Finantzaketa eta gastu publikoa kulturan - EAE - 2018
Estatistika ikusi
Erlazioa duten dokumentuak
Xehetasunak
Metadatuak: RDF
-
MotaEstatistika | Estatistika ofiziala (Euskal Estatistika Planaren barruan edota Urteko Estatistika Egitarauan)
- Gaia
-
Etiketak
-
Geografia eremuaEuskal Autonomia Erkidegoa
-
Lizentzia
-
Sortze-data2016/10/05
-
Eguneratze-data2016/10/05
-
Eguneratze-maiztasunaAldizkotasun gabe
Deskribapena
Kulturaren Euskal Behatokiaren helburuen esparruan, kulturan egindako gastu publikoa jakitea ezinbesteko tresna dugu, kulturaren administrazioek beren politikak orienta ditzaten, sektoreek estrategiak bideratzeko informazioa izan dezaten, eta herritarrek funts publikoen helmuga zein den jakin dezaten.
Kulturan egindako finantzaketa_2018ren eta gastu publikoaren Estatistikaren helburu orokorra zera da, EAEko Administrazio Publiko nagusiak kulturan egiten ari diren ekarpen ekonomikoen eta inbertsioaren muntaren panoramika eskaintzea.
Zehazkiago, honako hauek:
- EAEko administrazio publikoko administrazio-maila ezberdinek kulturan egiten duten gastua zein den jakitea.
- Kulturan egindako gastu publikoaren izaera ekonomikoa aztertzea.
- Kulturan egindako gastu publikoaren banaketa kultura-esparruen eta -sektoreen arabera aztertzea.
- EAEn kulturan egiten den gastu publikoaren ikuspegi orokorra, osoa eta hobetua ematea.
- Bana-banako informazioa eta alderaketari zein bilakaerari buruzko erreferentziak ematea azterlanean parte hartu duen erakunde bakoitzari kulturan egin duten gastuari dagokionez.
- Euskal Administrazio Publikoek komunikabideetan egiten duten gastuari buruzko informazioa biltzea.
- Kulturako enplegu publikoaren hurbilketa izatea.
Kulturaren Euskal Behatokia