Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Goi-mailako arte irakaskuntzen egoera eta erronkak EAEn

Jakina denez, horrek zabaldu egin du kulturatzat ulertzen dena, eta beste eremu batzuk sartu ditu, erabat artistikoak ez direnak baina bai sortzaileak. Adibidez, industria kulturaletatik industria kultural eta sortzaileetara pasatzen da, eta aterki beraren azpian sartzen dira era horretako industriak.

Horrek esan nahi du ezen, irakaskuntza artistikoetan, beste hainbat irakaskuntza ere koka daitezkeela, artistiko eta kultural hutsetik hasi, eta funtzional eta sortzaileeneraino iritsi arte (dramaturgiatik ikus-entzunezko komunikaziora).

Errealitate horren aurrean, azpimarratu behar da ikerketa honek goi-mailako arte-irakaskuntzatzat jotzen dituela egungo lege-esparruan identifikatzen direnak: musika- eta dantzaikasketak, arte dramatikoa, kultura-ondasunen (KO) kontserbazio eta zaharberritzea, diseinua eta arte plastikoak (zeramika eta beira barne).

Beraz, ulertu nahi da zein den irakaskuntza horien ibilbidea eta unea egungo testuinguru sozial eta ekonomikoan.

Lehenengo eta behin, goi-mailako arte-irakaskuntzen lege-esparruaren hurbilketa bat egiten da, eta kuantifikatu egiten da zein den sektoreak Euskadin duen errealitatea, eskaintza eta eskaria kontuan hartuz.

Bigarrenik, hausnarketa bat egiten da irakaskuntza horien oraina ulertzeko bi eremu erabakigarriri buruz: irakaskuntza-moten berezitasunak eta haien izaera goi-mailakoa baina ez unibertsitatekoa. Bloke horrek laguntzen du errealitatea markatzen duten elementuen ikuspegi panoramikoa izaten, oinarrizkoak baitira irakaskuntzen etorkizunaz pentsatzeko.

Horrela, hirugarrenik, azaltzen da zein formula nagusi erabili diren goi-mailako arte-irakaskuntzak antolatzeko Europako beste herrialde batzuetako hezkuntza-sistemetan. Kontuan izanik zein garrantzitsua den goi-mailako Hezkuntzaren Europar Esparrua, Boloniako prozesuaren ondorioz eraikia, Europako begirada ezinbestekoa da pentsatzeko zein izango den ikaskuntza horien etorkizuna EAEn.

Azkenik, ondorioetan, aditzera ematen da zein elementu nagusi jaso behar diren goi-mailako arte-irakaskuntzen egungo egoera ulertzeko eta, horrela, dituen erronkak identifikatzeko.

Goi-mailako arte irakaskuntza  [pdf, 385 kbB]