Arteen eta kultura-industrien enpresa-konfiantza adierazleak. 8 buletina
Arteen eta kultura-industrien sektoreko enpresa-konfiantza adierazleei buruz egindako zortzigarren estatistika honek enpresa horien 2021eko emaitzak eta 2022rako aurreikuspenak aurkezten ditu, EAEko arteek eta kultura-industriek negozioaren egungo egoeraz eta epe laburrerako aurreikuspenez dituzten pertzepzioak ezagutzeko asmoz.
Enpresa Konfiantza Adierazlea (EKA) eta Enpresa Konfiantza Adierazle Harmonizatua (EKAA)
- EAEko arteen eta kultura-industrien 2021eko EKA 2 puntukoa da. Aurreko edizioko jaitsiera handiaren ondoren (-43 punturaino jaitsi zen) berriz ere balio positiboetara itzuli da EKA. Adierazle honen bilakaera aztertuta, EKAk balio positiboa duen hirugarren aldia da.
- EKAAren balioa 103 puntukoa izan da 2021ean. Aurreko edizioko balio baxuaren ondoren errekuperatzera egin du adierazle honek ere.
Enpresa jardueran eragiten duten faktoreak
Arte eszenikoak | Ikus-entzunezkoak | Ikusizko arteak | Liburugintza | Musika | Guztira | |
Eskariaren jaitsiera (%) | 36,4 | 26,7 | 55,6 | 25,0 | 40,0 | 35,4 |
Ekoizpen gastuak (%) | 27,3 | 46,7 | 11,1 | 30,0 | 16,7 | 26,0 |
Finantziazio/tesoreria arazoak (%) | 9,1 | 6,7 | 22,2 | 0,0 | 6,7 | 7,3 |
Gastu fiskalak (%) | 4,5 | 13,3 | 11,1 | 5,0 | 6,7 | 7,3 |
Bestelakoak (%) | 22,7 | 6,7 | 0,0 | 40,0 | 30,0 | 24,0 |
2021 urtearen inguruko balorazioa
Aurreko edizioko egoeraren ikuspegi ekonomiko ezkorrari aurre egin diote arteetako eta kultura-industrietako enpresek; izan ere, 2021eko egoraren saldoa balio positiboetara itzuli da: 3 puntukoa da egoera saldoa. Horrek adierazten du 2021ean lortutako emaitza ekonomikoa aldekoa izan dela adierazi duten enpresak (% 29) kontrakoa izan dela adierazi dutenak baino gehiago izan direla (% 25). Emaitza “normala” izan dela adierazi du enpresen gehiengoak (% 44).
2022 urterako aurreikuspenak
2022. urterako aurreikuspen saldoa 0 puntukoa da, hau da, aldeko aurreikuspenak egin dituzten enpresen pisua eta kontrako aurreikuspenak egin dituztenen pisua berdina da (% 29). 2022rako aurreikuspen normalak dituzten enpresak nagusitu dira (% 37).
Giza baliabideak
Arteetako eta kultura-industrietako establezimenduetan guztira 1.037 lanpostu daude eta erdia baino gehiago emakumezkoak dira (% 53). Ardura postuak dituzten langileak 387 dira, eta postu horietan emakumeen presentzia zertxobait baxuagoa da (% 50), gizonen parekoa.
Egungo testuinguru ekonomikoaren eragina
Testuinguru ekonomikoari lotutako aldagaiez galdetuta, arteetako eta kultura-industrietako enpresen ustez datozen hilabeteetan enpresaren jardueran eragina izango duten aldagaiak hauek dira:
- Aldeko eragina: giza baliabideen prestakuntza eta gaikuntza (enpresen % 37) eta Next Generation funtsak (% 37); neurri baxuagoan, gastu publikoaren maila edo kontratazio publikoa (% 7), berankortasuna eta atzerapenak fakturak kobratzean (% 4) eta fiskalitatea (% 2).
- Kontrako eragina: energiaren eta lehengaien kostuak (enpresen % 94); atzetik daude inflazioa edo prezioen bilakaera orokorra (% 91) eta eskariaren portaera edo familien gastu-maila (% 75).
- Eraginik ez: erregulazio berriek eta lan-erreformak, eta finantzaketa-kostuek eta kreditua eskuratzeak aldaketarik ez dutela eragingo uste du enpresen gehiengoak (% 69k eta % 62k, hurrenez hurren).