LABEAN, ekintza plana
2019an abian jarritako proiektuaren esparruan, landa-eremu bakoitzean dauden aukerak azaleratzea eta aprobetxatzea ahalbidetuko duten ekintzak planteatzen dira:
- Negozio-eredu berriak asmatuz
- Sortutako enpresen iraunkortasuna bermatuz
- Tokiko baliabideak balorizatuz
- Tokiko erakundeak lurraldearen dinamizazioan eta kohesioan kokaktuz
- Lankidetza publiko-pribatua, publiko-publikoa eta probatu-pribatua sustatuz
- Herritarrak inplikatuz
- Emaitzetan eta pertsonen arteko elkarrekintzan oinurritutako balioa sortuz, ezagutza trukatuz eta sortuz
- Garapenaren iraunkortasuna zainduz
- Gobernantza modu berriak eraikitzen
2022ko Ekintza Plana
2022an, proiektuaren laugarren faseari ekingo zaio, jarduera eremuetan berrikuntza sozialeko ekosistemak finkatzeko eta identifikatutako gaien inguruko batera sortze prozesuetan aurreratzeko helbuekin. Horretarako, hainbat ekintza planifikatu dira:
- HOSTek, LABEAN espazioen eta dagoeneko sortuta dauden komunitateen inguruan, modu autonomoan lan egiten jarraitzeko beharrezkoak dituzten tresnak eskura jartzea.
- LABEAN komunitateak zabaltzea, erakunde eta pertsona gehiago sartuz, aukera eta egitura berriak aprobetxatuz: kuadrillak, mankomunitateak, udalak, elkarteak, etab.
- Prototipatuen eta batera sortze prozesuen inguruko lan-ildoekin jarraitzea, oraindik garatzen ari direnak itxiz eta eskualdeetan lehenetsi diren beste erronka batzuei helduz.
2021eko Ekintza Plana
2021ean, proiektuaren hirugarren fasea gauzatzea arreikusten da, jarduera-eremuetan berrikuntza sozialeko ekosistemak sortzen aurrera egiteko eta berrikuntza sozialak lurraldeetan sortzen dituen aukerei buruz sentsibilizatzeko.
Horretarako, honako hauetan jartzen da fokua:
- LABEAN espazioak sortzea eta dinamizatzea, eskualdeetan babesean lan egiteko erreferentziazko espacio fisiko gisa.
- Eskualdeko sareak aktibatzea eta dinamizatzea, irtenbideak diseinatzen eta fomrulatzen lankidetzan arituz, eta proposatutako erronkeei erantzunak bilatzeko prototipoak eta baterako sorkuntzako ekintzak inplementatuz.
- Euskadiko landa-eremuetako lantalde teknikoak eta toki-erakundeetako ordezkariak sentsibilitzatzea berrikuntza sozialeko printzipioak aplikatuz lurraldean sortzen diren aukereei buruz.
2020ko Ekintza Plana
2020an, proiektuaren bigarren fasearen helburuak honako hauek izan dira: jarduera-eremuetan gizarte-berrikuntzako ekosistema sortzen aurrera egitea, heldu beharreko erronka zehatzak identifikatzea, irtenbideak bilatzeko partaidetza-prozesuak abian jartzea, ekintzailetzako eta gizarte-berrikuntzako proiektuen sorrera bultzatzea, eskualde bakoitzean erreferentziazko espazioak bilatzea, horien gainean proiektuaren etorkizuna gidatze aldera.
Horretarako, honako jarduketa hauek egin dira:
- LABEAN espazioen hautaketa eta diseinua eskualde bakoitzean
- Ekintzailetzako eta berrikuntza sozialeko proiektuen lehiaketa eta horien ondorengo inkubazioa
- Prototipoak egitea, eskualde bakoitzean lan parte-hartzaile baten bidez identifikatutako erronkari aurre egiteko erantzunak edota konponbideak batera sortzeko
2019ko Ekintza Plana
2019an, LABEAN proiektuari ekin zitzaion, honako jarduketa hauekin:
- Proeiktua eskualde bakoitzean aurkeztea, eragile publiko zein pribatuei.
- Labean Open Space jardunaldien antolaketa eskualde bakoitzean Gizarte-berrikuntzako beste ekosistema batzuetara bisita teknikoa egitea
- Gizarte-ekintzailetzako jardunaldiak egitea
- Eskualde bakoitzerako gizarte-berrikuntzako eragileen mapa egitea
Azken aldaketako data: