Musika entzuteko ohiturak, irratiaren erabilera eta Gaztea emisorari buruzko pertzepzioak
Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko ikasleei, musikari eta musikan espezializatua den Gaztea irratiari buruz galdetu zaie, eta jasotako erantzunekin osatu da Ikusiker Panelari dagokion argitalpen-seriaren 10. txostena.
Ikusiker Panelaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gazteek daukaten ikusentzunezkoen kontsumoa eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera aztertzea.
Unibertsitateko ikasleen artean musikak leku garrantzitsua dauka, eta ez bakarrik askorengana heltzen delako baizik eta hoietariko askok denbora-tarte aipagarria dedikatzen diotelako. Musika beraren eta musikan espezializatua den Gaztea irratiaren gaineko galdera-sorta luzatu zaie Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko ikasleei.
Gazteek egiten duten ikus-entzunezko produktuen kontsumoa eta IKTen erabilera zenbatekoa eta nolakoa den jakin guran abiatu zen Ikusiker Panela 2018-2019 ikasturtean. Harrezkero, ugari izan dira landu diren gaiak eta oparoa bildu den informazioa.
Applika+ (US20/21) ikerketa-proietuaren barruan kokatzen da Ikusiker Panela izeneko lan-lerroa eta bertan elkartzen dira UPV/EHUko, Tabakalerako, EITBko eta Kulturaren Euskal Behatokiko lan-taldeak. Ikusiker Panelari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.
Musika entzuteko ohiturak, irratiaren erabilera eta Gaztea emisorari buruzko pertzepzioak