Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Euskal Herria ezagutzea. Bertako kulturan, historian, gizartean, eta erakundeetan zeharreko bidaia

Gure artean dauden etorkinek, aldizkako bisitariek eta diasporako euskaldunek Euskal Herria bere osotasunean hobeto ezagutzea da liburu honen helburu nagusia.

Izenburua: Euskal Herria ezagutzea. Bertako kulturan, historian, gizartean, eta erakundeetan zeharreko bidaia
Egilea/Entitatea: Zallo, Ramón eta Ayuso, Mikel. Eusko Jaurlaritza.
Hizkuntza: euskera, gaztelania, ingelesa, frantsesa, errumaniera, arabiera eta  txinera
Orrialde kopurua: 89
Argitaratze data: 2009ko urtarrila
ISBN: 978-84-457-2865-9
Non eskuratu: Argitalpena eskuratu nahi baduzu, egin eskaera gure korreo elektronikoan: kulturabehatokia@ej-gv.es
Formatu digitalean hemen eskura dezakezu: http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-714/es/contenidos/informacion/ezagutu_eh/es_eza_eh/adjuntos/eza_eu.pdf

portadaKulturaren Euskal Kontseiluaren aginduz egindako dibulgazio-eskuliburua da, Euskal Herriaren ezagutzaren hastapen laburtua izan dadin. Kulturaren Euskal Planak gure kulturaren alderdi nagusiak aurkezteko unitate didaktikoa egiteko eta inmigranteen, diasporakoen eta turisten hizkuntza nagusietara itzultzeko proposamena egin zuen.

Material hau, biztanle berrien parte handi bat, jarraian bertan biziz gero, eskubide osoko euskal herritar bihurtuko dela eta euren kultura eta ahaleginaz, hartzen dituen gizartearen onurarako, kultura-, gizarte eta zerga ekarpenak egingo dituztela kontuan hartuta egin dugu.

Beste xede bat, atzerrira inmigratu zuten euskaldunen -hau da, diasporako euskaldunak deritzogunen- ondokoei euren arbasoen herrialdearen oinarrizko ezagutza ematea eta haien sustraiekin kontaktuan jartzea da.

Azkenik, turistentzako ohiko gidarekin konformatzen ez den aldizkako bisitariak, herrialdea ezagutzeko ezinbestekoak diren klabeak aurkituko ditu gida honetan.
Hizkuntza, kultura, arteak eta kultura-zerbitzuak xehetasun samarrez azaltzen dira. Baina irudi horrek osagabea zirudien gure komunitatearen bizimodua eta historia (gure gizartea, balioak, instituzioak, ekonomia, sistema politikoa eta gobernu-sistema) eta zerbitzuak aipatu gabe.

Aldez aurretik idatzitako liburuaren laburpen berridatzi eta zuzenduan oinarritutako dibulgazio-lana da eta ez dauka zertan Eusko Jaurlaritzaren irizpidea izan. Euskal Herriaren ikuspegi laburtu eta pedagogikoa eskaini nahi dugu. Baina, halaber, irakurtzen dutenentzat eragingarria izatea nahi dugu, euren kabuz, hemen aipatzen direnetako edozein arlo sakontzen ausart daitezen.