Kultura Ohiturei buruzko Panela 4. jasoaldia - 2018
Kulturaren Euskal Behatokiak, Ohiturei buruzko Panelaren bidez, herritarren kultur ohituren berri jaso eta eremu horretan sakontzea du xede. Ikerketa hori egiteko, lagin-unitate beraren jarraipena egiten da denbora jakin batean, jarraipen horrek aukera ematen baitu inguruabarrak maila indibidualean behatzeko, zeinak aldaketa-patroien ezaugarriak zehazteko lagungarri diren.
Kultura kontsumitzen duten 204 pertsonak osatzen dute lagina. Hura orekatzen duten 3 irizpidetatik abiatuz eraikitzen da, aldaera hauen arabera:
- Lurralde historikoak (Araba % 15,7; Gipuzkoa % 35,3; Bizkaia % 47,5; 3 pertsona EAEtik kanpo daude gaur egun)
- Sexua (emakumeak % 50, gizonak % 50)
- Adina (% 52,9, 2000-1988 urte bitartean jaioak, eta % 47,1, 1987-1976 urte bitartean)
Laugarren jasoaldi honetan, ordezte-tasa % 14,7koa izan da, eta oinarrizko irizpideei erreparatuz ordeztu dira. Landa-lana 2018ko azaroaren 13aren eta abenduaren 12aren artean egin zen.
Txostenaren muina lau ataletan dago banatuta, eta alderdi hauek aztertzen dira horietan:
- Aldaketa-ibilbideak. Hautemandako aldaketa-ibilbideak deskribatzen dira, zenbait aldagairen araberako partaidetza-mailen indizeen eraikuntzari jarraikiz. Horrek joera gorakorrak, egonkorrak edo beherakorrak sortzen ditu, parte-hartze motaren arabera (hartzailea, sortzailea edo digitala).
- Aldaketaren pertzepzio subjektiboa. Norberak hautemandako bilakaeraren analisia, igotzearen, mantentzearen eta jaistearen arabera. Aurreko ataleko emaitza objektiboekin alderatzen da eta inkestatu berek emandako arrazoiak aztertzen dira.
- Kultur arloko parte-hartze mailaren bilakaeraren baldintzatzaileak. Azalpen-faktoreetan izandako aldaketek kultur arloko parte-hartzearekin lotutako joera gorakorren edo beherakorren gainean duten inpaktuaren analisia.
- Interneten kultura-erabilerari buruzko bloke kointuralaren analisia.
Emaitzak eskema modura aurkezten dira, eta, kasu bakoitzean, asmoak, neurgaiak, neurtzeko modua, emaitzak eta interpretazio-iruzkin bat adierazi dira. 1. eranskinean aldagaien eta beren kodifikazioen xehetasunak aurki daitezke.
- Kultura ohituren panelaren 4. buletina - 2018 [pdf, 1,8 MB]
- 4. neurtaldiko datuei buruzko azterketa [pdf, 20 MB]
- Laugarren jasoaldiaren galde-sorta [pdf, 680 kB]