Osasun Saila

Lanbide, Euskal Enplegu Zerbitzua

  • Titularra:

LABURPENA

Objektua

Hasiera batean, zuzenbide pribatuko ente publiko gira eratu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko 2010. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 2/2009 Legearen bigarren xedapen gehigarriaren bitartez.

Azaroaren 5eko 1441/2010 Errege Dekretuak jasotzen duen Transferentzien Batzorde Mistoaren erabaki baten arabera, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio lanaren, enpleguaren eta enplegurako lanbide-heziketaren esparruan Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak burutzen dituen lan-arloko legeria betearazteko eginkizunak eta zerbitzuak.

Geroago, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari buruzko urriaren 13ko 3/2011 Legearen bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua administrazio-erakunde autonomo gisa sortzeari ekin zaio, betiere Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 7.3 artikuluan ezarritakoa betez.

Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Legea aldatzen duen azaroaren 24ko 4/2011 Legeak aldaketa bat dakar kudeaketa-eredura: Eusko Jaurlaritzak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartez, eskumenak eskuratuko ditu zuzenbidezko prestazio ekonomikoak, hau da, diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzako prestazio osagarria, tramitatzeko eta ebazteko; eskumenak, baita ere, gizarteratze-hitzarmenak egiteko, proposatzeko, negoziatzeko, harpidetzeko eta horien jarraipena egiteko.

LEGE-ESPARRUA

ARLOAK / EGINKIZUNAK

Euskadiren eskumen-esparruan, honako hauek dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eginkizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko enpleguaren, enplegurako prestakuntzaren eta laneratzearen arloko politika publikoen antolamendu eta plangintza orokorra, sektoriala eta lurraldekoa proposatzea. Zehazki, enpleguaren arloan eskumena duen sailari proposamena egingo dio, bai ildo estrategikoei dagokienez, bai enplegu politiken diseinu eta jarraibide nagusiei dagokienez.
  • Enpleguko, enplegurako prestakuntzako eta autoenpleguaren eta enpresen sorkuntzen sustapenerako programak kudeatzea, diruz lagundutako deialdien onarpena eta izapidetzea barne. Enplegua sortzeko jarduna eta espiritu ekintzailea sustatzera bideratutako programak kudeatzea.
  • Enplegu egonkorra sortzeko gizarte-ekonomiako programak ezartzea.
  • Enplegua sortzeko tokiko ekimenak babesteko programak diseinatzea, toki erakundeekin lankidetzan, enpleguaren aldeko tokian tokiko itunak garatzea sustatuz.
  • Europar Batasunaren Eures Sareari (Europako Enplegu Zerbitzuak) dagozkion eginkizunak betearaztea.
  • Lan-merkatuaren beharrizanen, okupazio-profilen eboluzioaren, lanbide-eskakizunen eta lanorientazioaren prospekzio eta informazio arloan betearazteko eginkizun guztiak betetzea.
  • Lan-bitartekotza kudeatzea eta enpleguaren eskatzaileen erregistroa eramatea, eta lankontratuen, euren luzapenen, bukaeren eta eginkizun lotuen komunikazioa jasotzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten duten enplegu-agentziei buruzko gainerako eskumenak baimentzea eta egikaritzea.
  • Enpleguaren eta prestakuntzaren arloko lankidetza-hitzarmenak sinatzea. Hala, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoarekin eta erkidegoetako enplegu-zerbitzuekin batera eta lankidetzan jardungo da, beren eskumenak baliatuz, enpleguko politika aktibo eta pasiboetan kokatu behar diren jardunetan.
  • ETEei (Enpresa Txiki eta Ertainak) prestakuntzan, enpleguan eta garapenean laguntzeko bulegoak sortzea, Tokiko Administrazioarekin koordinatutako leihatila bakar gisa.
  • Enplegu-programa bereziak egitea lan-munduan eta gizartean sartzeko zailtasun bereziak dituzten gizataldeentzako. 108. zk. 2012ko ekainaren 4a, astelehena EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 2012/2492 (18/5)
  • Enpresaburuek lan-kontratuak erregistratzeko edo, hala badagokio, jakinarazteko betebeharrarekin zerikusia duten eginkizunak, kontratuak erregistratzeko lan-legerian ezarrita daudenak, betetzea eta lan-kontratua amaitzean Enplegu Bulegoari horren berri ematea.
  • Enplegu-eskatzaileen izen-ematearekin eta erregistroarekin zerikusia duten eginkizunak betetzea.
  • Enplegu-eskatzaile gisa langabeziako prestazioen eskatzaileek edo onuradunek dituzten betebeharrak betetzen direla egiaztatzea, eta ez-betetzeen berri ematea, hala dagokionean, prestazioen erakunde kudeatzaileari.
  • Zehatzeko ahalaz baliatzea enpleguari eta langabeziari buruzko arloetan, bere legeria espezifikoan ezarritako baldintzetan, eta Lan Arloko Agintaritzarekin eta Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzarekin lankidetzan aritzea, kontratazioko iruzurrari jarraipena egin eta hura ebaluatzeko.
  • Saiakuntzako proiektuak diseinatzea, bereziki europar eremukoak, enplegu-arloko zerbitzuen eskaintzan ikuspegi eta irtenbide berriak garatzea ahalbidetuko dutenak.
  • Enplegurako Urteko Prestakuntza Plana egitea, onartzea eta ebaluatzea.
  • Tokiko erakundeen prestakuntza-planetan parte hartzea.
  • Gizarte-eragileekin parte hartzeko bideak ezartzea.
  • Enplegurako prestakuntza-jarduerak burutzeko laguntza teknikoa eskaintzea.
  • Lankidetza-zentroak eta –erakundeak homologatzeko eta errekonozitzeko irizpideak ezartzea, bai eta euren funtzionamendua gainbegiratu eta kontrolatzea ere.
  • Urteko Memoria egitea.
  • Diru-sarreren bermearen eta gizarteratzearen arloa erregulatzen duen legeriak ezarritako moduan, zuzenbidezko prestazio ekonomikoak tramitatzeko eta ebazteko eskumenez, gizarteratzehitzarmenak egiteko, proposatzeko, negoziatzeko, harpidetzeko eta horien jarraipena egiteko eskumenez baliatzea, baita arlo horretako zehatze-ahalmenaz ere.
  • Herritarrek, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zerbitzuak erabiltzen dituztenean, nahi duten hizkuntza ofiziala –erkidego honetakoa– aukeratzea izango dutela segurtatzea.
  • Enplegu eta lan-merkaturatze politiken arloetan legeek edo Eusko Jaurlaritzak egozten dizkioten edo Estatuko Gobernuak eskualdatzen, eskuordetzen edo gomendatzen dizkion beste zernahi eginkizun garatzea. 

Harremanetarako datuak

Helbidea

Jose Achotegui , 1
01009 Vitoria-Gasteiz
Araba

Telefonoa/k

Faxa

  • 945062341
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Francisco Pedraza Moreno
(2024/06/27 - ) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia
Maria Gloria Mugica Conde
(2020/09/18 - 2023/07/28) Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Mendeko erakundeak

Lotutako erakundeak

Besteak