Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Kabinetearen Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

Sailburuak, bere egitekoak betetzeko, Kabinete Zuzendaritzaren laguntza izango du, eta hark, eginkizun orokorrez gainera, honako hauek izango ditu:

  1. Sailburuaren lan-programa planifikatzea, haren jarraipena egitea eta hari babesa ematea.
  2. Sailaren ekitaldi publiko eta ofizialak programatu eta antolatzea.
  3. Saileko sailburuordetzen arteko koordinazio egokia zaintzea, eta sailak Eusko Legebiltzarrarekin eta Arartekoarekin dituen harremanak bideratzea, organo eskudunen bidez.
  4. Sailak beste administrazio publiko batzuekin egin beharreko jarduketak koordinatu eta bideratzea, ezertan eragotzi gabe Jaurlaritzaren beste organo batzuek esleituak dituztenak.
  5. Sailaren eta Jaurlaritzako beste sailen arteko harremana zaintzea, bere eskumeneko arloetan.
  6. Teknikak eta metodoak proposatzea, sailaren programa eta jarduna garatzera eta betetzera bideratutako arloetan burutu beharreko jarduerak planifikatzeko, programatzeko eta ebaluatzeko. Horretarako, sailburuari dagozkion jarraipen- eta koordinazio-egitekoak errazteko beharrezkoak diren laguntza eta agiriak eskatu ahal izango dizkie arlo horiei.
  7. Sailaren plan estrategikoak eta haien jarraipen-txostenak prestatzen laguntzea, sailburuordetzekin koordinatuta.
  8. Sailaren eginbeharretan eragina duten gaien inguruko informazio egokia bildu, aztertu eta aurkeztea, gaiarekin zerikusia duten saileko beste organo eskudunekin elkarlanean.
  9. Europar Batasunaren instituzioen inguruan sailari dagozkion jardueren jarraipena egitea.

Saileko zuzendaritza guztientzako eginkizun orokorrak

Zuzendariek, dagokien sailburuordearen zuzeneko eta hierarkiazko mendetasunez ?Zerbitzuen zuzendaria, Kabinetearen zuzendaria eta Komunikazioko zuzendaria izan ezik, zeinak sailburuaren mende baitaude?, eskumen hauek izango dituzte, oro har:

  1. Sailburuaren eta sailburuordeen ebazpenak betearaztea eta eskuordetzen zaizkien eskumenak baliatzea.
  2. Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
  3. Zuzendaritzaren jarduerak programatu, bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.
  4. Espedienteen erregistroak eta artxiboak eta dagokion zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, organo eskudunek ezarritako arauekin bat eginik, eta hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.
  5. Goragoko organoei proposamenak egitea, beren eskumeneko gaietan.
  6. Azterketak eta, hala behar bada, txosten tekniko-juridikoak egitea xedapen arauemaileen proiektuei buruz, Gobernu Kontseiluaren erabaki-proposamenei buruz edo sailaren ekimenez sinatzekoak diren hitzarmenei buruz.
  7. Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen legerian agindutako kasuetan.
  8. Zerbitzu Zuzendaritzari helaraztea zuzendaritza bakoitzaren berezko arloetako estatistikadatuei buruz beharrezkoa den informazioa.
  9. Sailari dagozkion egitekoak betetzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten izan beharreko presentzia-modeloari dagokionez, betiere bere zuzendaritzari esleitutako arloetan.
  10. Zehatzeko ahala baliatzea bere eskumen-eremuan, indarrean dagoen legeriari jarraituz arintzat eta astuntzat jotzen diren falten kasuan, betiere egiteko hori beste organo bati espresuki esleitzen ez bazaio.
  11. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, bere Zuzendaritzako zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez.
  12. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki ematen dizkien gainerako egitekoak, eta, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei dagozkienak.
  13. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea bere arloan, eta horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatzea eta ebaluatzea, bere Zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Silvia Fernandez Perez
(2024/03/13 - 2024/06/26) Kabinetearen Zuzendaria
Nélida Santos Diaz
(2022/09/03 - 2024/03/12) Kabinetearen zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak