Prozedurak. LAPri buruzko informazio ematearen jarraibideak
Ikastetxeko zuzendaritza arduratuko da langile berriek, ikasturtearen hasieran edo ikasturtean zehar, lan-arriskuen prebentzioari buruz izan beharreko informazioa jasotzeaz.
-
Ikastetxe osoari eta haren instalazioei nahiz lanpostu bakoitzari lotutako arrisku orokorrak eta prebentzio-neurriak
Ikastetxeek “Lanpostu bakoitzeko arriskuen ebaluazioa” izeneko txostena daukate. Eta txosten horretan biltzen dira lanpostu bakoitzeko arrisku orokorrak eta espezifikoak.
Ikastetxeko zuzendaritzak emango dio langileari, paperean edo formatu digitalean, lanpostu bakoitzaren dokumentazioa, lanpostuaren arriskuak eta prebentzio-neurriak biltzen dituena.
Txosten hori ez daukaten haur-hezkuntzako eta lehen-hezkuntzako ikastetxeek esteka honetan eskura dezakete dokumentazio hori:
- Ikasgela arrunteko irakasleak
- Haur Hezkuntzako irakasleak
- Gorputz Hezkuntzako irakasleak
- Zuzendaritza-taldeko kidea
- Heziketa Laguntzarako Espezialista
- Sukaldeko langileak
Kasu guztietan adierazi behar da Amatasuna babesteko prozeduran biltzen dela amatasunarentzako eta edoskitzerako arriskurik gabeko lanpostuen zerrenda eta egin beharreko jarduerak
-
Larrialdi-egoeretan hartu beharreko neurriak
Era berean, larrialdietan hartu beharreko neurriei buruzko dokumentazioa ere eman beharko da, hain zuzen ere ikastetxeko larrialdietako planean bilduta dagoena