Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Ikuspegiak. Sormen-industriei buruzko estatistikaren datuen irakurketa analitikoa (2019)

2019ko edizio honetan, serieko bigarrena baita, modaren, diseinuaren, arkitekturaren, hizkuntzaren industrien, publizitatearen eta bideo-jokoen sektoreetako 354 agentek emandako datuak aztertzen dira. Landa-lana 2020an egin da, pandemian, baina aurkezten diren emaitzak Covid-19ak eragindako krisialdiaren aurrekoak dira. Eragiketa bi urtez behingoa denez (urte bakoitietan egiten da), azpimarratzekoa da tresna erabilgarria izango dela pandemiak sormen-sektoreetan izan duen eragina aztertzeko.

Lehenengo kapituluan, sektore horien zifra handiak aurkezten dira: EAEko sormen-industriak osatzen dituzten eragileen mapa, sortzen dituzten lanpostuak, eta non dauden. Ikuspegi panoramiko horren ostean, honako hauei buruzko azterketak egiten dira: industria-dimentsioa eta iraunkortasuna, barne-asimetriak eta sektore-profilak, nazioartekotzea, eta, azkenik, enpleguen banaketa genero-ikuspegiaren arabera.

Ikuspegiak. Sormen-Industriei buruzko estatistikaren datuen irakurketa analitikoa (2019) [pdf, 1 Mb]

Regards. Une lecture analytique des données de la statistique relative aux industries créatives (2019) [pdf, 947 Kb]

Gazes. An analytical reading of the data of the statistics for the creative industries (2019) [pdf, 802 Kb]