betetzeko. 

Kontuan hartuta Autonomia-Erkidegoek, hautagaien zerrendak eratzeko, dagokien azpieskalan sartzeko probetan ariketaren bat gainditu duten hautagaiei eman beharko dietela lehentasuna, gaikuntza nazionala duten tokiadministrazioko funtzionarioen eskalako azpieskaletako hautagaien zerrendak egiteko prozedura ezartzen da martxoaren 7ko TFP/297/2019 Aginduaren bidez, Toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak bitarteko izaeraz hornitzeko Autonomia Erkidegoek eratzen dituzten zerrendetan sartzeko xedez.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Bitarteko funtzionarioak izendatzeko eskaera: 1062001
  • Lan-poltsan datuak aldatzeko eskaera: 1062003

Bitarteko funtzionarioak izendatzeko toki-erakundearen eskaera.


Hautagaien zerrenda kudeatzeko prozedura hasiko da toki-erakundeak eskatuta, baldin eta toki-erakunde horrek gaikuntza nazionala duten tokiadministrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostu bat betetzeko, behar eta premiagatik berariaz justifikatutako arrazoiengatik, eta egiaztatu badu ezin duela lanpostua bete izendapena egiteko lehentasunezko prozeduren bidez interesa duten funtzioanriekin. 

Eskabidean honako hauek adierazi beharko dira:

  • Zer lanpostu bete nahi den.
  • Bitarteko lanpostu bat betetzea eragiten duten inguruabarrak; lanpostua betetzeko beharra lanpostuaren titularraren aldi baterako ezintasunagatiko ordezkapenaren edo epe jakin bateko ordezkapena dakarren beste edozein egoeraren ondorio bada, adierazi beharko da, ordezkapenak izango duen aurreikusitako iraunaldia.
  • Gaikuntza nazionala duen toki-administrazioko funtzionario batekin lanpostua betetzeko ezintasuna; ezintasun hori agiri bidez egiaztatu beharko da.
  • Destino-osagarriaren maila, berariazko osagarriaren hileko zenbatekoa, lanpostuari esleitutako hizkuntza-eskakizuna eta, hala badagokio, derrigortasun-data.
  • Lanean hasteko gutxi gorabeherako data. Ez da onartuko hasiera-data 15 egun baliodunetik gorakoa izango dela aurreikusten duen eskabiderik. 

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk


Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara. 

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk