Lehendakaritza

Zeharkako Trakzio Ekimenak

ZTBP Euskadi 2030en tresna bat dira, RIS3 arloen arteko lankidetza sustatuko duena eremu estrategiko zehatzetan, eta Euskadik trantsizio teknologiko-digital, energetiko-klimatiko, sozial eta sanitario hirukoitzari aurre egin diezaion lagunduko duena. Zeharkako Trakzio Ekimenen helburu nagusia Ikerketa eta Garapeneko Zeharkako Trakzio Proiektu berriak bultzatzea da, horien integrazioak eta inplementazioak emaitza ukigarriak eta euskal gizartearentzat agerikoak lortzen baditu.

Hasieran, zeharkako hiru trakzio-ekimen proposatzen dira «Zahartze osasuntsua», «Mugikortasun elektrikoa» eta «Ekonomia zirkularra» eremuetan.

118/2022 DEKRETUA, urriaren 11koa, Ikerketa eta garapenerako zeharkako trakzio-proiektu kolaboratiboak diseinatzeko laguntzak arautzen dituena.

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 19koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2023ko ekitaldirako deialdia, Ikerketa eta garapenerako zeharkako trakzio-proiektu kolaboratiboak diseinatzeko laguntza-programarena.

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 14koa, Koordinazio eta Gizarte Komunikazioko idazkari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita ikerketa eta garapenerako zeharkako trakzio proiektu kolaboratiboak diseinatzeko laguntzen 2023ko deialdian entitate onuradunen, diruz lagundutako proiektuen eta emandako laguntzen zerrenda.

Zeharkako Trakzio Proiektu kolaboratiboak diseinatzeko laguntzak, Euskadi 2030 ZTBPren zeharkako ekimen traktoreen esparruan jasotako eremuetan

Deialdira sartzeko esteka: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1214602/

Azken aldaketako data: