Ekonomia-erregimena. Kargu akademikoak
Zuzendari-kargua egikaritzeari dagokion berariazko ordainsari-osagarriaren zati bat finkatzea
Deialdia
- Ebazpena, 2023ko abenduaren 21ekoa (EHAA, 2024-01-16); zeinaren bidez deialdi bat egiten baita, helburu duena Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan zuzendari-karguan jarduteari dagokion berariazko ordainsari-osagarriaren zati bat finkatzeko prozedura abiatzea. Otsailaren 28ko 29/2023 Dekretuan ezarritakoaren ondorioz zuzendari-kargua bete duten pertsonek jasoko dute berariazko ordainsari-osagarriaren zati hori (EHAA, 2023-03-14).
Eskabideak aurkezteko epea: 2024ko urtarrilaren 17tik otsailaren 16ra arte, biak barne.