Bateragarritasunak
* Bigarren jarduera bat bateragarri egiteko, Saileko Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzak berariazko ebazpena eman beharko du.
Eskaerak
Eskaerak Hezkuntza Sailaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztuko dira, Tramitagune Hezkuntza , eta eskaera-orria beteta aurkeztu beharko da.
Salbuespenak: Irakasle funtzionarioen bateragarritasun-eskaerei dagokienez, unibertsitatean bigarren jarduera bat egiteko edo hautapenezko kargu gisa jarduteko egiten bada, EIZU ren bidez izapidetuko dira.
- Funtsezko araua 53/1984 Legea da, abenduaren 26koa , Herri Administrazioen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzkoa (BOE, 1985-01-04)
- Lege hori apirilaren 30eko 598/1985 Errege Dekretuaren bidez garatzen da (BOE, 1985-05-04)
- Halaber, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legea aplikatuko da (EHAA, 2022-12-26)
- Kasu jakinaren arabera kontuan hartu beharreko beste arau-xedapen batzuk hauek dira:
- Arte-jardueren kasuan (Toki Administrazioaren titulartasun publikoko zentroetan, Musikenen eta beste batzuetan, betiere titulartasun publikokoak badira): 80/2018 Dekretua, maiatzaren 22koa (EHAA, 2018-05-25)
- Lanbide Heziketako ikastetxe publikoetako irakasleen kasuan, arautu gabeko Lanbide Heziketa emateko: 348/1994 Dekretua, irailaren 6koa (EHAA, 1994-09-23)
- Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzaren zirkularra , funtzionarioen bateraezintasun-araubideari buruzkoa