Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Ezagutu Kulturaren Euskal Behatokia

Jatorria

Kulturaren Euskal Behatokia Kulturaren Euskal Planaren bidez sortu zen, Kulturaren Euskal Kontseiluak 2004ko maiatzaren 20an onartua eta Eusko Jaurlaritzak 2004ko irailaren 21eko gobernu-batzordean onartua. Kulturaren Euskal Planak bere ardatz estrategikoen artean EAEko kulturaren egoera eta bilakaerari buruz sistematikoki informatzeko eta segimendua egiteko sistema eta sektorekako plan estrategikoak eta egoeraren azterketak egitea ezarri zuen. Horiek horrela, 2. ardatz estrategikoaren garapen gisa Kulturaren Euskal Behatokia sortu zen, euskal kultura-sistema informazio eta ezagutzaren ikuspuntutik osoki elikatzen duen erakunde egituratzaile moduan.

Formalki, 2006 urtean sortu zen Kulturaren Euskal Behatokia, Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen zuen otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuaren bidez, orduantxe, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari atxikita. Behatokiaren funtzioak eta jardun-arloak, bestalde, agindu bidez ezarri ziren 2009an.

AGINDUA, 2009ko ekainaren 11koa, Kulturako sailburuarena, Kulturaren Euskal Behatokia arautzen duena

Egitura organikoa

Egun, Kultura sailburuordeari dagokio Kulturaren Euskal Behatokia zuzentzea, hala xedatzen baitu Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen 2021eko otsailaren 23ko 73/2021 Dekretuak.

Intereseko araudia

Behatokiaren jarduna bideratu eta baldintzatzen duten heinean, honako arau hauek ere aipagarri dira aurkezpen-orri honetan: