Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Sare sozialen erabilera eta erabiltzeko motibazioak

Azala

Ikusiker Panelaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gazteek daukaten ikusentzunezkoen kontsumoa eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera aztertzea.

Sare sozialen erabilera unibertsala da gazteen artean. Zeregin eta funtzio guztietarako erabiltzen dituzte, entretenitzeko, harremanetarako eta baita informazioa jasotzeko ere. Txostenean jasotzen diren datuen bidez, sare sozialen erabilerari buruzko zehaztasunak ezagutu nahi izan dira. Kategoria orokor horren baitan biltzen diren euskarri eta plataformek, ez baitute eragin, erabilera edota arrakasta berbera gazteengan.

Gazteek egiten duten ikus-entzunezko produktuen kontsumoa eta IKTen erabilera zenbatekoa eta nolakoa den jakin guran abiatu zen Ikusiker Panela 2018-2019 ikasturtean. Harrezkero, ugari izan dira landu diren gaiak eta oparoa bildu den informazioa.

Applika+ (US20/21) ikerketa-proietuaren barruan kokatzen da Ikusiker Panela izeneko lan-lerroa eta bertan elkartzen dira UPV/EHUko, Tabakalerako, EITBko eta Kulturaren Euskal Behatokiko lan-taldeak. Ikusiker Panelari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.

Sare sozialen erabilera eta erabiltzeko motibazioak