Kulturako laguntza publikoen gizarte-itzuleraren ebaluazioa
Kulturako politikek funtsezko eginkizuna dute jakintzaren ekonomia gizarte-kohesioarekin, gobernantzarekin eta jasangarritasunarekin uztartu nahi duen lurralde-garapenean. Ohiko ebaluazio-sistemek, ordea, kulturak sortzen dituen kontsumoan eta kanpo-eraginetan bakarrik oinarritutako irizpideak baino ez dituzte aplikatzen, neurri horien gizarte-ingurunearen gaineko informazioa ematen duten tresnei tarterik utzi gabe.
Bada teorian nolabaiteko adostasun bat; alegia, kultur ekintzak ondorio positiboak dituela herritarren bizi-kalitatean, bai eta ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-garapena laguntzen duela ere. Adostasunak adostasun, oso urrats apalak egin dira eragin edo ondorio horiek adierazleen bitartez baieztatzeko metodo eraginkorrak lortzeko.
Txosten honetan hainbat adierazle zehaztu ditugu kulturaren alorreko diru-laguntzei eta laguntza publikoei dagokienez neurketa hori sistematizatu ahal izateko, betiere kulturaren balio publikoa eta herritarrei dakarzkien onurak neurtzeko orduan kontuan hartu beharreko irizpideak eta aldagaiak eta haien diseinua abiapuntutzat hartuta.
Txosten hau dimentsio hori kultura-proiektuen balorazioan txertatzeko lehen urratsa da, bai eta, neurri handi batean, Euskal Autonomia Erkidegoan laguntza publikoa eskura dezaketen proiektuen babes-eskaerak ebaluatzeko erabilitako irizpideetan sartzeko ere.
Gizarte-itzulerako adierazleen proposamen batean oinarrituko gara eredua zehazteko; adierazle horiek aztertu beharra dago, proiektuak baloratzeko orduan erabiltzeko egokiak balira ere. Eredua garatzeko orduan aintzat hartu beharreko alderdi guztiak jaso ditugu, ondoren, eredua praktikan jarri behar dugunean, adierazleak premien arabera, aukeratu, neurtu eta konbinatu ahal izateko.
Kulturako laguntza publikoen gizarte itzuleraren ebaluazioa (2012) [pdf, 964 kB]