Lizentziak eta baimenak
- Jarraibidea , lizentzia, baimenak, eszedentziak eta lanaldi-murrizketak eskatzeko gutxieneko eta gehienezko epea arautzen duena (argitalpen-data: 2024-08-30)
Epea: hartu baino 10 egun baliodun lehenago eta hilabete bateko aurrerapenarekin gehienez
Prozedura judizialak
- 2023ko urriaren 26ko EAOn 195/2023 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak epatzeko iragarkia argitaratu da. (argitaratze-data: 2023-10-26)
Prozedura horretan errekurritu dena: Jarraibidea, 2023ko martxoaren 23koa, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendariarena, lizentzia, baimen, eszedentzia eta lanaldi-murrizketa jakin batzuk eskatzeko gutxieneko eta gehienezko epeei buruzkoa.
- 2023ko apirilaren 1etik aurrera aldi baterako ezintasunen ordezkapen prozesua (argitalpen-data: 2023-03-21)
Lizentziak
Baimenak
Baimen hau emateko, eskatutako dokumentazio guztia aurkeztu beharko da eskabide-eredu ofizialarekin batera, eta Lakuako Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari bidali beharko zaio, gutxienez baimena hartu baino 10 egun baliodun lehenago. Karrerako funtzionario guztiek eta ikasturte osoko iraupena duen lanpostu huts bat betetzen ari duten bitarteko langileek eskatu ahal izango dute baimena. Salbuespen gisa, bitarteko langileei baimen hau eman ahal izango zaie, baldin eta beren kontratazioa bermatuta badute eskatutako hiruhilekoa amaitu arte. Eskaeraren izapidetzea eta ebazpena arintzeko, ahal dela baliabide telematikoak erabili beharko dira eskabideak aurkezteko. Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak dokumentazioa aztertu ondoren, eskaera baietsi edo ukatu egingo da, ebazpen arrazoituaren bidez, espedientean agertzen diren inguruabar guztiak kontuan hartuta. Baiestekoa bada, gehienez ere hiruhileko baterako emango da, Hezkuntza Sailburuordetzak adierazitako irakasleen eskola-hiruhilekoekin bat etorriz. Salbuespen gisa, uneko eskola-hiruhilekoa amaitzeko 15 egun baino gutxiago geratzen badira, hiruhileko horretarako eta hurrengorako baimena eman ahal izango da. GARRANTZITSUA: LANGILEAREN ATARIAren bidez baimena eskatzeko prozedura. Jarraibideak Baimena berriztagarria bada, eskaera ez da urtero aurkeztu behar. Automatikoki berrituta duten pertsonek abisu bat jasoko dute, hurrengo ikasturterako onartuta dutela adieraziz (2024-06-04an, SMS eta mezu elektroniko bidezko jakinarazpen bat bidali zitzaien 2024-25 ikasturterako onartuta zeukaten pertsonei). Galderarik ohikoena Non aurkeztu behar dut eskabidea? EIZUko Langilearen atariaren bidez aurkeztu behardo da eskabidea. Soilik salbuespenez, lantokia non, lurralde horretako ordezkaritzan. Zer agiri erantsi behar dut Atariaren eskabidean ahaidetasun-maila egiaztatzeko? Familia-liburua, edo ahaidetasuna justifikatzen duen edozein agiri ofiziala. Bigarren mailatik gorako senideen kasuan, elkarbizitza erroldatze-ziurtagiria aurkeztu ahal duzu. ¿Eskaearekin batera Atarian zein dokumentazio medikoa erantsi behar dut? Txosten mediku eguneratua edo baimena eskatzen den senitartekoaren Menpekotasun Ebazpena Egoera horretan senitarteko bat baino gehiago badut, eskaera bat baino gehiago aurkez dezaket? Ez, pertsona bakoitzak behin bakarrik izango du baimen hori, eta ez da ordurik metatuko senitarteko bat baino gehiago egoera horretan badago. Datorren ikasturterako baimena eman didatela dioen SMS/mezu elektroniko bat jaso badut, zerbait egin behar dut? Ez, automatikoki berrituta daukazu, eta ez duzu ezer egin behar. Ikus ekainaren 28ko 5/2023 Errege Lege Dekretuaren 128. artikulua. Horren bidez, Ukrainako Gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko zenbait neurri hartu eta luzatzen dira, La Palma uhartea berreraikitzen laguntzeko eta beste kalteberatasun-egoera batzuei laguntzeko; merkataritza-sozietateen egiturazko aldaketei eta gurasoen eta zaintzaileen familia-bizitza eta bizitza profesionala uztartzeari buruzko Europar Batasunaren zuzentarauen transposizioa egiteko; eta Europar Batasuneko Zuzenbidea betearazteko eta betetzeko. (BOE, 2023-06-29 ) Eskaera: eskaera gutxienez hamabost egun (baliodun) lehenago egin behar da. Gaur egun, EIZUn baimena erabilgarri izateko lanean ari gara, eta datozen asteetan eskuragarri egongo dela aurreikusten da. Bitartean, baimena Tramitagune Hezkuntzaren bidez eskatu ahal izango da, eskaerari familia-liburua erantsiz. Baimena hartzea: ez ordaindutako guraso-baimena da, semea, alaba edo etxean hartutako adingabea zaintzeko (adingabeak zortzi urte bete arte), eta gehienez ere 8 asteko iraupena izango du. Honako berezitasun hauekin: