Sare sozialak: Twitch
Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko eta UPNAko ikasleei Twitchi buruz buruz galdetu zaie, eta jasotako erantzunekin osatu da Ikusiker Panelari dagokion argitalpen-seriaren 17. txostena.
Ikusiker Panelaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gazteek daukaten ikusentzunezkoen kontsumoa eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera aztertzea.
Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko eta UPNAko ikasleei egindako galdetegi honetan, Twitchi buruz buruz galdetu zaie: Twitch-en erabilera non, noiz eta nola egiten duten eta sare sozial honekin erlazionatutako beste gai batzuk jorratu dira. Txosten honetan datu horiek jasotzen dira.
Gazteek egiten duten ikus-entzunezko produktuen kontsumoa eta IKTen erabilera zenbatekoa eta nolakoa den jakin guran abiatu zen Ikusiker Panela 2018-2019 ikasturtean. Harrezkero, ugari izan dira landu diren gaiak eta oparoa bildu den informazioa.
Applika+ (US20/21) ikerketa-proietuaren barruan kokatzen da Ikusiker Panela izeneko lan-lerroa eta bertan elkartzen dira UPV/EHUko, Tabakalerako, EITBko eta Kulturaren Euskal Behatokiko lan-taldeak. Ikusiker Panelari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.