Argitalpenak: Kulturaren balioa
2022. urtea
- Kultura eta osasuna
Kulturaren, osasunaren eta ongizatearen arteko erlazioari dagokionez, bibliografia berrikustea eta analisi sakona egitea planteatzen du lan honek, nazio zein nazioarteko mailan egiten ari diren eta etorkizuneko erabaki eta ekintzetarako inspirazio-iturri izan daitezkeen jardunbide egokiak ere erakutsiz.
- Euskadiko hirugarren kultura-sektorea pentsatzeko gakoak
Lehen aldiz eskaintzen dio azterlan espezifiko bat Behatokiak hirugarren sektoreari, nahiz eta gaia saiheska ukitu izan den azterlan kualitatiboetan (hurbiltasuna, kultura-eskubideak edo itzulkin soziala) zein kuantitatiboetan.