Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Zientzia kultura-politiken esparruan

Atala

Zientziak gure gizarteen ezagutzari, trebakuntzari, balioei eta sinesmenei egin dizkien ekarpenak ukaezinak diren arren, kultura zientifikoaren sustapenak ez du toki esanguratsurik izaten kultura-politiketan. Aitortu beharra dago, ordea, zenbait museo salbuespena direla eta zientziaren dibulgazio lana egiten dutela kultura-politiken bitartez.

Hala eta guztiz ere, kultura-adierazpide bi horien arteko loturak saihetsezinak dira eta, dibulgaziotik haratago joanda, normalean bereizita jarduten duten zientzietako eta arteen arloko profesionalen arteko lankidetza-proiektuetan pentsatzen has gaitezke.

Txosten honetan, gai horri helduko diogu honako helburuak kontuan hartuta:

  • Kontzeptu-oinarriak zehaztea zientzia kultura-politiketan txertatzeko, planetan eta egitarauetan sartu ahal izateko.
  • Zientziaren eta kulturaren alorrean dagoeneko abiatuta dauden ekimenak berrikustea eta aztertzea.
  • Jarraibideak ematea zientzia kultura-agendan integratzeko.

Horretarako, lau atal handitan antolatu da txostena:

  • Lehenengo atalean, zientziaren eta artearen arteko antzekotasunak eta desberdintasunak deskribatzen dira, kultura beraren bi adierazpen gisa ulertuta. Atal honetan, bien arteko instituzionalizazio ezberdina hartuko da kontuan eta hirugarren kulturaren eztabaida aurkeztuko da ikuspegi historikoa eskaintzeko.
  • Bigarren atalean, zientziaren, artearen eta teknologiaren arteko lotura-esparruak erakutsiko dira zehatzago, zientzia kultura-politiketan txertatu ahal izateko moduak bideratzeko balioko dutenak.
  • Hirugarren atalean, ikuspegi praktikoago batetik begiratuta, esparru honetan gaur egun dauden proposamenak aztertuko dira.
  • Azkenik, laburki zehazten dira zientzia kultura-politiken esparruan artikulatzen lagun dezaketen abiapuntuak eta jarraibideak.

Zientzia kultura-politiken esparruan [pdf, 420 kbB]