Bateragarritasun neurrien inguruko dirulaguntzak
Aurreko atalean ikusi dugun bezala, garrantzitsua da enpresek ezagutzea nahitaez bete beharreko kontziliazio-neurrietako asko erregulatzen dituen araudia, legezko neurri horiek abiapuntu direla enpresa bakoitzak egokitu eta hobetu egin baititzake, bere langileen premiak aintzat hartuta.
Jarraian azaltzen duguna da gaur egun Eusko Jaurlaritzak indarrean dituen dirulaguntzak (bateragarritasun neurriak eskatzen dituzten langileei zuzendutakoak).
FAMILIA ETA LANA BATERAGARRI EGITEKO LAGUNTZEI BURUZKO DEKRETU BERRIA
DEKRETOA
Hemen eskurgarri
DEKRETOAREN AURKEZPENA
Hemen (PDF, 509 KB) eskuragarri
ESKAERA ORRIAK
Hemen eskuragarri
DIRULAGUNTZA ESKATZEKO GUNEA
LANALDIAREN MURRIZKETA
Lanaldia murrizteko eskubidea legezko zaintza dela eta
DESKRIBAPENA
Lanaldia murrizteko eskubidea, soldata proportzio berean jaitsita, hamabi urtez beheko adingabeak zaintzeko, edo jarduera ordaindurik egiten ez duen eta desgaitasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala duen pertsona bat.
FUNTZIONAMENDUA
- Langileak eskubidea du eskatzeko lanaldia 1/8-tik 1/1-ra arte murriztea.
- Langilearen eskubide indibiduala da hori, eta enpresari eskatu behar dio.
- Enpresa bereko bi langilek aldi berean baliatu nahi badute eskubide hori, enpresak mugatu egin dezake, antolakuntza-arrazoiak direla eta.
Lanaldi murrizketaren hasiera data eta bukaera data enpresari, 15 eguneko epearekin, komunikatu beharko zaio, bularreko baimenaren hasiera eta bukaera data ere komunikatuz (LE 37.6. ARTIKULUA).
Uztailak 6ko 3/2012 legearen arabera, lanaldiaren murrizketa eguneko lanaldiaren arabera kalkulatuko da.
ONURADUNAK
Langile hauei dagokie neurri hori: adina, istripua edo gaixotasunen bat dela-eta beren buruaz baliatzeko gai ez diren eta jarduera ordaindurik ez duten bigarren odolkidetasun- edo ahaidetasun-mailarainoko senideak dituztenei
LAGUNTZA ESKATZEKO WEBGUNEA
ESKAERA
BORONDATEZKO ESZEDENTZIALDIA, SEME-ALABAK ZAINTZEKO HIRU URTE BETETZEN DITUZTEN ARTE.
DESKRIBAPENA
Langileak —guraso biologikoa, adopzio bidezkoa edo harrera iraunkor zein adopzio aurreko bidezkoa, baita behin-behinekoak badira ere— bere seme-alabak zaintzeko aldez aurretik eskatzen duen borondatezko eszedentzialdia, jaiotza-egunetik edo, hala badagokio, ebazpen judizialaren edo administratiboaren datatik zenbatzen hasita.
Eszedentziak irauten duen bitartean, ez daude indarrean lan-kontratuaren betekizun gehienak; langileak ez du enpresan lan egiten, eta enpresak, berriz, ez dio ordaintzen. Hori dela-eta, enpresak baja eman behar dio langileari Gizarte Segurantzan, eta ez du haren kotizaziorik ordaintzeko obligaziorik.
FUNTZIONAMENDUA
- Langileen eskubide indibiduala da, edozein dela ere haien sexua, kontratu bidez enpresarekin duten lotura (aldi baterakoa edo mugagabea) eta enpresan duten antzinatasuna.
- Gehienez ere hiru urteko eszedentzia har daiteke, legezko iraunaldian zatika banatuta.
- Lehenbiziko urtean, gorde egiten zaio langileari lehen zeukan lanpostua. Hurrengo urteetan, berriz, eskubidea du langileak lehen zeukan lanpostuaren talde profesional edo kategoria baliokideko batera itzultzeko.
- Seme-alabak zaintzeko eszedentzialdi osoa (adingabeak hiru urte bete arte) altaren pareko egoera gisa jotzen da Gizarte Segurantzaren prestazioei dagokienez, aldi baterako ezintasuna eta amatasuna izan ezik.
- Berrikuntza gisara, 15 hilabetetik 18ra luzatzen zaie lanpostua gordetzeko epea familia ugariaren izaera egiaztatua duten langileei, baldin eta bi gurasoek iraupen bereko eszedentzia hartzen badute.
ONURADUNAK
Seme-alabak hiru urte bete arte haiek zaindu nahi dituzten langileak.
LAGUNTZA ESKATZEKO WEBGUNEA
ESKAERA
SENIDEAK ZAINTZEKO ESZEDENTZIA EDO LAN MURRIZKETA
Senideak zaintzeko langileak eskatuta lan-kontratua bi urtez, gehienez ere, eteten den epea.
DESKRIBAPENA
Langileak aldez aurretik honetarako eskatzen duen borondatezko eszendentzialdia: bigarren odolkidetasun- edo ahaidetasun-mailarainoko senide bat zaintzeko, adina, istripua edo desgaitasuna dela-eta bere buruaz baliatzeko gai ez dena eta jarduera ordaindurik ez duena.
Eszedentziak irauten duen bitartean, ez daude indarrean lan-kontratuaren betekizun gehienak; langileak ez du enpresan lan egiten, eta enpresak, berriz, ez dio ordaintzen. Hori dela-eta, enpresak baja eman behar dio langileari Gizarte Segurantzan, eta ez du haren kotizaziorik ordaintzeko obligaziorik.
FUNTZIONAMENDUA
- Langileen eskubide indibiduala da, edozein dela ere haien sexua, kontratu bidez enpresarekin duten lotura (aldi baterakoa edo mugagabea) eta enpresan duten antzinatasuna.
- Eszedentzia eskatzeko baldintza: zaintza behar duen eta jarduera ordaindurik ez daukan senide bat izatea, bigarren ahaidetasun- edo odolkidetasun-mailarainokoa.
- Gehienez ere bi urteko eszedentzia har daiteke, legezko iraunaldian zatika banatuta.
- Lehenbiziko urtean, gorde egiten zaio langileari lehen zeukan lanpostua. Bigarren urtean, berriz, eskubidea du langileak lehen zeukan lanpostuaren talde profesional edo kategoria baliokide batera itzultzeko.
- Senideak zaintzeko eszedentziaren lehenbiziko urtea kotizatutzat jotzen da prestazio hauei dagokienez: erretiroa, ezintasun iraunkorra, heriotza eta biziraupena, amatasuna eta aitatasuna.
ONURADUNAK
Ezaugarri hauek dituen senide bat zaindu nahi duen langile oro: bigarren odolkidetasun- edo ahaidetasun-mailarainokoa, adina, istripua edo desgaitasuna dela-eta bere buruaz baliatzeko gai ez dena eta jarduera ordaindurik ez duena.
LAGUNTZA ESKATZEKO WEBGUNEA
ESKAERA
Eskaera egiteko adibideak (DOCX, 25 KB)
Azken aldaketako data: