Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Zerbitzu Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1.  Zerbitzu Zuzendaritzak honako eskumen hauek izango ditu, eginkizun orokorrez gainera:
    1. Sailari atxikitako giza baliabideak kudeatzea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 10. artikuluak gai horri buruz esleitzen dizkion eskumenak baliatuz.
    2. Sailaren Segurtasun eta Lan Osasun Unitatearen jarduerak zuzentzea, hargatik eragotzi gabe Prebentzio Zerbitzuari dagozkion eskudantziak.
    3. Langileen prestakuntza-planak eta -programak koordinatu eta kudeatzea.
    4. Sailaren ekonomia- eta aurrekontu-kudeaketa egitea, dagozkion informazio-sistemak, ebaluazio jarraitukoak eta jarraipen-sistemak ezarriz eta mantenduz.
    5. Zerbitzuen eta lan-metodoen barne-antolaketari, arrazionalizazioari eta informatizazioari buruzko proposamenak egitea, eta, halaber, zerbitzu publikoetako kalitate-hobekuntzaren eta berrikuntzaren arloan organo eskudunek emandako ekimenak eta jarraibideak sailetako organoek nola betetzen dituzten gainbegiratzea.
    6. Irizpen teknikoak eta, oro har, aholkularitza juridikoa ematea sailaren berezko arloei dagokienez, saileko organoek proposatuta. Bereziki, honako hauetan aipatzen diren egitekoak: Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. artikulua eta 5.3 artikulua, eta Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoari buruzko apirilaren 25eko 144/2017 Dekretuaren 42. artikulua.
    7. Sailburuak ebatziko dituen ondare-erantzukizuneko espedienteak hasi eta izapidetzea.
    8. Kontratuen arloko aholkuak eta informazioa eman eta espedienteak eta gorabeherak izapidetzea, bai eta kontratazioaren arloko errekurtso arrunten eta apartekoen txostenak egitea ere, kontratazio-organoarentzat, organo sustatzaileentzat eta kontratazio-mahaiarentzat.
    9. Izapideak egitea sailaren gaiak Gobernu Kontseilura eta, hala badagokio, Jaurlaritzako batzorde delegatuetara bidaltzeko, baldin eta haiek landu beharrekoak badira.
    10. Aldizkari ofizialetan argitaratu beharreko gaiak izapidetzea.
    11. Sailaren informatika-zerbitzu propioen jarraipena egitea eta, hala badagokio, zerbitzu horiek kudeatzea, bai eta datu pertsonalen babesari buruzko araudia betetzen dela ziurtatzea ere, hargatik eragotzi gabe Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko datuak babesteko ordezkariari dagozkion egitekoak.
    12. Politika publikoetan eta sailak kudeatzen dituen administrazio-arloko gaietan hizkuntza normalizatzen eta euskara sustatzen laguntzea, hizkuntza-politikaren arloan eskumena duen organoaren irizpideekin bat etorrita.
    13. Irailaren 25eko 135/2018 Dekretuaren 9. artikuluan sailari esleitutako argitaratze-egitekoak betetzea (135/2018 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen argitaratze-jarduerari buruzkoa).
    14. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateen informazioaren eta komunikazioaren teknologiak kudeatzeko ereduaren antolamenduari dagokionez Lan eta Enplegu Sailari dagozkion egitekoak garatzea eta, bereziki, martxoaren 10eko 36/2020 Dekretuaren 7. eta 14. artikuluetan ezarrita dauden egitekoak (36/2020 Dekretua, zeinaren bidez arautzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak kudeatzeko eredua).
    15. Sailaren estatistika-lanak bultzatu, proposatu eta garatzea, hargatik eragotzi gabe Euskal Estatistika Erakundearen (EUSTAT) eskumenak. Sailaren estatistika-organo berezia Zerbitzuen zuzendariaren mende egongo da.
    16. Eusko Jaurlaritzaren ekimen eta jarraibide orokorrak garatzeko eta gauzatzeko beharrezkoa den sostengua bermatzea, arlo hauetan: kudeaketa aurreratua, modernizazioa, administrazio elektronikoa, gobernantza eta berrikuntza. Halaber, ekimen eta jarraibide horiek sustatzea sailaren barruan.
    17. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin, gainerako zuzendaritzek hizkuntza- normalizazioan egiten duten lana koordinatzea eta dinamizatzea, eta euskara sustatzea politika publikoetan eta sailak kudeatzen duen beste edozein arlotan.
    18. Berdintasun Unitatearen jarduerak gidatzea, eta gainerako zuzendaritzekin, Administrazio instituzionaleko entitateekin eta sailari atxikitako organoekin koordinatzea eta lankidetzan jardutea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Eusko Jaurlaritzak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean aurreikusitako neurriak gauzatzea bultzatzeko.
  2. Zerbitzuen zuzendaria izango da sailaren kontratazio-organoa.
  3. Zerbitzuen zuzendariaren eskumena izango da, halaber, sailaren gastuak baimentzea, hargatik eragotzi gabe Gobernu Kontseiluaren eskumenak; kreditu-transferentziak ere izapidetuko ditu.
  4. Zerbitzuen zuzendariak eskumena izango du, era berean, entitateekin prestazio jakin batzuk hitzartzeko xedea duten negozio juridikoak sinatzeko. Horretarako, baina, entitateek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren baliabide propioaren eta zerbitzu teknikoaren izaera izan behar dute, sektore publikoko kontratazioa erregulatzen duen araudian ezarritakoarekin bat etorriz.

Saileko zuzendaritza guztientzako eginkizun orokorrak

Zuzendariek, dagokien sailburuordearen zuzeneko eta hierarkiazko mendetasunez ?Zerbitzuen zuzendaria, Kabinetearen zuzendaria eta Komunikazioko zuzendaria izan ezik, zeinak sailburuaren mende baitaude?, eskumen hauek izango dituzte, oro har:

  1. Sailburuaren eta sailburuordeen ebazpenak betearaztea eta eskuordetzen zaizkien eskumenak baliatzea.
  2. Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
  3. Zuzendaritzaren jarduerak programatu, bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.
  4. Espedienteen erregistroak eta artxiboak eta dagokion zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, organo eskudunek ezarritako arauekin bat eginik, eta hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.
  5. Goragoko organoei proposamenak egitea, beren eskumeneko gaietan.
  6. Azterketak eta, hala behar bada, txosten tekniko-juridikoak egitea xedapen arauemaileen proiektuei buruz, Gobernu Kontseiluaren erabaki-proposamenei buruz edo sailaren ekimenez sinatzekoak diren hitzarmenei buruz.
  7. Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen legerian agindutako kasuetan.
  8. Zerbitzu Zuzendaritzari helaraztea zuzendaritza bakoitzaren berezko arloetako estatistikadatuei buruz beharrezkoa den informazioa.
  9. Sailari dagozkion egitekoak betetzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten izan beharreko presentzia-modeloari dagokionez, betiere bere zuzendaritzari esleitutako arloetan.
  10. Zehatzeko ahala baliatzea bere eskumen-eremuan, indarrean dagoen legeriari jarraituz arintzat eta astuntzat jotzen diren falten kasuan, betiere egiteko hori beste organo bati espresuki esleitzen ez bazaio.
  11. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, bere Zuzendaritzako zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez.
  12. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki ematen dizkien gainerako egitekoak, eta, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei dagozkienak.
  13. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea bere arloan, eta horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatzea eta ebaluatzea, bere Zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Mercedes Fernández Simancas
(2020/09/11 - 2024/06/26) Zerbitzu zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak